Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2004ko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
609

LEHIAKETA PUBLIKOA, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian edari hotz eta beroak saltzeko makina automatikoen zerbitzua, instalazioa eta mantentze-lanak kontratatzeko iragarkia. (Esp.: A-062/04.

1. Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza - Kontratazioa.

c) Espedientearen zenbakia: A-062/04

2. Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: espediente hau bi lotetan banatua dago:

1. lotea: edari beroetarako makina

2. lotea: edari hotzetarako makina

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak adierazten duen tokian.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: Kontratua formalizatzen den egunaren biharamunetik 2005eko abenduaren 31ra. Makinak instalatzeko, gehienez, hamar egun izango dira, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak instalatzeko agindua ematen duen egunetik kontatua.

3. Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: Kontratu honek ez du gasturik ekartzen administrazio kontratatzailearentzat, eta ez da zerbitzua emateagatiko kanona exijitzen.

5. Fidantzak:

Behin-behinekoa: lehiatzen den lote bakoitzeko hirurehun euroko bermea ezartzen da.

Behin betikoa: loteko seiehun (600,-) euro.

6 Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa

b) Helbidea: Donostia kalea, 1- E aldea - solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 98

e) Telefaxa: 945 01 87 49

–{}-f) E-maila: c-lopez@ej-gv.es.

g) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2004ko otsailaren 17a.

7. Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: ez da beharrezkoa, eta lizitatzaileek ondokoak aurkeztu beharko dituzte:

– Finantza-erakunde baten txostena.

– Enpresariak kontratua gauzatzeko dituen material, instalazio eta ekipo teknikoari buruzko aitorpena.

8. Eskaintzak irekitzea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko otsailaren 17a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" letrak dituzten hiru kartazal, berariazko klausula administratiboen pleguan zehaztutako edukia dutela, eta aurkeztu ere berariazko klausula administratiboen pleguaren 7.3 puntuko azken paragrafoan zehaztutako eran edo eskutan aurkeztu beharko dira.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

2.a Helbidea: eskutan entregatu beharko dira Kontratazioan, Donostia kaleko 1.an, edo, bestela, postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen bada bidalketaren komunikazioa, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro eta jaso ez badira ez dira inola ere onartuko.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9. Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea 1- E aldea – solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2004ko otsailaren 23a.

e) Ordua: 12:00ak

10. Beste argibide batzuk:

Informazio administratiboa: Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

Informazio teknikoa: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

11. Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 14a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria.


Azterketa dokumentala