Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2003ko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
2165

EDIKTUA, jabari-hirugarrengotzako baten 330/98 autoen ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 4. Sekzioa

Errekurtsoa: Jab. Hirug. 271/02 Err.

Errekurtso-egilea: Kapreler S.L.

Abokatua: ……………………, irakurtezina

Prokuradorea: Maria Larrasquitu Concepcion

Errekurritua: Banco Bilbao Bizkaia S.A. eta Fergut Contratas Integrales.

Gaia:

Aipatu errekurtsoaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza ondoko hauxe baita:

EPAITZA

Jabari-hirugarrengotzako baten 330/98 zk.ko Autoetan Barakaldoko 4 zk.ko Lehen Auzialdiko epaile magistratuak emandako Epaiaren kontra, Kapreler SL-k aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, erreolilu honen jatorria ere badena, ezetsi egiten dugunez gero, hala egin behar-eta osorik berresten dugu errekurritutako epaia, eta apelazio honen kostuak errekurtso-egileari ezartzen dizkiogu.

Epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dugu.

Fergut Contratas Integrales demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Jakinarazten den ebazpenaren testua interesatuaren esku dago, auzitegi honetako idazkaritzan egon ere.

Bilbon, bi mila eta hiruko martxoaren bostean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala