Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2004ko uztailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
3885

EBAZPENA, 2004ko ekainaren 23koa, Garraio eta Herri Lan Saileko Zerbitzu zuzendariarena, "Getariako portuan Kofradia Zaharreko kaiko zola berritzeko obrak" egiteko lehiaketarako eskaintzak aurkezteko epea berriro irekitzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2004ko maiatzaren 12ko 88. zk.an arestian aipatutako obrak lehiaketa ireki bidez kontratatzeko lizitaziorako oinarri-arauak argitaratu ziren.

Lehiatzaileei obra egiteko eman zaien proiektua oker dagoela ikusi denez ordea, Administrazioak onartutako proiektuaren araberako eskaintzak aurkezteko epea berriro irekitzea erabaki da; gainetikoak bere horretan utziko dira.

Eskaintzak aurkezteko epea 2004ko irailaren 8ko 10:00ak arte izango da; ireki, berriz, 2004ko irailaren 15ean, 10:30etan, Lakua 2ko 4. bilera-aretoan.

Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 2004ko irailaren 24an irekiko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala