Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2003ko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
2153

AGINDUA, 2003ko martxoaren 25ekoa, Osasun sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izan eta HIESaren arloan lanean diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako laguntzetarako deia egiten duena.

HIESaren aurkako borrokan elkarte horiek egindako ahaleginak, administrazio publikoek egindakoekin batera, ezinbesteko tresna bilakatu dira infekzio honen bidezko kutsapenari aurre hartzeko, eta dagoeneko birus honek kutsatu dituen pertsonen egoera hobetzeko.

Horiek horrela, Osasun Sailak aurrekontu-partida bat zehaztu ohi du GIBak sortzen duen infekzio hori kontrolatzeko eta prebenitzeko egitasmoak sustatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteei laguntzeko.

Ondorioz, abenduaren 27ko 8/2002 Legeak ezarritakoarekin bat, ondokoa

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Eremua eta xedea.

1.– Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako laguntzetarako deia egiten da, baldin eta elkarteok egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta 2003. urtean HIESaren aurkako egintzak antolatzen badituzte.

2.– Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da. Ondorio hauetarako, aurkeztutako eskaeren arteko konparazioa egin ondoren emango dira laguntzak. Konparazio hau dekretu honetako 9. eta 10. artikuluetan jarritako balorazio irizpideen araberakoa izango da. Honela, eskaeren arteko lehentasun-hurrenkera egingo da, eta honen arabera balorazio handiena jasotzen duten eskaerak esleituko dira, betiere zeregin honetarako onartutako aurrekontuko kreditua agortu arte.

2. artikulua.– Laguntzaren zenbatekoa.

Agindu honen bidez deitutako laguntzak finantzatzeko berrehun eta hirurogeitamabost mila berrehun eta larogeita zortzi (275.288,00) euro erabiliko dira. Dirutza hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan horretarako zehaztutako aurrekontu-partidatik ordainduko da.

3. artikulua.– Elkarte onuradunak.

Hona hemen nortzuk izan daitezkeen diru publikoen onuradunak: Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi asmorik gabeko elkarteak, baldin eta 2003. urtean GIB bidezko infekzioa prebenitzeko eta kontrolatzeko jendearen artean, oro har, eta infekzio honen aurrean zaurigarrienak diren taldeentzat, bereziki, jarduerak antolatzen badituzte nahiz hezkuntza sanitarioko programak egin edo GIB/HIES gaixotasunak jota dauden pertsonei laguntzen badiete.

4. artikulua.– Diruz lagunduko diren gastuak.

Diruz lagundu ahal izango dira 2003an egindako gastuak, nahiz eta gastuok diru-laguntza eman aurretik egindakoak izan, baldin eta ondoko baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Diruz lagunduriko egitasmoarekin era zuzen eta objektiboan lotutako jarduerei dagozkien gastuak, baldin eta elkarteak aurkezturiko egitasmoan behar bezala, jatorrizko fakturak lekuko, zehaztuta eta era egokian zurituta badaude.

b) Azpiegiturari eta langile kontratazioari dagozkion gastuak. Sail honek ezingo du gainditu egitasmo horretan subentzionaturiko zenbatekoaren %50, baldin eta, egitasmoaren izaera berezia dela eta, diru gehiago behar dela argi eta garbi uzten ez badu.

5. artikulua.– Eskabideak eta eskatutako agiriak.

1.– Agindu honetako I. eranskineko eredu normalizatua betez egingo da eskabidea.

2.– Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskabidea egiten duen elkartearen estatutu edo erregelamendu ofizialak.

b) Aurkezten duen egitasmoak HIESaren arloan izan dezakeen eragina azaltzen duen txostena: xedeak, helburu duen jendea, hautatze irizpideak, materiala, metodoak, espero diren emaitzak, horiek baloratzeko erabiliko diren parametroak, egitasmoaren ardura izango dutenak eta eskatzaileek garrantzitsutzat jotzen duen zernahi oro.

c) Diruz laguntzeko eskatu eta 2003. urtean egingo diren egitasmo eta egintzetako aurrekontu xehetua. Horretarako II. eranskina beteko da.

d) Egitasmo horien finantzatze plana. Egitasmo hori finantzatzeko diren diru iturri (izen-emate kuotak, jasotako edo eskatu eta ebazteke dauden beste diru-laguntza publiko zein pribatu batzuk...) guztiak zehaztuko dira, baldin eta horiek jakinarazteko beharra badago.

e) Dagokion Foru Ogasunaren ziurtagiria aurkeztuko da, zeinean elkarteak zerga-eginkizunak beteta dituela edo bete beharretik salbuetsita dagoela adieraziko baita.

f) Elkarteen Erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiriaren kopia eta Identifikazio Fiskaleko Kodea esleitu zaiola ziurtatzen duen agiriaren fotokopia.

g) Eskaria egin duen elkartea Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunera dagoela edo horietatik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen agiria, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina.

h) Bankuko datuak, agindu honetako III. eranskineko protokoloa erabiliz.

6. artikulua.– Eskariak aurkezteko lekua eta epea.

1.– Diru-laguntza eskariak aurkezteko hilabete izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Eskabidea Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoko zuzendariari igorriko zaio, Osasun sailburuordeari zuzenduta (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren gainerako tokietan eta moduetan ere aurkeztu ahal dira eskariak (aipatu Legea 4/1999 Legeak aldatu zuen).

7. artikulua.– Eskabideen eta aurkezturiko agirien balorazioa.

1.– Laguntzak esleitzean, agindu honetako 11.1 artikuluak sortzea helburu duen batzordeak elkarteak eta egitasmoak baloratuko ditu.

2.– Balorazioa egiteko, 9. artikuluan (elkarteak) eta 10.ean (egitasmoak) zehazten diren irizpideen arabera jokatuko da; eta horretarako beharrezkotzat hartzen diren txosten eta azalpen guztiak eskatu ahal izango dira, bai eskabidea aurkezten duen elkarteari, bai egoki irizten den beste edozein erakunderi.

3.– Balorazioa egin ondoren batzordeak egingo duen proposamenak ondokoak adieraziko ditu:

a) Diruz lagunduko diren elkarte eta egitasmoen zerrenda.

b) Proposatutako diru-laguntzen zenbatekoa guztira. Zenbateko hori diruz lagunduko den egitasmoko banakatuta eta beronen banaketa egitasmoa osatzen duten partida guztien artean.

4.– Egitasmo bati diruz lagundu beharrekoa irizten bazaio, zenbatekoa ondokoen arabera zehaztuko da: aurkeztutako aurrekontuaren eta balizko beste diru iturri batzuen arabera. Horiek horrela, egitasmoak sortzen dituen gastu guztiak (%100) ordaindu ahal izango dira. Erakundeak egitasmo horretarako beste laguntzaren bat badauka, erakunde guztietatik lorturiko laguntzen zenbatekoak ezin izango du egitasmoak guztira egiten duena baino handiagoa izan.

8. artikulua.– Laguntzak eta bateragarritasuna.

Agindu honetan xedatutakoaren arabera emandako laguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako emandako beste laguntza batzuekin.

Egitasmo bererako lortutako diru-laguntzek egitasmoak egiten duena baino gehiago egiten badute, agindu honetan xedatutakoaren babesean emandako laguntza urritu egingo da egitasmoak guztira egiten duenetik gora eman den zenbateko berberean.

9. artikulua.– Eskabideak aurkeztu dituzten elkarteak baloratzeko irizpide orokorrak.

Eskabideak aurkeztu dituzten elkarteak ondoko irizpideak arabera baloratuko dira:

a) Erakundearen xedea: 10.1 puntuan adierazitako xede eta programak garatzeko eta gauzatzeko helburuei gehien hurbiltzen diren erakundeei lehentasuna emango zaie.

b) Antzinatasuna: lehentasuna izango dute 2 urtetik gorako antzinatasuna duten eta egitasmoak garatzeko esperientzia eta gaitasun teknikoa badutela frogatu duten erakundeek.

c) Erakundearen eskarmentua eta kalitate teknikoa. Baldintza hauek betetzen dituzten elkarteek izango dute lehentasuna: eskatzen diren programak gauzatzeko behar besteko gaitasun teknikoa eta esperientzia eta diruz lagundutako egitasmoen antzekoak kudeatzen eta egiten eskarmentua dutenak.

d) Aldez aurretik diru-laguntzaren bat jaso bada, diru-laguntza hori egoki zuritu izana.

10. artikulua.– Egitasmoak baloratzeko irizpideak.

1.– Lehentasuna duten egitasmoak.

Lehentasuna izango dute honako eduki hauek garatzen dituzten egitasmoek:

a) Ondoko hauengan infekzioak prebenitzeko esku-hartze estrategiak garatzen dituzten egitasmoak: bide parenteraletik drogak hartzen dituzten gizonezko eta emakumeengan, populazio homosexualarengan, sexuko langileengan (gizon nahiz emakume), presoengan, gazteengan, bikoteko kideren bat GIBaz infektatuta dagoen jendearengan, inmigranteengan.

b) GIBaz infektaturiko pertsonei eta horien senitarteko eta adiskideei adore emateko taldeak.

c) Izaera berritzailea duten egitasmoak, hau da, prebentzio-beharrei erantzun berriak emateko lagungarri gertatuko direnak eta GIB/HIESaz kutsaturiko pertsonen gizarteratzea erraztu eta bizi-kalitatea hobetuko dutenak.

2.– Egitasmoak baloratzeko irizpide orokorrak.

Egitasmo bakoitzean honako hauek baloratuko dira:

a) Aurreko artikuluko 1. paragrafoan zehaztutako lehentasunekin egitasmoak duen lotura.

b) Egitasmoaren kalitate teknikoa eta errentagarritasun soziala: helburuak, itutzat hartzen den populazioaren definizioa, helburuak lortzeko proposaturiko jardueren egokitzapena, jardueren egutegia, egitasmoak izan lezakeen eragina, hautaturiko ebaluazio-adierazleak eta egintzak eta onuradunak kontuan izanez gero, egitasmoaren zenbatekoa.

c) Egitasmoaren aurretikoak (lehentasuna emango zaie aurreko deialdietan diruz lagundu eta garatu diren egitasmoei, baldin eta artean egindakoari zuzen irizten bazaio) itu-populazioaren parte hartzea (Egitasmoak helburu dituen pertsonek egitasmo hori lantzen eta garatzen parte hartzen badute, lehentasuna izango du); antzeko egitasmorik ez izatea (herri administrazioak antzeko egitasmorik egiten badihardu edo antzeko egitasmoren bat diruz laguntzen badu, egitasmo horri diru-laguntza uka diezaioke); egitasmoa egiteko beste erakunderen baten diru-laguntza jasotzea; egitasmoaren jarduera-eremua (lehentasuna izango dute jarduera-eremu handiena duten erakundeek, baita egitasmo bateratuak aurkezten dituzten erakundeek ere).

Aurreko guztiak ondoko era honetan baloratuko dira:

– Adierazitako lehentasunekiko egokitzapen-maila: %30.

– Egitasmoaren kalitate teknikoa: %60.

– Elkartearen balorazioa eta egitasmoaren baloraziorako beste zenbait irizpide orokor: %10

11. artikulua.– Deialdia ebaztea.

1.– Osasun sailburuak izendatutako batzordearen proposamena entzun ondoren, Osasun sailburuordearen ebazpen baten bitartez emango dira diru-laguntzak. Batzorde hori Osasun sailburuordeak, bi zuzendarik eta teknikari batek eratuko dute.

2.– Osasun sailburuordearen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasun sailburuari. Horretarako hilabete izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita. Hori guztia lehen aipatutako 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emaniko idazkerari jarraiki.

3.– Eskariak aurkezteko epea amaitu ondorengo hiru hilabeteetan berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskariak gaitzetsi egin direla ulertuko da, 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Hala ere, horrek ez du esan nahi administrazioa berariazko ebazpena ematera behartua ez dagoenik.

12. artikulua.– Entitate onuradunen betebeharrak.

1.– Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek honako betebehar hauek dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Laguntza onartzen dela ulertuko da, baldin eta laguntzen esleipen-ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita hamabost eguneko epean elkarteek berariaz eta idatziz beroni uko egiten ez badiote.

b) Diru-laguntza berau eman den helburu zehatzerako erabiltzea.

c) Deialdi honi dagozkion diru-laguntzak direla eta, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari horiek eska diezaieketen informazioa ematea.

d) Laguntza esleitzean aintzat hartu ziren betebeharretan, objektibo nahiz subjektiboetan, aldakuntzaren bat izan bada, idatziz haren berri ematea Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzari.

2.– Hautaturiko erakundeek agindu honek finantzaturiko programak edo jarduerak argitaratzen dituztenean, ondokoa adierazi beharko da argi eta garbi: "Osasun Saileko Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko HIESaren Aurrezaintza eta Kontroleko Planaren Diru-laguntzarekin".

3.– Egitasmoak informazio materiala (idatzia zein ikus-entzunezkoa) argitaratzea ere aurreikusten badu, argitaratu aurretik Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzaren oniritzia eta baimena lortu beharko du.

13. artikulua.– Ordaintzeko era.

1.– Agindu honen babesean emandako diru-laguntza honako era honetan ordainduko da:

– Lehenengo ordainketan ordaindu beharreko diru-laguntzaren %70 ordainduko da. Ordainketa hori dekretu honetako 12.1.a) artikuluan xedatutako epea betetakoan egingo da, baldin eta elkarte onuradunak berariaz uko egiten ez badio eman zaion diru-laguntzari.

– Gainerakoa, gehienez ere %30a, elkarte onuradunak honako agiri hauek aurkeztutakoan:

a) Lehenengo ordainketan emandako dirua erabili dela zuritzen duen gastuen txostena. Txosten horrekin batera egindako gastuen jatorrizko ordain-agiriak aurkeztuko dira.

b) Bigarren ordainketa diru-laguntza eman zen urtean egin beharrean beste batean egiten bada, dagokion Foru Ogasunaren ziurtagiria aurkeztuko da, zeinean elkarteak zerga-eginkizunak beteta dituela adieraziko baita. Halaber, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egindako agiri bat ere aurkeztuko da, zeinek eskabidea egin duen elkartea harekin zorretan ez dagoela egiaztatuko baitu.

2.– Salbuespen gisa, kasu berezietan eta laguntzak esleitzeko batzordeak egitasmoaren ezaugarriak kontuan hartuta hala erabakitzen badu, diru-laguntza guztia ordainketa bakarrean eman ahal izango da.

14. artikulua.– Diru-laguntza zuritzea.

Onuradunek jasotako diru-laguntza guztia emandakorako erabili dela egiaztatzeko, 2004ko urtarrilaren 31 baino lehen Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzan ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:

a) Txosten teknikoa, zituzten helburuak zein mailatan bete dituzten azaltzen duena eta helburu bakoitza bete den mailari buruzko ebaluazioa egiten duena.

b) 2003. urteko gastuen oroit-idazkia. Idazki horretan idazkiari eransten zaizkion agiriak eta agiri horietan agertutako zenbatekoak adieraziko dira, diru-laguntza ematen zuen ebazpenean zehaztutako kontzeptuka taldekatuta, hain zuzen ere. Laguntza 13.1 artikuluan xedatutako eran ordaintzen bada, berriz, oroit-idazkiak eta ordainagiriek bigarren ordainketarekin ordaindutakoari egingo diote aipamen.

c) Diru-laguntza ematea berekin ekarri zuen beste edozein egintza edo zerbitzu egin dela egiaztatzen duen ziurtagiria.

15. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzen aldaketa.

Diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpena kasu hauetan aldatu ahal izango da: diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatzen badira, horien helburua betetzat ematen bada nahiz beste edozein erakunde publiko zein pribaturen laguntzak edo diru-laguntzak jaso badira. Horrelakoetan, Osasun sailburuordeak kitapen-ebazpena emango du eta bertan emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira.

16. artikulua.– Ez-betetzeak.

Elkarte onuradunak betebeharrak edo agindu honetan xedatutakoak beteko ez balitu edo ondoren aipatzen den egoeraren batean balego, bideratu beharreko izapideak bideratutakoan, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango litzateke eta jasotako laguntzak eta horien legezko interesak itzuli egin beharko litzaizkioke Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, halaxe xedatzen baitu Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak. Halaber, elkarte horren aurka egoki irizten den beste edozein ekimen ere bideratu ahal izango litzateke.

Diru-laguntza horiek diru-sarrera publikotzat joko dira ondorio guztietarako.

Osasun Saileko Osasun Publikoko zuzendariak izango du ez-betetzea dela eta, espedientea hasi eta ebazteko eskumena.

Zeri esaten zaio ez-betetze?

a) Laguntza jasotzeari, baldin eta horretarako beharrezko diren baldintzak betetzen ez badira.

b) Diruz lagundutako egintzak ez egiteari.

c) Helburua, zeinetarako laguntza eman baitzen, ez betetzeari.

d) Diru-laguntza ematean ezarri ziren baldintzak ez betetzeari.

e) Gastuak agindu honetan xedatutako eran eta epe barruan ez zuritzeari.

f) Aldez aurretik zehaztutako kontrol jarduerak oztopatzeari edo ez onartzeari.

g) Beste laguntza batzuk jaso direla eta, Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzari gertaera horren berri eman gabe, egintza baterako behar baino diru gehiago jasotzeari.

17. artikulua.– Diru-laguntza eman zaion egitasmoaren jarraipena.

Osasun Sailak egoki iritzitako gainbegirapen, ikuskapen eta egiaztapenak egingo ditu, xedapen honetan jasotzen diren arauak betetzen direla ziurtatzeko. Halaber, diruz lagundutako egitasmo eta egintzetako eduki eta emaitzak edozein unetan baliatu (erabilera publikoa) ahal izango ditu.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan jasotzen ez diren prozedura kontuetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emaniko idazkeran.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 25a.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRÍBAR.

I ERANSKINA
ANEXO I
IRABAZI ASMORIK GABEKO AUTOLAGUNTZA ELKARTE ETA TALDEEI OSASUN HEZKUNTZAKO
JARDUERAK ANTOLATZEKO EMANGO ZAIZKIEN DIRULAGUNTZAK JASOTZEKO ESKARIA
SOLICITUD DE AYUDA A ASOCIACIONES Y GRUPOS DE AUTOAYUDA SIN ÁNIMO DE LUCRO PARA
LA ORGANIZACIÓN DE ACTIVIDADES EN EL CAMPO DEL SIDA

ELKARTEAREN DATUAK

DATOS DE LA ASOCIACIÓN

Izen ofiziala	

Denominación oficial 	

Herria		P.K.

Localidad		C.P ...................

Helbidea		Tfnoa.	Faxa	

Domicilio		Telef. .......................	Fax

Elkarteen Erregistroko Inskripzio Zka.	 	IFZ

N° Inscripción Registro Asociaciones		NIF	

Kideen kopurua		Eskatzen den zenbatekoa ...................... euro

Nº de socios		Cantidad total solicitada ........................ euros

Zuzendaritza Batzordeko kideak
Composición Junta Directiva

	Izena	Kargua

	Nombre	Cargo que desempeña

				

				

				

				

				

				

PROIEKTUAREN LABURPENA	II. Eranskina bete	

RESUMEN DEL PROYECTO	Cumplimentar el Anexo II

BANKUKO DATUAK	Hirugarrenaren Datuen Altako inprimakia bete (III. Eranskina)

DATOS BANCARIOS	Cumplimentar el impreso de Alta de Datos de Tercero que aparece en el Anexo III

	Zigilua	Sinadura (izena eta kargua)

	Sello:	Firma (nombre y cargo):

OSASUNEKO SAILBURUORDE JAUNA. OSASUN SAILA

ILMO. SR. VICECONSEJERO DE SANIDAD. DEPARTAMENTO DE SANIDAD

.

II. ERANSKINA
ANEXO II

Laguntza partziala edo osoa eskatzen den jarduera dagoen programaren izena (orrialde berdin bat bete programa bakoitzerako)

Nombre del programa en el que se halla la actividad cuya subvención parcial o total se solicita(rellenar una página similar por cada programa)

...........................………………………………………………………………………………….………………….………

Programa zuzentzen zaion kolektiboa		

Colectivo a quien va dirigido el programa		

Kolektibo hori osatzen duten lagunen gutxi gorabeherako kopurua

Número estimado de personas que componen ese colectivo

……………………………………………………………………………………………….....................………….………

Programak 2003 urterako dituen helburuak
Objetivos del programa para el año 2003

1 helburua (hau bezalako atal bat bete helburu bakoitzerako)

Objetivo 1 (rellenar un apartado similar por cada objetivo)

Laguntza eskatzen den ekintzak eta ekintza horien aurreikusitako kostuak

Actuaciones cuya subvención se solicita y costes previstos de las mismas

Jarduera		Kostua

Actuación 	………………………………………………………………	Coste	

Jarduera		Kostua

Actuación 	………………………………………………………………	Coste	

Jarduera		Kostua

Actuación 	………………………………………………………………	Coste	

Jarduera		Kostua

Actuación 	………………………………………………………………	Coste	

Jarduerak zuzenduko dituen edo parte hartuko duen pertsonal arduraduna(adierazi berorien prestakuntza eta proiektuan izango duten partaidetzaren maila)	

Personal responsable que va a dirigir o participar en las actuaciones(especificar su preparación y grado de participación en el proyecto	

……………………………………………………………………………………………………………….………………

Elkarteko bertako pertsonak

Personas de la propia Asociación

……………………………………………………………………………………………………………….………………

Elkartetik kanpoko pertsonak (partaide diren Erakundearen datuak)

Personas de fuera de la Asociación / (datos de la Entidad a la que pertenecen)

2 helburua (hau bezalako atal bat bete helburu bakoitzerako)

Objetivo 2 (rellenar un apartado similar por cada objetivo)

Laguntza eskatzen den ekintzak eta ekintza horien aurreikusitako kostuak

Actuaciones cuya subvención se solicita y costes previstos de las mismas

Jarduera		Kostua

Actuación 	………………………………………………………………	Coste	

Jarduera		Kostua

Actuación 	………………………………………………………………	Coste	

Jarduera		Kostua

Actuación 	………………………………………………………………	Coste	

Jarduera		Kostua

Actuación 	………………………………………………………………	Coste	

Jarduerak zuzenduko dituen edo parte hartuko duen pertsonal arduraduna(adierazi berorien prestakuntza eta proiektuan izango duten partaidetzaren maila)	

Personal responsable que va a dirigir o participar en las actuaciones (especificar su preparación y grado de participación en el proyecto	

Elkarteko bertako pertsonak

Personas de la propia Asociación

……………………………………………………………………………………………………………….………………

Elkartetik kanpoko pertsonak (partaide diren Erakundearen datuak)

Personas de fuera de la Asociación (datos de la Entidad a la que pertenecen)

III. ERANSKINA / ANEXO III

DATUEN ALTA / HIRUGARREN INTERESATUA

ALTA DE DATOS / TERCERO INTERESADO

HIRUGARRENAREN EZAGUPENERAKO DATUAK

DATOS IDENTIFICATIVOS DEL TERCERO (A)	

(1) N.A.N / I.F.K.

D.N.I. / C.I.F. 	

(2) Bi abizenak eta izena / Sozietatearen izena

Dos apellidos y nombre / Razón Social	

	

HELBIDERATZE-DATUAK

DATOS DE DOMICILIACIÓN (B)	

Helbidea

Domicilio	

Posta Kodea Udala

Código Postal……………Población	

Lurraldea

Provincia	

BANKUAREN DATUAK

DATOS BANCARIOS (C)	

(1)	Bankua

	Banco 	nnnn 	

(2) Agentzia

	Agencia 	nnnn 	

(3) K.D 	 K/Korrontea

	D.C. 	nnnn 	C/Corriente nnnnnnnnn 	

(4) Jabea

	Titular........	

	Bankuaren adostasuna	Hirugarrenaren adostasuna	Sailaren onespena	Kontabilitatearen onespena

	Conforme Banco	Conforme Tercero	VºBº Departamento u Organismo	 VºBº Contabilidad

	Sinadura eta zigilua	Sinadura eta zigilua	Baimendutako sinadura eta zigilua	Baimendutako sinadura

	Sello y Firma (D)	Sello y Firma (E)	Sello y Firma autorizada (F)	Firma autorizada (G)


Azterketa dokumentala