Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2005eko apirilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
1846

EDIKTUA, munta txikiko 678/97 zenbakiko autoen ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 4. Sekzioa

Errekurtsoa: L2 23/04 prokuradorearen kontua.

Alderdia: Demandatua.

Alderdia: Demandatua.

Gaia: munta txikia.

Aipatutako piezaren gainean ebazpena eman da, eta hau dio, hitzez hitz:

PROBIDENTZIA

Epailea:

Presidente jauna: Fernando Valdés-Solís Cecchini jauna.

Magistratua: Ignacio Olaso Azpiroz jauna.

Magistratua: Lourdes Arranz Freijo andrea.

Lekua: Bilbao.

Eguna: bi mila eta lauko urriaren hogeita bata.

1.– Alberto Arenaza Artabe prokuradorearen aurreko idazkiarekin, eta horrekin batera, ordeztuari aitortzen dizkion eskubideen eta gehikinen kontuarekin, osa bedi dagokion pieza banandua eta jar bekio oharra auto nagusiei.

2.– Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko (PZLb) 34.2. artikuluko lehenengo paragrafoan xedatutakoaren arabera, eska bekio Corporación Yms ahalorde-emaileari ezen, hamar eguneko epean, 1.198,35 euroko zenbateko erreklamatua ordain dezan, hamar eguneko epean. Eska bekio, bestela, aurkatu dezala kontua eta azal ditzala aurkatzeko dituen arrazoiak, bere eskura izan ditzakeen agiriak aurkeztuz, hala behar izanez gero.

Jakinaraz bekio errekerituari ezen, epe horretan ez badu ordaintzen edo kontua aurkatzen, bere ondasunen kontra jardungo dela premiamenduaren bidetik. Kontua bezainbateko —gehi kostuak— exekuzioa agintzen da.

Horretarako, bidal bekio exhortoa Madrilgo Lehen Auzialdiko Epaitegi Dekanoari.

Zuzenean.

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztutako berraztertze errekurtsoaren bitartez; eta hala egiten bada ere, gauzatu egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako bost egun balioduneko epearen barruan; errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Eskakizun horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb; 451. eta 452. artikuluak).

Epaitegiak erabaki eta lehendakariak izenpetzen du. Fede ematen dut.

Alderdi errekurrituak helbidea edo bizilekua non duen jakiterik ez dagoenez gero, auzitegiak, 2005eko martxoaren 11n emandako probidentzia batez, erabaki du ediktu hau epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jakinarazpen/errekerimendua egiteko eginbidea gauzatzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4. eta 164. artikuluetan.

Bilbao, 2005eko martxoaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala