Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2003ko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Energiaren Euskal Erakundea
2187

IRAGARKIA, Energia eta Meatzaritza arloko programa biren araudiari buruzkoa.

PROGRAMA: 2003, ENERGIA-BALIABIDE
BERRIZTAGARRIEN USTIAPENA.
BALDINTZA OROKORRAK

1.– Helburua.

Euskal Autonomia Erkidegoan energia berriztagarriak ustiatzeko instalazio txikiak sustatzea da deialdiaren helburua.

Zehatzago esanda, honako instalazio-mota hauek sustatu nahi dira:

.– Ur bero sanitarioa (ACS) ekoizteko eta igerilekuak klimatizatu eta berotzeko eguzki-instalazio termikoak, estalkidun edo huts-hodidun kolektore zapalak dituztenak, baldin eta kolektorearen azalera erabilgarria 50 metro koadro artekoa bada.

.– Sare elektrikotik bereizitako eguzki-instalazio fotovoltaikoak, baldin eta eguzki-eremua 6.000 Wp artekoa bada.

.– Sare elektrikoari konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoak, baldin eta izendatutako potentzia 5 kW artekoa bada.

.– Aerosorgailuak edo sorgailu eolikoak, 10 kW baino potentzia gutxiagokoak.

.– Mikrozentral hidroelektrikoak, 10 kW baino potentzia gutxiagokoak.

.– Biomasa ustiatzeko zentralak, baldin eta ACSren banaketa- eta/edo berokuntza-sistemara konektatuta badaude, eta 50 kW baino gutxiagoko potentzia baliagarria badute.

.– Energia berriztagarriko beste instalazio batzuk.

2.– Onuradunak.

Honako hauek izan daitezke deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzen onuradun: Euskal Autonomia Erkidegoan dauden edo erkidego honetan diharduten pertsona fisiko edo juridikoak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, toki-korporazioak, jabekideen komunitateak eta aurrekoen antzeko beste edozein erakunde.

3.– Laguntzaren zenbatekoa eta laguntza zehazteko irizpideak.

Laguntza hauek itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira, eta kostearen %40 lagunduko da diruz.

Diru-laguntza eman eta laguntzen zenbatekoa zehazteko, honako irizpideak eta ehunekoak erabiliko dira:

.– Teknologia berrikuntza	%30

.– Aplikazioaren berezitasuna	%30

.– Proiektuaren gizarte-interesa 	%30

.– Aurrekoen antzeko beste faktore

batzuk	%10

GUZTIRA:	%100

Laguntza hauek bateragarriak dira proposamen-egileei aplikatu ahal zaizkien bestelako laguntza instituzionalekin. Hala ere, badute muga bat, hau da, energiarekin zerikusia duten laguntzak pilatuz gero, laguntza horiek ezin izango dute diruz lagundu daitekeen kostearen %51 gainditu, irabazi-asmoa duten jarduerak direnean, eta kostearen %100, gainerakoetan.

Instalazio bakar batentzako gehienez ere 36.000 euroko laguntza eman ahal izango da eta onuradun berak gehienez ere 60.000 euroko laguntza jaso ahal izango du. Bestalde, bi sozietate onuradun bera eta bakarra dela esango da, baldin eta pertsona fisiko edo juridiko berak sozietateen kapitalaren %25 edo gehiagoko partea badu.

.– Ur bero sanitarioa (ACS) ekoizteko eta igerilekuak klimatizatu eta berotzeko kolektore zapal estalkidun eguzki-instalazio termikoak: 270 euro arte, metro koadro erabilgarri bakoitzeko; huts-hodidunak badira, 360 euro arte, metro koadro erabilgarri bakoitzeko; trinkoak badira, 210 euro arte, metro koadro erabilgarri bakoitzeko.

.– Sare elektrikotik bereizitako eguzki-instalazio fotovoltaikoak: 7 euro arte, watt piko (Wp) bakoitzeko.

.– Sare elektrikoari konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoak: 3,6 euro arte, watt piko (Wp) bakoitzeko.

.– Aerosorgailuak, 2 kW arteko potentziadunak: 4,8 euro arte watteko (W); eta, gainerako kW-ak, 10 kW arteko gehienezko potentziara heldu arte: 1,50 euro watt (W) bakoitzeko.

.– Mikrozentral hidroelektrikoak, 2 kW arteko potentziadunak: 6 euro arte, watteko (W); eta, gainerako kW-ak, 10 kW arteko gehienezko potentziara heldu arte: 1,50 euro watt (W) bakoitzeko.

.– Biomasa ustiatzeko zentralak: 72 euro kW bakoitzeko.

4.– Kudeaketa eta prozedura.

Diru-laguntza onuradungaiak baino ezin dezake eskatu, eta onuraduna nor izan daiteken 2. paragrafoan dago adierazita.

Eskabide-inprimakia eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak Energiaren Euskal Erakundean (EEE) aurkeztu beharko dira, eta jarduera hasi aurretik eta programa indarrean dagoen bitartean aurkeztu ahal izango dira. Bestalde, programa indarrean egongo da 2003ko abenduaren 31 arte. Hona hemen aurkeztu behar diren agiriak:

a.– Energiaren Euskal Erakundeari (EEE) zuzendutako idazki bat. Idazkian, I. ERANSKINA eredu hartuta, eskatu beharko da 2003ko Energia Baliabide Berriztagarrien Ustiapenari buruzko programaren onuradun izan nahi dela.

b.– Memoria tekniko-ekonomikoa. Memorian honakoak adierazi beharko dira:

.– Instalazioaren deskripzioa;

.– Instalazioaren eskema;

.– Diseinuaren justifikazioa;

.– Aurrekontu banakatua eta zehaztua.

c.– Aurrekontua onartu dela dioen idazkiaren kopia sinatua eta obra-eskaera. Esakeran honakoak agertu beharko dira: enpresa esleipendunaren izena, zenbatekoa guztira eta zenbatekoa kontzeptuetan banakatuta.

d.– Proiektu bererako beste erakunde batzuei eskatutako edo jasotako diru-laguntzen gaineko aitorpena. Ez bazaio beste erakunderen bati diru-laguntzarik eskatu, zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko da, eta honakoak adierazi beharko dira bertan: ez zaiola inongo erakunderi diru-laguntzarik eskatu eta gerora diru-laguntzaren bat jasoz gero, horren berri emateko konpromisoa hartzen dela.

e.– Sinatzailearen NANren kopia.

f.– Bankuaren izena eta kontu-zenbakia (20 digitu), I. ERANSKINA eredu hartuta, diru-laguntza ordaindu ahal izateko. Laguntzaren onuraduna kontuaren titularra izan beharko da.

g.– Eskatzailea pertsona juridikoa bada, honako hauek ere aurkeztu beharko ditu:

.– Sozietatearen eratze-eskrituraren kopia.

.– Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren (IFZ) kopia.

.– Sinatzailearen ahalordetze-eskrituraren kopia.

Instalazioak egin ahal izateko, instalazio horiei aplikatu beharreko erregelamenduak bete beharko dira eta instalazioen osagaiak homologatuta egon beharko dira. Eskumena duen organoak egin beharko du homologazioa.

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), diru-laguntza emateko beharrezkotzat jotzen duen informazioa eta agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

5.– Ebazpena eta komunikazioa.

Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusiak gehienez 3 hilabeteko epea izango du, laguntza-eskabidea aurkezten denetik hasita, laguntza ebazteko eta eskatzaileei ebazpenak jakinarazteko.

Ebazpenean honakoak adieraziko dira: diru-laguntza jaso behar duen jardueraren xedea, diru-laguntzaren zenbatekoa eta interesgarritzat jotzen diren beste kontu batzuk; diru-laguntza ukatuz gero, zergatik ukatu den azalduko da.

Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 44.2 c) artikuluak dioenez, epe hori igarotzen bada eta interesatuak ez badu jakinarazpenik jaso, horrek esan nahiko du hark aurkeztutako eskabidea ezetsi egin dela.

Diru-laguntza emateko orduan kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero, betiere helburua betetzen dela iritzita, edo beste edozein erakunde publiko zein pribaturen laguntza edo diru-laguntza jasoz gero, diru-laguntza esleitzeko ebazpena aldatu egin ahal izango da.

Interesatuek gora jotzeko administrazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena egiten denetik kontatzen hasita.

6.– Onuradunaren betebeharrak.

Deialdi honen bitartez arautzen diren diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte.

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntza eman zaiola jakinarazten dion agiria jaso eta hamabost eguneko epean berariaz eta idatziz uko egiten ez badio, onartu egin duela ulertuko da.

b) Diru-laguntza zertarako eman zaion, horretarako erabiltzea, salbu eta 5. paragrafoan baldintzen aldaketari buruz esaten dena aplikagarri bada.

c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren zereginetan dihardutela, deialdi honetako diru-laguntzei buruz eskatzen duten informazioa ematea.

d) Eguzki-instalazio termikoak direnean, baldin eta bilketa-azalera erabilgarria 40 m2 baino handiagoa bada, energia neurtzeko sistemaren bat sartzea zirkuitu primarioan, eguzki-sistemak emandako energia kontabilizatzeko.

e) Eguzki-instalazio termikoak direnean, baldin eta bilketa-azalera erabilgarria 40 m2 baino handiagoa bada, eta sarera konektatutako instalazio fotovoltaikoak direnean, urtearen buruan Energiaren Euskal Erakundeari jakinarazi beharko zaio zenbat energia ekoiztu den. Betebehar hori bost urteko epean errespetatu beharko da.

7.– Diru-laguntzak ordaintzea.

EEEak instalazioa ikuskatu ondoren egingo da diru-laguntzaren ordainketa. Instalazioa amaitu eta martxan jartzen denetik hilabeteko epean egingo da egiaztapena, erabiltzaileari ondoen iruditzen zaionean.

Egiaztapen egin aurretik, II. ERANSKINA eredutzat erabilita, onuradunak jakinarazi behar dio EEEri inbertsioa burutu dela, eta instalazioa behar bezala dabilela. Era berean, EEEri instalazioa ikuskatzeko eskaria egingo dio, idazkiarekin batera honako agiri hauek aurkeztuta:

a) Fakturaren edo fakturen kopia, inbertsioa burutu delako egiaztagarri.

b) Instalazioaren berme-egiaztagiriaren kopia (gutxienez, urtebeterako).

c) Instalazioaren mantentze-kontratuaren edo konpromisoaren kopia (gutxienez, urtebeteko eperako).

d) Instalazioaren mantentze- eta jarraibide-eskuliburuaren kopia.

e) Eskatutako edo jasotako beste diru-laguntza batzuei buruzko aitorpen eguneratua.

f) Foru-ogasunetan ordainketa guztiak eginda dituela justifikatzeko egiaztagiri eguneratua.

g) Onuraduna pertsona juridikoa bada, Gizarte Segurantzan ordainketa guztiak eginda dituela justifikatzeko egiaztagiri eguneratua.

h) Sareari lotutako elektrizitate-sorkuntzako instalazioen kasuan, instalazioak probak gainditu dituela dioen buletinaren kopia bat. Buletina enpresa banatzaileari bidali beharko zaio, sareari behin betiko lotzeko.

Ikuskapena, gehienez ere, 15 eguneko epearen barruan egingo da.

Ikuskapena egin aurretik, EEEak instalazioa egiteko laguntza eman duela adierazten duen bereizgarri bat bidaliko dio onuradunari edo, hala badagokio, instalatzaileari. Bereizgarria agerian jarriko da instalazioan, ondo ikusteko moduan eta kendu gabe, EEEak ikuskapena egin baino lehen.

Onuradunak 3 urteko epea izango du, gehienez, diru-laguntzaren helburu diren jarduerak egiaztatzeko, laguntza esleitzeko ebazpena eman zenetik.

Dena dela, ordainketa egiten den unean, onuradunak ordainduta izan behar ditu zergak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

8.– Ez betetzeak eta diru itzultzeak.

Deialdi honetan ezarritako eskakizunak, aplika daitezkeen gainontzeko arauak edo diru-laguntza emateko ebazpenean jarritako baldintzak bete ezik, ez-betetze espedientea ireki, eta diru-laguntzak ezeztatu egingo dira eta itzuli egin beharko dira, legezko korrituekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura emandako diru-laguntzen bermeei eta itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzeko indarrean dauden arauen arabera. Horrek ez du salbuesten bestelako zehapen eta lege-egintzetatik.

Ez-betetze espedienteak hasarazteko eta ebazteko eskumena Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak du.

9.– Azken xedapenak.

Lortutako emaitzen bilakaerari buruzko informazioa emateko konpromisoa hartuko dute onuradunek EEEak halakorik eskatuz gero.

Programa honetarako, 900.000 euro erabiliko dira, Energiaren Euskal Erakundearen aurrekontuetan berariaz ezarritako kredituaren arabera.

Diru-laguntza guztien artean ez da kopuru hori gaindituko, salbu eta, indarrean dauden legeen arabera, aurrekontuetan aldaketak onartzen badira; kasu horretan ere, ez da eguneratutako kopuru hori gaindituko.

Programa honen kontura diruz lagundutako jarduerak eta laguntzen zenbatekoak Energiaren Euskal Erakundearen urteko txostenean argitaratuko dira.

Oinarri honetan aipatzen ez diren gaietan, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan aipatutakoa aplikatuko da.

I. ERANSKINA

DIRU-LAGUNTZA ESKATZEKO ORRIA

Nik, __________________________________________ jaunak/andreak, Energia Berriztagarriak ustiatzeko 2003ko programaren babesean, Energiaren Euskal Erakundeari diru-laguntza eskatzen diot, energia berriztagarriak ustiatzeko honako proiektu hau burutu ahal izateko.

ERABILTZAILEA IDENTIFIKATZEKO DATUAK

Jabea /Erakundea:		NAN/IFK:	
Harremanetarako pertsona:		NAN:	
Helbidea:		Herria:		PK:	
L. Historikoa:		Telefonoa:		Faxa:		 E-mail:	

Honekin batera aurkezten diren agiriak:

– Memoria tekniko-ekonomikoa 	 n

– NANaren kopia 	 n

– Onartutako aurrekontuaren eta obra-eskaeraren kopia	 n

– Beste diru-laguntza batzuen gaineko aitorpena	n

– Diru-laguntza ordaintzeko banketxea 	

– Diru-laguntza jasotzeko kontu korrontea (20 digitu)

							

(Eskatzailea pertsona jurikoa bada)	

– Sozietatearen eratze-eskrituraren kopia 	 n

– IFKren kopia 	 n

– Sinatzailearen ahalordetze-eskrituraren kopia 	 n

INSTALAZIOAREN KOKAGUNEARI BURUZKO DATUAK

Helbidea:		Herria:		PK: 	
L. Historikoa:		Telefonoa:		Faxa:		 E-mail:	

Instalazioari buruzko deskribapena (instalazio-mota, potentzia edo energia jasotzeko azalera osoa, helburua):

	
	
	
	

Inbertsioa, guztira (BEZ barne):	 Euro.

Proiektu berbera burutzeko eskatutako beste diru-laguntza batzuen laburpena:

	Erakundea	Eskainitako diru-laguntza	Jasotako diru-laguntza
	_____________________	_____________________	 _____________________
	_____________________	_____________________	 _____________________
	_____________________	_____________________	 _____________________
	_____________________	_____________________	 _____________________

	Eskatzailearen sinadura:

II. ERANSKINA

PROIEKTUAREN BURUTZAPEN-JAKINARAZPENA;
IKUSKAPENA EGITEKO ESKAERA ETA ORDAINKETA

Nik, __________________________________________ jaunak/andreak (NAN ____________________ ), Energiaren Euskal Erakundeari jakinarazten diot honako proiektu hau erabat burutu dela: IR-______ zenbakia. Era berean, martxan hasita dagoela eta behar bezala dabilera jakinarazten diot, eta bereizgarria ere jarri dudala, instalazioak Energiaren Euskal Erakundearen diru-laguntza jaso duela adierazteko.

Horenbestez, eskatzen dut instalazioa ikuskatzera etortzea eta proiektua burutzeko emandako diru-laguntza ordaintzea.

Horretarako, honako agiri hauek aurkezten ditut:

– Fakturaren edo fakturen kopia, instalazioa ordaindu delako egiaztagarri.

– Instalazioaren berme-egiaztagiriaren kopia (gutxienez, urtebeterako).

– Instalazioaren mantentze-kontratuaren edo konpromisoaren kopia (gutxienez, urtebeteko eperako).

– Instalazioaren mantentze- eta jarraibide-eskuliburuaren kopia.

– Foru-ogasunetan ordainketa guztiak eginda dituela justifikatzeko egiaztagiri eguneratua.

– Gizarte Segurantzan ordainketa guztiak eginda dituela justifikatzeko egiaztagiri eguneratua (pertsona juridikoak bakarrik).

– Instalazioak probak gainditu dituela dioen buletinaren kopia (sareari lotutako elektrizitate-sorkuntzako instalazioetan bakarrik)

Era berean, proiektu berbera burutzeko honako diru-laguntza hauek ere jaso ditudala aitortzen dut:

	Erakundea	Eskainitako diru-laguntza	Jasotako diru-laguntza
	_____________________	_____________________	 _____________________
	_____________________	_____________________	 _____________________
	_____________________	_____________________	 _____________________
	_____________________	_____________________	 _____________________

	Sinadura

PROGRAMA: 2003, MEATZE IKERKETARAKO

AZTERKETAK.
BALDINTZA OROKORRAK

1.– Helburua.

Deialdi honen helburua da meatze-ikerketako azterketak bultzatzea da, batez ere honako hauei begira:

a) Baliabide mineralak, hidrokarburoak izan ezik, aurkitzea.

b) Baliabide mineralen erreserbak, hidrokarburoenak izan ezik, ebaluatzea.

c) Miaketa geologiko/geoteknikoak egitea, baliabideak ikertzeko edo ustiategiak diseinatzeko.

d) Ustiaketa berritzaileak diseinatzea.

e) Ikerketa-metodologia berritzaileak prestatzea.

2.– Onuradunak.

Honako hauek izan daitezke deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzen onuradun: Euskal Autonomia Erkidegoan dauden edo erkidego honetan diharduten pertsona fisiko edo juridikoak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, toki-korporazioak, jabekideen komunitateak eta aurrekoen antzeko beste edozein erakunde.

3.– Laguntzaren zenbatekoa eta laguntza zehazteko irizpideak.

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira eta horien zenbatekoa diruz laguntzeko aukeratutako kontzeptuen kostuaren %50 izango da gehienez, baina inoiz ez 12.020,24 eurotik gorakoa.

Diru-laguntza eman eta laguntzen zenbatekoa zehazteko, honako irizpideak eta ehunekoak erabiliko dira:

– Ikertutako baliabidea (%50).

– Proiektuaren arriskua (%50).

– Erabil daitekeen aurrekontu-zuzkidura.

Laguntza hauez gain, erakundeek beste laguntza-mota batzuk ere eman diezazkiekete proposatzaileei, hala badagokie. Laguntzak pilatuz gero, ordea, muga bat jarriko da: kostu osoaren %75.

Deialdi honetako diru-laguntzen gehienezko muga 21.035 eurokoa izango da.

4.– Kudeaketa eta prozedura.

Diru-laguntza onuradungaiak baino ezin dezake eskatu, eta onuraduna nor izan daiteken 2. paragrafoan dago adierazita.

Eskabide-inprimakia eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak Energiaren Euskal Erakundean (EEE) aurkeztu beharko dira, eta jarduera hasi aurretik eta programa indarrean dagoen bitartean aurkeztu ahal izango dira. Bestalde, programa indarrean egongo da 2003ko abenduaren 31 arte. Hona hemen aurkeztu behar diren agiriak:

– Energiaren Euskal Erakundeari (EEE) zuzendutako idazki bat. Idazkian eskatu beharko da Meatze Ikerketarako Azterketei buruzko programaren onuradun izan nahi dela.

– Memoria tekniko-ekonomikoa. Memorian honakoak adierazi beharko dira:

– Ikertutako baliabidea.

– Ikerketaren helburuak.

– Aurreikusitako jarduerak.

– Inbertsioaren aurrekontu xehatua.

– Gauzatzeko epea.

– Finantziazioa

– Metodologia berritzaileen kasuan, espero den errentagarritasuna.

– Proiektu berbererako beste erakunde batzuei eskatutako edo horiek emandako laguntzen aitorpena. Bestelako inolako erakunderi laguntzarik eskatu ez bazaio, zinpeko aitorpena egingo da bestelako diru-laguntzarik eskatu ez dela adieraziz.

– Foru-ogasunei egin beharreko ordainketak egin direla egiaztatzen duen ziurtagiri eguneratua.

– Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egin direla egiaztatzen duen agiri eguneratua.

– Sozietatearen eratze-eskrituraren kopia.

– IFKren kopia.

– Sinatzailearen ahalordetze-eskrituraren kopia.

– Sinatzailearen NANaren kopia.

– Azken bi ekitaldietako balantzearen eta emaitza-kontuaren kopia.

– Diru-laguntza zein bankutan eta zein kontu-zenbakitan jaso nahi den (20 digitu).

EEEak diru-laguntza emateko beharrezko ikusten dituen informazio eta agiri osagarriak ere eskatu ahal dizkio eskatzaileari.

5.– Ebazpena eta jakinarazpena.

Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusiak 3 hilabeteko epean izango du, laguntza-eskabidea aurkezten denetik hasita, laguntza ebazteko eta eskatzaileei ebazpenak jakinarazteko.

Ebazpenean honakoak adieraziko dira: diru-laguntza jaso behar duen jardueraren xedea, diru-laguntzaren zenbatekoa eta interesgarritzat jotzen diren beste kontu batzuk; diru-laguntza ukatuz gero, zergatik ukatu den azalduko da.

6.– Onuradunaren betebeharrak.

Deialdi honen bitartez arautzen diren diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte.

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntza eman zaiola jakinarazten dion agiria jaso eta hamabost eguneko epean berariaz eta idatziz uko egiten ez badio, onartu egin duela ulertuko da.

b) Diru-laguntza zertarako eman zaion, horretarako erabiltzea, salbu eta 5. paragrafoan baldintzen aldaketari buruz esaten dena aplikagarri bada.

c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren zereginetan dihardutela, deialdi honetako diru-laguntzei buruz eskatzen duten informazioa ematea.

Diru-laguntza emateko orduan kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero, betiere, helburua betetzen dela iritzita, edo beste edozein erakunde publiko zein pribaturen laguntza edo diru-laguntza jasoz gero, diru-laguntza esleitzeko ebazpena aldatu egin ahal izango da.

Interesatuek gora jotzeko administrazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena egiten denetik kontatzen hasita.

7.– Diru-laguntzak ordaintzea.

Diru-laguntzak ordaindu aurretik, ordura arte egindako jarduerak eta gastuak egiaztatu beharko dira. Horretarako, memoria teknikoa, fakturak eta bankuko egiaztagiria aurkeztu beharko dira.

Diruz lagundutako jardueretan Energiaren Euskal Erakundearen laguntza jaso dela adieraziko da, eta kasu bakoitzean zehaztuko da nola adieraziko den.

Diruz lagundutako jardueraren zati bat baino egin ez bada, edo gastua aurrekontuan jasotakoa baino txikiagoa izan bada, Energiaren Euskal Erakundeak diru-laguntzaren behin betiko zenbatekoa proportzionalki doituko du.

Gehienez ere, onuradunak hiru urteko epea izango du, diruz lagundutako jarduera justifikatzeko, 1.a), b) eta c) idatz-zatietan zehazten diren kasuetan.

Hurrengo idatz-zatiari dagokionez, berriz, 1.d) puntuaren kasuan, epe hori laguntza esleitzeko ebazpenean bertan zehaztuko da, baina ez da inoiz izango hiru urtetik gorakoa, ebazpena ematen den egunetik kontatuta.

Ordainketa egiten den unean, onuradunak ordainduta izan behar ditu zergak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

8.– Ez-betetzeak eta diru-itzultzeak.

Deialdi honetan ezarritako eskakizunak, aplika daitezkeen gainontzeko arauak edo diru-laguntza emateko ebazpenean jarritako baldintzak bete ezik, ez-betetze espedientea ireki, eta diru-laguntzak ezeztatu egingo dira eta itzuli egin beharko dira, legezko korrituekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura emandako diru-laguntzen bermeei eta itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzeko indarrean dauden arauen arabera. Horrek ez du salbuesten bestelako zehapen eta lege-egintzetatik.

Ez-betetze espedienteak hasarazteko eta ebazteko eskumena Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak du.

9.– Azken xedapenak.

Lortutako emaitzen bilakaerari buruzko informazioa emateko konpromisoa hartuko dute onuradunek.

Programa honetarako, 21.035 euro erabiliko dira, Energiaren Euskal Erakundearen aurrekontuetan berariaz ezarritako kredituaren arabera.

Diru-laguntza guztien artean ez da kopuru hori gaindituko, salbu eta, indarrean dauden legeen arabera, aurrekontuetan aldaketak onartzen badira; kasu horretan ere, ez da eguneratutako kopuru hori gaindituko.

Programa honen kontura diruz lagundutako jarduerak eta laguntzen zenbatekoak Energiaren Euskal Erakundearen urteko txostenean argitaratuko dira.

Oinarri honetan aipatzen ez diren gaietan, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan aipatutakoa aplikatuko da.

Bilbao, 2003ko otsailaren 10a.

Zuzendari nagusia,

JESUS M.ª GOIRI BASTERRA.


Azterketa dokumentala