Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 14 Zenbakiko Epaitegia
644

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzio baten gainean burututako 586/03 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Epailea: Alejandro Jose Galan Rodríguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hiruko azaroaren hogeia.

Alde auzi-jartzailea: María Isabel Gómez Echevarria.

Abokatua: Alejandra Otero de Saavedra Mira.

Prokuradorea: Maria begoña Perea de la Tajada.

Alde demandatua: Jose María Aguirre Rodríguez.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioko gaia: L04 adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

María Isabel Gómez Echevarriaren izenean eta ordez Begoña Perea de la Tajada prokuradoreak Jose María Aguirre Rodríguezen aurka aurkeztutako demanda onetsi egiten dudanez gero, senar-emazte horiek 1975eko otsailaren 28an Bilbon osatutako ezkontza, dibortzioa dela-eta, desegindakotzat deklaratzen dut, honako behin betiko neurri hauek hartuz:

1. Ezkontzako bizikidetza presuntzioa amaituaz, senar-emazteek osatutako ezkontza desegitea.

2. Ezkontideek elkarri emandako baimenak eta ahalak errebokaturik geratzen dira, eta etxe-ahala baliatuaz beste ezkontidearen ondasun pribatiboak lotetsi ahal izateko aukera bertan behera uzten da.

3. Senar-emazteen orain arteko erregimen ekonomikoa desegitea, banatze epaiaren ondorioz dagoeneko deseginda ez badago. Epaia exekutatuz likidatuko litzateke erregimen hori, betiere eskabidea eginez gero eta likidaturik ez badago.

4. Kostuak ez dira beren-beregi ezartzen.

Behin ebazpen hau irmoa denean, auzilarien arteko ezkontza jasota dagoen Erregistro Zibilari jakinarazi bekio ofizioz.

Aurka egiteko era: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio errekurtsoaren bitartez (PZLb, 455. artikulua).

Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan egin beharko da errekurtsoa, epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (PZLb 457.2 artikulua).

Eta epai honen bitartez ebatzi, agindu eta sinatu egiten dut.

Jose María Aguirre Rodríguez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hiruko abenduaren hamazortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala