Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2002ko abuztuaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4572

AGINDUA, 2002ko uztailaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2002-2003 ikasturtean Eskolatzeko Programa Osagarriak garatzeko dirulaguntzak emateko deia egiten duena.

Euskal Eskola Publikoaren otsailaren 19ko 1/1993 Legeak neurri positiboak hartzea aurreikusten du diskriminazio egoerak desagerrarazten laguntzeko eta hezkuntzarako eskubidea benetan erabil dadila bermatzeko.

Ekainaren 23ko 118/1998 Dekretuak, hezkuntza premia bereziko ikasleei eskola orohartzaile eta integratzailearen esparruan eman beharreko erantzuna arautzekoak, 23.3 artikuluan ahalmena ematen dio hezkuntza administrazioari Eskolatzeko Programa Osagarriak ezartzeko salbuespeneko egoerei erantzuteko. Programa horiek zuzenean hezkuntza administrazioak ezar ditzake edo hezkuntzan esku hartzen duten beste erakunde eta entitateekin hitzarmenean, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak har ditzakete aldi baterako, Hezkuntzari laguntzeko zerbitzuei jarraituz, baldin eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren esparru orokorrean hartutako neurriak nahikoak izan ez badira.

Ildo horretatik, 24. artikuluan eskolara egokitzeko zailtasun larriko egoeren ondorioz hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei eskaini beharreko arreta berezia aipatzean, 3. puntuan dio aldi baterako eta salbuespen gisa Eskolatzeko Programa Osagarriak ezar litezkeela, ikasleei jarrera positiboak garatzen laguntzeko, bai beren hezkuntza prozesuari dagokionez, bai ikaskide eta irakasleei dagokienez eta bai beren gizarte inguruneari dagokionez, horrela lortuko baita ikasleak bere egokitze pertsonalean aurrera egitea eta, ahal den neurrian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburuak lortzea.

Eginbehar horiek zehaztu eta garatzeko argitaratu da 2002ko maiatzaren 7ko Agindua, 1998ko uztailaren 30eko Agindua aldatzen duena. Agindu horrek hezkuntzaren arloko hainbat ekintza arautzen ditu gizarte eta kulturaren aldetik egoera txarrean dauden ikasleentzat, eta baita zenbait neurri ere eskolara egokitzako zailtasun larriak dituzten ikasleentzat.V. kapituluan arautzen dira Eskolatzeko Programa Osagarriak.

Eskolatzeko Programa Osagarrien oinarrizko alderdiei buruzkoa finkatu ondoren, hau da, egoera, baldintza, helburu eta hartzaileei buruzkoa, eta programa hauek gauzatzeko 15. artikuluan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza-hitzarmenak sinatzeko aukera aurreikusten denez gero, Agindu honen egitekoa da programa horiek aurrera eramateko baldintza materialak ezartzea. Baliabide horiekin lagunduko die hezkuntza administrazioak programak garatu behar dituzten ikastetxeei, lehen aipatutako arauek aurreikusitakoak baitira.

Baliabide horiek ez dira homogeneoak eta ez dira, ahal dela, salbuespenezkoak izango. Horregatik, alde batetik malguak izan behar dute eskaera egiten duten ikasleei egokitzeko, eta bestetik, ez dira homogeneoak izango, eta errespetatu eta erabiliko dute, ahal den neurrian, ikaslea txertatuta dagoen hezkuntza ingurune orokorra.

Programa horiek honako zentro hauetan emango dira: ikastetxe publikoetan, diru publikoz lagundutako pribatuetan eta lankidetza-hitzarmenen bidez lagundutako zentroetan, dela udalekin, mankomunitateekin edo horiek sortutako erakundeekin egindako hitzarmen bidez, dela irabazasmorik gabeko erakunde pribatuekin egindakoen bitartez.

Ikastetxe publikoek eta diru publikoz lagundutakoek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren baimena beharko dute, beren hezkuntza-proiektua aurkeztu ondoren.

Udalekin, mankomunitateekin edo horiek sortutako erakundeekin egindako lankidetza-hitzarmenen bidez edo irabazasmorik gabeko erakunde pribatuekin egindakoen babesean emandakoak direnean, Eskolatzeko Programa Osagarriek aurrez izan beharko dute Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren baimena eta urteroko deialdian lehiaketa sistemaren bitartez emandako dirulaguntza.

Agindu honen helburua deialdi horietako baldintza orokorrak ezartzea da.

Agindu hau irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren IX. Idazpuruan ezarritakoaren babesean ematen da, dekretu horrek onartu baitzuen Euskadiko aurrekontu araubideari buruzko testu bateratua, beti ere baztertu gabe urtarrilaren 23ko 1/2002 Legeak, edo maila bereko beste xedapenek, emandako baimenak.

Guzti horregatik

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Helburua.

Agindu honen helburua udalei, mankomunitateei edo hauek sortutako erakundeei, eta irabazasmorik gabeko erakundeei deia egitea da, eskolatzeko programa osagarriak garatzeko dirulaguntzetarako deia, 2002ko maiatzaren 7ko Aginduak, 1998ko uztailaren 30eko Agindua aldatzen duena, 14.2 artikuluan zehaztutako baldintzetan. Agindu horrek hezkuntzaren arloko hainbat ekintza arautzen ditu gizarte edo kulturaren aldetik egoera txarrean dauden ikasleentzat eta eskolara egokitzeko zailtasun larriak dituzten ikasleentzat.

Programak, eskatzen dituzten ikasleak bizi diren tokietan kokatuko dira. 2002-2003 ikasturterako programa hauen beharra aurreikusita dago hiri hauetan:

Donostia.

Errenteria.

Barakaldo.

2. artikulua.– Zenbatekoa.

2002-2003 ikasturtean programa horiek garatzeko erabiliko den diru kopurua 232.000 eurokoa da. Gehienezko diru kopurua proiektuko 58.000 eurokoa izango da.

Zuzendutako zenbateko osoa alda liteke, eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren beste laguntza programen ondorioz aurrekontu ahalmen ez agortuen arabera, beti ere ebazpena egin baino lehen. Guzti hau Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak ebazpen bidez emango du ezagutzera.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte:

1.1.– EAEko udalek, mankomunitateek edo horiek sortutako erakundeek.

1.2.– Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten irabazasmorik gabeko erakunde pribatuek.

2.– Ez dute deialdi honetan parte hartzerik izango:

2.1.– Ez batzuek eta ez besteek, baldin eta izaera bereko dirulaguntzak jaso izanagatik zehatzeko edo itzultzeko prozedura baten pean badaude.

2.2.– Alor honetan prestakuntza ekintzetarako hitzarmenak sinatuta dauzkatenek, edo beren aurrekontuaren %50 baino handiagoko dirulaguntza beste nonbaitetik jasotzen dutenek.

4. artikulua.– Eskolatzeko Programa Osagarrietako partaideak.

1.– 14 urtez gorako eta 16 urtez beherako ikasleak, Eskolatzeko Programa Osagarrietan parte hartzeko gai direnak, 1998ko uztailaren 30eko Agindua aldatzen duen 2002ko maiatzaren 7ko Aginduaren 14.1 artikuluan zehaztutako baldintzetan. Agindu horrek hezkuntzaren arloko hainbat ekintza arautzen ditu gizarte edo kulturaren aldetik egoera txarrean dauden ikasleentzat eta eskolara egokitzeko zailtasun larriak dituzten ikasleentzat.

2.– Programa hasten den egunerako 14 urte beteta izan beharko dituzte. 16 urteak kontatzeko dagokion urteko abenduaren 31 hartuko da kontuan.

3.– Eskolatzeko Programa Osagarrietako ikasleak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proposatuko ditu, lurralde bakoitzeko Pedagogi Berrikuntzako Lurralde-Burutzen bitartez, 1998ko uztailaren 30eko Agindua aldatzen duen 2002ko maiatzaren 7ko Aginduaren 16. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Agindu horrek hezkuntzaren arloko hainbat ekintza arautzen ditu gizarte edo kulturaren aldetik egoera txarrean dauden ikasleentzat eta eskolara egokitzeko zailtasun larriak dituzten ikasleentzat.

5. artikulua.– Irakasleak.

1.– Prestakuntza-arloak emango dituzten irakasleek osatuko dute elkarrekin lan egingo duen prestatzaile taldea. Hona hemen talde horren osaera:

– Oinarrizko lanbide-teknikak irakatsiko dituen Lanbide Heziketako irakasle teknikoa, kasuan kasuko lanbidean aditua izan beharko duena.

– Oinarrizko prestakuntza irakatsiko duen irakasle bat, unibertsitateko diplomatu edo lizentziatua. Komunikazio arloa eta, zientzia eta teknologia arloa.

2.– Halaber, programan jarraipenarekin esku hartzen duten beste profesional batzuek ere (Psikologoak, Gizarte-hezitzaileak, Gizarte-laguntzaileak, Gorputz-hezkuntzako irakaslea) prestatzaile taldean parte hartu ahal izango dute.

Irakasleen kontratuak ikasleen ikasturteak baino sei aste gehiago iraungo du gutxienez.

Ikaslerik gabeko aldia (eskolarik gabeko garaia, beraz) ondoko lan hauek egiteko egokia den moduan antolatuko da:

a) Ikasturte-hasiera.

– Ikasleei egiteko elkarrizketak.

– Hasierako ebaluazioa.

– Ikasgelako curriculum-materialak eta programazioa egitea.

b) Ikasturte-amaiera.

– Ikasleen azken ebaluazioa.

– Ebaluazioa eta ikasturteko emaitzak.

– Azken txostena eta txosten ekonomikoa egitea.

6. artikulua.– Hitzarmena.

Diru-laguntza jasotzeko, hitzarmena sinatu beharko da hautatzen den udal, mankomunitate edo erakunde publiko eta dirua irabazteko asmorik ez duten erakunde pribatu bakoitzaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren artean, esleipenaren erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengo hilaren barruan. Agindu honetako III. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa izan beharko da hitzarmena.

Hitzarmen horretan, adieraziko da zein ardura hartu duten alderdiek, programa diru-laguntzaren zenbatekora egokitzeari begira, zeintzuk dira programa antolatu eta garatzeko orientabideak, eta Agindu hau indarrean jartzearekin lotutako beste hainbat kontu.

7. artikulua.– Eskabideak.

1.– I. Eraskinan agertzen den eskaera ereduan egingo dira eskabideak, eta egiten dituen erakundeko legezko ordezkariak izenpetuko ditu.

2.– Eskabideekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

2.1.– Udalek edo mankomunitateek sortutako erakundeetako eta dirua irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatuetako ordezkariak zein ordezkapen-gaitasun duen egiaztatzen duen ziurtagiri bat aurkeztuko du

2.2.– Udal, mankomunitate edo erakunde publikoek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

2.2.1.– Eskabidea egiten duen erakundeko legezko ordezkariaren zinpeko adierazpena. Bertan adierazi behar da ez duela inolako hitzarmenik sinatu beste herri erakunde edo erakunde pribatu batzuekin, programa horretarako diru-laguntza jasotzeko. Horrela bada, diru-laguntza ezin da programako gastuen % 50 baino handiagoa izan, eta gainera, zehaztu egin behar da zenbateko diru-laguntza den.

2.3.– Dirua irabazteko asmorik ez duten erakunde pribatuen kasuan:

2.3.1.– Erakundeko idazkariaren ziurtagiria, dagokion organoak diru-laguntza eskatzea erabaki duela egiaztatzeko. Diru-laguntzaren helburua eta zenbatekoa zehaztu beharko da.

2.3.2.– Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia konpultsatua.

2.3.3.– Ordaindu beharreko zergak, gizarte-segurantzakoak barne, egunean dituela adierazten duen egiaztagiria.

2.3.4.– Erakundearen eraketa-akta, legezko ordezkariaren izendapena eta NAren kopia.

2.3.5.– Erakundeko Estatutuen fotokopia konpultsatua edo legezko kopia.

2.3.6.– Eskabidea egiten duen erakundeko legezko ordezkariaren zinpeko adierazpena. Bertan adierazi behar da estatuko edo nazioarteko herri-erakunde edo erakunde pribatuek emandako diru-laguntzarik jasotzen den edo, programa horretarako diru-laguntza jasotzeko, hitzarmenik sinatu duen. Diru-laguntzarik jasotzen bada edo hitzarmena sinatu badu, diru-laguntza ezin da programako gastuen %50 baino handiagoa izan, eta gainera, zehaztu egin behar da zenbateko diru-laguntza den eta zein erakundek ematen duen.

3.– Udal, mankomunitate, berariaz sortutako erakunde edo dirua irabazteko asmorik ez duten erakunde pribatuek, programako proiektua aurkeztu beharko dute.Proiektu honek ondoko puntu hauek jasoko ditu:

a) Pedagogi irizpideak : Helburu orokorrak, metodologia eta ikasturtea ebaluatzeko prozedurak.

b) Prestakuntza-planaren eskema. Egutegia, Hezkuntza Sailak DBHrentzat proposatutakoari egokitua.

c) Ikastetxe bakoitzeko erreferentziazko pertsonen zehaztapenarekin etorkizko eta abegi-zentroen artean ezarritako koordinazio eta ikaslearen jarraipen plana.

d) Orientazio plana.

e) Azpiegitura eta giza baliabide eta baliabide material erabilgarriak.

f) Gastuen aurrekontua.

8. artikulua.– Aurkezteko tokia eta epea.

1.– Aurreko artikuluan aipatutako eskabide eta agiriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko dira, erakundea non dagoen edo helbidea non duen, halako Lurralde Historikokoan alegia; edo, hala badagokio, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan aipatutako tokietakoren batean, hilabeteko epean xedapen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

2.– Eskabideak aurreko artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen ez baditu, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak, deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketaren ardura duenez, erakunde interesdunari eskatuko dio 10 eguneko epean hutsa zuzen dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala. Horrela egingo ez balu, eskaerari uko egin diola ulertuko da eta artxibatu egingo da,Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71.1 artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraituz.

9. artikulua.– Eskabideak bidaltzea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Lurralde Ordezkaritzetako Osabidezko eta Helduen Hezkuntza Zerbitzuak Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara bidaliko ditu eskabide horiek, udalek, mankomunitateek, horiek sortutako erakundeek eta dirua irabazteko asmorik ez duten erakunde pribatuek aurkeztutako agiriekin batera, hamar laneguneko epean.

2.– Eskabide bakoitzari erantsiko zaio aipatutako lurralde-zerbitzuek egindako txosten bat. Txosten horretan adieraziko da zenbateraino komeni den eskatutako diru-laguntza ematea, baita zein lotura dagoen eskabidean ageri diren jardueren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak kolektibo horiei laguntzeko emandako gomendioen artean ere.

10. artikulua.– Hautaketa-Batzordea.

1.– Batzorde batek aztertu eta hautatuko ditu eskabide guztiak. Ondoko hauek izango dira batzorde horretako kide:

– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo berak eskuordetzen duen pertsona bat.

– Lurralde Ordezkaritzetako Osabidezko eta Helduen Hezkuntza Zerbitzuko kideen artean horretarako hautatutako pertsona bat.

– Osabidezko, Lanerako eta Helduen Hezkuntza Zerbitzuko kide bat, horretarako izendatua.

2.– Hautaketa-Batzorde horrek, 11. artikuluan zehaztutako aukeraketa-irizpideak oinarri hartuta, lehentasunen arabera zerrendatuko ditu eskabideak eta ebazpen proposamena igorriko dio Hezkuntza sailburuordeari.

Eskabideren bat deialdiarekin bat ez badator, beste zerrenda batean ezarriko da, dagokion agiri eta guzti.

11. artikulua.– Hautatzeko eta kuantifikatzeko irizpideak.

1.– Diru-laguntzak emateko (lehiaketa-prozedura bidez egingo dena), ondoko irizpide hauek kontuan izanik, eskabideen lehenespen bat ezarriko da:

a) Gazte-talde horiei laguntzeko Eskolatzeko Programa Osagarrien inguruan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezarritako irizpideekin bat etortzea, 3 puntu gehienez.

b) Jarduera-proiektuaren kalitatea, eta pedagogi irizpideek eta Eskolatzeko Programa Osagarrien helburu eta planteamendu orokorrak elkarren artean duten lotura, 3 puntu gehienez.

c) Programan erabiltzeko giza baliabide eta baliabide materialak, 2 puntu gehienez.

d) Langileen soldatei eta funtzionamendu-gastuei dagokien gutxi gorabeherako aurrekontua, 2 puntu gehienez.

12. artikulua.– Onespena edo ukoa.

1.– Hezkuntza sailburuordearen ebazpenez onetsiko edo ukatuko dira diru-laguntzak, Hautaketa-Batzordearen proposamenez. Sei hilabeteko epean hartu beharko da erabaki hori eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean hasiko da epea. Erakunde esleipendunei jakinaraziko zaie erabakia eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

2.– Epea amaitu ondoren interesdunari dagokion ebazpenik jakinarazi ez bazaio, ezetsi egin dela ulertu beharko da.

3.– Deialdi honetako diru-laguntzez gain beste edozein erakunde publikok edo pribatuk xede berarekin eman ditzakeenak ere jaso ahal izango dira, baina baldin eta xede berarekin lortutako diru-laguntzen kopuruak koste orokorra gainditzen ez badu eta Agindu honen 2. artikuluan ezarritakoa betetzen bada.

Aipatutako xederako lortutako diru-laguntzen kopuruak koste orokorra gainditzen badu, koste orokorretik gorako diru-zenbatekoa kenduko zaio deialdi honen ondorioz emandako diru-laguntzaren kopuruari.

4.– Eskolatzeko Programa Osagarrietan parte hartzen dituzten taldeek diru-laguntza lortzeko, balorazioan 5 puntu lortu beharko da gutxienez.

13. artikulua.– Diru-laguntza ordaintzea.

Diru-laguntza hiru epetan ordainduko da.

Lehenengoa diru-laguntzaren %40 eta %50 bitartekoa izango da eta hitzarmena sinatutakoan ordainduko da, aurrekontu baliakizunen arabera.

Bigarrena, kopuru guztiaren %50 eta %40 bitartekoa izango da eta 2003ko bigarren hiruhilekoan ordainduko da.

Ehuneko zenbateko hauek diru laguntza ematen duen ebazpenean zehaztuko dira.

Gainontzeko %10a ikasturtearen bukaeran ordainduko da, 14.5 eta 15.1 artikuluetan aipatutako agiriak aurkeztu ondoren.

14. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

1.– Onartu beharko dute esleitutako diru-laguntza. Ildo horretan, diru-laguntza esleitu zaiela jakinarazteko agiria jasotzen denetik hasita 15 eguneko epea izango dute erakunde onuradunek diru-laguntzari uko egiten diotela adierazteko; eta horrela eginez gero, berariaz eta idatziz egin beharko dute; osterantzean, onartu egiten dutela ulertuko da.

2.– Diru-laguntza xede jakin baterako esleituko denez, horretarako baino ezin izango da erabili, baldin eta 17. artikuluan ezarritakoa aplikagarria gertatzen ez bada.

3.– Ekonomi Kontrolerako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eman beharko zaizkie beraiek eskatutako argibide guztiak, beti ere deialdi honen ondorioz jasotako diru-laguntzen gainean erakunde horiek dituzten eginkizunen barruan.

4.– Eskatzaileak honako gastu hauek hartuko ditu bere gain: programa egiteko lokalenak, lokal horiek konpontzeko eta kontserbatzeko lanenak, eta Eskola Aseguruak beste prestazio eskaintzen dituen aseguru batean ikasleak izena ematearenak.

5.–Ikasturtea amaitutakoan, erakunde onuradunek bi hilabete izango dituzte programaren emaitzak ebaluatzeko oroitidazkia Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan aurkezteko. Txosten horretan ondoko hauek jaso behar dira:

5.1.– Programaren garapenaren laburpena eta, hala balegokio, ikasturteko lehenengo hiruhilekoan aurkeztutako hasierako txostenari edota diru-laguntza eskatzeko egindako programaren proiektuari egin zaizkien aldaketak.

5.2.– Taldeka edo banaka lortutako helburuak, programaren proiektuan aurreikusitako helburuak oinarri harturik.

5.3.– Emaitzen analisia, jarduera-proiektuaren egokitzapena erabakitzeko asmoz eta, honen ondorioz, egin beharko diren aldaketak proposatzeko.

15. artikulua.– Diru-laguntzaren justifikazioa.

1.– Ikasturtea amaitutakoan, erakunde onuradunek Hezkuntzako Lurralde-Ordezkaritzan, bakoitzak berean, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte bi hilabeteko epean:

– Irakasleen nomina guztien fotokopia konpultsatua.

– Diru-laguntza nola erabili den egiaztatzen duten ordain-agiriak eta fakturak.

– Diru-laguntzari esker erosi den material inbentariagarria erakundeko inbentarioan sartu dela dioen ziurtagiria, erakundeko arduradunak egina.

– Emandako diru-laguntzaren helburua eta zertarakoa bai eta izendatutako diru-zenbatekoak ere bete egin direla egiaztatzen duen agiria, erakundeko arduradunak egina.

2.– Aipatutako agirien kopia bidaliko da Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara, eta horrekin batera, tokian tokiko lurralde-ordezkaritzako Osabidezko eta Helduen Hezkuntza Zerbitzuak egindako txosten bat ere bai.

16. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzen edozein aldakuntzak, baldin eta deialdiaren helburua bete bada, eta, hala gertatuz gero, aurrekoez gain beste edozein erakunde publiko eta pribaturengandik beste diru-laguntza edo laguntzak ere jasotzeak diru-laguntzak ematen dituen ebazpena aldatzea ekar dezake. Beharrezko izanez gero, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak kontuak garbitzeko erabakia hartuko du eta, bertan, emandako diru-laguntzen kopuruak doituko dira.

17. artikulua.– Baldintzak ez betetzea.

1.– Jasotako diru-laguntzak eta aplikagarri diren legezko interesak honako egoera hauetan bueltatu egin beharko dira:

a) Osabidezko eta Helduen Hezkuntza Zerbitzuek egindako txostenek argi uzten dutenean proiektuek ez dutela aurrikusitako helbururik lortzen.

b) Agindu honetan ezarritako zerbait betetzen ez denean.

c) EAEko aurrekontuaren pentzutan emandako diru-laguntzen onuradunei dagozkien betebeharretariko edozein betetzen ez denean, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren arabera (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA). Dekretu horretan onartu egiten da Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea.

2.– Baldintzak ez betetzea gerta dadinean, itzultzeko erabili beharreko prozedura lehen aipatutako azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (1992-02-07ko EHAA) xedatzen denaren araberakoa izango da.

Diru-laguntza kontzeptuan behar ez bezala jasotako diru kopuruak itzultzea abuztuaren 31ko 212/1998ko Dekretuak adierazi bezala egingo da, beti ere Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren izenean. Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen du.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek administrazio- bidea agortzen duenez, interesdunek, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo hilabiko epean, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar ditzakete.

Bigarrena.– Agindu honetan aurreikusi gabeko orotarako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioena hartuko da oinarri.

Hirugarrena.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendariari baimena ematen zaio agindu hau betearazteko behar diren arau edo neurriak hartzeko.

Laugarrena.– Agindu hau indarrean hasiko da EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko uztailaren 23a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

I. ERANSKINA

ESKEIDAZKI EREDUA

	..................................................................

Jaunak/Andereak, .	................................... Erregistroan

	................ zenbakiz inskribatuta dagoen ....................

	...........................................ko (Erakundearen izena)

titular den eta identifikazio fiskaleko 	................. zenbakia

izan, 	............................ Lurralde Historikoko

	..............................–n egoitza izan eta

zenbakidun telefonoa duenak, honako hau

EMATEN DU ADITZERA: .	

eta Eskolatzeko Programa Osagarrirako dirulaguntzak emateari buruzko

HONAKO HAU ESKATZEN DIO JN. T.A. HORRI: .................. euroko dirulaguntza eman dakiola, programaren aurrekontu osoaren ehuneko ...... hartzen duena.

..................., 2002ko ...........k .......

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendari Jaun T. Argia.

Eskatzaile jaunak/andereak.

II. ERANSKINA

PROIEKTUAREN XEHETASUN OROKORRAK

1. ESKEA EGITEN DUEN ENTITATEA: ..................................	

	(Pertsona juridikoen eta orokorrean entitateen identifikazio-kodea).	

2. LEGEZKO ORDEZKARIA.	

Abizenak: 	

Izena: 	

Helbidea: 	

Telefonoa: 	

3. BEREAK DIREN BALIABIDEAK.	

A) BERE BALIABIDEAK.

– Langileak: Arreta hartzen duten monitoreak.	

	IZEN-ABIZENAK	IRAKASTEN 	TITULAZIO 	KATEGORIA 	

		DUEN ALORRA	AKADEMIKOA	PROFESIONALA

				

				

				

				

				

				

				

				

				

				

– Azpiegitura.	

	EGOITZA	AZALERA (m2)	GELA-KOPURUA	TAILER-KOPURUA

				

				

				

				

				

B) JARDUERAREN AURREKONTU OSOA.

	– Langileak:	............................	

	– Jardunerako gastuak:	............................	

	– Ekipamendua:	............................	

		GUZTIRA: .................	

4. ESKATUTAKO DIRULAGUNTZA: .................. euro, guztirakoaren % ....	

5. DENBORALIZAZIOA.	

5.1. Proiektuaren hasiera eta amaiera egunak.

	– Hasiera: ................	

	– Amaiera: ................	

5.2. Arretaren ordu-banaketa.

	– Ikastaroko orduak: ................	

	– Asteko orduak: ....................	

5.3. Ordu-banaketa arloka (astekoa).

	– Arloa: ..................	

	– Arloa: ..................	

	– Arloa: ..................	

6. LANBIDE-PROFILAK. Programa emateko beharren justifikazioa:	

	LANBIDE-PROFILA	ZERGATIAK	

		

		

		

		

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILAREN ETA

Vitoria-Gasteizen, 2002ko ......................................

BILDURIK

Batetik, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua den ANJELES IZTUETA AZKUE anderea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiaren izenean eta hura ordezkatuz.

Eta bestetik,

ADIERAZTEN DUTE

I.– Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako, urriaren 3ko, 1/1990 Lege Organikoak (LOGSE) hezkuntzako ezberdintasunak konpentsatzeari dagokionez V. tituluan adierazten duenez, aginte publikoek, egoera txarrean dauden pertsona, talde eta lurralde-eremuak berdintzeko ekintzak garatuko dituzte eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak jarriko dituzte. Era berean, hezkuntza-politika konpentsatzaileek hezkuntza-sistemaren eragina sendotuko dute, faktore sozial, ekonomiko, kultural, geografiko, etniko edo bestelakoetatik datozen ezberdintasunak saihestuz.

II.– Hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleentzako erantzuna antolatzen duen ekainaren 23ko 118/1998 Dekretuan, gizarte edo kultura-egoera txarrekin lotutako aldi baterako beharrizan bereziak dituzten ikasleak sartzen dira, bai eta, jokaeran dituzten arazo larrien ondorioz gizartean eta eskolan integratzeko arazo garrantzitsuak dituztela eta, eskolatze-aldian laguntza edo arreta jakinak eskatzen dituzten ikasleak ere.

III.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1998ko uztailaren 30eko Aginduak, 2002ko maiatzaren 7ko Aginduak aldatutakoak, gizarte edo kultura-egoera txarrean dauden ikasleentzako hezkuntza-jarduera eta eskolara egokitzeko zailtasun larriak dituzten ikasleentzako interbentziorako neurriak arautzen ditu. Agindu horretan zehazten denez, Eskolatze Programa Osagarriek helburu daukate hezkuntza-beharrizanei erantzuteko ohiko eta berariazko bide guztiak agortu dituzten eta gizarteratzeko edo eskolara egokitzeko arazo larriak dituzten 16 urtetik beherako ikasleei erantzutea.

IV.– Eskolatze Programa Osagarri hauek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasketak egiteko aukera emango dute, bai astean ikaslearen ordutegitik hainbat ordu hartuz, bai aldi jakin batean ordutegi osoa hartuz, kanpoko berariazko unitateetan. Ohiko sistemara berriz ere egokitzeko edo helduen bizitza aktiboan sartzeko baliagarrien diren alderdiak bultzatuko dira, ikasketa-plana ikasle horien beharretara egokituz eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak garatu behar dituen oinarrizko gaitasunei uko egin gabe. Nolanahi ere, programa horietan parte hartzen duten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean egon beharko dute matrikulatuta eta ikastetxe horretako ikasleak izango dira ondorio guztietarako.

V.– Hitzarmen honek helburu dauka Eskolatze Programa Osagarria burutzea, ..........................................., honako klausula hauek oinarritzat harturik:

ARAUAK

Lehenengoa.–

garatuko du aurkeztutako proiektua oinarritzat harturik, 16 urtetik beherako gazteei arreta emateko, 1998ko uztailaren 30eko Aginduak, 2002ko maiatzaren 7ko Aginduak aldatutakoak, programa horietan sartzeko ezarritako prozesuari jarraiki. Horretarako, proiektua burutzeko beharrezkoak diren material eta giza-baliabideak jarriko ditu.

Bigarrena.–

Hirugarrena.–

lotutako lanari buruzko Memoria osoa egingo du. Memoria 2002-2003 ikasturtea amaitutakoan aurkeztuko du, burututako ekintzak, helburuak noraino bete diren, lortutako emaitzen ebaluaketa eta hurrengo ikasturterako ikasle bakoitzaren orientabidea zehaztuz.

Laugarrena.– ....................... ikasleentzako asegurua egiteko hitza ematen du. Aseguru hori eskola-aseguruaren parekoa izango da prestazioei dagokienez.

Bosgarrena.– .......................... euro emango zaizkio ...................................................... proiektua aurrera eramateko. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ekarpenak honela ordainduko dira:

%....... hitzarmen hau izenpetzerakoan.

%........ 2003 urteko bigarren hiruhilekoan, aurretik bitarteko memoria bat aurkeztuz. Memoria horretan, proiektuaren ordurarteko garapena zein izan den jasoko da, ikasle bakoitzaren bana-banako aurrerabidea barne hartuz.

Gainerako %10a ikasturtea amaitutakoan, hirugarren klausulan aipatutakoa aurkeztu eta programaren gastuak egiaztatu eta gero, seigarren klausulan ezarritakoaren arabera.

Seigarrena.– Proiektuaren gastuak honakoak aurkeztuz egiaztatuko dira:

a) Proiektuan aritu diren langileen nominen fotokopia konpultsatuak, erabateko dedikazioa izan duten, edo, partezkoa izanez gero, proiektuan eman duten denboraren ehunekoa zehaztuz.

b) Diru-laguntza nola erabili den egiaztatzen duten ordain-agiriak eta fakturak.

Zazpigarrena.– Diru-laguntzaren kudeaketa, ondorio guztietarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari dagokio.

Zortzigarrena.– Euskal Herriko Ogasun Orokorra Antolatzeko Printzipioei buruzko Legean, hau da, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaz onartutakoa bateratutako testuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Errege Dekretuan agindutakoaren arabera, erakunde izenpetzaileak, jasotako zenbatekoa eta, gainera, legez dagokion interesak itzuli beharko dizkio Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari, honako kasu hauetan: diru-laguntza berariaz hitzartutako helbururako erabiltzen ez badu, diru-laguntzaren gai den ekintza burutzen ez badu, dagokion helbururako erabili zuenik egiaztatzen ez badu, edo diru-laguntza ematea eragin zuten baldintzak betetzen ez badu.

Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

Bederatzigarrena.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proiektuaren ebaluazioa eta jarraipena egingo du .............................................. laguntzaz.

Hamargarrena.– Hitzarmen hau indarrean egongo da 2003ko uztailaren 30era arte.

Eta adostasunaren lekuko, hitzarmen hau izenpetu hitzarmenkideek bi ataletan idazpuruan adierazitako tokian eta egunean.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUA.

Anjeles Iztueta Azkue. ...........................


Azterketa dokumentala