Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
639

AGINDUA, 2003ko abenduaren 18koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, nekazaritza eta arrantza sektoreetako ibilbide profesionalei ematekoa den "Gonzalo Nardiz Bengoetxea" sarirako 2003ko deialdiaren sariduna nor den ezagutarazi duena.

Irailaren 9ko 210/2003 Dekretuaren bitartez "Gonzalo Nardiz Bengoetxea" Sariak eratu ziren, nekazaritza eta arrantza sektoreetako ibilbide profesionalei ematekoak.

Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2003ko irailaren 11ko Agindu bidez, "Gonzalo Nardiz Bengoetxea" Sariak deitu ziren nekazaritza eta arrantza sektoreetako ibilbide profesionalei emateko, 2003. urtean.

Aipatutako agindu horren zazpigarren eta bederatzigarren oinarrietan ezarritakoaren arabera, eta, epaimahaia elkartu eta erabakia hartu duela, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritza sektoreko ibilbide profesionalei ematekoa den "Gonzalo Nardiz Bengoetxea" sarirako 2003ko deialdiaren sariduna nor den ezagutaraztea. Izan ere, aho batez, honako hau izan da sariduna:

Pedro Pérez de Villarreal López de Arbina jauna.

Saridunak luzaroan eskuhartu du euskal nekazaritza-arloan, eta bere ibilbide profesionalean berritzaile eta suspertzaile aritu da, bertan berenezko garrantzi handia izan duela.

Bigarrena.– Arrantza sektoreko ibilbide profesionalei ematekoa den "Gonzalo Nardiz Bengoetxea" sarirako 2003ko deialdiaren sariduna nor den ezagutaraztea. Izan ere, aho batez, honako hau izan da sariduna:

Paulino Lucio Gallo jauna.

Saridunak luzaroan eskuhartu du euskal arrantza-arloan, zaletasun didaktiko berezia erakusiz eta teknika eta ikerketa arloan lan handia eginez , arrakasta zientifikoek agerian utzi dutenez.

Hirugarrena.– "Gonzalo Nardiz Bengoetxea" Sarien epaimahaiaren honako erabaki hau ezautaraztea: aipamen berezia egitea Joxe Larrea Ormazabal zenari nekazaritza-arloan izandako ibilbide profesionalagatik eta Simón Sesma Erezumade zenari arrantza-arloan izandako ibilbide profesionalari, biak duela gutxi hil direla.

Laugarrena.– Dagokienei ebazpen horren berri ematea.

Bosgarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta beraren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtso aurkeztu ahal izango diote Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 18a.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

GONZALO SAENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.


Azterketa dokumentala