Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2003ko abenduaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7045

AGINDUA, 2003ko azaroaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Zegamako (Gipuzkoa) " Tobera" Musika Eskola Pribatuari sail bat jardunean jartzeko baimena ematen diona.

Zegamako (Gipuzkoa) "Tobera" Musika Eskola Pribatuak Zerain (Gipuzkoa) udalerrian sail bat jardunean jartzeko baimena eskatuz eskolaren titularrak hasitako espedientea aztertu da.

Horren espedienteari Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak eta indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.

Kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoan "Musika Eskola" direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren (1993ko otsailaren 4ko EHAA) laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera berez eta eurak bakarrik nahiko nortasun lor ez dezaten biztanle-gune urrunduetan sailak jardunean jartzeko baimena eman daitekeela.

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Zegamako (Gipuzkoa) "Tobera" Musika Eskola Pribatuari sail bat jardunean jartzeko baimena ematea; saila Zerain (Gipuzkoa) udalerrian egongo da.

2. artikulua.– Ikastegiak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun eta segurtasun baldintzak ere.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 19koa.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala