Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2004ko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
5941

192/2004 DEKRETUA, urriaren 13koa. Honen bidez, Amurrioko Udalak "Dionisio Aldama kalea egokitu eta hobetzeko proiektua" burutzeko jabetza nahitaez kentzeari begira beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak hartzea premiazkoa dela deklaratzen da.

Amurrioko Udalak, 2003ko abuztuaren 22an egindako bilkuran, jabetza nahitaez kentzeko espedientea irekitzea erabaki zuen eta jendaurrean jarri ziren, hasteko, "Dionisio Aldama kalea egokitu eta hobetzeko proiektua" burutzeko jabetza nahitaez kentzeari begira beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak. Ondoren, 2004ko uztailaren 15ean egin zen bilkuran, erabaki zuen jabetza nahitaez kentzeari begirako ondasun eta eskubideak premiaz hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatzea Eusko Jaurlaritzari, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Premiaz hartu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean hartarako jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezko datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, hainbat arrazoi-idazki aurkeztu ziren eta administrazio-espedientean adierazten den moduan ebatzi ziren arrazoibide-idazki horiek.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Dionisio Aldama kalea udalerrian zirkulaziorik handiena duen kaleetako bat da, bai ibilgailuak bai oinezkoak ibiltzen direlako eta bereziki, "Virgen Niña" ikastetxerako sarbidean, ikasleak eskolara sartzeko eta eskolatik irteteko orduetan; horretaz gain, tren-geltokira doazen pertsonak ere kale horretatik igarotzen dira eta ikastetxearen ondoko eraikin batean haurtzaindegi bat irekitzeko asmoa dago.

Proiektuko obren bidez, inguru horretan zirkulazioaren aldetik dauden etengabeko arazoak konpondu nahi dira. Ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioa berrantolatu da, ibilgailuetarako gordetako guneak gutxituz eta oinezkoek lehentasuna duten guneak ugarituz, oraingo sarbideetako zirkulazioa arintzeko asmoz; horrela, bada, inguru horretako bide-segurtasuna hobetuko da. Proiektuak noranzko bakarreko kalea izan dadila proposatu du, hain zuzen ere, eta luzetarako aparkamendua egon dadila kalearen albo banatan, baita bizikletak ibiltzeko bi metroko bidea egon dadila eta kalearen bazter bietan oinezkoek lehentasuna izateko eremuak egokitu daitezela ere, San Antoneko oinezkoentzako gunerako eta Renfe geltokirako sarbideak baitira horiek.

Beste alde batetik, obren zenbatekoa ordaintzeko diru-laguntza jasoko da Arabako Foru Aldundiko Obra eta Zerbitzuen Foru Planerako Atalarengandik, kostua handia izango delako; horregatik, proiektua burutzeko beharrezko lurrak albait arinen eskuratu behar dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak premiaz hartu beharrekoak direla adieraztea, jabetza nahitaez kentzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolamendu horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko urriaren 13an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraituz, "Dionisio Aldama kalea egokitu eta hobetzeko proiektua" burutzeko jabetza kentzeari begira beharrezko ondasun eta eskubideak Arabako Foru Aldundiak premiaz hartu beharrekoak direla adieraztea. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztuta eta banan banaka ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko urriaren 13an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala