Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2003ko abenduaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
6697

EDIKTUA, 533/02 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 3. Sekzioa.

Errekurtsoa: 533/02 Hitzezko Erroilua.

Auzi-jartzailea: Sergio Carracedo Elguezabal.

Errekurritua: Banco Vitalicio S.A., Mapfre Mutualidad de Seguros eta Zurich Cia de Seguros.

Aipatu errekurtsoan ebazpena eman da, hitzez hitz honako hau dioena:

EPAITZA

Sergio Carracedo Elguezabalen ordezkaritzak Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiak —erroilu honen jatorria ere baden 58/01 hitzezko judizioaren autoetan— 02/4/26an emandako epaiaren aurka aurkeztutako apelazio errekurtsoa zati batetan onesten dugu eta, ondorioz, errebokatu egiten dugu ebazpen hori zati horri dagokionez. Beraz, Cia. de Seguros Mapfre eta Diez Sinde kondenatzen ditugu apelatzaileari kotxearen atzealdean egindako kalteak —epaiaren exekuzioz zehaztuko direnak— ordaintzera, ebazpen honetako laugarren oinarrian zehaztutakoaren arabera.

Kostuak ez zaizkie beren-beregi ezartzen aldeei.

Ebazpena irmoa denean, autoak bidal bitez —ebazpen honen lekukotza atxikiz— euren jatorriko epaitegira, exekutatu eta bete daitezen.

Epai honi dagokion erroiluari ziurtagiria batuko zaio. Eta, bestalde, epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu.

Iñaki Gabilondo Balda alde apelatuaren eta Antonio Gabilondo Amundarainen oinorde ezezagunen gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Jakinarazten den ebazpenaren testu guztia interesatuaren esku dago auzitegi honetako idazkaritzan. Bilbo, bi mila eta hiruko urriaren hogeita hamaika.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala