Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2004ko irailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Tolosako Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
4919

EDIKTUA, 129/04 zk.ko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa)

Judizioa: L2.129/04 hitzezko judizioa, desahuzio bati buruzkoa.

Alderdi demandatzailea: Maria Jose Alberdi Erice.

Alderdi demandatua: Jose Luis Barquero Mateos.

Gaia: hitzezko prozedura.

Aipatu judizioan alderdi demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da. Zedula horren testuak hau dio hitzez hitz:

EPAIA

Tolosan, 2004ko maiatzaren 18an.

Estefanía López Muñoz andreak, hiri honetako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko epailea denak, ikusi ditu 129/04 zk.ko hitzezko judizioaren auto hauek. M.ª del Carmen Chimeno Rodríguez prokuradoreak ordezkatuta eta José M.ª Martínez de Ubago Villar letratuak lagunduta, M.ª José Alberdi Erice andreak eskaturik abiarazi ziren aipatu autoak, hain justu ere auzi-iheslari deklaratutako José Luis Barquero Mateos jaunaren kontra.

EPAITZA

M.ª José Alberdi Erice andrearen izenean eta ordez M.ª del Carmen Chimeno Rodríguez prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik onesten dut; eta, ordainketak ez direla egin-eta, suntsitua deklaratzen dut andre hark eta José Luis Barquero Mateos jaunak sinatutako errentamendu-kontratua, zeina Tolosako Korreo kaleko 66. zk.ko 1. ezkerraldeko etxebizitzari buruzkoa den eta 2002ko apirilaren 2an sinatu zen. Bestalde, hilabeteko epearen barruan etxebizitza libre uztera ez ezik, auzi-jartzailearen esku uztera ere, kondenatzen dut aipatu demandatua. Hala egiten ez badu, kostuak bere gain direla kaleratuko da. Demandatuak ordaindu beharko ditu kostuak.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: bost eguneko epean aurkeztu beharko da, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Parte demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez gero, hari jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Tolosan, bi mila eta lauko maiatzaren hogeita seian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala