Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2004ko urtarrilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
431

EDIKTUA, 373/03 zk.ko Hitzezko Judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1. zenbakiko Epaitegia

Judizioa: L2 373/03 iraizpen ondoriozko hitzezko judizioa.

Alde auzi-jartzailea: Maria Luisa Barja Goñi.

Alde demandatua: Luis Barja Estevez.

Gaia: prekarioko iraizpena.

Aipatu judizioan ebazpena eman da, hitzez hitz honako hau dioena:

PROBIDENTZIA

Ematen duen epaile magistratua: Francisco Javier Tucho Alonso.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hiruko abenduaren hamaseia.

Urtarrilaren 26ko 13:00etan jartzen da judizioa egiteko ordua. Zitatu bedi demandatua Epaitegi honetako iragarki oholtzan eta EHAAn argitaratuko diren ediktuen bidez.

Aurka egiteko era: epaitegi honetan aurkeztutako berraztertze errekurtsoaren bitartez; eta hala egiten bada ere, gauzatu egingo da erabakitakoa. Bost eguneko epearen barruan, idatziz aurkeztu beharko da errekurtsoa, errekurtso-egilearen ustez egin den arau-haustea adieraziaz; eskakizun horiek ez badira betetzen, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Eta epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Alde demandatu Luis Barja Estevezen gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4. eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak ediktu hau Epaitegiko iragarki oholtzan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du, zitazio-eginbidea gauza dadin hain justu ere.

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hiruko abenduaren hamaseia.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala