Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2003ko irailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5017

AGINDUA, 2003eko irailaren 3koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, irisgarritasun-planak egiteko eta hobekuntza-obrak burutzeko eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko ekipamenduak erosteko Udalei, herri-izaerako gainerako Toki Erakundeei eta irabazi-asmorik gabeko eta onura publikoko erakunde pribatuei diru-laguntzak ematea arautzen duena eta diru-laguntzak jasotzeko eskabidea aurkezteko epea eta lekua zehazten dituena.

Irisgarritasuna sustatzen duen abenduaren 4ko 20/1997 Legeak ezarri du, dagoeneko titularitate, erabilera edo zerbitzu publikoetakoak diren hiri-inguruneetako, espazio publikoetako, eraikinetako, garraioetako eta informazio-sistemetako irisgarritasuna bermatzeko eta sustatzeko tresna gisa Udalek eta Foru Aldundiek, beste hainbaten artean, lau urterako programak egin behar dituztela. Programen helburua elementu horiek legean eta bere garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara egokitzea da.

Aipatutako legean ere adierazi da Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Udalek irisgarritasuna sustatzeko behar diren sustapen-neurriak hartzea bultzatuko dutela. Diruz laguntzeko moduko programetan, lehentasuneko jardun gisa, ondoko helburu hauek dituzten obrak adieraziko dira: hiri-inguruneen eta espazio publikoen irisgarritasun-baldintzetara, eraikuntzara, garraiora eta badiren komunikazio-sistemetara egokituko diren obrak bultzatuko dituzte.

Hori guztia dela eta, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak beharrezkotzat hartzen du diru-laguntza lerro bat ezartzea Udalentzat, toki-erakundeentzat eta beste erakunde batzuentzat, hala nola irabazi-asmorik gabeko, onura publikoko eta gizarte-helburu nabariko erakunde pribatuentzat. Diru-laguntza lerro horrek, hasierako fase batean, adierazitako programak sustatuko ditu eta programak lantzen lagunduko du, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean xedatutakoari jarraiki.

Irisgarritasun-planak egiteko eta hobekuntza-obrak burutzeko eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko ekipamenduak erosteko Udalei eta herri-izaerako gainerako Toki Erakundeei diru-laguntzak ematea arautzen zuten Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren 2002ko abenduaren 30eko Agindua (2002ko abenduaren 31ko EHAA aldizkarian argitaratu zena) eta 2000ko abenduaren 26ko Agindua ordezkatzen ditu honako Agindu honek.

XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN KOMUNAK

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da diru-laguntzak emateko araubidea arautzea eta 2003ko ekitaldirako deialdia egitea, irisgarritasuna sustatzeko programak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hobekuntza-obrak egiteko, eta hiri-esparruan eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko ekipamendua erosteko. Hiri-inguruneak, espazio publikoak, eraikinak, garraioak eta dauden informazio-sistemak abenduaren 20ko 20/1997 Legean eta bere garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara pixkanaka egokitzeko helburua izango dute programa horiek. irabazi-asmorik gabeko eta onura publikoko erakunde pribatuen kasuan, berriz, Erakundeon helburuak bete ahal izateko erabiltzen ari diren eraikinetan eta eraikin hauen hiri-esparruan irrisgarritasuna bermatzeko ekipamendua erosteko eta hobekuntza lanak egiteko.

2. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Diru-laguntza hauek jasotzeko aukera Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek, Toki Erakundeek eta irabazi-asmorik gabeko, onura publikoko eta gizarte-helburu nabariko erakunde pribatuek izango dute, betiere aurreko artikuluan zehaztutako jardunak burutzea eta garatzea baldin badute helburu. Toki-erakundeentzako diru-laguntzak Agindu honen II. Kapituluan araututa daude, eta irabazi-asmorik gabeko eta gizarte-helburu nabariko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak berriz, Agindu honen III. Kapituluan.

Agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen emakida eta, hala badagokio, ordainketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta honen erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzulera edo zigor prozedura guztiak amaitzearen baldintzapean geratuko da.

3. artikulua.– Eskabideak aurkezteko lekua eta epea.

Eskabideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendari andreari igorriko zaizkio (Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta Sail horretako Erregistro Nagusian edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan aurkeztuko dira.

Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

4. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Agindu honen arabera emandako diru-laguntzen kudeaketa-lanak, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak egin behar ditu.

5. artikulua.– Aurkeztutako eskabidearen akatsen zuzenketa.

Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak aurkeztu den eskabidean akats edo hutsegiteren bat dagoela ikusten badu, erakunde eskatzaileari jakinaraziko dio eta hamar eguneko epea emango dio akatsa zuzen dezan. Halaber, hala egin ezean Ebazpen bidez bere eskaera ezetsitzat hartuko dela adieraziko zaio. Ebazpen hori Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan aurreikusitako baldintzetan egin beharko da.

6. artikulua.– Balorazio-epaimahaia.

1.– Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, ondoko pertsona hauek osatuko duten epaimahai kalifikatzailea eratuko da:

– Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaria, lehendakari-lanak egingo dituena.

– Arautegi Zerbitzuko Burua.

– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako teknikari bat, idazkari-lanak egingo dituena.

2.– Epaimahaiak, dagokion ebazpen-proposamena Etxebizitza sailburuordeari igorriko dio, diru-laguntzak esleitzeko irizpideetan oinarrituta.

3.– Epaimahai kalifikatzaileari ahalmena ematen zaio azterketa egiteko eta soberako zenbatekoak berriro esleitzeko, baita diru-laguntza honen ildo defizitarioetan beharrezko aurrekontu zuzkidura eskatzeko proposamena egiteko ere.

7. artikulua.– Beste diru-laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Laguntza hauen emakida bateragarria izango da helburu berbera duten fondo publikoen edo pribatuen kargura jaso daitekeen beste edozein laguntzarekin. Hala ere, helburu berbererako jasotako laguntzen zenbateko osoa, eta deialdi honetan emandako diru-laguntzaren kopurua batuta, azken kostu osoa baino handiagoa bada, gehiegizko kopuru hori kenduko zaio emandako laguntzari, deialdi honetan adierazi den bezala.

8. artikulua.– Ebazpena.

1.– Etxebizitza sailburuordeak deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena emango du eta erakunde onuradunei jakinaraziko die eskabideak aurkezteko azken egunetik sei hilabeteko gehieneko epean, epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako proposamena ikusi ondoren. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

2.– Epe hori igaro ondoren aipatutako jakinarazpena egingo ez balitz, egindako eskaera atzera bota dela uler daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1. artikuluan ezarritako ondorioetarako; hala ere, Lege horrek Administrazioari espresuki ezartzen dio ebazpena eman beharra.

3.– Programaren ezaugarriek, bere konplexutasunak edo laguntzaren zenbatekoak horrela gomendatzen duten kasuetan, diru-laguntza esleitzeko Ebazpenak erakunde onuradunarekin lankidetza-hitzarmena formalizatu behar ote den erabaki dezake.

Erakunde onuraduna toki-erakundea izango da irisgarritasuna sustatzeko programak sortzeko emandako diru-laguntzen kasuan, edota toki-erakundeak eta irabazi-asmorik gabeko eta onura publikoko elkarteak, hobekuntza-obrak burutzeko eta irisgarritasunaren bermerako ekipamenduak erosteko diru-laguntzen kasuan.

4.– Dagokion urteko deialdia indarrean sartzen den datan irisgarritasuna sustatzeko programa onartu ez duten erakunde onuradunei diru-laguntzak emango zaizkie, betiere programa hori hiru urteko epean egiten eta onartzen badute (hiru urteko epe hori laguntza esleitzeko ebazpena jakinarazten den egunean hasiko da kontatzen). Programa idazten ez duen Udalak edo erakundeak ezin izango du Agindu honen xede den diru-laguntza gehiago jasotzeko eskaera egin irisgarritasun-plana idazten duen arte.

9. artikulua.– Erakunde onuradunaren betebeharrak eta diru-laguntzak emateko bestelako baldintzak.

Agindu honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek edozein kasutan ondoko obligazio hauek bete behar dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Zentzu honetan, diru-laguntzaren emakida jakinarazteko komunikazioa jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek diru-laguntzari espresuki eta idatziz uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu dela ulertuko da.

b) Diru-laguntza bere xede zehatzerako erabiltzea, hau da, irisgarritasun-programa idazteko, irisgarritasunaren hobekuntza-obrak egiteko edo ekipamendua erosteko.

c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen kargura jasotako diru-laguntzekiko zereginak betetzerakoan eskatzen dieten informazioa ematea.

d) Emandako diru-laguntzaren xedea eta helburua bete dela egiaztatzen duen eta hori egiteko bideratutako zenbatekoen ziurtagiria igortzea Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzari.

e) Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzara helburu berbererako emandako bestelako diru-laguntzei buruzko ziurtagiria igortzea.

f) Irabazi-asmorik gabeko eta onura publikoko erakunde pribatuen kasuan, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak egunean izatea.

10. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzen aldaketa.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzen aldaketa orok (betiere helburua betetzat hartuta) eta, hala badagokio, beste edozein erakunde publikok edo pribatuk emandako beste diru-laguntza eta laguntza batzuen lorpenak, diru-laguntzen emakidari buruzko ebazpena aldatzea ekar dezake. Hori egiteko, bidezko likidazio-ebazpena emango da eta, bertan, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira. Bidezkoa den kasuetan, soberan jasotako zenbatekoak itzuli beharra ekar dezake horrek.

11. artikulua.– Ez-betetzea eta itzultze-prozedura.

Erakunde onuradunak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako diru-laguntza eskaeraren eta emakidaren berariazko xederako erabiltzen ez badu, diru-laguntzaren oinarria den ekintza egiten ez badu, diru-laguntza eskatuta lortu nahi ziren helburu zehatzetara aplikatu izana justifikatzen ez badu, ezarritako epean Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean inskribatzen ez bada edo, oro har, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Agindu honetan edo emakida-ebazpenean ezarritako betebeharrak betetzen ez baditu, emandako eta jasotako kopurua legezko interes aplikagarriekin itzuli beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen berme eta itzultzeen erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarritako prozedurari jarraiki.

12. artikulua.– Errekurtsoak.

Erakunde interesdunek deialdi honen eta ondoriozko egintza guztien aurka egin ahal izango dute urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritako epean eta moduan.

II. KAPITULUA
UDAL ETA TOKI-ERAKUNDEENTZAKO

LAGUNTZAK

13. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura,

Adierazitako diru-laguntzak emateko 2.000.008,97 euro jarriko dira guztira. Horietatik, 240.001,07 2003. urtekoak dira, eta beste 1.760.007,90 euro berriz, 2004koak.

14. artikulua.– Diru-laguntzak jaso ditzaketen jardunak eta inbertsioak.

1.–Agindu honetako araubidearen babesean, ondoko jardunek jaso dezakete diru-laguntza: erakunde onuradunek irisgarritasuna sustatzeko programak landu eta idazteak, dagozkion kontratu administratiboen bidez, eta lehen artikuluan adierazitako helburua duten obrak gauzatzeko jardunek.

Nolanahi ere, diru-laguntza jaso dezaketen jardunak 2003ko urtarrilaren 1aren ondoren hasi beharko dira. Inbertsioak gauzatzeko epea berriz, 2004ko irailaren 30ean amaituko da.

Diru-laguntzaren xede diren eta 2004ko urtarrilaren 1aren aurretik edo, nolanahi ere, erakunde onuradunek diru-laguntzak eskatzeko unean aurkeztutako plangintzaren barruan hasten ez diren jardunak ez-betetze kasutzat hartuko dira eta, beraz, Agindu honen 11. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

Betetzea egiaztatzeko, 2004ko urtarrilaren 1aren aurretik Planaren idazkuntzarako zerbitzuak alokatzeko kontratua, obraren zuinketa kontratua eta akta eta/edo ekipamendua hornitzeko kontratua jasotzea eskatuko da. Kontratu horietan guztietan ondoko alderdiak jasoarazi beharko dira: kontratuaren enpresa onuraduna, kontrata bidezko aurrekontua (zergak eta tasak salbuetsita), kontratuaren xede den jardueraren hasiera-data eta gutxi gorabeherako amaiera-data.

2.– Diru-laguntzaren xede diren irisgarritasun-programek ondoko dokumentazioa jasoko dute gutxienez:

a) Egokitu beharreko komunikazioaren, garraioaren, eraikinaren eta kanpoko espazioen inbentarioa.

b) Jardunen lehentasun-ordena.

c) Programa ekonomikoa eta finantzarioa, egokitzapenak egitera zuzendutako aurreikuspen ekonomikoak zehaztuta.

d) Egokitzapenak egiteko egutegia.

3.– I. Eranskinean zerrendatzen diren ekipamendu-ondasunek ere jaso dezakete diru-laguntza, betiere agindu honen lehenengo artikuluak ezarritako helburua badute.

4.– Agindu honetako araubidearen babesean, diru-laguntzaren onuradun gertatzen diren eta 75.000 biztanle edo gehiago dituzten Udalek euren Plan Zuzentzailea egin beharko dute; bertan, II. Eranskinean adierazitako gutxieneko edukia jaso beharko da.

15. artikulua.– Dokumentazioa.

1.– Eskabidea dagokion Udaleko Alkateak edo, Toki Erakundeen kasuan, pertsona arduradunak izenpetu beharko du eta Agindu honen III edo IV. Eranskinean agertzen den ereduari jarraituko dio.

2.– Eskaera horrekin batera, eta horrela dagokionean, ondoko dokumentazio hau aurkeztuko da:

Plan Zuzentzaileen eta/edo Irisgarritasuna Sustatzeko Programen kasuan

a) Dirulaguntza eskatzeko erabaki edo ebazpenaren ziurtagiria, III. Eranskinaren arabera.

b) Irisgarritasun-programa egiteko erabaki edo ebazpenaren ziurtagiria, edo ziurtagiri hori aldatzea edo zabaltzea, aurreikusitako helburuak adierazita.

c) Finantzatzeko eskatzen den diru-laguntza jasoko duten inbertsioen edota jardunen gastuen aurrekontu xehatua eta finantzaketa-plana urteen arabera banatuta.

d) Helburu berarekin eskatu dituzten edo eman zaizkien bestelako diru-laguntzei buruzko erakunde eskatzailearen ziurtagiria.

Hobekuntza-obrak egiteko eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko ekipamendua erosteko:

a) Dirulaguntza eskatzeko erabaki edo ebazpenaren ziurtagiria, IV. Eranskinaren arabera.

b) Irisgarritasunaren hobekuntza-obrak egiteko eta/edo hiri-ingurunean espazio eta eraikin publikoen, garraiabideen eta komunikazio-sistemen irisgarritasuna bermatzeko ekipamendua erosteko erabaki edo ebazpenaren ziurtagiria, aurreikusitako helburuak adierazita.

d) Finantzatzeko eskatzen den diru-laguntza jasoko duten inbertsioen edota jardunen gastuen aurrekontu xehatua eta finantzaketa-plana urteen arabera banatuta.

e) Helburu berarekin eskatu dituzten edo eman zaizkien bestelako diru-laguntzei buruzko erakunde eskatzailearen ziurtagiria.

f) Egin beharreko jardunen deskribapen zehatza, egin beharreko jardunaren hiri-ingurunearen egoera-planoa (1/1000 eskalan gutxienez), egin beharreko jarduna deskribatuko duten goitiko bistako, aurretiko bistako eta sekzioko planoa (1/100 eskalan gutxienez) eta jardun-eremuaren egungo egoeraren argazki deskribatzaileak.

g) Aurreikusitako jardunak irisgarritasuna sustatzeko gaian indarrean dagoen araudiak exijitutako baldintza eta irizpideetara egokitzen direla erakusten duen teknikari eskudunak emandako ziurtagiria.

16. artikulua.– Diru-laguntzak esleitzeko prozedura eta irizpideak.

1.– Agindu honetan araututako diru-laguntzak lehiaketa-prozedura bidez esleituko dira, aurkeztutako eskabideak erkatuz, eskabideen arteko lehentasun-hurrenkera ezartzeko, ondoko balorazio-irizpideei jarraiki:

A) Irisgarritasun-planetarako:

a) erakunde eskatzaileak idatzitako aurretiko irisgarritasun-programak egotea (0 edo 1 puntu).

b) helburu berarekin emandako diru-laguntzak edo laguntzak (0 edo 1 puntu).

B) Hobekuntza-obrak egiteko eta ekipamenduak erosteko:

a) erakunde eskatzaileak idatzitako irisgarritasun-programak egotea (0 edo 1 puntu).

b) egin behar den jarduna eginda dauden irisgarritasun programaren edo programen lehentasunen artean sartzea:

– Programan barne hartuta ez daudenean (0 puntu).

– Irisgarritasun-programan lehentasunezko jardun izan gabe barne hartuta daudenean (puntu 1).

– Irisgarritasun-programan lehentasunezko jardun gisa barne hartuta daudenean (2 puntu).

Irisgarritasun-programan ezarritako lehentasunak zehazteko, erakunde eskatzaileak onartzen duen eta alderdi hori islatuko duen irisgarritasun programaren edo programen kopia konpultsatua aurkeztuko da.

c) helburu berarekin emandako diru-laguntzak edo laguntzak (0 edo 1 puntu).

d) Premia biziko zerbitzu publikoekiko lotura. Zerbitzu publiko horietan ondokoak barne hartuko lirateke: osasun-zentroak; ikastetxeak; bidaiariak garraiatzeko geltokiak eta zerbitzuetako terminalak; Herri Administrazioetako zerbitzuak; zaharren egoitzak, umezurtz-etxeak eta aterpetxeak; estadioak eta kirol-zentroak; hornidura-azokak; kultur eta aisiarako guneak (0 edo 1 puntu).

2.–Baremazio hau diru-laguntzak esleitzeko zein Agindu honen 17. artikuluaren arabera diruz laguntzeko moduko kopurua eta ondorengo gehikuntza kalkulatzeko hartuko da kontuan.

3.– Baremazioen puntuetan berdinduz gero, biztanle gutxien dituen Udal edo Toki-erakundeari emango zaio lehentasuna.

4.–Edonola ere, obrak egiteko edota ekipamendua erosteko planak finantzatzeari emango zaio lehentasuna.

17. artikulua.– Diru-laguntzen kopurua.

1.– Baterako zuzkidurak kontrata bidezko aurrekontuaren %80ra iritsi ahal izango dira programa idazteko lanei lotutako tasak eta zergak salbuetsita, eta kontrata bidezko aurrekontuaren %50era obrei eta ekipamenduak erosteari lotutako tasak eta zergak salbuetsita.

Portzentaje hau handiagoa ere izan daiteke, baldin eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskaeren zenbatekoak aukera ematen badu, eta betiere 6-3. artikulua ez bada aplikatzekoa.

Diru-laguntza aribideko proiektuen edo, hala badagokio, obren aldaketaren baldintzapean jarri ahal izango dira, betiere aldaketa hori Agindu honen lehenengo artikuluan aurreikusitako helburuak lortzeko lagungarria bada.

2.– Finantzatzeko eskatzen den diru-laguntza jasoko duten jardunen eta/edo inbertsioen gastuen aurrekontu xehatuan aurreikusitako kostuen arabera finkatuko da diru-laguntzaren kopurua, Agindu honen bosgarren kapituluan eskatutako dokumentazioaren arabera.

18. artikulua.– Diru-laguntzaren ordainketa.

Kasuan-kasuan emandako diru-laguntza bi zatitan ordainduko da ondoko prozedura honi jarraiki:

1.– Emandako kopuruaren %20 (irisgarritasun-planen kasuan) edota %10 (irisgarritasuna hobetzeko obren eta ekipamendua erostearen kasuan) 9. artikuluan adierazitako 15 eguneko epea amaitu ondoren ordainduko da, betiere artikulu horren a) atalean aipatutako ukapen espresurik ez badago. Kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen berme eta itzultzeen erregimen orokorra arautzen duen eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako berme-erregimenari jarraiki bermatuko da.

2.– Gainerakoa, irisgarritasun-planen kasuan, lanak amaitu eta ondoko dokumentazioa Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzaren aurrean aurkeztu ondoren ordainduko da:

a) Irisgarritasun-programa egiteko eta idazteko erakunde onuradunak formalizatutako kontratuaren edo kontratuen kopia konpultsatua.

b) Egindako lanei lotutako gastu guztiei dagozkien fakturak eta ziurtagiriak.

c) Idatzitako programaren ale bat.

d) Erakunde onuradunaren ziurtagiria; bertan, emandako diru-laguntzaren helburua eta xedea bete direla, eta horretarako erabilitako zenbatekoak egiaztatuko dituzte.

e) Helburu berbererako emandako bestelako diru-laguntzei buruz erakunde onuradunak egindako ziurtagiria.

3.– Gainerakoa, hobekuntza-obren eta hiri-ekipamendua erostearen kasuan, egindako jardunen behar bezala bideratutako ziurtagiriak eta fakturak aurkeztean ordainduko da. Azken ziurtagiriak horien amaierako ziurtagiria barne hartu beharko du.

Diruz laguntzeko moduko obra beste obra handiago baten zati izanez gero, nahikoa izango da diruz laguntzeko moduko obrari dagokion amaierako ziurtagiri partzialarekin.

Azken likidazioa egiteko eskatutako dokumentu guztiak aurkezteko mugako data 2004ko urriaren 30a izango da.

III. KAPITULUA
IRABAZI-ASMORIK GABEKO ETA ONURA

PUBLIKOKO ERAKUNDE PRIBATUENTZAKO

LAGUNTZAK

19. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.

Adierazitako diru-laguntzak emateko 583.054,28 euro jarriko dira guztira. Horietatik, 69.966,51 euro 2003. urtekoak dira, eta beste 513.087,77 euro berriz, 2004koak.

Hori guztia, kapitulu honetan eta aurrekoan aipatutako onuradunetako edozeinentzako igoera ekonomikoaren kaltetan izan gabe (beste kapituluko eskatzailerik ezean).

20. artikulua.– Diru-laguntzak jaso ditzaketen jardunak eta inbertsioak.

1.– Agindu honetako araubidearen babesean, erakunde onuradunek bidezko kontratuen bidez lehen artikuluan adierazitako helburuarekin obrak egiteko jardunak egiteak jaso ahal izango du diru-laguntza.

Nolanahi ere, diru-laguntza jaso dezaketen jardunak 2003ko urtarrilaren 1aren ondoren hasi beharko dira. Inbertsioak gauzatzeko epea berriz, 2004ko irailaren 30ean amaituko da.

Diru-laguntzaren xede diren eta 2004ko urtarrilaren 1aren aurretik edo, nolanahi ere, erakunde onuradunek diru-laguntzak eskatzeko unean aurkeztutako plangintzaren barruan hasten ez diren jardunak ez-betetzeko kasutzat hartuko dira eta, beraz, Agindu honen 11. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da. Betetzea egiaztatzeko, 2004ko urtarrilaren 1aren aurretik obra-kontratua eta ekipamendua hornitzeko kontratua jasotzea eskatuko da. Kontratu horietan guztietan ondoko alderdiak jasoarazi beharko dira: kontratuaren enpresa onuraduna, kontrata bidezko aurrekontua (zergak eta tasak salbuetsita), kontratuaren xede den jardueraren hasiera-data eta gutxi gorabeherako amaiera-data.

2.– I. Eranskinean zerrendatzen diren ekipamendu-ondasunek ere jaso dezakete diru-laguntza, betiere agindu honen lehenengo artikuluak ezarritako helburua badute.

21. artikulua.– Dokumentazioa.

1.– Eskabidea irabazi-asmorik gabeko eta onura publikoko elkartearen legezko erantzuleak izenpetu beharko du eta Agindu honen V. Eranskinean agertzen den ereduari jarraituko dio.

2.– Eskaera horrekin batera, ondoko dokumentazio hau aurkeztuko da:

Erakundearen eraikinetan etaberen esparruan hobekuntza-obrak egiteko eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko ekipamendua erosteko:

a) Diru-laguntzaren eskabidea, V. Eranskinaren arabera.

b) Finantzatzeko eskatzen den diru-laguntza jasoko duten inbertsioen edota jardunen gastuen aurrekontu xehatua eta finantzaketa-plana urteen arabera banatuta.

c) Helburu berarekin eskatu dituzten edo eman zaizkien bestelako diru-laguntzei buruzko erakunde eskatzailearen ziurtagiria.

d) Egin beharreko jardunen deskribapen zehatza, egin beharreko jardunaren hiri-ingurunearen egoera-planoa (1/1000 eskalan gutxienez), egin beharreko jarduna deskribatuko duten goitiko bistako, aurretiko bistako eta sekzioko planoa (1/100 eskalan gutxienez) eta jardun-eremuaren egungo egoeraren argazki deskribatzaileak.

e) Aurreikusitako jardunak irisgarritasuna sustatzeko gaian indarreko arautegiak exijitutako betebeharretara eta irizpideetara egokitzen direla erakusten duen teknikari eskudunak emandako ziurtagiria.

f) Obra-lizentziaren fotokopia edo obra-lizentziaren eskabidea.

g) Era berean, ondoko dokumentazioa eskatuko da:

1. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak bete izana egiaztatuko duen Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiri eguneratua.

2. Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.

3. Elkartearen Estatutuen eta aurreragoko berrikuntzen edo aldaketen kopia.

4. Erakundeari eraikina bere helburuetarako erabiltzeko ahalmena ematen dion agiriaren fotokopia.

e) Elkarteak irabazi-asmorik gabekoak, onura publikokoak eta gizarte-helburu nabarikoak direla eta, beraz, laguntzak jaso ditzaketela egiaztatzeko, ondokoak aurkeztu beharko dira, ongi frogatuta geratzeko moduan:

– Gizarte-helburuaren definizioa.

– Eskainitako zerbitzuak jasotzen dituzten pertsonen kopurua (ezintasun fisikoa dutenen kopurua argituta)

– Hurbileko gizarte-zerbitzuekin dagoen koordinazioa

– Boluntarioak barne hartzen dituen funtzionamendua. Kopurua adierazi behar da.

– Elkartearen gizarte-helburua agerian uzten duen beste edozein dokumentu.

22. artikulua.– Diru-laguntzak esleitzeko prozedura eta irizpideak.

Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzak lehiaketa-prozedura bidez esleituko dira, aurkeztutako eskabideak erkatuz, eskabideen arteko lehentasun-hurrenkera ezarri ahal izateko, ondoko balorazio-irizpideei jarraiki:

1.– hobekuntza-obrak egiteko eta/edo ekipamendua erosteko:

a) helburu berarekin emandako diru-laguntzak edo laguntzak (0 edo 1 puntu).

b) Premia biziko zerbitzu publikoekiko berariazko harremana. Zerbitzu publiko horietan ondokoak barne hartuko lirateke: osasun-zentroak; ikastetxeak; bidaiariak garraiatzeko geltokiak eta zerbitzuetako terminalak; Herri Administrazioetako zerbitzuak; zaharren egoitzak, umezurtz-etxeak eta aterpetxeak; estadioak eta kirol-zentroak; hornidura-azokak; kultur eta aisiarako guneak (0 edo 1 puntu).

Baremazio hau diru-laguntzak esleitzeko zein Agindu honen 23. artikuluaren arabera diruz laguntzeko moduko kopurua eta ondorengo gehikuntza kalkulatzeko hartuko da kontuan.

23. artikulua.– Diru-laguntzen kopurua.

1.– Baterako zuzkidurak kontrata bidezko aurrekontuaren %50era iritsi ahal izango dira obrei eta ekipamenduak erosteari lotutako tasak eta zergak salbuetsita.

Portzentaje hau handiagoa ere izan daiteke, betiere deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskaeren zenbatekoak aukera ematen badu,eta betiere 6-3 artikulua ez bada aplikatzekoa.

Diru-laguntza aribideko proiektuen edo, hala badagokio, obren aldaketaren baldintzapean jarri ahal izango dira, betiere aldaketa hori Agindu honen lehenengo artikuluan aurreikusitako helburuak lortzeko lagungarria bada.

2.– Finantzatzeko eskatzen den diru-laguntza jasoko duten jardunen eta/edo inbertsioen gastuen aurrekontu xehatuan aurreikusitako kostuen arabera finkatuko da diru-laguntzaren kopurua, Agindu honen bosgarren kapituluan eskatutako dokumentazioaren arabera.

24. artikulua.– Diru-laguntzaren ordainketa.

Kasuan-kasuan emandako diru-laguntza bi zatitan ordainduko da ondoko prozedura honi jarraiki:

1.– Irisgarritasuna hobetzeko obren eta ekipamendua erostearen kasuan, emandako kopuruaren %10 9. artikuluan adierazitako 15 eguneko epea amaitu ondoren ordainduko da, betiere artikulu horren a) atalean aipatutako ukapen espresurik ez badago. Kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen berme eta itzultzeen erregimen orokorra arautzen duen eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako berme-erregimenari jarraiki bermatuko da.

2.– Gainerakoa, hobekuntza-obren eta hiri-ekipamendua erosteko kasuan, egindako jardunen ziurtagiriak eta fakturak behar bezala bideratuta aurkeztean ordainduko da. Azken ziurtagiriak ondokoak barne hartu beharko ditu: amaierako ziurtagiria, amaierako obra-lizentzia eta obra eskatutako eta diru-laguntza emateko lortutako lizentziari egokitzen zaiola adieraziko duen teknikari eskudunaren txostena.

Diruz laguntzeko moduko obra beste obra handiago baten zati izanez gero, nahikoa izango da diruz laguntzeko moduko obrari dagokion amaierako ziurtagiri partzialarekin eta obra eskatutako eta diru-laguntza emateko lortutako lizentziari egokitzen zaiola adieraziko duen teknikari eskudunaren txostena aurkeztearekin.

Azken likidazioa egiteko eskatutako dokumentu guztiak aurkezteko mugako data 2004ko urriaren 30a izango da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Agindu hau indarrean sartzeaz batera ondokoak indargabetuko dira:Etxebizitza eta Gizarte Gaietako silburuaren 2002ko abenduaren 30eko Agindua(2002ko abenduaren 31ko EHAAn argitaratua) eta 2000ko abenduaren 26koa. Irrisgarritasun-planak egiteko eta hobekuntza-obrak burutzeko eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irrisgarritasuna bermatzeko ekipamenduak erosteko Udalei eta herri-izaerako gainerako Toki Erakundeei diru-laguntzak ematea arautzen zuten Agindu bi horiek.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Agindu honetan espresuki aurreikusi gabeko alderdi guztietan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan bildutako aurreikuspenak aplikatuko dira.

Bigarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekursoa jarri ahal izango da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aurrean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Epaitegi Nagusian bi hilabeteko epean. Epeok Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindua argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko dira.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 3a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

I. ERANSKINA: EKIPAMENDUA

Dekretu honen bidez diruz laguntzako moduko «ekipamendutzat» har daitezkeen elementuak zein diren zehaztu ahal izateko, honakoak ezarri ditugu:

HIRI-ALTZARIAK:

Soinu-semaforoak

Salmenta-makinak

Edukiontziak, paperontziak, postontziak

Iturriak eta edontziak

Eserlekuak

Mutiloiak

Informazio-guneak (udalekoa, herritarren zerbitzukoa, garraiokoa …)

Autobus-geltokiak, markesinak

Seinaleak

Mugitzeko edo igotzeko elementu mekanikoak

ERAIKINAK, GARRAIOA ETA KOMUNIKAZIOA:

Igogailuak

Ateak

Leihoak

Eskubanda

Elementu mekaniko batzuk: eskailera mekanikoak, zola ibiltariak, jasotzeko plataformak (translazio bertikala, translazio zeiharra)

Altzariak: salmahaiak, salmenta-makinak

Irisgarriak diren telefonoak eta telefono-tresnak

Denok komunikatzea eta informatzea ahalbidetzen duten teknologia berriak. Adib.: azpitituluak sortzeko tresnak, Internet, ikusteko eta entzuteko zailtasunak dituztenentzako sofware-a moldatzea, eta abar.

Kutxazainak eta bestelako elementu elkarreragileak

Seinale finkoak edo mugikorrak (ondo entzuten ez dutenentzako ikus-ohartarazleak)

Zerrenda hau zehatza ez denez gero, irisgarritasuna hobetzeko ezinbesteko elementu diren ibilgetuek jasoko dute diru-laguntza.

II. ERANSKINA
PLAN ZUZENTZAILE BAT IDAZTEKO DOKUMENTUAK (GUTXIENEKOAK)

SARRERA

1.– JUSTIFIKAZIOKOAK (Plan Zuzentzailea idazteko beharra)

2.– HELBURU OROKORRAK

Guztiontzako irisgarritasuna eta diseinua

Gizarte-eragina

Mugigarritasuna

Ingurumen-kalitatea

3.–AURREKARIAK

4.–ARAUDIA

HIRIAREN DESKRIBAPENA:

–EZAUGARRI DEMOGRAFIKOAK ETA SOZIOEKONOMIKOAK

1. JARDUEREN BANAKETA ONDOKO ARLOEN ARABERA:

a) BIZILEKUA

b) LANA

c) HEZKUNTZA

d) AISIA / ASTIALDIA / DIBERTIM.

e) MERKATARITZA

f) OSASUNA

2. EZAUGARRI FISIKOAK

a) KOKAPENA

b) ONDOKO HERRIEKIKO HARREMANA

c) TOPOGRAFIA

3. MUGIGARRITASUNA, GARRAIOA ETA LANA

a) BIDE-MOTAK:

OINEZKOENAK

IBILGAILUEN TRAFIKOKORAKOAK

MISTOAK

b) KOMUNIKAZIO-ARDATZ NAGUSIAK:

OINEZKOENAK

IBILGAILUEN TRAFIKORAKOAK

HIRIAN INTERES BEREZIA DUTEN ZERBITZUAK: kokapena, azterketa eta banaketa erlatiboak

1.ERAIKIN PUBLIKOAK

2.PLAZAK, PARKEAK ETA LORATEGIAK

3. IRISGARRITASUNAREN ONURAK BEREZIKI JASOTZEN DITUZTEN KOLEKTIBOAK HARTZEN DITUZTEN ERAIKINAK

4. TURISMO ETA KULTUR INTERES BEREZIKO EREMUAK

GARRAIO PUBLIKOKO LINEAK

1. IBILBIDEAK

2. ERABILTZAILEEN JOAN-ETORRIAK

TRAFIKOA ETA ZIRKULAZIOA

1. TRAFIKO-FLUXUEN BANAKETA

2. APARKALEKUAK

OBRA PUBLIKOETAKO UDAL-INBERTSIOEN PROGRAMA. HERRITARREN PARTE HARTZEA

IRISGARRITASUNAK BEREZIKI ERAGINPEAN HARTUTAKO ETA IRISGARRITASUNEAN BEREZIKI INPLIKATUTAKO ERAKUNDEAK: Urritasunak dituzten pertsonen elkarteak, Auzo Elkarteak, Adindunen Elkarteak, Kontsumitzaileen Elkarteak eta abar.

Eskarien eta beharren azterketa

Adostasuna

PLAN ZUZENTZAILEAREN PROPOSAMENAK

– BARRUTIEN ARABERAKO BANAKETA

– LEHENTASUN-ORDENA

– IRISGARRITASUN-SAREAK: Ibilbideak eta eremu irisgarriak

– IRISGARRITASUNAREN UDAL KUDEAKETA ETA ANTOLAMENDURAKO PROPOSAMENAK

– EGIN BEHARREKO PLAN PARTZIALEN ZEHAZTAPENA

III. ERANSKINA
IRISGARRITASUNA SUSTATZEKO PROGRAMAK IDAZTEKO DIRU-LAGUNTZAREN ESKABIDEA.

Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendari andrea.

ETXEBIZITZA ETA ARKITEKTURA SAILA.

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 VITORIA-GASTEIZ.

............................–(e)ko Udalak / Toki Erakundeak sustatutako eskaera

..................................................–(E)KO UDALERRIKO IRISGARRITASUN-PLANA lantzeko diru-laguntza eskatzeko,

Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan irisgarritasuna sustatzeko Planak edo Programak lantzeko eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko ekipamendua erosteko Udalentzako eta Toki Erakundeentzako diru-laguntzaren eskabideak aurkezteko epea, modua eta lekua zehazten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren ............................. ...........–(e)ko Aginduaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoak onartutako Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legean ezarritakoaren arabera. Lege horren helburua hiri-ingurunearen, espazio eta eraikin publikoen, garraiabideen eta komunikazio-sistemen irisgarritasuna bermatzea da, hain zuzen ere pertsona guztiek eta, bereziki, mugikortasun mugatua, komunikazio-zailtasunak edo beste edozein muga psikiko edo sentsorial (aldi baterako zein iraunkor) dituztenek erabili eta gozatu ahal izateko; gainera, bere 13. artikuluan, besteak beste Udalen esku uzten du sustapenerako eta mailakako burutzapenerako lau urteko programak lantzeko zeregina.

Ondorioz, Alkatetza / Toki Erakunde honek,

Lehenik.– Arestian adierazitako Legearen baldintzetan .............................–(e)ko hiri-eremurako irisgarritasun-programa bat LANTZEKO beharra (irisgarritasun-programa lantzeari buruzko erabaki edo ebazpenaren ziurtagiria edota programaren aldaketari edo zabalkuntzari buruzkoa eransten da, aurreikusitako helburuak adierazita, BAI / EZ).

Bigarren.– Udalaren / Toki Erakunde honen aurrekontuan ...................... euroko esleipen ekonomiko nahikoa zuzkitzea

kontrata bidezko aurrekontua, tasak eta zergak salbuetsita,

kopurura iristen da, 2003ko urtekoan (....................... euro) eta 2004ko urtekoan (...................... euro) banatuta. (Aurrekontu xehatua, aurrekontu horren finantzaketa-plana eta urtekoen araberako banakatzea eransten dira, BAI / EZ).

Hirugarren.– ...........................–(E)KO IRISGARRITASUN-PLANA lantzeko gastuak finantzatzeko beste diru-laguntza batzuk eskatu dira, BAI / EZ (beste erakunde batzuek helburu berarekin emandako edota eskatutako diru-laguntzen kopuruak adierazten dituen ziurtagiria eransten da, BAI / EZ).

Sin.: ...........................................

...............................–(e)ko Udaleko Alkatea,

edo pertsona arduraduna, .............................–(e)ko Toki Erakundearen kasuan.

IV. ERANSKINA
HOBEKUNTZA-OBRAK EGITEKO ETA/EDO

HIRI-INGURUNEAN ETA ERAIKINETAN

IRISGARRITASUNA BERMATZEKO EKIPAMENDUA EROSTEKO DIRU-LAGUNTZAREN ESKABIDEA, UDALENTZAT ETA HERRI-IZAERAKO GAINERAKO TOKI-ERAKUNDEENTZAT

Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendari andrea.

ETXEBIZITZA ETA ARKITEKTURA SAILA.

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 VITORIA-GASTEIZ.

............................–(e)ko Udalak / Toki Erakundeak sustatutako eskaera

..................................................–(E)KO UDALERRIAN ........................ hobekuntza-obra egiteko eta/edo ...................... EKIPAMENDUA erosteko diru-laguntza eskatzeko,

Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan irisgarritasuna sustatzeko Planak edo Programak lantzeko eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko ekipamendua erosteko Udalentzako eta Toki Erakundeentzako diru-laguntzaren eskabideak aurkezteko epea, modua eta lekua zehazten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren .......................... ..............–(e)ko Aginduaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoak onartutako Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legean ezarritakoaren arabera. Lege horren helburua hiri-ingurunearen, espazio eta eraikin publikoen, garraiabideen eta komunikazio-sistemen irisgarritasuna bermatzea da, hain zuzen ere pertsona guztiek eta, bereziki, mugikortasun mugatua, komunikazio-zailtasunak edo beste edozein muga psikiko edo sentsorial (aldi baterako zein iraunkor) dituztenek erabili eta gozatu ahal izateko; gainera, bere 13. artikuluan, besteak beste Udalen esku uzten du sustapenerako eta mailakako burutzapenerako lau urteko programak lantzeko zeregina.

Ondorioz, Alkatetza / Toki Erakunde honek,

Lehenik.– Arestian adierazitako Legearen baldintzetan .............................–(e)ko hiri-eremurako

Bigarren.– Udalaren / Toki Erakunde honen aurrekontuan ...................... euroko esleipen ekonomiko nahikoa zuzkitzea

Hirugarren.– ........................... hobekuntza-obra egiteko eta/edo ........................ ekipamendua erosteko gastuak finantzatzeko beste diru-laguntza batzuk eskatu dira, BAI / EZ (beste erakunde batzuek helburu berarekin emandako edota eskatutako diru-laguntzen kopuruak adierazten dituen ziurtagiria eransten da, BAI / EZ).

Laugarren.– Ondokoak eransten dira (BAI / EZ): Egin beharreko jardunen deskribapen zehatza, egin beharreko jardunaren hiri-ingurunearen egoera-planoa (1/1000 eskalan gutxienez), egin beharreko jarduna deskribatuko duten goitiko bistako, aurretiko bistako eta sekzioko planoa (1/100 eskalan gutxienez) eta jardun-eremuaren egungo egoeraren argazki deskribatzaileak.

Bosgarren.– Aurreikusitako jardunak irisgarritasuna sustatzeko gaian indarrean dagoen araudiak exijitutako baldintza eta irizpideetara egokitzen direla erakusten duen teknikari eskudunak emandako ziurtagiria eransten da (BAI / EZ).

Sin.: ...........................................

...............................–(e)ko Udaleko Alkatea,

edo pertsona arduraduna, .............................–(e)ko Toki Erakundearen kasuan.

V. ERANSKINA
HOBEKUNTZA-OBRAK EGITEKO ETA/EDO

HIRI-INGURUNEAN ETA ERAIKINETAN

IRISGARRITASUNA BERMATZEKO EKIPAMENDUA EROSTEKO DIRU-LAGUNTZAREN ESKABIDEA, IRABAZI-ASMORIK GABEKO ETA ONURA

PUBLIKOKO ELKARTE PRIBATUENTZAT

Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendari andrea.

ETXEBIZITZA ETA ARKITEKTURA SAILA.

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 VITORIA-GASTEIZ.

........................................... irabazi-asmorik gabeko eta onura publikoko erakunde eta/edo elkarte pribatuaren legezko ordezkariak egindako eskaera

..................................................–(E)KO UDALERRIAN ........................ hobekuntza-obra egiteko eta/edo ...................... EKIPAMENDUA erosteko diru-laguntza eskatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan irisgarritasuna sustatzeko Planak edo Programak lantzeko eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko ekipamendua erosteko Udalentzako, Toki Erakundeentzako eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako diru-laguntzaren eskabideak aurkezteko epea, modua eta lekua zehazten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren ........................................–(e)ko Aginduaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoak onartutako Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legean ezarritakoaren arabera. Lege horren helburua hiri-ingurunearen, espazio eta eraikin publikoen, garraiabideen eta komunikazio-sistemen irisgarritasuna bermatzea da, hain zuzen ere pertsona guztiek eta, bereziki, mugikortasun mugatua, komunikazio-zailtasunak edo beste edozein muga psikiko edo sentsorial (aldi baterako zein iraunkor) dituztenek erabili eta gozatu ahal izateko.

Lehenik.– Arestian adierazitako Legearen baldintzetan .............................–(e)ko hiri-eremurako ....................... hobekuntza-obra egiteko eta/edo ......................... ekipamendua erosteko beharra (aurreikusitako helburuen adierazpena eransten da, BAI / EZ).

Bigarren.– Kontrata bidezko aurrekontua, tasak eta zergak salbuetsita, ..................... euroko kopurura iristen da, 2003ko urtekoan (....................... euro) eta 2004ko urtekoan (...................... euro) banatuta. (Aurrekontu xehatua, aurrekontu horren finantzaketa-plana eta urtekoen araberako banakatzea eransten dira, BAI / EZ).

Hirugarren.– ........................... hobekuntza-obra egiteko eta/edo ........................ ekipamendua erosteko gastuak finantzatzeko beste diru-laguntza batzuk eskatu dira, BAI / EZ (beste erakunde batzuek helburu berarekin emandako edota eskatutako diru-laguntzen kopuruak adierazten dituen ziurtagiria eransten da, BAI / EZ).

Laugarren.– Ondokoak eransten dira (BAI / EZ): Egin beharreko jardunen deskribapen zehatza, egin beharreko jardunaren hiri-ingurunearen egoera-planoa (1/1000 eskalan gutxienez), egin beharreko jarduna deskribatuko duten goitiko bistako, aurretiko bistako eta sekzioko planoa (1/100 eskalan gutxienez) eta jardun-eremuaren egungo egoeraren argazki deskribatzaileak.

Bosgarren.– Aurreikusitako jardunak irisgarritasuna sustatzeko gaian indarrean dagoen araudiak exijitutako baldintza eta irizpideetara egokitzen direla erakusten duen teknikari eskudunak emandako ziurtagiria eransten da (BAI / EZ).

Seigarren.– Obra-lizentzia edo horren eskabidea eransten da, BAI / EZ).

Sin.: ...........................................

................................. irabazi-asmorik gabeko eta onura publikoko erakunde pribatuaren legezko ordezkaria


Azterketa dokumentala