Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
3915

LEHIAKETA PUBLIKOA, prozedura ireki bidezkoa, honako xede hau duen kontratua esleitu duena: Euskal Herriko esnearen aldeko sentsibilizaziorako zabalkunde-ekinaldia egitea (Esp.: AP/04/06/03).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saila.

b) Espedientea nork izapidetuko duen: Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak.

c) Espediente-zenbakia: AP/04/06/03.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburuaren nondik norakoa: Euskal Herriko esnearen aldeko sentsibilizaziorako zabalkunde-ekinaldia egitea.

b) Loteak eta kopurua: ez dago loterik.

c) Burutzeko epea. kanpaina 2003ko urriaren 6an hasi eta 2003ko abenduaren 31n amaituko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: hirurehun mila bostehun eta sei euroko aurrekontua (300.506 euro), kanpaina-gastu guztiak, agentziaren lansariak eta Balio Erantsiaren Gaineko Zerga (BEZ) barne.

5.– Bermeak.

a) Behin-behinekoa: 6.010,12 euro.

b) Behin betikoa: esleipen-aurrekontuaren %4.6.

6.–Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko Erregistroa.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina (3. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Telefonoa: 945 01 99 95.

e) Telekopia: 945 01 97 02.

f) Dokumentuak eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2003ko abuztuaren 14an.

7.– Kontratistak berariaz bete beharrekoak.

a) Sailkapena. T taldea, 1 azpitaldea, C maila

b) Beste eskakizunik: ez dago.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko.

a) Eskabideak aurkezteko epe-muga: 2003ko abuztuaren 18a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Hiru kartazal aurkeztu beharko dira: "A", "B" eta "C", kartazalok administrazio-baldintza zehatzen orrian jasotako edukia izan beharko dute.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko Erregistroa.

2.a Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina (3. solairua).

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi beharreko epea: esleipena egin arte.

e) Aldaerak: ez da halako aukerarik aurreikusi.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina (3. solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Data: 2003ko irailaren 15a.

e) Ordua: 12:00etan.

10.– Iragarki-gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

11.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo baldintza-orriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: orriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.ej-gv.net

12.– Bestelako argibideak: Iragarki honek 2003ko ekainaren 17an argitaratutakoa (EHAA, 118. zk.) ordezkatzen du, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Orokorren zuzendariaren 2003ko ekainaren 25eko ebazpena aplikatuz.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 25a.

Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala