Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2003ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
3799

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarkia, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko igerileku eta gimnasioaren eraikina eta aterpeko teilatu-hodiak berritzeko obra-kontratua esleitzeko. (Esp.:T-217/03).

1. Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza - Kontratazioa.

c) Espedientearen zenbakia: A-217/03

2. Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia, Arkaute (Araba).

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 45 egun, zuinketa-akta sinatu eta hurrengo egunetik hasita (egun hori administrazio kontratu-egileak adieraziko du), betiere, behin-betiko fidantza jarri ondoren. Edonola ere, obrak 2003ko abenduaren 31 baino lehen bukatu beharko dira.

3. Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Gehienez: ehun eta lau mila laurehun eta berrogeita hamabi euro eta berrogeita hamasei zentimo (104.452,56), zerga eta gastu guztiak barne direla.

5. Fidantzak:

Behin-behinekoak: bi mila eta laurogeita bederatzi euro eta bost zentimo (2.089,05).

Behin betikoa: Esleipenaren zenbatekoaren %4.

6. Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa

b) Helbidea: Donostia-San Sebastian, 1- E aldea - solairuartekoa.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010

d) Telefonoa: 945-01.88.98

e) Telefaxa: 945-01.87.49

f) E-maila: c-lopez@ej-gv.es.

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2003ko uztailaren 8a.

7. Kontratistaren betebeharrak:

Sailkapena: ez.

b) Bestelako betebeharrak: Lizitatzaileek kaudimen ekonomiko edo finatzieroa eta profesionala, teknikoa edo zientifikoa egiaztatu beharko dute, administrazioko berariazko klausula administratiboen pleguko 7. puntuan jartzen duen moduan.

Kontratazio-prozedura baten parte hartzeko eska daitezkeen baldintza orokorrez gain, honako hauek egiaztatu beharko dituzte:

Kaudimen ekonomiko edo finantzieroa: Honako hauek aurkeztu beharko dira:

– Erakunde finantzarioen txostena.

Enpresaren deklarazioa, azken hiru ekitaldietan enpresak egindako lanen eta obren eta negozioen zifra orokorrari buruzkoa; zifra hori ez da seiehun mila eurotik beherakoa izango (600.000).

Kaudimen teknikoa edo profesionala: Honako hauek aurkeztu beharko dira:

Azken bost urteetan egindako obren zerrenda, ondo burutzearen egiaztagariarekin batera; gutxienez hiru ziurtagiri aurkeztu beharko dira.

Obrak egiteko erabiliko dituen makinak, materiala eta ekipo teknikoari buruzko deklarazioa , eta bereziki, langileak dituzten babes-bide eta ekipoena. Obra andamioekin egitekoa bada, andamioari buruzko egiaztagiria aurkeztu beharko da.

8. Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko uztailaren 8ko 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Aurkeztu beharreko agiriak: , eta letrak dituzten hiru kartazal aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan zehaztutako edukia dutela, eta aurkeztu ere berariazko klausula administratiboen pleguaren 7,3 puntuko azken paragrafoan zehaztutako eran edo eskutan aurkeztu beharko dira.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa

2.a Helbidea: eskutan entregatu beharko dira Kontratazioan, Donostia kaleko 1.an, edo, bestela, postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Betekizun bi horiek konplitu ezean edo proposamenak jasotzeko epetik kanpo hartzen bada igorpenaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro eta jaso ez badira ez dira inola ere onartuko.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa

b) Helbidea: Donostia kalea 1- E aldea – solairuartekoa.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010

d) Eguna: 2003ko uztailaren 11

e) Ordua: 11:00ak

10. Bestelako argibideak:

Informazio administratiboa: Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

Informazio teknikoa: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

11. Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 5a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

CRISTINA ALONSO VELASCO.


Azterketa dokumentala