Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2005eko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
5677

EBAZPENA, 2005eko azaroaren 9koa, HABEren zuzendari nagusiarena, euskaltegi pribatu, euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu eta Euskal Etxeei, 2005-2006 ikasturtean emandako euskara-ikastaroengatik, esleituko zaizkien dirulaguntzak arautzen dituena.

Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak, helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen duenak, bere 16. artikuluan ezarria dauka HABEk laguntza emango duela, bere aurrekontu-bitartekoen muga-barruan, Erregistroan inskribaturik dauden euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak finantzatzeko, helduak alfabetatzen eta euskalduntzen lan egiteagatik, horretarako HABEren zuzendari nagusiak, ikasturte akademiko bakoitzean, dirulaguntzen deialdiak egingo dituelarik.

Bestalde, maiatzaren 27ko 8/1994 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko erakunde eta Euskal Etxeekiko harremanak arautzekoak, bere 8.1.j artikuluan ezarrita dauka Euskal Etxeek eta aipatutako lege horren arabera onartutako federazio eta konfederazioek izango dutela euskara ikastaroak antolatzeko gaitasuna.

HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenak arautzen ditu HABEk, bere baliabideen arabera, ikasturtero ematen dituen dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, euskaltegi publikoek, euskaltegi pribatu homologatuek, autoikaskuntzarako zentro homologatuek eta Euskal Etxeek euskara-ikastaroak emateko bete behar dituzten baldintza akademikoak eta HABErekiko harremanetan aintzat hartu beharrekoak.

Euskal Etxeei dagokienez, HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenaren 9. artikuluak zehazten du, zentro hauen berezitasuna eta egoera ezberdinak kontuan hartuta, urteroko deialdiek arautuko dituztela laguntza emateko baldintzak eta bestelako irizpideak.

Horregatik, eta otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak, HABEren egitura organikoa ezartzen duenak, ematen dizkidan eskumenez,

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Helburua.

1.– Ebazpen honen helburua da euskaltegi pribatuek, autoikaskuntzarako zentro homologatuek eta Euskal Etxeek 2005-2006 ikasturtean (2005eko urria eta 2006ko iraila bitartean) emandako euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen baldintzak arautzea.

2.– Horrelako laguntzetan emango diren diru-kopuruak HABEren aurrekontuetan horretarako dauden partiden konturakoak izango dira, 12.451.000 euro beraz. Halere, zenbateko hori handitu ahal izango da xedapen gehigarri bakarrean ezarritakoaren arabera. Era honetan banatzen da kopuru hori:

a) 8.953.000 euro, 6. artikuluaren 1. puntuan zehaztu euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroetako ohiko jarduera babesteko.

b.1.– 1.548.000 euro, 3. artikuluko 1.1. puntuan eta 6. artikuluaren 2.A. puntuan zehaztu hitzarmenpeko taldeak eskolatzen dituzten euskaltegietako jarduera babesteko.

b.2.– 454.000 euro, 3. artikuluko 1.2. puntuan eta 6. artikuluaren 2.B. puntuan zehaztu hitzarmenpeko taldeak eskolatzen dituzten euskaltegietako jarduera babesteko.

c) 432.000 euro, 6. artikuluaren 3. puntuan zehaztu herri txikietako euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroen jarduera babesteko.

d) 166.000 euro, 6. artikuluaren 4. puntuan zehaztu Euskal Etxeetako jarduera babesteko.

e) 850.000 euro, 6. artikuluaren 5. puntuan zehaztu barnetegietako jarduera babesteko.

f) 48.000 euro, 6. artikuluaren 6. puntuan zehaztu Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren (HEOKaren) 4. mailako jarduera berezia, 2005-2006 ikasturtera soilik mugatua, babesteko.

3.– Xedapen gehigarri bakarrean aurreikusitakoaren arabera, diru ekarpenik ematen bada, horren banaketarako b), a), c), e), d), f) hurrenkera erabiliko da. Hala ere, diru kopuru hori eskari guztien beharrei erantzuteko behar bestekoak ez balitz, azpi-atal bakoitzean hainbanatu egingo dira onuradunen artean. Azpi-atal batetik bestera dirua pasatu ahal izango da, batean soberakinik egonda, bestean eginiko eskariei erantzuteko behar adina diru ez balego. Horrela balitz, dirua jasotzeko lehengo hurrenkera bera erabiliko da.

2. artikulua.– Onuradunak.

1.– Deialdi honen bitartez banatuko diren laguntzen onuradun izan daitezke euskaltegi pribatuak, autoikaskuntzarako zentro homologatuak hala nola Euskal Etxeetako euskaltegiak, baldin eta bakoitzari ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

2.– Beti ere, hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:

2.1.– Euskaltegiei eta autoikaskuntzarako zentro homologatuei ezarritakoak:

2.1.1.– Eskakizun orokorrak.

a) 2005-2006 ikasturtean hau izango da ikasleek ordaindu beharreko gutxieneko matrikula-saria:

– 1,45 euro ikasle/orduko.

– hiriburuetako eskoletan, 1,70 euro ikasle/orduko.

– 22 euro ikasle/eguneko (eskolak eta pentsio osoa), HABEren dirulaguntzapeko udako barnetegi erako ikastaroetan.

b) HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egongo da eta datu guztiak egunean edukiko ditu.

c) Zerga guztiak ordainduta edukiko ditu.

d) Eskariarekin batera, Ebazpen honen 3. artikuluan ezartzen diren agiriak zuzen bete eta ekarri beharko ditu.

e) Finantzazio publikoa (Europako edo Estatuko Erakundeetatik, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi edo Udaletatik edo Administrazio Publikoaren baitako beste Erakunde Autonomoetatik datorrena), gehienez, diruz lagundutako jardunaren aurrekontu osoaren % 60a izango da. Baldintza honetatik salbu geratuko dira 6. artikuluaren 3. puntuan aurreikusten diren jarduerak.

2.1.2.– Betekizun akademikoak.

Euskaltegiek, autoikaskuntzarako zentro homologatuek eta Euskal Etxeek HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenean ezarritakoa bete beharko dute, baldin eta HABEk eskainitako dirulaguntza jaso nahi badute. Ebazpen horren bitartez, euskaltegi publikoek, euskaltegi pribatu homologatuek, autoikaskuntzarako zentro homologatuek eta Euskal Etxeek HABEk deitutako dirulaguntzak jasotzeko bete behar dituzten oinarrizko baldintzak zehazten dira.

2.2.– Euskal Etxeetako euskaltegiei ezarritako baldintzak:

2.2.1.– Eskakizun orokorrak.

a) Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen Erregistroan inskribatuta egongo da eta datu guztiak egunean edukiko ditu.

b) Eskariarekin batera, Ebazpen honen 3. artikuluko a) puntuan ezartzen den agiria zuzen bete eta ekarri beharko du.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak emandako dirulaguntzak oro zurituak edukiko ditu.

2.2.2.– Betekizun akademikoak.

Euskal Etxeetako euskaltegiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, baldin eta HABEk eskainitako dirulaguntza jasoko badute:

a) Helduen euskalduntze eta alfabetatzerako HABEk ezarritako Kurrikulua izango dute jardueraren erreferente.

b) Ikastaroek gutxienez astean 3 eskola-ordu izango dituzte. Halaber, taldearen gutxienekoa 6 ikaslekoa izango da, batezbestekoa, aldiz, 8koa gutxienez.

3. artikulua.– Eskarien aurkezpena.

1.– Euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentro homologatuen eskariak.

1.1.– Ikasturte osoko eskaria.

Interesatuta dauden euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek HABEren zuzendari nagusiari zuzenduko dizkiote dirulaguntza-eskariak, euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren legezko ordezkariak sinatuta, eta Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita berezko hamabost eguneko epean. Eskariok I. eranskinaren ereduaren arabera bete eta honako agiri hauekin batera aurkeztuko dira:

a) 2005-2006 ikasturtean guztira emango diren talde/orduen eta ikasle-orduen zenbatekoa (ikus II. eranskina). Eskarian bereiztu egin beharko ditu euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak, herri txikietako orduetarako emango diren dirulaguntzetarako aurkezten dituen talde/orduak, euskaltegiaren egoitzan bertan ala gela desplazatuan emango diren zehaztuz.

2005-2006 ikasturterako, benetan hasitako ikastalde eta ikasleen arabera aurreikusten diren guztirako orduekin bat etorri beharko du eskariko orduen kopuruak.

HABEk berak euskaltegiratzen dituen administrazio edo erakundeetako langileak trebatzeko taldeak, bai presentziazkoak eta bai autoikaskuntza bidezkoak ere, hiri bakoitzean mota horretako zerbitzua eskaintzen duten euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentro homologatuen artean ohiko ikasleekiko jardueraren arabera proportzionalki banatuko ditu HABEk. Horrelakoetan, euskaltegia edo autoikaskuntzarako zentroa derrigortua egongo da HABEk administrazio bakoitzarekin hitzartutako baldintza bereziak betetzera (ezarritako eskola-egutegian aurreikusitako egun guztietan eskolak eman beharra barne).

b) Euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak zergak ordainduak dituela egiaztatzen duen agiria Foru Ogasunak emana.

c) Euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak Gizarte Segurantzako ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.

Euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak HABEren Euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan datu guztiak eguneratuak ez balitu, eskariarekin bat falta diren datuak ekarri beharko ditu.

1.2.– Ikasturte erdiko eskaria.

HABEk berak euskaltegiratutako administrazioko edo hitzarmena duen Erakundeetako ikaslez osatutako ikastalderik duen euskaltegiak, ikasturtean zehar beste eskari bat egin ahal izango du 2006ko martxoaren 15a baino lehen, jatorri horretakoak izaki, ikasturte osoko eskaera egin ondoren hasi diren taldeei dagokien dirulaguntza eskatu ahal izateko. Eskari hau dagokien euskaltegiek HABEren zuzendari nagusiari zuzenduko diote, euskaltegiaren legezko ordezkariak sinatuta, I. eranskinaren ereduaren arabera bete, eta talde/orduen zenbatekoa (ikus II. eranskina) aurkeztuz.

2.– Euskal Etxeen eskariak.

Interesatuta dauden Euskal Etxeek HABEren zuzendari nagusiari zuzenduko dizkiote dirulaguntza-eskariak, Euskal Etxearen legezko ordezkariak sinatuta, eta Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita berezko hamabost eguneko epean. Eskariok I. eranskinaren ereduaren arabera bete eta talde/orduen zenbatekoarekin (ikus II. eranskina) aurkeztuko dira.

4. artikulua.– Aurkeztutako eskariaren hutsuneak zuzentzea.

Aurkeztutako eskarian dokumenturen bat falta bada, edota okerren bat balego, eskaria luzatu duenari jakinaraziko zaio eta hamar eguneko epea emango okerrak zuzen ditzan eta garbi adierazi, horrela egin ezean, eskabideari uko egin zaiola ulertu beharko dela. Horretarako, ebazpen bat emango da aurretik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan jasotako baldintzetan.

5. artikulua.– Dirulaguntzen organo kudeatzailea.

HABEko Kudeaketa Zerbitzuari dagokio, Ekonomia eta Administrazio Unitatearen eta Ikuskatzailetzaren bitartez, deialdi honetan aurreikusitako kudeaketa-lanak burutzea.

6. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1.– Euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentroen ohiko jarduera.

Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentro bakoitzari dirulaguntzatarako onartuko zaizkion presentziazko talde-orduak eta autoikaskuntzarako ikasle-orduak 2004-2005 ikasturtean bakoitzak benetan eman dituen berak izango dira, ikasturte honetarako eskatutakoekiko % 7koa baino alde handiagorik ez badago.

Baldin eta % 7ko alde hori gainditzen bada, bai gora eta bai behera, ordu onargarriak egokitu egingo dira, onartzen den alde horretatik (% 7tik) gorako proportzioa aplikatuz egokitu ere. Honen bitartez, ordu gehiago dagokion euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentroari horiek onartu ahal izango zaizkio, beste horrenbeste ordu gutxiago eskatzen badute gainerako euskaltegi edo zentroek. Ordu gutxiagoko eskariak igoera osoari erantzutera heltzen ez badira, hainbanatu egingo dira hauek.

1.1.-Euskaltegien presentziazko ikastaldeen dirulaguntzak bi zati izango ditu: oinarrizko modulua eta ratioarengatiko gehigarria.

a) Oinarrizko modulua: Euskaltegiaren eskarian onartzen diren talde-ordu bakoitzeko oinarrizko modulua 12,56 eurokoa izango da.

b) HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenaren 5. artikuluaren arabera osatutako taldeetan, bertan zehaztu ikasturte hasierako batezbesteko ratioa, gutxieneko batezbestekoa (8 ikaslekoa) baino altuagoa bada, talde-orduak aldearen puntu bakoitzeko 1,57 euroko gehigarria izango du.

1.2.– Autoikaskuntza bidez ikasten duten ikasle-orduko modulua 1,57 eurokoa izango da.

Talde- eta ikasle-orduko modulu hauek igo ahal izango dira, Erabaki honen 1. artikuluko 2.a azpiataleko diru-kopurua artikulu bereko 3. puntuaren arabera igotzen bada.

2.– a) HABErekin hitzarmena duten Erakundeetako ikaslez osatu eta HABEk berak euskaltegiratu eta ikasturte osoko eskarira bildutako taldeetako modulua, euskaltegiaren egoitzaren batean emandako talde/orduko 21,6 euroko izango da. Administrazioaren beraren lokaletan emandako talde-orduko modulua 18,36 eurokoa izango da. Talde-orduko modulu hauek igo ahal izango dira, Erabaki honen 1. artikuluko 2.b azpiataleko diru-kopurua artikulu bereko 3. puntuaren arabera igotzen bada, eta igoera honen proportzio berean.

b) Aurreko modulu berak erabiliko dira 3. artikuluko 1.2. puntuan aurreikusten diren ikasturte erdiko eskarira biltzen diren HABErekin hitzarmena duten Erakundeetako ikaslez osatu eta HABEk berak euskaltegiratzen dituen taldeetarako.

3.– Euskaltegi publikorik ez duten 10.000 biztanletik beherako herrietako taldeetako orduek, artikulu honetako 1. puntuaren arabera dagokien dirulaguntza-moduluaz gain, honakoa izango dute:

– 5.000 biztanletik beherako herrietan, talde/orduko 7,20 euroko dirulaguntza gehigarria izango da.

– 5.000 eta 10.000 biztanle bitarteko herrietan, talde/orduko 3,60 euroko dirulaguntza gehigarria izango da.

– Euskaltegia kokatua dagoen herritik kanpo ematen diren eskolen kasuan, talde/orduko 2,50 euro gehituko da. Joan-etorrietarako, talde/orduko 3,50 euro gaineratuko da.

4.– Euskal Etxeetako euskaltegietako talde/orduko modulua 9, 00 eurokoa izango da.

5.– Barnetegi iraunkorretan emandako ikastaroen kasuan, eskolarako modulu horrez gain, eguneko 5,00 euroko modulua aplikatuko da pentsio erdia bada (bazkaria) eta eguneko 16,00 euro pentsio osoa denean (ostatua, gosaria, bazkaria eta afaria).

6.– 2005-2006 ikasturtean soilik eskainiko diren HEOKaren 4. mailako ikastaro pilotuetan parte hartuko duten euskaltegiei, onartutako talde/ordu bakoitzeko modulua 40,00 eurokoa izango da.

7. artikulua.– Dirulaguntzaren Ebazpenak.

1.– Ikasturte osorako Ebazpena.

1.1.– HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bitartez, onuradun bakoitzari, ikasturte osorako eskariaren arabera, dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa ezarriko zaio. Ebazpenak adieraziko du esleitutako zenbateko hori baldintzatuta egongo dela egingo diren azken doikuntzetara, datu errealen eta Ebazpen honen 8. artikuluak dioenaren arabera.

1.2.– Ebazpena jakinaraziko da, eskariak aurkeztutako epea amaitu eta hiru hilabetera gehienez, 2005. urtean beti ere. Epe horretan organo erabakitzaileak jakinaraziko ez balu, eskaria ez dela onartua izan ulertuko da.

2.– Ikasturte erdiko ebazpena.

2.1.– HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bitartez, onuradun bakoitzari, ikasturte erdirako eskariaren arabera, dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa ezarriko zaio. Ebazpenak adieraziko du esleitutako zenbateko hori baldintzatuta egongo dela egingo diren azken doikuntzetara, datu errealen eta Ebazpen honen 8. artikuluak dioenaren arabera.

2.2.– Ebazpena jakinaraziko da, eskariak aurkeztutako epea amaitu eta hiru hilabetera gehienez. Epe horretan organo erabakitzaileak jakinaraziko ez balu, eskaria ez dela onartua izan ulertuko da.

3.– Interesatu bakoitzari egin dakiokeen Ebazpenaren jakinarazpenaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.

8. artikulua.– Dirulaguntzaren kitapena.

1.– Euskaltegien kudeaketarako aplikazio informatikoa baliatuz euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak HABEra dagozkion epeetan bidaltzen dituen datuak izango dira 2005-2006 ikasturteko jardueraren oinarri.

2.– Euskal Etxeetako euskaltegiek benetan emandako talde-orduak, HABEk berariaz antolatuko duen bidetik jasoko dira.

3.– Ikasturteko behin betiko datu errealak eta gastuen egiaztagiriak jaso ondoren, dirulaguntza emateko kontuan izandako edozein baldintza aldatu dela ikusten bada, aurreikusitako talde- eta ikasle-orduena (ohiko jarduerari dagokionean, Ebazpen honen 6. artikuluaren 1. puntuan finkatu irizpideekin) eta talde-ratioarena bereziki, edota ez dela zuritzen erabakitako diru-kopurua, dirulaguntzak emateko erabakia aldatu ahal izango da. Zentzu horretan, HABEren zuzendari nagusiak kitapen ebazpena egingo du emandako laguntza-kopuruak doituz.

9. artikulua.– Dirulaguntzen ordainketa.

Dirulaguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:

a) Ikasturte osoko dirulaguntzen ebazpena ematen den momentuan erabakitakoaren % 40a arte ordainduko da gehienez.

b) Ikasturte osoko ebazpenean ezarritako zenbatekoaren % 45a 2006ko martxotik aurrera ordainduko da, 2005eko urritik abendura bitarteko gastuak zuritzen dituzten agiriak jaso, aztertu eta nahikotzat eta egokitzat jo ondoren.

c) Ikasturte erdiko ebazpena ematen den momentuan erabakitakoaren % 50a ordainduko da.

d) Ikasturte osoko ebazpenean eta ikasturte erdikoan erabakitako gainerako dirulaguntza, bakoitzari dagokiona, onuradunak bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren, HABEren zuzendariak egingo duen kitapen ebazpenaren araberakoa, hala behar denetan.

10. artikulua.– Beste dirulaguntzen bateragarritasuna.

1.– Ebazpen honen kontura ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu horretarako beste edozein entitatek eman ditzakeen laguntzekin, betiere diruz lagundutako jardueraren gain-finantziazioa gertatzen ez bada.

2.– Gain-finantziazioa gertatuko balitz, edota finantziazio publikoetan aurreikusitako mugak gaindituko balira, murriztu egingo da dirulaguntza, dagokion neurrira doitu arte.

3.– Gain-finantziazio hori itzulketa egiteko obligazio bera eskatzen duten beste laguntzekin batera gertatuko balitz, itzuli beharreko diru-kopurua, proportzionala izango da, jarduera burutzeko kostu osoaren eta esleitutako laguntzaren araberako proportzioan.

11. artikulua.– Zuriketa.

1.– Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroen zuriketa.

1.1.– HABEren dirulaguntza behar bezala zuritua dagoela ulertuko da, jarraian adierazten diren kontzeptuengatik bidalitako zuri-agiri guztien batuketa emandako dirulaguntza adinakoa bada.

HABEren dirulaguntzen zuriketarako honako gastu hauek onartuko dira, eta horretarako agirien originalak edo kopia konpultsatuak aurkeztuko dira:

a) Langileen gastuak: euskaltegien kudeaketarako aplikazio informatikoan (Q87 deiturikoan) jasota daudenenak soilik. Langileen gastuak, euren ordainketarako banku bidezko zerrendak (edo nominak) eta TC1 izeneko agiriak aurkeztuz zurituko dira.

b) Lokalen alokairuak. Bakarrik euskaltegien edo autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan jasotako lokalen alokairuak hartuko dira kontuan. Legezko gutxienekoak (BEZ, Ogasunerako atxikipena…) betetzen dituzten agiriak soilik onartuko dira.

c) Mantentze-gastuak, euskaltegiak klaseak barnetegi iraunkorretan ematen dituenean.

d) Garbiketa-gastuak, azpikontratatuta daudenean.

e) Gastu didaktikoak. Batetik, klaseak ematearekin zuzenki lotuta daudenak (material didaktikoa, liburuak, dokumentazioa, etab.), eta, bestetik, irakasleen prestakuntzara bideratuak (ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak...).

1.2.– Bestalde, 2. artikuluko 2.1.1.f puntuan zehaztutako baldintza betetzeari begira, euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak helduen alfabetatze eta euskalduntzeko zereginetan ikasturtean izan dituen sarrera eta gastu guztien balantzea azaldu beharko dio HABEri, III. eranskineko ereduari jarraiki.

Halaber, euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak dagokion Erakundearen aurrean aurkezten duen itxitako azken balantze ofizialaren kopia (Erakundearen zigiluduna) aurkeztuko dio HABEri.

1.3.– Agiri horiek honako epe hauetan aurkeztu beharko dira:

a) 2005eko urritik abendura bitarteko gastuen zuri-agiriak, 2006ko otsailaren 15a baino lehenago.

b) 2006ko urtarril-iraila bitarteko gastuen zuri-agiriak, eta artikulu honetako 1.2. puntuan eskatutakoa, 2006ko urriaren 15a baino lehenago.

1.4.– Zuriketaren edozein fasetan egindako ez-betetzeak ondorio legalak izango ditu, eta, edozein kasutan, dirulaguntzarako eskubidea galtzea ekarriko du eta jasotako zenbatekoa itzultzea.

2.– Euskal Etxeen zuriketa.

Euskal Etxeen diru-zuriketa, orokorrean, 11. artikuluko 1.1 eta 1.3 puntuetan esandakoa jarraituz bideratuko dute. Halaber, 11. artikuluko 1.1 ataleko a), b), c), eta d) puntuetan azaldutakoaren zenbatekoa zuritzeko, Euskal Etxearen legezko ordezkariak ziurtatuko du gastu osoaren zenbatekoa dagokion deialdi honen bidez babestutako euskara-irakaskuntzari, irakasleen gastuak salbu.

12. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.

Erabaki honetan araututako dirulaguntzen onuradunek beti izango dituzte betebeharreko hauek:

a) Dirulaguntza eman den helburu jakin hartako erabiltzea.

b) Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren arabera Ekonomi Kontrolerako Bulegoak eta Kontu Publikoen Euskal Epaimahaiak deialdi honen bitartez esleitutako dirulaguntzak kontrolatzeko dituen bere eginbeharrak betetzeko eska ditzaten informazioak oro ematea.

13. artikulua.– Arau-hausteak eta ez betetzeak.

Ebazpen honetan aurreikusitako laguntzen onuradunak, dena den, lotuta daude azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean zehaztuta dauden lege-hausteen eta ez betetzeen erregimenarekin.

Ez betetze kasuetan, onuradunak jasotako diru-kopurua, bere legezko interesekin, Euskadiko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992ko otsailaren 7ko EHAA) ezarritakoaren arabera.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.– Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbateko globala aldatu ahal izango da, baldin eta HABEren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da. Honen berri, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpen baten bidez emango da.

Bigarrena.– Ekonomia eta Ogasun Sailaren 1985eko azaroaren 12ko Aginduz Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiteko aurretiazko gastu-espedienteen tramitazioa dela-eta, baldintza honen pean gelditzen da ikasturte erdiko ebazpena: 2006ko ekinaldian kreditu egokia, kopuruz zein izaeraz, izan behar da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen aurka, administrazio bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete HABEko lehendakariari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra.

Donostia-San Sebastián, 2005eko azaroaren 9a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.

I ERANSKINA / ANEXO I

HABEren zuzendari nagusia:

	

	...................................ko

ESKATZEN DU

Onar dakizkiola HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko azaroaren 9ko Ebazpenak, euskaltegi pribatu, euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu eta Euskal Etxeei, 2005-2006 ikasturtean emandako euskara-ikastaroengatik, esleituko zaizkien dirulaguntzak arautzen dituenak ezarritakoaren arabera egin duen eskaria eta aurkeztu dituen beste agiriak.

	

Aurkeztutako agiriak:

1.– 2005-2006 ikasturtean euskaltegiak emango dituen orduen proposamena

2.– Zergak ordainduak ditueneko ziurtagiria.

3.– Gizarte Segurantzako ordainketak egunean ditueneko ziurtagiria

(Lekua, data, sinadura eta euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren zigilua)

* EUSKALTEGIEN ETA EUSKARAREN AUTOIKASKUNTZARAKO ZENTROEN ERREGISTROko izena erabili

Ilmo.Sr. Director General de HABE:

Por la presente D/Dña. 	

	................................. con D.N.I. nº:

con domicilio en 	

	................................ teniendo poder suficiente para representar al euskaltegi privado homologado o centro homologado de autoaprendizaje de euskera *	

	

	.............................. con nº de registro

SOLICITA:

Sea tenida en consideración la instancia de solicitud, así como el resto de la documentación presentada, en orden a optar a las subvenciones contempladas en la Resolución del Director General de HABE, de 9 de noviembre de 2005, por la que se regula la concesión de ayudas económicas por los cursos de euskera impartidos durante el curso 2005-2006 por los euskaltegis privados, los centros homologados de autoaprendizaje y los Centros Vascos-Euskal Etxeak.

Documentación presentada:

1.– Propuesta del cómputo de horas a impartir a lo largo del curso 2005-2006.

2.– Certificado actualizado de hallarse al corriente del pago de las obligaciones tributarias.

.

3.– Certificado actualizado de hallarse al corriente del pago en la Seguridad Social.

(Lugar, fecha, firma y sello del euskaltegi o centro de autoaprendizaje de euskera)

* el que figura en el REGISTRO DE EUSKALTEGIS Y CENTROS DE AUTOAPRENDIZAJE DE EUSKERA	

II ERANSKINA / ANEXO II

Euskaltegia, autoikaskuntzarako zentroa, Euskal Etxea eta barnetegi iraunkorra (eskola-orduak).

Euskaltegi, centro de autoaprendizaje, Centro Vasco-Euskal Etxea y barnetegi (horas lectivas):	

	

	Kontzeptua	Talde/orduak

	Concepto	horas / grupo

Ohiko taldeak (presentziazkoak)

Grupos habituales (presenciales)				

4. mailako talde pilotuko orduak

Grupos experimentales 4. nivel				

10.000 biztanletik beherako herriak	Euskaltegian bertan	Gela desplazatuan

Poblaciones con menos de 10.000 habitantes	En el propio Euskaltegi	En aula desplazada

	•	5.000 biztanle baino gutxiago

		Menos de 5.000 habitantes				

	•	5.000-10.000 biztanle

		5.000-10.000 habitantes				

HABE-Erakundeen arteko hitzarmenetako 	Euskaltegian bertan	Administrazioaren

presentziazko taldeak		lokaletan

Grupos presenciales convenios entre 	En el propio euskaltegi	En aulas

HABE-instituciones			de la administración

					

	Kontzeptua	Talde/orduak

	Concepto	horas / grupo

Ohiko ikasleak autoikaskuntzan

Alumnos habituales de autoaprendizaje

Barnetegi iraunkorra/Barnetegi:	

	Kontzeptua	Egunak

	concepto	días

Pentsioa (ikasle-egunak) / pensión (días alumno):

•	Egun osoz / pensión completa	

•	Egun erdiz / media pensión	

III ERANSKINA
HELDUEN EUSKALDUNTZEAREN ETA ALFABETATZEAREN JARDUNAREN BALANTZEA

	IKASTURTEA	Erregistro zenb.	EUSKALTEGIA	 	

	2005-2006

	SARRERAK		IRTEERAK

1. Matrikula sariak			1. Langileak			

	1.1 Ikasleak					1.1 Ordaindutako soldatak			

	1.2 Administrazioa (HABE, IRALE …)				 	1.2 Ordaindutako seguru sozialak			

	1.3 Enpresak					1.3 Egindako atxikipenak			

2. Beste sarrerak			2. Finantza-gastuak			

	2.1 Laguntza pribatuak			3. Zergak			

	2.2 Argitalpenak			4. Lanak, hornikuntza, kanpoko zerbitzuak			

	2.3 Enpresei egindako zerbitzuak				 	4.1 Alokairuak			

	2.4 Beste sarrerak					4.2 Garbiketa			

3. Dirulaguntza publikoak				4.3 Hornikuntza			

	3.1 HABE					4.4 Konponketa eta mantenimendua			

	3.2 Eusko Jaurlaritza					4.5 Beste enpresek egindako lanak			

	3.3 Foru Aldundiak, Udalak					4.6 Aseguru-primak			

	3.4 Beste dirulaguntza publikoak			5. Beste gastuak			

	SARRERAK GUZTIRA				5.1 Bulegoko materialak			

					5.2 Publizitatea eta propaganda	 		

					5.3 Komunikazioak			

					5.4 Auziak			

					5.5 Dietak, bidaiak			

					5.6 Beste gastuak			

	LABURPENA			6. Gastu didaktikoak		 	

					6.1 Liburuak, material didaktikoa …			

	SARRERAK GUZTIRA				6.2 Harpidetzak	 		

					6.3 Formazioa			

	IRTEERAK GUZTIRA			7. Ekitaldiko amortizazioak			

				8. Aurreikuspenez jasotakoa			

	EMAITZA OROKORRA			9. Barnetegiak: mantentze gastuak			

						IRTEERAK GUZTIRA

ANEXO III
BALANCE DE LA ACTIVIDAD DE EUSKALDUNIZACIÓN Y ALFABETIZACIÓN DE ADULTOS

	CURSO	Nº Registro	EUSKALTEGI

	2005-2006

	INGRESOS		GASTOS

1. Matrículas			1. Personal			

	1.1 Alumnos				1.1 Salarios			

	1.2 Administración (HABE, IRALE …)				 1.2 Seguridad Social			

	1.3 Empresas				1.3 Retenciones		 	

2. Otros ingresos			2. Gastos financieros		 	

	2.1 Ayudas privadas			3. Impuestos			

	2.2 Publicaciones			4. Trabajos, proveedores, servicios externos			

	2.3 Servicios prestados a empresas				 4.1 Alquileres			

	2.4 Otros ingresos				4.2 Limpieza	 		

3. Subvenciones públicas				4.3 Equipamiento			

	3.1 HABE				4.4 Reparaciones y mantenimiento			

	3.2 Gobierno vasco				4.5 Servicios prestados por otras empresas			

	3.3 Diputaciones Forales, Ayuntamientos			 	4.6 Primas de seguro			

	3.4 Otras ayudas públicas			5. Otros gastos	 		

	INGRESOS TOTALES				5.1 Material de oficina			

					5.2 Publicidad y propaganda		 	

					5.3 Comunicaciones			

					5.4 Litigios			

					5.5 Dietas, viajes			

					5.6 Otros gastos			

	RESUMEN			6. Gastos didácticos			

					6.1 Libros, material didáctico …			

	INGRESOS TOTALES				6.2 Suscripciones			

					6.3 Formación			

	GASTOS TOTALES			7. Amortizaciones del período			

				8. Dotaciones a las previsiones		 	

	RESUMEN TOTAL			9. Barnetegis: gastos de manutención			

						GASTOS TOTALES


Azterketa dokumentala