Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2002ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3345

AGINDUA, 2002ko otsailaren 20koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, EB3-0045/00-LC-000, EB3-0035/00-LC-000 eta EB3-1605/99-LC-000 espedienteetan Esther Abuin Ramos andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2001eko irailaren 26ko Aginduaren bitartez, EB3-0045/00-LC-000, EB3-0035/00-LC-000 eta EB3-1605/99-LC-000 espedienteen babespean, hasiera eman zitzaion Irungo Olaketan (Gipuzkoa) babes ofizialeko 285 etxebizitza esleitzeko administrazio-prozedurari. Etxebizitzok arauzko baldintzak ondoen betetzen zituzten eskatzaileei emango zitzaizkien. Agindu hori 2001eko urriaren 19an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

2.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gipuzkoako Lurralde ordezkariak 2001eko urriaren 30ean emandako ebazpenaren bidez, aipatutako prozeduran onartu eta baztertutakoen zerrendak onartu zituen.

3.– Esther Abuin Ramos andreak 2001eko abenduaren 3an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka eta bertan errekurritutako ebazpena berraztertzea eskatu zuen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Sail honetako sailburua da errekurtso hori ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 160/2000 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoari jarraituz aurkeztu da.

2.– Honakoak dira erabili beharreko arauak: babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 26ko 306/2000 Dekretua, 2000ko abenduaren 26ko Aginduan ezarritako esleipen prozedurari atxikiz esleitu beharreko babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan izena emateko prozedurari hasiera ematen dion 2001eko otsailaren 14ko Agindua eta Irungo (Gipuzkoa) udalerriko Olaketan dauden babes ofizialeko 285 etxebizitza esleitzeko hainbat zehaztasun finkatzen dituen 2001eko irailaren 26ko Agindua.

3.– Babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan izena emateko prozedurari hasiera ematen dion 2001eko otsailaren 14ko Aginduan ezartzen denez, zerrendak onartzen dituen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, sailburuari zuzenduta, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Gipuzkoako Lurralde ordezkariaren ebazpena eta onartutako eta baztertutakoen zerrenda 2001eko urriaren 31n argitaratu zirenez, errekurtsoa aurkezteko epea 2001eko abenduaren 1ean amaitu zen; baina errekurtsoaren idazkia, 2001eko abenduaren 3an sartu zen Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, epez kanpo beraz.

Azaldutako oinarriak, aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainontzeko aplikagarriak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Irungo udalerriko Olaketan dauden babes ofizialeko 285 etxebizitzaren sustapenean onartu eta baztertutakoen zerrenda onartzen duen Ebazpenaren aurka Esther Abuin Ramos andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Ebazpena EB3-0045/00-LC-000, EB3-0035/00-LC-000 eta EB3-1605/99-LC-000 espedienteetan hartu zen eta bere hartan jarraitzen du zuzenbidearekin bat datorrelako.

Agindu hau irmoa da administrazio-bidean; hala ere, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietako Donostia-San Sebastiángo epaitegietatik dagokionean. Horretako epea bi hilabetekoa izango da eta jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 20a.

Etxebizitza eta Gizarte Gailetako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala