Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2004ko azaroaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
6070

222/2004 DEKRETUA, azaroaren 16koa, NEIKER Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea A.B. sozietatearen kapital-gehikuntza harpidetzeko eta sozietateko estatutuak aldatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematen diona.

Neiker A.B. sozietateko Administrazio Kontseiluak, 2004ko urriaren 28an egindako bileran, Akziodunen Biltzar Nagusiari sozietatearen kapitala gehitzeko proposatzea erabaki du. Egun sozietatearen kapitala bost milioi bostehun eta hamaika mila ehun eta hirurogeita zortzi euro eta laurogei zentimokoa (5.511.168,80) da; guztia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak harpidetu eta ordaindu du, bazkide bakarra den aldetik; kapitala 13.030 akzio izendunez ordezkatuta dago, bakoitzaren balioa laurehun eta hogeita bi euro eta laurogeita hamasei zentimokoa dela (422,96), eta 1etik 13.030era arteko zenbakiak (biak barne) dituzte, hurrenez hurren. Gehikuntza berrehun eta berrogeita hiru mila berrehun eta bi eurokoa (243.202) da. Beraz, bost milioi zazpiehun eta berrogeita hamalau mila hirurehun eta hirurogeita hamar euro eta laurogei zentimokoa (5.754.370,80) izango da kapitala, guztira. Horretarako, mota eta serie bereko 575 akzio berri jaulkiko dira, hurrenez hurren 13.031tik 13.605era arteko zenbakiak izan eta bakoitzak laurehun eta hogeita bi euro eta laurogeita hamasei zentimoko (422,96) balio izendatua izango dutenak. Akzio guztiak harpidetzen diren unean ordainduko dira.

Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 44.1 artikuluan xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak edozein eratako sozietateak sortzeko eta horietako partaidetzak erosteko, baimena eman beharko da dekretu baten bidez, Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta enpresa menpe duen saileko sailburuak elkarrekin proposatuta.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko azaroaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Neiker A.B.ren Akziodunen Biltzar Nagusiak erabaki dezan kapital gehikuntza erosteko baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari. Egun sozietatearen kapitala bost milioi bostehun eta hamaika mila ehun eta hirurogeita zortzi euro eta laurogei zentimokoa (5.511.168,80) da; guztia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak harpidetu eta ordaindu du, bazkide bakarra den aldetik; kapitala 13.030 akzio izendunez ordezkatuta dago, bakoitzaren balioa laurehun eta hogeita bi euro eta laurogeita hamasei zentimokoa dela (422,96), eta 1etik 13.030era arteko zenbakiak (biak barne) dituzte, hurrenez hurren. Gehikuntza berrehun eta berrogeita hiru mila berrehun eta bi eurokoa (243.202) da. Beraz, bost milioi zazpiehun eta berrogeita hamalau mila hirurehun eta hirurogeita hamar euro eta laurogei zentimokoa (5.754.370,80) izango da kapitala, guztira. Horretarako, mota eta serie bereko 575 akzio berri jaulkiko dira, hurrenez hurren 13.031tik 13.605era arteko zenbakiak izan eta bakoitzak laurehun eta hogeita bi euro eta laurogeita hamasei zentimoko (422,96) balio izendatua izango dutenak. Akzio guztiak harpidetzen diren unean ordainduko dira.

2. artikulua.– Sozietateko estatutuen 5. artikulua aldatu egin da. Honela geratu da::

"Beraz, bost milioi zazpiehun eta berrogeita hamalau mila hirurehun eta hirurogeita hamar euro eta laurogei zentimokoa (5.754.370, 80) izango da baltzuaren kapital soziala. Hamahiru mila seiehun eta bost (13.605) akzio izendatu —metagarriak eta zatiezinak— izango ditu, horietariko bakoitzaren balio izenduna laurehun eta hogeita bi euro eta laurogeita hamasei zentimokoa (422,96) izanik. 1etik 13.605era arteko zenbakiak (biak barne) dituzte, hurrenez hurren."

3. artikulua.– Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ondare eta Kontratazio zuzendariari ahalmena ematen zaio aurreko artikuluan xedatutakoa gauzatzeko beharrezkoak diren ekintzak gauzatzeko eta agiriak izenpetzeko.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko azaroaren 16an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.


Azterketa dokumentala