Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2003ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3793

EBAZPENA, 2003ko ekainaren 27koa, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearena. Honen bitartez, 2003ko ekitaldirako laguntzen deialdia argitaratzen da, ADEFIN programa garatzen duen 2003ko maiatzaren 30eko Aginduak (industriako enpresa ertain eta txikien finantza-egitura moldatzeko laguntzena) ezarritako esparruaren barruan.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 30eko Aginduan garatuta dago ADEFIN programa, industriako enpresa ertain eta txikien finantza-egitura moldatzeko laguntzena.

Agindu horretako 14. artikuluan ezarritakoari jarraituz, egoki da han ezarritako laguntzetarako 2003.eko ekitaldiko deialdia egitea, beharrezko arauak emanez.

Horregatik guztiagatik, Agindu horretako 14. artikuluan emandako ahalmenaz baliatuz,

XEDATU DUT

1. artikulua.– Xedea

Ebazpen honen xede da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 30eko Aginduan xedatutako laguntzen 2003.eko ekitaldirako deialdia egitea. Agindu horren bidez, aurten egiten diren jardueretarako, industriako enpresa ertain eta txikien finantza-egitura moldatzeko laguntzen ADEFIN programa garatu da.

Xede horretara, guztira, 450.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan gai horretarako ezarritako aurrekontu-kredituan ageri denez.

Deialdi honen barruan eskainiko diren laguntzen guztizko zenbatekoak ezingo du gainditu artikulu honetan ezarritako kopurua, ez eta artikulua eguneratzean ezartzen dena ere, indarrean dagoen legedian xedatutako kreditu-loturaren araudiari nahiz aurrekontuak aldatzeko araudiari jarraikiz. Ez da bidezkoa izango, beraz, kopuru hori agortzean laguntza gehiago eskaintzea; hala, bada, une horretatik aurrera, bertan behera geratuko da xedapen honen eragina. Bi egoera horietakoren bat gertatuz gero, horren berri zabalduko da, Industria Berritzeko eta

Garatzeko sailburuordearen ebazpenaren bidez.

2. artikulua.– Betekizunak

1.– 2003ko maiatzaren 30eko Aginduan (industriako enpresa ertain eta txikien finantza-egitura moldatzeko laguntzen ADEFIN programa arautzen duena) araututako laguntzak jaso ahal izateko, onuradun izan beharko dute eskatzaileek, agindu horretako 4. artikuluan ezarritakoarekin bat.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea

1.– Ebazpen honen eranskinean ageri diren erakunde laguntzaileek zehaztutako sukurtsaletan eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde-bulegoetan egongo dira eskuragarri eskabide eredua eta formularioak; bai eta Interneten ere, <www.eragintza.net> helbidean.

2.– Eskabideak eta gainerako agiri osagarriak, betiere, honako toki hauetakoren batean aurkeztu beharko dira: erakunde laguntzaileek zehaztutako sukurtsaletan; Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoetan; edo 30/92 Legean (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea) zehaztutako lekuetan.

3.– Eskabideak aurkezteko epea, baldin horretarako ezarritako kreditua lehenago bukatu ez bada, 2003ko irailaren 15ean amaituko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean deialdi-ebazpen hau.

Bigarrena: Erabaki honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari aurkeztuta. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 27a.

Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordea,

JOSE IGNACIO TELLETXEA FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

KUTXAK

GIPUZKOA DONOSTIA KUTXA

BILBAO BIZKAIA KUTXA

CAJA VITAL KUTXA

KREDITU KOOPERATIBAK

EUSKADIKO KUTXA

BANKUAK

BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA

BANCO SANTANDER CENTRAL HISPANO

BANCO GUIPUZCOANO

BANCO DE VITORIA


Azterketa dokumentala