Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2004ko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Gipuzkoako Batzar Nagusiak
1185

18/2003 FORU ARAUA, abenduaren 15ekoa, Prestige itsasontziaren istripua dela eta emandako laguntza publikoak hainbat zergatatik salbuesten dituena.

GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIAK

Jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dutela "Prestige itsasontziaren istripua dela eta emandako laguntza publikoak hainbat zergatatik salbuesten dituen abenduaren 15eko 18/2003 Foru Araua", eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agintzen dut aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.

Donostia, 2003ko abenduaren 15a.

Diputatu Nagusia,

JOXE JOAN GONZALEZ DE TXABARRI MIRANDA.

HITZAURREA

Prestige itsasontziak 2002ko azaroaren 13an izandako istripuaren ondorioz, kaltetutako zonetako herri administrazioek jarduketa jakin batzuk egin behar izan dituzte hondamendiak ingurumenean eta arlo ekonomiko eta sozialean eragin dituen ondorioei aurre egiteko.

Gertaeren tamaina eta istripuaren eragin kaltegarriak ikusita, mota askotako neurriak hartu behar izan dira arazoak arindu eta ahal den neurrian konpontzearren. Laguntza ekonomikoak ematea izan da neurri horietako bat, bai istripuaren ondorioz kaltetutakoei banatu zaizkienak eta bai kalte horiek konpontzeko neurriak hartzeko eman direnak.

Bada, foru arau honen xedea da aitortzea istripu horren ondorioz kaltetuta gertatu direnek jasotako laguntzak salbuetsita geratzen direla Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan eta Sozietateen gaineko Zergan.

Artikulu Bakarra.– Prestige itsasontziaren istripua dela-eta emandako laguntza publikoak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik eta Sozietateen gaineko Zergatik salbuestea.

Bat.– Prestige itsasontziak 2002ko azaroaren 13an izandako istripuagatik kaltetuta gertatu direnei emandako laguntza publikoak salbuetsita geratzen dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan.

Bi.– Prestige itsasontziak 2002ko azaroaren 13an izandako istripuagatik kaltetuta gertatu direnei emandako laguntza publikoak salbuetsita geratzen dira Sozietateen gaineko Zergan.

AMAIERAKO XEDAPENA

Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean jarriko da indarrean, eta 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan izango du eragina.


Azterketa dokumentala