Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2002ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
3350

AGINDUA, 2002ko maiatzaren 15ekoa, Osasun sailburuarena, zientzia eta teknologiaren arloan osasunari buruzko ikerlanen proiektuei dirulaguntzak emateko Osasun sailburuaren 2002ko martxoaren 26ko Aginduan aurreikusten den batzordeko kideak izendatzen dituena.

Zientzia eta teknologiaren arloan osasunari buruzko ikerlanen proiektuei laguntzak emateko deialdia egiten duen Osasun sailburuaren 2002ko martxoaren 26ko Aginduak 7. artikuluan xedatzen duenez (2002ko apirilaren 24ko EHAA), laguntza horiek Osasun sailburuordeak emango ditu, Osasun sailburuak berariaz izendatzen duen balorazio-batzordearen proposamenez; eta, horretaz gain, Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Agindu horretan xedatutakoa betetzeko eta indarrean dauden legeek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Zientzia eta teknologiaren arloan osasunari buruzko ikerlanen proiektuei laguntzak emateko 2002ko martxoaren 26ko Aginduan jasotako batzordeko kide honako hauek izendatzea:

Batzordeburua:

– Rafael Cerdán Arandia jauna, Osasun sailburuordea.

Bokalak:

– Alfredo R.-Antigüedad Zarranz jauna, Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria.

– Eduardo Gárate Guisasola jauna, Osasun Planaren zuzendariordea.

– Jon Darpón Sierra jauna, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren izenean, eta ordezkoa Iñaki Berraondo Zabalegi jauna.

– Matilde Etxeberria Zuazo andrea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren izenean.

– Joseba Jauregizar Bilbao jauna, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Teknologia eta Berrikuntzako Zuzendaritzaren izenean, eta ordezkoa Javier Azpiroz Seco jauna.

– Carlos Garate Ibargüen jauna, Osasun Saileko Osasun Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanetan jardungo duena; eta ordezkoa Luis Ignacio Domingo Uriarte jauna.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 15a.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.


Azterketa dokumentala