Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2003ko abenduaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6695

EBAZPENA, 2003ko azaroaren 3koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, "Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko zuzeneko kudeaketako eskola jantokietako kolektibitate enpresen" Hitzarmen Kolektiboaren lansarien taulak erregistra eta argitara daitezela xedatzen duena.

8602235 C.C.O.C. espedientea.

Ikusi da aipatutako espedientea, "Eusko Jaurlaritzako hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa sailaren menpeko zuzeneko kudeaketako eskola jantokietako kolektibitate enpresen" hitzarmen kolektiboari buruzkoa.

AURREKARIAK

Aipatutako Hitzarmen Kolektiboaren lansarien taulak 2003ko urriaren 15ean sinatu zituen Batzorde Paritarioak, eta 2003ko urriaren 22an aurkeztu ziren Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzan. Hitzarmena hiru Lurralde Historikoetarako izango da. Halaber, Batzorde Paritarioak egin zuen bilerako akta ere —lansarien taulen eranskina jasotzen duena— aurkeztu zen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan, Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuan eta hori garatzen duen 1982ko azaroaren 3ko Aginduan, eta Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatu zuen otsailaren 12ko 44/2002 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, beharrezko izapideak egin ondoren, bidezko da lansarien taulak erregistratzea eta argitaratzea.

Adierazitako lege-aginduak eta ezarpen orokorreko gainontzekoak ikusita,

Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariak hau ebatzi du:

1.– Lansarien taulak Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroaren Organo Nagusian erregistratzeko agindua ematea eta Batzorde Negoziatzaileari jakinaraztea.

2.– Lansarien taulak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 3a.

Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

BATZORDE PARITARIOAREN BILERAKO AKTA

Bilbon, bi mila eta hiruko urriaren hamabostean.

Honako hauek bildu dira: batetik, enpresen ordezkaritza: Auzo-Lagun, S. Koop.; Gastronomia Baska, SA; Eurest Colectividades, SA; Cocina Central Goñi, SA; Cocina Central Magui, SA; Tamar Las Arenas, SA; eta Gastronomia Cantabrica, SL (Enpresa horiek Zuzeneko Kudeaketako Kolektibitateen sektorean %100eko ordezkaritza dute); bestetik, sindikatuen ordezkaritza: ELA (STV), UGT, LAB eta CCOO. Helburua: Zuzeneko Kudeaketako Hitzarmenari dagozkion lansarien taulak sinatzea 2003/2004 ikasturterako, Hitzarmenaren 16. artikuluan oinarrituz.

Honako erabakiak hartu dira:

Lehenengoa.– Aho batez erabaki dira Zuzeneko Kudeaketako Hitzarmenari dagozkion lansarien taulak 2003/2004 ikasturterako; akta honen eranskin gisa datoz lansarien taula horiek, bertaratutakoek onartzen dituztela adierazteko eman duten sinadura eta guzti.

Bigarrena.– Batzorde Paritarioaren akta hau eta lansarien taularen eranskina Eusko Jaurlaritzako Lan Sailera bidaltzea erabaki da, gordailatu, erregistratu eta dagokion aldizkari ofizialean argitara dadin. Jesús Ignacio Orbea López jaunari eskumena ematen zaio horretarako beharrezkoak diren izapideak egiteko.

Aurreko guztiarekin ados gaudenez, eta beste eztabaidagairik ez dagoenez, bilera hau bukatutzat emango da parte hartu duten alderdiek sinatu ondoren.

Ordezkarien sinadura irakurgaitzak.


Azterketa dokumentala