Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2003ko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2150

EBAZPENA 2003ko martxoaren 28koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, Lanbide Hastapeneko 2. ikasturtean matrikulatuta dauden ikasleentzat Lanbide Heziketako Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proben deialdia egiten duena.

1998ko martxoaren 10eko Aginduak, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko prozesua arautzen duenak, ezartzen du 2.1.1 artikuluan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero egin dezakeela heziketa-zikloetan sartzeko proba baten deialdia.

Horretan oinarrituta, hona hartutako,

EBAZPENA:

Lehena.– Lanbide Heziketako Erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko 2003ko proben deialdia egitea Lanbide Hastapeneko 2. ikasturtean matrikulatuta dauden ikasleentzat.

Bigarrena.– Erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba.

1.– Lanbide Hastapeneko 2002-2003 aurtengo ikasturtean 2. Ikasturtean matrikulatuta egon beharra dago erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko 2001eko abenduaren 11ko Aginduan (EHAA,02/01/16) araututako proba egin ahal izateko:

2.– Probaren edukia ezartzeko erreferentzia izango dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arloetako helburu orokorrak (ekainaren 21eko 213/1994 Dekretua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma ezartzen duena, 94-08-17ko EHAA). Gainera, probak baloratuko ditu erdi-mailako Lanbide Heziketa Berezia etekina ateratzeko moduan egiteko behar diren ezagutzak eta gaitasunak edukitzea.

Probaren edukia bi zatitan banatzen da:

– Soziolinguistikoa – gizarte-trebetasunak eta komunikaziorako trebetasunak.

– Zientifiko-teknologikoa – tresna zientifikoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egin daiteke proba.

3.– Erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba bakarra da edozein dela ere egin nahi den heziketa-zikloa.

Hirugarrena.– Izena ematea eta informazioa.

Probak egin ahal izateko, interesdunek:

– Eskabidea bete behar dute Erdi-mailako heziketa-zikloa egin nahi duten ikastetxen den, epearen barruan.

– Probarako izena eman behar dute horretarako aterako den inprimakian (I. eranskina).

– LHIK-k egindako agiria erantsi beharko dute, Lanbide Hastapeneko 2. mailan matrikulatu eta ari direla ziurtatzen duena.

Proba Euskal Autonomia Erkidegoko edozein lurralde historikotan egin daiteke. Eskaeran jarri behar da zein lurralde historikotan egin nahi den.

Izena eman duten ikasleen eskaera-inprimakien kopia bidali behar die ikastetxeak (I. eranskina) Osabidezko, Lanerako eta Helduen Hezkuntzaren lurralde-atalera, izena aurretik emateko epea amaitu eta handik bi egunetan.

Izena non eman duten interesdunek, ikastetxe horrek eman behar die probaren edukiaren, egunaren eta abarren berri.

Laugarrena.– Probak egitea.

1.– Proben egutegia:

Soziolinguistika: maiatzak 29/ 15:00.	

Zientifiko-teknologikoa: maiatzak 29/ 16:45.	

2.– Probak non izango diren:

Araba: Federico Baraibar. BHI. Nieves Cano 14. 01006 Vitoria-Gasteiz.

Bizkaia: Elorrieta-Erreka Mari G.B.L.H.I. Lehendakari Aguirre, 184. 48015 Bilbao.

Gipuzkoa: Xabier Zubiri-Manteo. BHI. Jose Mig. Barandiaran. 12. 20013. Donostia-San Sebastián.

Ikastetxe horietako idazkaritzak zaindu behar ditu ariketak, emaitzak eta ikasleen espedienteak.

Hezkuntzako ikuskaritza teknikoak ikuskatuko du prozesu osoa, eta aholkularitza eskainiko du.

Bosgarrena.– Proben emaitzak eta erreklamazioak.

2003ko ekainaren 4an, 12:00etan, probak egin direneko ikastetxearen iragarki-taulan jarriko dira jendaurrean probaren emaitzak. Une horretatik hasi eta ekainaren 5eko 12:00ak arte erreklamazioak egiteko epea dago. Ereklamazioak ikastetxeko idazkaritzan egin daitezke.

Erreklamazioei buruzko ebazpena ikastetxearen iragarki-taulan jarriko da 2003ko ekainaren 6an goizeko 13:00etan.

Seigarrena.– Proben egiaztagiriak.

Proba gainditu duten ikasleen egiaztagiriak jaso ditzakete proba egin duteneko ikastetxeko idazkaritzan 2003ko ekainaren 4tik aurrera.

Zazpigarrena.– Plazak gordetzea.

Heziketa-zikloko toki guztien %25 gordeko dira sarbide-probatik datozen ikasleentzako. Probatik datozenek ez badituzte toki horiek guztiak betetzen, soberan geratutakoak batuko dira sarbide zuzenaren bidez eskainitako tokiekin.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Ebazpen hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara eman eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Ebazpen honetan prozedura arloan arautzen ez den guztiari azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa ezarriko zaio.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 28a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.

I. ERANSKINA
ERDI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOETARA SARTZEKO PROBETAN
LANBIDE HASTAPENEKO 2. IKASTURTEAN MATRIKULATUTA
DAUDENENTZAKO IZENA EMATEKO ESKABIDEA

	(Ikasleak bete behar du.)

			

	ZEIN IKASTETXETAN EMAN DUZU IZENA? _____________________________________________	

	ZEIN ZIKLO EGIN NAHI DUZU? ________________________________________________________		

			

	IKASLEARI BURUZKO DATUAK:		

			

		ABIZENAK: ________________________________________________		

				

		IZENA: _______________________		

				

		JAIOTZE-DATA: ___________ NAN: _____________ (NANaren fotokopia aurkeztu behar duzu)		

			

	AZTERKETA ZEIN LURRALDETAN EGINGO DUZU?

	Azterketa zein hizkuntzatan egin nahi duzu? Gazteleraz n Euskaraz n

	 		

			

	ERANTSITAKO AGIRIAK:		

	NANen fotokopia n

	 LHIK-k egindako agiria, Lanbide Hastapeneko 2. Mailan matrikulatu eta ari dela ziurtatzeko n

	 		

			

	............................n, 2.....ko ........aren

		

			

			

			

	(Ikastetxeak bete behar du)

	

&#9;Eskabidearen zk. <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Sarrera-eguna <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=6>n &#9;Ikastetxearen zigilua&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;

OHARRA: ikastetxeak eraman behar du Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzara (Osabidezko, Lanerako eta Helduen Hezkuntzako unitatea) izena aurretik emateko epea bukatu eta bi egunetan, agiri honen fotokopia (behin ondo beteta) eta azterketa egin ahal izateko aurkeztutako agiriak.


Azterketa dokumentala