Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2004ko azaroaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6084

IRAGARKIA, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 343/04 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoari dagokion 03.0205.48.0101.02 administrazio-espedientea bidali eta interesatuta dauden beste guztiak epatzeko dena.

Julio Da ConceiÇao Belleza de Vasconcelosen jaraunsleak ezin izan direnez aurkitu, helbidea ezezaguna baita, honako hau jakinarazten zaie: Bilboko 4 zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak lehen aipatutako espedientea — Construcciones Valle de Carranza, S.L.L.–ren eskariz hasitakoa— bidaltzeko eskatu duela. Enpresa horrek, espedientea, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren 2004ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren aurka aurkeztu zuen. Ebazpen horrek 839-03/GV arau-hausteko akta berresten zuen 2003ko abenduaren 3ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa gaitzetsi zuen (04.0035.48.03.01.02 errekurtsoa, zehapenen erreferentzia:. 03.0205.48.01.01.02 espedientea).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie Julio Da ConceiÇao Belleza de Vasconcelos jaunaren jaraunsleei. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 15a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.


Azterketa dokumentala