Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1497

LEHIAKETA. Iragarkia, Gipuzkoako Lurralde Bulegoaren jardute-eremuan dauden ibaien eta erreken ibilguak leheneratzeko lanetarako zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzeko dena (KBN C02/005/2005 esp.).

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/005/2005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Helburua: Gipuzkoako Lurralde Bulegoaren jardute-eremuan dauden ibaien eta erreken ibilguak leheneratzeko lanak.

b) Loteak: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Gipuzkoako Lurralde Bulegoaren jardute-eremua.

d) Gauzatzeko epea: kontratua egin, eta hurrengo egunetik hasita, 2006ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: zortziehun eta berrogeita hamar mila seiehun eta zazpi (850.607,00) euro, ondoko urtekoetan banaturik:

2005: 420.302,00 euro.

2006: 430.305,00 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: hamazazpi mila eta hamabi euro eta hamalau zentimo (17.012,14).

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, beheko solairua.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010

d) Telefonoa: 945 01 89 43.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2005eko apirilaren 27a.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena, hala badagokio (taldea, azpitaldeak eta kategoria):

Taldea: O	Azpitaldea: 6	Kategoria: C	

Eskatutako sailkapenarekin batera, lanen exekuzioari atxikitzeko konpromisoa eta dituen giza-baliabideak eta baliabide materialak aurkeztuko ditu lizitatzaileak ("C" kartazaleko eskaintzan zehaztuko ditu).

b) 120.202,42 euro baino aurrekontu txikiagoko kontratuak edo sailkapenetik salbuetsita daudenak edota Europar Batasuneko estatukideetako espainiar ez diren enpresaburuentzakoak: eskatzen diren ekonomia- eta finantza-kaudimen eta gaitasun tekniko eta profesionaleko betekizunak.

Ekonomia- eta finantza-kaudimenaren gaineko betekizunak:

Azken hiru urteotan jarduera ekonomikoetan saiatu izana eskatuko da. Urteko batez besteko negozio bolumena egiaztatu beharko da, zeinak, gutxienez, oinarrizko aurrekontua bost bider izan beharko duen. Orotariko negozio kopuruaren eta burututako zerbitzu- edo lan-kopuruaren aitorpena egin beharko da aurreko hori egiaztatzeko (HAKLko testu bateginaren 16.1.c artikulua).

Gaitasun teknikoa eta zientifikoaren gaineko betekizunak:

a) Kontratua gauzatzeko ardura dutenen titulu akademiko eta profesionalak.

Ingurumenari, informatikari eta informazio geografikoko sistemei buruzko eginkizunak aldi berean landuko direnez, beharrezkoa da parte hartzen duen pertsonalak ondoren aipatzen diren tituluak izatea (titulazio homologatuak eta baliokidetzat onartuak barne), zeintzuk Elkargo Profesionaletako titulu edo ziurtagiriak aurkeztuz egiaztatuko baitira.

Injineruak edo injineru teknikoak edo Geografian lizentziatuak.

Fisikan lizentziatuak edo informatika-injineruak.

b) Enpresak eta ondoren aipatuko diren pertsonek —ondoren azalduko den lan-motari dagokionez eta adieraziko den epean— burututako lanik esanguratsuenen zerrenda:

Injineruak edo injineru teknikoak edo Geografian lizentziatuak: hiru urteko eskarmentua GIS gaietan eta, ahal bada, informatikako eta ingurumeneko gaietan ezagutzak.

Fisikan lizentziatuak edo informatika-injineruak: hiru urteko eskarmentua GIS aplikazioak garatzen eta, ahal bada, ingurumeneko gaietan ezagutzak.

c) ARCGISTM lanabesek proiektu honetan duten garrantzia eta berezitasuna aintzat hartuz, horien disponibilitatea egiaztatu beharko du enpresak, bai enpresa banatzaileak jaulkitako ziurtagiriaren bidez, bai Integratzaile edo Business Partner dela erakusten duen egiaztagiriaren bidez.

d) Kalitatea kontrolatzeko enpresak hartutako neurriei buruzko aitorpena: kalitate-ziurtagiria egiaztatu beharko da, honako alor hauetan: ingurumen-kudeaketa, proiektuen garapena eta ISO 9002 eta 14001 arauetan oinarritutako laneko arriskuei aurre hartzea. Aipatutakoekin bateragarriak izan daitezkeen beste egiaztagiri batzuk ere aurkez daitezke.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko apirilaren 29a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2.a Helbidea: Donostia kalea 1, (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua:

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

c) Herria: 01010 - Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2005eko maiatzaren 9a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak:

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna:

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 8a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala