Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2003ko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
2166

EDIKTUA, atzera-eskuratze baten 415/99 Prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran ebazpena eman da, zeina honako hauxe baita hitzez hitz:

AUTOA

Zein epailek ematen duen: Jose M.ª Cutillas Torns

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta biko irailaren hamazortzia.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Judizio honetan 02.09.03ko Autoa eman da, 02.09.10ean parteei jakinarazi zaiena.

Bigarrena.– Aipatu ebazpenean, arrazoibide juridikoetan eta xedapenezko zatian auzi-jartzailearen ondoko eskubidea aipatzen da: "finkaren sei seiren zatitu gabe" atzera eskuratzekoa; baina, horren ordez, "finkaren bost seiren zatitu gabe" adierazi behar zen.

Hirugarrena.– Aipatu errekuntza zuzentzeko eskatuaz idazki bat aurkeztu du Fernández prokuradoreak.

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Bakarra.– Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 214.1 artikuluan zehazten denez: sinatu ondoren auzitegiek ezin dituzte aldatu euren ebazpenak; hala ere, 3 idatz-zatian zehazten denez: egindako errakuntza material edo aritmetiko agerikoak zuzendu egin daitezke, eta zuzenketa hori edozein unetan egin daiteke.

Kasu honetan, atzemandako errakuntza agerikoa da, horixe ondorioztatzen baita autoak irakurri ezkero, beraz zuzenketa egin behar da.

XEDAPENEZKO ZATIA

02.09.03ko Autoa zuzendu egiten da ondoren zehazten den eran: "finkaren sei seiren zatitu gabe" esan beharrean "finkaren bost seiren zatitu gabe" esan behar da.

Aurkatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztutako berraztertze-errekurtsoaren bitartez, eta hala egiten bada ere gauzatuko egingo da ebatzitakoa. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako bost eguneko epearen barruan, idatziz aurkeztu beharko da errekurtsoa, errekurtso-egilearen ustez egin den arau-haustea adieraziaz; betekizun horiek ez badira betetzen, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451 eta 452 artikuluak).

Eta epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Eta Pablo Vázquez Prieto jaunaren bizilekua ezezaguna denez gero, jakinarazpen-zedulatzat balio dezan ematen dut idazki hau.

Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hiruko martxoaren seian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala