Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
1488

EBAZPENA, 2005eko otsailaren 3koa, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako zuzendariarena, nekazaritzako eta elikadurako produktuak sustatzeko jarduketetarako laguntzari buruzko urriaren 21eko 258/2003 Dekretuaren esparruan 2004ko ekitaldian emandako diru-laguntzak argitaratzekoa.

Nekazaritzako eta elikadurako produktuak sustatzeko jarduketetarako laguntzari buruzko urriaren 21eko 258/2003 Dekretuaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzako eta elikadurako produktuak sustatzeko ekintzetarako laguntza-erregimena ezartzea, landa-ingurunearen garapena eta kalitatezko nekazaritza-ekoizpenak bultzatzeko bidea den aldetik.

Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2004ko maiatzaren 3ko Aginduaren bidez egin zen laguntza horien 2004ko deialdia.

Lehen aipatutako dekretuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta dekretuak emandako eskumena erabiliz, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako zuzendariak, Balorazio Batzordearen proposamena ikusita, ebazpena eman eta interesdunei jakinarazi zien. Nolanahi ere, aipatutako dekretuaren 8.5. artikuluan zehaztutakoaren arabera, emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratu behar da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Horiek horrela, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Urriaren 21eko 258/2003 Dekretuaren esparruan 2004ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, denek ezagut dezaten (zerrenda eranskinean dago). Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak sustatzeko jarduketetarako laguntzari buruzkoa da dekretu hori.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 3a.

Nekazaritzako Elikagai Politika 				eta Industriarako zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO SUSO PÉREZ DE ARENAZA.

ERANSKINA/ANEXO

Urriaren 21eko 258/2003 Dekretuaren babesean 2004an emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Nekazaritzako eta elikadurako produktuak sustatzeko jarduketetarako laguntzari buruzkoa da dekretu hori.

Relación de beneficiarios de las ayudas económicas concedidas en 2004 al amparo del Decreto 258/2003, de 21 de octubre, de apoyo a actuaciones de promoción de los productos agrarios y alimentarios.

Onuradunak/Beneficiarios	Diru-laguntza eurotan / Subvención en euros	

Altuna y Tolosa, S.A.	5.280,00	

Amador Garcia Chavarri	2.057,18	

Araex-Rioja Alavesa Export Group.	18.782,40	

Bodega Torre de San Millán	2.545,24	

Bodega Valdemar	13.610,10	

Bodegas Fdz de Pierola	3.722,18	

Bodegas Heredad de Aduna	5.289,12	

Bodegas L. Casado	2.372,40	

Bodegas Larchago	2.404,00	

Bodegas Luis Alegre	1.804,00	

Bodegas Valdelana	11.773,36	

CRDO Txakoli de Alava	5.944,11	

CRDO. Getariako Txakolina	1.992,68	

Covila	1.140,25	

Ecosal-luz	866,00	

Gascon Vermuyten, S.L.	3.874,66	

Heredad de Ugarte	11.933,45	

Hnos Berzal Troncoso	965,20	

Precocinados Gorena	1.931,02	


Azterketa dokumentala