Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2004ko urtarrilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
426

EBAZPENA, 2003ko abenduaren 16koa, Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariarena, Servicios de Control e Inspección, S.A. entitateak egindako eskaerari buruzkoa, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko 1998ko urriaren 26ko, 2000ko otsailaren 25eko, eta 2002ko ekainaren 5eko Ebazpenen bidez emandako baimenak eguneratu eta zabaltzekoa.

AURREKARIAK:

Bat.– Industria, Energia eta Mehategiak Administratzeko zuzendariaren 1998ko urriaren 26ko Ebazpenaren bidez, Servicios de Control e Inspección, S.A. —Ajalvir-Torrejón errepidea, km 1,8, 28864 Ajalvir-Madrid— entitateari baimena eman zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko, baita Industria eta Mehategiak Administratzeko Zuzendaritzan dagoen Kontrol Erakundeen Erregistroko GV-011-N zenbakia esleitu ere.

Bi.– Industria eta Mehategiak Administratzeko zuzendariaren 2000ko otsailaren 25eko Ebazpenaren bidez, baimena eguneratu zen eta jardute-esparruen barruan "Instalazio elektrikoak" eta "Jasogailuen osagai eta instalazioak eta mantenua" sartu ziren.

Hiru.– Beranduago Industria eta Mehategiak Administratzeko zuzendariaren 2002ko ekainaren 5eko Ebazpenaren bidez, 1998ko urriaren 26ko eta 2000ko otsailaren 25eko Ebazpenetan emandako baimenak eguneratu eta zabaldu ziren.

Lau.– 2003ko azaroaren 4ko eta 2003ko abenduaren 2ko erregistroko sarrera data duten idazkietan Servicios de Control e Inspección, S.A. merkataritza-baltzuak baimena berritzeko eta eguneratzeko eskatzen zuen, eta horretarako Kreditazioetarako Entitate Nazionalaren 12/EI009 zenbakidun kreditazio-agiria, eta Eranskin Teknikoa (11. berrikusketa), 2003ko urriaren 21ekoa, aurkeztu zituen.

Bost.– Madrilgo Autonomia Erkidegoko "Consejería de Economia e Innovación Tecnológico"aren "Dirección General de Industria, Energía y Minas"en 2003ko abuztuaren 13ko Ebazpenaren bidez, Servicios de Control e Inspección, S.A. entitateak Kontrol Erakunde gisa jarduteko zuen baimena berritzea onartu zen (2003ko irailaren 22ko 227 zenbakiko EAO).

Espediente honen ebazpenean beharrezkoa da honako hauek aintzakotzat hartzea eta hemen jasota geratzea:

ZUZENBIDE OINARRIAK:

Bat.– Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzak du ebazpen hau emateko eskumena, hala agintzen baitu Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuaren 18. artikuluak.

Bi.– Martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak (1997-4-26ko EAO, 100 zk.) aldatu egin zuen Industria Kalitate eta Segurtasunerako Azpiegituren Erregelamendua onartzen duen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua (1996-2-6ko EAO, 32 zk.). Dekretu horren IV. kapituluko 1. atalak arautzen ditu kontrol-erakundeak. Bestalde, dekretuaren 42. artikulua egiaztapenei buruzkoa da, eta 43. artikulua baimenei buruzkoa.

Hiru.– Lehengo Industria, Energia eta Mehategiak Administratzeko Zuzendaritzaren 1997ko uztailaren 1eko Ebazpenaren bidez (1997-08-1eko EHAA, 146 zk.), beste autonomia erkidegoek baimendutako kontrol-erakundeen jarduketaren jakinarazpenarekin zerikusia duten behin-behineko jarraibideak onartu ziren, eta bertan xedatzen da beste autonomia erkidegoek baimendutako kontrol-erakundeak Industria eta Mehategiak Administratzeko Zuzendaritzaren erregistroan sartzeko jarraitu behar den prozedura, abenduaren 28ko 2200/95 Errege Dekretuarekin bat eginik.

Lau.– Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko Baimendutako Kontrol Erakundeen Erregistroko inskripzioa eguneratzeko, Servicios de Control e Inspección, S.A. erakundeak lehen aipatu abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, eta 1997ko uztailaren 1eko Ebazpenean ezarritakoak, baita aplikatu beharreko bestelako arauak ere betetzen dituela egiaztatu du, horretarako behar den dokumentazioa aurkeztua; beraz, espedientea izapidetzeko beharrezko diren arauzko baldintzak bete dira. Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzan dago erregistro hori.

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan erabilgarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta,

EBATZI DUT:

1.– 1998ko urriaren 26an, 2000ko otsailaren 25ean eta 2002ko ekainaren 5ean emandako Ebazpenen bidez, Servicios de Control e Inspección, S.A. —Ajalvir-Torrejón errepidea, km 1,8, 28864 Ajalvir-Madrid— entitateari, Industria eta Mehategiak Administratzeko Zuzendaritzan dagoen Kontrol Erakundeen Erregistroko GV-011-N inskripzio-zenbakia duena, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko eman zitzaion baimena eguneratzea eta berritzea. Honako hauek izango dira jardute-esparruak.

Arriskudun makinak egitea.

– 11-27ko 1435/1992 ED (1992-12-11ko EAO), estatu kideek makinei buruz dituzten legeak elkarren artean egokitzeari buruz kontseiluak emandako 89/392/CEE Zuzentaraua aplikatzeari buruzkoa. Dekretu hori 95-01-20ko 56/1995 EDak aldatu zuen (1995-02-08ko EAO).

Jasogailuen osagai eta instalazioak eta mantenua.

– 1966-06-30eko MIEren (Industria eta Energia Ministerioa) Agindua (1966-07-20ko EAO), Jasogailuen erregelamenduaren testu berrikusia onartzekoa

– 1981-03-31ko MIEren Agindua, 1966ko erregelamenduaren aurreko jasogailuei buruzko gutxieneko baldintza teknikoei buruzkoa, eta horien gutxieneko aldizkako berrikuspenak egiteko arauak emateko dena.

1985-11-08ko 2291/1985 ED (1985-12-11ko EAO) Jasogailuei eta mantentze-gailuei buruzko erregelamendua, eta haren jarraibide tekniko osagarriak (JTO), MIE AEM 1etik MIE AEM 3ra bitartekoak, onartzekoa.

– Azaroaren 18ko 2370/1996 ED, MIE-AEM 4 JTO onartzekoa (1996-12-24ko EAO).

– Abuztuaren 1eko 1314/1997 ED, jasogailuen inguruko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 95/16/CE Zuzentaraua ezartzeko xedapenak ematen dituena.

Produktu kimikoak biltegiratzeko instalazioak.

– Apirilaren 6ko 379/2001 ED, Produktu kimikoak biltegiratzeko erregelamendua onartzekoa, baita haren JTOak ere, hain zuzen ere, MIE-APQ-1, MIE-APQ-2, MIE-APQ-3, MIE-APQ-4, MIE-APQ-5, MIE-APQ-6 eta MIE-APQ-7.

Instalazio elektrikoak.

– 1982-11-12ko 3275/1982 ED (1982-12-01eko EAO), Zentral elektrikoen, azpiestazioen eta transformazio-zentroen baldintza teknikoei eta segurtasun-neurriei buruzkoa, eta haren JTOak, hain zuzen ere, MIE-RAT 001etik MIE-RAT 20ra bitartekoak.

– 1973-09-20ko 2413/1973 D (1973-10-9ko EAO) Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onartzekoa. Dekretu hori 1985-10-09ko 2295/1985 EDak aldatu zuen (1985-12-12ko EAO), baita haren JTOak ere, hain zuzen ere, MI-BT 001etik BT 044ra bitartekoak.

– Abuztuaren 2ko 842/2002 ED, Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onartzekoa.

Petrolio-instalazioak.

– Abenduaren 28ko 2201/1995 ED, MI-IP 04 JTOa onartzekoa (1996-02-16ko EAO). Publikoarentzako salmenta-instalazioetan petroliozko karburante eta erregaia txikixka banatzeko instalazio finkoak.

– 1997-09-15eko 1427/1997 ED, MI-IP 03 jarraibide tekniko osagarria onartzekoa "petrolio-instalazioak norberaren erabilerarako".

– Urriaren 1eko 1523/1999 ED (1999-10-22ko EAO), 1427/1997, eta 2201/1995 Errege Dekretuak aldatzekoa eta JTO berriak onartzekoa, hain zuzen ere, MI-IP-03 eta MI-IP-O4.

Presiozko tresnak eta instalazioa.

– 1969-08-16ko 2443/1969 D (1969-10-28ko EAO), Presiozko ontzien erregelamendua onartzekoa. Dekretu hori 1972-02-17ko 516/1972 Dak aldatu zuen (1972-03-15eko EAO).

– 1979-04-4ko 1244/1979 ED (1979-05-29 EAO), Presiozko ontzien erregelamendua onartzekoa. Dekretu hori 1982-01-15eko 507/1982 EDak (1982-03-12ko EAO) aldatu zuen, baita 1990-11-23ko 1504/1990 EDak (1990-11-28ko eta 1991-01-24ko EAO), 1999-05-7ko 769/99 EDak ezarritako mugekin.

– 1991-10-11ko 1495/1991 ED (1991-11-15eko EAO), Europako Erkidegoen Kontseiluaren 87/404/CEE Zuzentarauak —presiozko ontzi sinpleei buruzkoa— aplikatzeari buruzkoa. Dekretu hori 1994-12-23ko 2486/1994 EDak aldatu zuen (1995-01-24ko EAO).

– Maiatzaren 7ko 769/1999, Europako Parlamentua eta Kontseiluaren 97/23/CE Zuzentaraua —presiozko tresnei buruzkoa— ezartzeko xedapenak ematen dituena, eta 1979-04-4ko 1244/1979 ED aldatzen duena. Dekretu horrek presiozko ontzien erregelamendua onartu zuen.

Erregai gaseosoetarako gailuak eta instalazioa.

– 1974-11-18ko MIEren Agindua (1974-12-6ko EAO), Erregai gaseosoen sare eta harguneei buruzko erregelamendua onartzekoa. 1983-10-26ko (1983-11-08ko eta 1984-07-23ko EAO), 1984-07-06ko (1984-07-23ko EAO), eta 1994-03-09ko (1994-03-21eko EAO) Ministerioaren Aginduek aldatua, eta haien JTOak, hain zuzen ere, MIG 5.1etik MIG 5.5era, MIG 6.1 eta 6.2, MIG-R 7.1, MIG-R 7.2 eta MIG-R 8.

– 1982-11-24ko MIEren Agindua (1982-12-06ko EAO), motordun ibilgailuentzako karburante gisa erabiltzeko petrolioaren gas likidotuak sueltoko biltzeko eta hornitzeko zentroen segurtasun-neurriei buruzko erregelamendua onartzekoa. 1986-03-11ko Aginduak aldatu zuen agindu hori (1986-03-22ko EAO).

– 1986-01-29ko M.A. (1986-02-22ko EAO), petrolioaren gas likidotuak edukiontzi finkoetan biltegiratzeko instalazioei buruzko erregelamendua onartzekoa.

– 1993-10-22ko 1853/1993 ED (1993-11-24ko EAO), merkataritza-, elkarte- eta etxe-erabilerako lokaletarako gas-instalazioak arautzen dituen erregelamendua onartzekoa, baita haren JTOak, hain zuzen ere, MI-IRG 01etik MI-IRG 14ra bitartekoak.

2.– Legeak agindu bezala, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraz eta argitara dadila agintzea.

3.– Entitateak ezin izango du autonomia erkidego honetan jardun jakinarazpena jaso den egunaren biharamunera arte.

4.– Aipatu entitateak baimena du adierazitako arauzko arloetan Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko. Baina, aipatu diren erregelamendu eta arau teknikoetan jasota dauden jardueretarako baino ez du balio baimen horrek, Kreditazioetarako Entitate Nazionalaren kreditazio-agirian 12/EI009 eta 2003ko urriaren 21eko Eranskin Teknikoan (11. berrispenean) zehaztu bezala. Entitateak xedapen hauek bete beharko ditu bere jardueretan: Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legea, abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretu —martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak aldatua—, eta Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritza honek ezar ditzakeen beste baldintza osagarri batzuk.

5.– Kontrol-erakunde gisa jarduteko baimen honek balio mugagabea du, eta Kreditazioetarako Entitate Nazionalak (ENAC) egiten dituen berrikusketen kopia bat aurkeztu beharko da.

6.– Entitateak eutsi egin beharko die inskribatzean zituen gaitasun-baldintzei eta, inskripzio hori egiteko oinarrizko izan ziren datuetan aldaketarik egonez gero, Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio berehala.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa ere jar liteke hilabeteko epean, honako ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio eta Plangintza Sailburuordetzari zuzenduta, halaxe ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzeko urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 16a.

Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala