Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2005eko otsailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
691

EBAZPENA, 2005eko urtarrilaren 19koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Argentinako General Roca-ko "Gure Etxea" euskal etxeari esleitu zitzaion diru-laguntzari uko egitea eta ordainketaren indargabetzea onartzeko dena. Diru-laguntza IV. kapitulurako esleitu zitzaion 2003ko deialdian.

Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2003ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez, Argentinako General Roca-ko "Gure Etxea" euskal etxeari 225 euroko diru-laguntza esleitu zitzaion IV. kapitulurako.

Diru-laguntza jaso duen erakundeak Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzari diru-laguntzari uko egin diola jakinarazi dio.

Horregatik guztiarengatik, eta Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzak aldeko txostena egin eta aipatutako uko egiteari baiezkoa eman ondoren, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Argentinako General Roca-ko "Gure Etxea" euskal etxeari emandako diru-laguntzari uko egitea onartzea eta diru-laguntzaren ordainketa indargabetzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria–Gasteiz, 2005eko urtarrilaren 19a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala