Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2004ko azaroaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5963

AGINDUA, 2004ko urriaren 28koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, herritar etorkinen parte-hartze eta integraziorako Foroaren organoen funtzionamendu araudiaren aldaketa argitaratzeko dena.

Lehenengo artikulua.– Herritar etorkinen parte-hartze eta integraziorako Foroaren organoen funtzionamendu araudiari dagokionez, agindu honi eranskin gisa atxiki zaion 2004ko ekainaren 25ean Foroaren Osoko Bilkurak onartutako aldaketa argitaratzeko agindua eman da.

Bigarren artikulua.– Foroaren Lan Batzordeetan parte hartzeko eskaerak Agindu honen eranskinean aurreikusitakoaren arabera egingo dira, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hortik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urriaren 28a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

ERANSKINA

HERRITAR ETORKINEN PARTE-HARTZE

ETA INTEGRAZIORAKO FOROAREN

FUNTZIONAMENDU-ARAUDIAREN

ALDAKETA

Kontuan harturik Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa sortzen duen abuztuaren 30eko 200/2002 Dekretuaren 12. artikulua eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Osoko Bilkurak 2004ko ekainaren 25eko saioan erabaki zuen antolamendu eta funtzionamendu araudian honako aldaketa hauek egitea.

Lehenengo artikulua.– Herritar etorkinen parte-hartze eta integraziorako Foroaren Funtzionamendu Araudiaren 11. artikulua honela idatzita geratu da:

"11. artikulua.– Bilerak.

Batzorde bakoitza urtean lau aldiz bilduko da gutxienez."

Bigarren artikulua.– Herritar etorkinen parte-hartze eta integraziorako Foroaren Funtzionamendu Araudiaren 16.2 artikulua honela idatzita geratu da:

"2.– Lan-bileretara bertaratzea. Urtean segidako bi bileretara edo aldizka hiru bileretara ez bertaratzeak kargutik kentzea ekarriko du, eta Batzordean parte hartzeko eskaeren zerrendako hurrengo kideak ordezkatuko du kargutik kendutako batzordekidea."

Hirugarren artikulua.– Herritar etorkinen parte-hartze eta integraziorako Foroaren Funtzionamendu Araudiaren 19.3 artikulua honela idatzita geratu da:

"3.– Idazkaritza Teknikoak jakinaraziko dio interesatuari Batzordean sartzeko izendatu dutela, eta hala badagokio, bertako kargutik kendu dutela."


Azterketa dokumentala