Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 14 Zenbakiko Epaitegia
1171

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzio baten gainean burututako L2 341/04-P prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 341/04 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Jesús María Sierra Hernández.

Abokatua: Sonia Larrinaga Iruarrizaga.

Prokuradorea: Isabel Sofía Mardones Cubillo.

Demandatua: María Dolores Barrado Encinas.

Gaia: L04 adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioan, 2006ko otsailaren 7an epaia eman da, zeinaren epaitza ondoko hauxe baita:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Jesús María Sierra Hernándezen izenean Isabel Sofía Mardones Cubillo epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda, hain zuzen ere, María Dolores Barrado Encinasen aurka, auzi iheslari deklaratua. Horregatik, lehen aipatutako senar-emazte horien ezkontza dibortzioarengatik desegina dagoela deklaratzen dut, horrek dakartzan legezko ondorio guztiekin.

Ez da hartzen kostuak berariaz ezartzeko erabakirik.

Epai hau irmoa egin ostean, bidal bekio testigantza dagokion erregistro zibilari, ezkontideei dagokien idazpenean orri-bazterreko oharra egin dezan.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitaratzea.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), 2006ko otsailaren 7an.

Demandatu den María Dolores Barrado Encinasek egun helbidea non duen ez dakigunez, erabaki da aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dute interesatuek, epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2006ko otsailaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala