Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2005eko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1739

EBAZPENA, 2005eko otsailaren 22koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, bibliografia-ekoizpena nazioartean sustatzeko diru-laguntzen deialdiaren ebazpenaren berri ematen duena.

AURREKARIAK:

1.– 2004ko ekainaren 9an argitaratu zen EHAAn 2004ko maiatzaren 18ko Agindua, Kultura sailburuarena, euskal bibliografia-ekoizpena nazioartean sustatzeko diru-laguntzak arautzeko den 2003ko uztailaren 24ko Agindua egokitzen duena 2004ko ekitaldian aplikatu ahal izan dadin.

2.– 2003ko uztailaren 31ko Aginduaren 12.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, diru-laguntzen ebazpena interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da guztiek jakin dezaten.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Kultura sailburuaren 2004ko maiatzaren 18ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak, horien onuradunak eta ezetsitako edo artxibaturiko eskabideak argitara ematea. Datu horiek Eranskinean daude jasota.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 22a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.

ERANSKINA/ANEXO

1- NAZIOARTEKO AZOKETAN PARTE HARTZEA – PARTICIPACIÓN EN FERIAS INTERNACIONALES

Eskatzaileen zerrenda, proiektuak eta emandako diru-kopurua.
Relación de solicitantes, proyectos y cantidad que se otorga.

ESKATZAILEA	PROIEKTUA	DIRU-LAGUNTZA

SOLICITANTE	PROYECTO	SUBVENCIÓN(eur.)

Gremio de Editores de Euskadi	Frankfurt-eko liburu azoka	17.000,00	

Euskal Editoreen Elkartea	Frankfurt-eko liburu azoka	 18.000,00	

Gremio de Editores de Euskadi	Liber-eko liburu azoka	 16.930,00	

Euskal Editoreen Elkartea	Liber-eko liburu azoka	 14.185,00	

2- EUSKAL LITERATURA SUSTATZEKO ETA HEDATZEKO KULTUR JARDUERAK ANTOLATZEA

ORGANIZACIÓN DE ACTIVIDADES CULTURALES DE PROMOCIÓN Y DIFUSIÓN DE LA LITERATURA VASCA

Eskatzaileen zerrenda, proiektuak eta emandako diru-kopurua.
Relación de solicitantes, proyectos y cantidad que se otorga.

ESKATZAILEA	PROIEKTUA	DIRU-LAGUNTZA

SOLICITANTE	PROYECTO	SUBVENCIÓN(eur.)

Euskal Pen Kluba	Tromsoko Kongresua	 3.735,00	

Euskal Editoreen Elkartea	Euskal literaturaren aurkezpena Frankfurt-en	12.000,00	

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile

ete Interpreten Elkartea	Idazleak eta bere itzultzaileak	12.000,00

Salzburger Literaturhaus	Europa de las lenguas maternas	6.500,00	


Azterketa dokumentala