Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo SailA
3898

EBAZPENA, 2003ko uztailaren 2koa, Turismoko sailburuordearena, 2003ko ekainaren 11ko Aginduak ezarritako esparruan, diru-laguntzak emateko deialdia ezagutzera eman duena. Agindu horren bidez, 2003. ekitaldirako turismoaren garapenerako interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo Programa garatu da.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuak 2003ko ekainaren 11ko Aginduan turismoaren garapenerako interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo Programa arautu da.

Aipatu aginduaren 12. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bertan ezartzen diren 2003. ekitaldirako laguntzen deialdia egingo da, eta horretarako beharrezkoak diren arauak emango dira.

Hori dela bide, agindu horren 12. artikuluan ezarritako eskumenaren arabera, hauxe

XEDATU DUT:

1. Artikulua.– Xedea.

1.– Ebazpen honen bitartez, laguntzen deialdia egin nahi da 2003. ekitaldirako; laguntza horiek gerora itzuli beharreko aurrerakin modura emango dira, eta, hain zuzen, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2003ko ekainaren 11ko Aginduan aurreikusitakoak dira, horren bidez arautu baitzen turismoaren garapenerako interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo Programa.

2.– Xede hori betetzeko, 1.580.000 euroko diru-kopurua bideratuko da guztira laguntzetan, eta, finantza aldetik kopuru horri eustearren, Ekonomia Sustatzeko Funtsean izendatutako kredituak erabiliko dira; hori zuzentzeko arauak Euskal Autonomia Erkidegoak 2003. ekitaldirako dituen aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 8/2002 Legearen Bosgarren Xedapen Gehigarrian daude ezarrita.

Deialdi honi lotuta, laguntzetan guztira emango den diru-kopuruak ezin izango du gainditu artikulu honetan ezarritako zenbateko hori, edo, hori eguneratuta sortuko litzatekeen zenbatekoa, betiere, indarrean dagoen legeriak kreditu-loturei edo aurrekontu-aldaketei buruz ezarritako erregimenari jarraituz. Zenbateko horrek ezingo du, inola ere, Ekonomia Sustatzeko Funtsera zuzendutakoa gainditu. Ez da bidezkoa izango, beraz, kopuru hori agortutakoan diru-laguntza gehiago ematea, xedapen honen indarra galdu egingo baita diru hori bukatzen den unean. Hori gertatuz gero, bi egoera horien berri emango da Turismo sailburuordearen ebazpenaren bitartez.

2. Artikulua.– Betekizunak.

Eskabidea egiten dutenek, turismoaren garapenerako interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo Programa arautu duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2003ko ekainaren 11ko Aginduan adierazitako laguntzak jaso ahal izateko, aipatu aginduaren 3. artikuluan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte.

3. Artikulua.– Eskabideak eta epeak.

1.– Halaber, eskabideak eta gainerako dokumentazio osagarria aurkeztu beharko ditu Industria Sustatzeko Eraldaketarako Baltzuan (SPRI, S.A.); baltzu horren helbidea hauxe da: Kale Nagusia 35-3. solairua, Bilbao. Aurkezpen hori zuzenean egin daiteke bertara joanda, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean azaltzen diren tokietatik edozeinetan.

2.– Eskabideak aurkezteko epea, deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eta, horretarako izendatutako kreditua lehenago amaitzen ez bada, 2003ko irailaren 15ean bukatuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Honako deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 2a.

Turismo sailburuordea,

KORO GARMENDIA GALBETE.


Azterketa dokumentala