Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2004ko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1202

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espediente baten gainean burututako 104/04 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Raquel Pérez de Lazarraga Villanueva andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen honek,

JAKINARAZTEN DUT:

Epaitegi honetan bideratzen dela traktuari berriro ekiteko jabari-espedientearen 104/04 prozedura, Pedro Zuazo Saenz de Viterik eskatuta, ondoko finka inmatrikulatzeko jabari-espedientea:

* Iruña Okako (Araba) udalerriko "La Verguilla" edo "Valle Suso" izeneko barrutian dagoen baserri-etxaldea, katastroan aipatu udalerriko 1 zk.ko poligonoko 710 zk.ko partzela gisa erregistratua izan dena, 9 area eta 20 zentiarea neurtzen ditu, zatiezina da eta bere mugak ondorengoak dira: Iparraldetik, Olabarriko Administrazio-batzarraren jabetza den 1. poligonoko 1009 partzela, eta Benito Regueiro Fuentesen jabetza den poligono bereko 709 partzela; Ekialdetik Hilario San Segundo Nietoren jabetza den 1 poligonoko 712 partzela eta Mendebaldetik Olabarriko Administrazio-batzarraren jabetza den 1 poligonoko 1009 partzela. Gasteizko 3 zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, Artxiboko 1313 liburukiko 32 folioan, eta Langraitz Okako Udaleko 35 Liburuan, 2808 zenbakiko finka, 1. inskripzioan.

Egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat etorriaz, idazki honen bitartez, dei egiten zaie ondokoei: eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei, ediktu hau argitaratzen denetik harako hamar eguneko epearen barruan espedientean agertu ahal daitezen eta bidezko deritzotena alegatu ahal dezaten.

Vitoria-Gasteizen, bi mila eta lauko otsailaren bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala