Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2002ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
3352

117/2002 DEKRETUA, maiatzaren 28koa, Otxandioko (Bizkaia) Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasuna deklaratu eta hura zaintzeko babes arauak ezarri zuen 508/1995 Dekretua aldatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16 eta Estatutuko 10.19 artikuluen babesean, eskumen osoa bereganatu zuen Kultura Ondarearen gaiari dagokionez. Aipaturiko eskumen horretaz baliatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea onartu zen, kultura-interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena.

Abenduaren 5eko 508/1995 Dekretuak Otxandioko (Bizkaia) Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasuna deklaratu eta hura zaintzeko babes arauak ezarri zituen (1996ko urtarrilaren 4ko EHAA, 3 zk.).

2002ko otsailean Euskal Kultura Ondarearen Zentroan Otxandioko Arrabal kaleko 6., 7., 8., eta 11. zenbakietan 4 etxebizitza eraikitzeari buruzko idazkiari sarrera eman zitzaion. Bertan, lau lursail horiek eraikin bakar bihurtzeko dagokion elkartze-jarduna egitea proposatu zen. Idazkian jasotako zenbakiak ez zeudela ondo konturatuta, Udalarekin kontua argitu eta lursailen zenbaki zuzenak Arrabal kaleko 5., 5.bis, 7. eta 9. direla ziurtatu da.

Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek 2002ko otsailaren 25ean txostena egin zuten. Lursailak 508/1995 Dekretuak egin zuen mugaketaren barne direla adierazten dute, baina Dekretu horrek ezarri zuen babes erregimenaren 16. artikuluan ezartzen denez, baimendutako eskuhartzeak ordezkatzeko izan behar dira, lursailen itxura eta neurriak gordeta. Lursailok banakako lote bezala erabiltzeko zailtasunak ikusita, lursail elkargarrien zerrendan sartzea proposatu da, eta horretarako aipatu den 16. artikulua aldatu egin behar da.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen 2002ko martxoaren 1eko Ebazpenaren bidez (apirilaren 4ko EHAA, 63 zk.), espedienteari hasiera ematea eta jendaurreko informazioaldia eta interesdunen entzunaldia zabaltzea erabaki zen.

Jendaurreko informazioaldia eta interesduna entzuteko izapideak burutu ondoren, ez da alegaziorik aurkeztu.

Hori dela-eta, Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 11. artikuluan ezarritakoarekin bat, 2002ko maiatzaren 28ko bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu eta onetsita eta Kultura sailburuaren proposamena kontuan harturik, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Otxandioko (Bizkaia) Hirigune Historikoa Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratu zuen 508/1995 Dekretua aldatzea, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearekin bat etorriaz. Espedientea bat dator I. Eranskinean babes araubideari egiten zaizkion aldaketekin.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.– Kultura Sailak Otxandioko Hirigune Historikoaren babes-araubidearen aldaketa Euskal Kultura Ondarearen Zentroari atxikitako Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldan inskribatuko du.

Bigarrena.– Kultura Sailak interesdunei, Otxandioko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari jakinaraziko die.

Hirugarrena.– Kultura Sailak Otxandioko Udalari eskatuko dio udaleko hirigintza-araudia Monumentu Multzoaren babes-araubideari egokitzeko, horrela Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12.2. artikuluan ezarritakoa betez.

Laugarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Monumentuaren mugaketak barne hartu duen eremu batean egin behar diren lanek dagokien Foru Aldundiko organo eskudunen baimena beharko dute. Baimen hori udal baimena eskuratu aurretik lortu beharko da, Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 29.1 artikuluan ezarri bezala.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen Dekretu honen aurka, interesdunek, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari, bi hilabeteko epean, dekretu hau azken aldiz argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko maiatzaren 28an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.

I. ERANSKINA

508/1995 Dekretuaren Babes araudiaren 16. artikuluaren 1. atalari egin zaion aldaketa:

16.1.– Lursaila da Erdi Aroko hirigune historikoak eta, geroago, Berpizkunde garaian egindako hedapenak definitzeko erabili den elementurik behinenetako bat. Beraz, gaur dagoen dagoenean mantendu beharko da, bai formari bai neurriari dagokionez eta hori, lursail bat baino gehiagoz osatutako orubeetan ere horrela gorde beharrekotzat joko da.

Hauentzat bakarrik eta salbuespenez Uribarrena kaleko 18 eta 20 zk. duten orubeentzat, 3 eta 5 Artekalekoentzat eta 17 eta 19 Artekalekoentzat, 5 eta 5 bis Arrabalekoentzat eta 7 eta 9 Arrabalekoentzat, beren lursailaren frentearen erabateko urritasunak etxebizitza bat egiteko ematen ez duenez, atari bakar bateko elkartze iharduna egin ahal izango da, beti ere ondorengo baldintza hauek beteaz:

– Eraikin bakar baterako, beti ere elkarren ondoan badaude, gehienera bi lursail baino ezin izango dira batu.

– Bateratutako lursailen arteko mehelina mantendu egin beharko da, gutxienez lehenengo solairuaren altueraraino.

– Bateratutako lursail bakoitzari dagokion fatxada zatiaren antolamenduari tratamendu diferentea eman beharko zaio.

– Aurretiaz zeuden eraikinen teilategalen kotak diferenteak baldin baziren, diferentzia hori mantendu egingo da eraikin bateratutako jardun berrian.


Azterketa dokumentala