Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
1492

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1088/03 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

Aipatutako autoen gainean ebazpen hau hartu da:

Nik, Maria Rosa Vales Iglesiasek, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkaria naizen aldetik, hau

JAKINARAZTEN DUT:

Diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan 1088/03 zk.ko betearazpen-prozesua bideratu da, Eusebio Ruiz Martínez eta Juan Jose Abascal Fernándezek eskatuta, Jesus Ballbeure Palaciosen aurka. Prozedura horren gainean honako hau erabaki da: hogei eguneko epearen barruan enkante publikora ateratzea ondoren zehazten diren ondasunak —tasazio prezioa ere jarrita dago—:

ENKANTEAN ZEIN ONDASUN ETA ZEIN BALIOREKIN ATERAKO DIREN

– Portugaleten (Bizkaia) kokatuta dagoen hiri-finka, San Roke kaleko 4 zenbakia duen etxeko lehenengo solairuan, eskuinetan. Portugaleteko Jabetza Erregistroko 284 liburuan, 165 folioan, 22015 zenbakiarekin dago.

– Aurretiko erregistro-kargak: ez dauka batere.

– Enkanterako duen azken balioa: 180.000 euro.

Enkantea epaitegi honen egoitzan egingo da, Bide Onera z/g, 3. solairua, 48901 PK, 2005eko apirilaren 29an, 12:00etan.

ENKANTEKO BALDINTZAK:

1.– Baldintza hauek bete beharko dituzte lizitatzaileek:

1) Behar bezala identifikatu beharko dira.

2) Enkanteko baldintza orokorrak eta partikularrak zein diren badakitela deklaratu beharko dute.

3) Ondasunek enkantera ateratzean izango duten balioaren %30a epaitegi honen Kontsignazio eta Gordailuen Kontuan sartu izanaren ordezkagiria aurkeztu beharko dute (Banesto Taldea, Banco Español de Crédito, 4683.0000.06.1088.03 zk.); edo, bestela, kopuru horri dagokion banku-abalaren ordezkagiria. Gordailua zati baten edo osorik beste batengandik jasotako zenbatekoekin egiten bada, halaxe jasota utzi beharko da ordezkagirian, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako.

2.– Betearazleak bakarrik egin ahal izango du postura, errematea beste bati lagatzeko ahalmena atxikiz.

3.– Enkantea iragartzen denetik egiten den arte aurkez daitezke posturak: idatziz, kartazal itxi batean eta aurrez aipatutako baldintzak betez aurkeztu beharko dira.

4.– Posturarik onena balorazioaren %70etik gorakoa bada, errematea postura handiena egin duenari ematea onartuko da; txikiagoa bada, berriz, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 670. artikuluan jarritakoa bete beharko da.

5.– Epaitegi honetako idazkaritzan dago erregistroko ziurtagiria, eta jabetza-tituluen falta zuzendu gabe ateratzen dira enkantera ondasunak. Hipoteka Legea betearazteko Araudiaren 140. artikuluko 5. arauan aurreikusitakoa errespetatuko da. Enkantean parte hartzeak berez dakar posturagileek egoera hau onartzea, eta ondokoak ere bai: egintzako kredituari dagozkion zergak eta kargak, halakorik bada, indarrean dirautela, lizitatzaileak bere egiten dituelarik; eta onartu egiten duela horien ondoriozko erantzukizunetik subrogaturik geratzea, baldin eta errematea bere aldekoa bada.

6.– Prozesuan ez da aipatzen enkantean jarriko den higiezinean beste inor dagoen, betearazpena egingo zaion pertsonaz kanpo.

7.– Ezinbestekoren bat edo epaitegi honi egotzi ezin zaion kausaren bat dela-eta, enkantea ezin bada egin ipinitako egun eta orduan, edo oker bat eginez domeka bat edo jaiegun bat izendatu bada, enkantea hurrengo egun baliodunean ordu berean egingo dela ulertu beharko da (zapatua ez da sartzen egun baliodun horietan). Zordunak euren bizilekuan ez badaude eta ezin bazaie egin jakinarazpena, argitara bedi ediktua EHAAn eta epaitegi honetako iragarki-oholean.

Barakaldo (Bizkaia), 2005eko otsailaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Jesús Ballbeure Palacios jaunari jakinarazteko eta epatzeko balio dezan ematen da ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta bosteko martxoaren hamaikan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala