Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
623

EBAZPENA, 2003ko abenduaren 22koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, "Euskal Gizartearen Egoera" 2003 Saria esleitzen duena.

"Euskal Gizartearen Egoera" Saria ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuak sortu zuen, Euskadiko egoera soziopolitikoa aztertzeko. Aurtengo deialdia 2003ko ekainaren 28ko Ebazpenaren bidez egin zen.

Dekretu horretako 5. artikuluan aurreikusitako eta 2003ko urriaren 17ko Ebazpenaren bidez osatutako Epaimahaiak saria esleitzeko proposamena egin zuen, 2003ko abenduaren 15ean izandako bileran.

Beraz, sari hau arautzen duen Dekretuaren 6. artikuluan xedatzen denari men eginez, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 2003ko deialdiari dagokion "Euskal Gizartearen Egoera" Saria, Mónica Ibáñez González andreak burututako "Violencia doméstica en Euskadi: malos tratos a la mujer" izeneko lanari esleitzea.

Bigarrena.– Akzesita, Paulina Osorio Parraguez andreak burututako "Nuevos procesos de jubilación en las sociedades industriales contempráneas: el caso vasco" izeneko lanari esleitzea

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 22a.

Jaurlaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA.


Azterketa dokumentala