Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2004ko martxoaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Caja Vital Kutxa
1308

IRAGARKIA ohiko batzar nagusiko deialdia.

Erakunde honetako Administrazio Kontseiluak, 2004ko otsailaren 26ko bileran hartutako erabakia betez, dei egiten die bertako Kontseilari Nagusiei datorren martxoaren 26an, ostirala, 18:30ean lehenengo deialdian eta ordu erdi geroago bigarrenean, egingo den Ohiko Batzar Nagusira etortzeko. Batzar hori Caja Vital Kutxa Fundazioa Aretoan (sarrera Posta, Bake eta Independentzia kaleetatik) izango da eta ondorengo edukiak izango ditu:

GAI-ZERRENDA:

1.a Batzar Nagusia eratu.

2.a Lehendakariaren txostena.

3.a Kontrol Batzordearen txostena.

4.a Onartu, egoki bada, Kutxa eta bere talde finkatuaren 2003ko Txostena, Urteko Balantzea eta Emaitzen Kontua. Era berean, aztertu eta onartuko dira, egoki bada, Administrazio Kontseiluaren Kudeaketaren Txostena eta 2003ko urteari dagokion emaitzen banaketa.

5.a Gizarte Onura Ekintza: Onartu, egoki bada, 2003ko ekitaldiaren kudeaketa eta kitapena eta 2004ko aurrekontuaren proposamena.

6.a Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxei buruzko 240/2003 dekretuaren 15 artikuluak aurreikusten duen jardueraren gaineko proposamena.

7.a Batzarreko akta onartu.

ESKARIAK ETA GALDERAK

"Batzar nagusiek aztertuko duten dokumentazioa, Estatutuek agintzen dutenez, Kontseilari Nagusien eskura Erakundeko Idazkaritza Orokorrean izango da aipatutako Batzar Nagusia egingo den eguna baino 15 egun lehenago".

Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 2a

Administrazio Kontseiluaren lehendakaria,

PASCUAL JOVER LAGUARDIA.


Azterketa dokumentala