Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2005eko apirilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Arabako Probintzia Auzitegia
1845

EDIKTUA, 8/05 zk.ko apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia – 2. Sekzioa

Errekurtsoa: L2 8/05, prozedura arruntaren autoak.

Errekurtsogilea: María Josefa Montes Fernández andrea.

Abokatua: Medrano Zubizarreta, Aitor.

Prokuradorea: Marta Paul Núñez.

Errekurritua: Seguros Plus Ultra SA.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu errekurtsoan epaia eman da, 2005eko otsailaren 17an, zeinaren epaitza ondokoa baita:

«EPAITZA

Zati baten baietsi egin behar dugu eta baietsi egiten dugu Paul prokuradoreak María Josefa Montes Fernández andrearen izenean eta ordez aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegian gauzatzen ari diren hitzezko judizioko 339/2004 zenbakiko autoetan emandako 2004ko urriaren 1eko 174 zenbakiko epaiaren aurka. Ondorioz, errebokatu egiten dugu aurkatutako ebazpena, eta horrenbestez, demandatuen gaineko diruzko kondenaren zenbatekoa aldatzen dugu eta 16.154,21 eurokoa izango dela erabakitzen dugu. Zenbateko horri Aseguruak Kontratatzeko Legeko 20. artikuluan aurreikusitako legezko interesak erantsiko zaizkio, ebazpen honen zuzenbideko laugarren oinarrian azalduta bezala zenbatuta. Gainerako erabakiak berretsi egiten ditugu. Bigarren auzialdiko kostuei buruzko kondena berezirik ez da egingo.

Ebazpen honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Epai honen ziurtagiriarekin batera, jatorrizko autoak jatorriko epaitegira bidali, ezagutu eta betearaz ditzaten.

Eta epaia eman, agindu eta sinatu egiten dugu.»

Maria Gregoria Aristizabal Iridoy demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan agindutakoarekin bat.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 11.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala