Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2002ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
3344

9/2002 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hitzarmenak, beherago zehaztuak, argitara daitezela xedatzeko dena.

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu ditu, eta argitara eman daitezen, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ondoko hitzarmen hauek argitara ematea:

–Etxeko tratu txarrak eta sexu erasoak jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko erakunde arteko hitzarmena. (I. eranskina).

– Arabako Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza hitzarmena, Euskal Herriko zenbait errepide eta autobideetarako sorospen-zutoinen eta komunikazio tresnen instalazio, mantenimendu eta ustiapen baldintzak zehaztekoa. (II. eranskina).

– Bilboko Udalarekin sinatutako hitzarmena, Bilboko udalerriko Olabeagako 819 banaketa-eremuan babes ofizialeko etxebizitzen eta etxebizitza sozialen sustapen mistoa egitekoa (III. eranskina).

– Arabako Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Arabar Errioxan saneamendu-lanak egiteko dirulaguntza emateari buruzkoa (IV. eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2002ko apirilaren 22a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko

Harremanetarako zuzendaria,

JOSÉ LUIS ERREKATXO LABANDIBAR.

I. ERANSKINA
ETXEKO TRATU TXARRAK ETA SEXU ERASOAK JASATEN DITUZTEN EMAKUMEEI LAGUNTZA
HOBEA EMATEKO ERAKUNDE ARTEKO
HITZARMEN PROPOSAMENA

Gasteizen, 2001eko urriaren 18a.

BILDUAK

Juan José Ibarretxe Markuartu jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisa

Manuel María Zorrilla Ruiz jauna, Aginte Judizialaren Kontseilu Gorenaren ordezkari gisa

María Ángeles Montes Álvaro, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Fiskaltzaren ordezkari gisa

Ramón Rabanera Rivacoba jauna, Arabako Foru Aldundiaren ordezkari gisa

Josu Bergara Etxebarria jauna, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari gisa

Roman Sudupe Olaizola jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari gisa

Karmelo Sainz de la Maza Arrola, Eudel/ Euskal Herriko Udalen Elkartearen ordezkari gisa

José María Muguruza Velilla jauna, Abokatuen Euskal Kontseiluaren ordezkari gisa

Enrique Tellería Arratibel, Euskadiko Sendagile Elkarte Nagusiaren ordezkari gisa

ADIERAZI DUTE

I.– Emakumeen aurkako indarkeria erabateko erasoa dugu emakumeen duintasun eta osotasun fisiko nahiz moralaren aurka. Hortaz, emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketa larria eta onartezina ere bada.

Era guztietako iritzien arabera, emakumeen aurkako indarkeriaren jatorria emakumeak gizartean bizi duen desberdintasun egoeran datza. Desberdintasun egoera horren adibide ditugu mendetasun ekonomikoa, familia barruan zereginak banatzea (banaketa horretan emakumea oraindik ere mende dagoela pentsatzea), sexu estereotipoak gordetzea, eta abar. Horiek guztiak emakumeenganako erasoak sortarazten dituzten arrazoiak dira.

II.– Emakumeen aurkako bortizkeria bi eratara gauzaturik azaltzen da etxeko tratu txarretan eta sexu erasoetan. Tamalez, adin guztietan, gizarte talde guztietan, eta kultura eta herrialde guztietan sortzen den arazoa da. Hori dela eta, gizarte arazo larria dugu hainbat arrazoirengatik: gure herriari zuzen-zuzenean eragiten diolako (1999an, EAEn etxeko tratu txarrengatik 580 salaketa jarri ziren, eta sexu erasoengatik 289), biktimek izan ohi dituzten arrasto fisiko zein psikikoen larritasunagatik, bai eta kostu sozial nahiz ekonomiko altuagatik ere.

Eraso horien izaerak (batez ere erasoak familian gertatzea eta betidanik gizarteak jarrera horiek onartzea) berarekin dakar biktimak, kasu askotan, babesik gabe egotea. Horregatik, biktimei babes osoa bermatze aldera (osasun babesa, eta poliziaren, epailearen eta gizartearen babesa), beharrezkoa da botere publikoek elkarrekin esku hartzea eta ekintza prozedura bateratuak ezartzea. Orobat, horrelako prozedurei esker, erasotzailea errazago jarri ahal izango da epailearen esku, eta horrelako erasoak gertatzean, gizarteak errudunari zigorrik jarri ez zaiola ez du sentituko.

III.– Nazioarteko hainbat agiritan aipatzen da emakumeen aurkako bortizkeriari aurre egiteko botere publikoek esku hartzearen beharra. Hona hemen agirietako batzuk: Emakumeen aurkako bazterketa mota guztiak deuseztatzeko Nazio Batuen hitzarmena (1979); emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzeko Vienako Adierazpena (1993); emakumeari buruzko Pekingo Laugarren Biltzarrean onartutako adierazpena eta plataforma; emakumeen kontrako erasoei buruzko 1986ko ekainaren 16ko Europako Parlamentuaren ebazpena; eta emakumeen aurkako inolako indarkeriarik ez onartzeko egindako Europako kanpainari buruz 1997ko irailaren 16an Europako Parlamentuak onartutako ebazpena.

IV.– Emakundek egindako eta Eusko Jaurlaritzak 1999ko abenduaren 21ean onartutako Euskadiko Emakumeentzako Ekintza Positiborako III. Plana. Generoaren Ikuspegia Politika Publikoetan argitalpenean, euskal botere publikoek emakumearen aurkako bortizkeriari aurre egiteko ildo bi zehazten dira. Izan ere, planean jasotako neurrietako bat hauxe dugu: "emakumearen aurkako indarkeriazko delituetan parte hartzen duten instantzien artean ezarritako hitzarmenak eguneratzea, biktimei laguntza hobea ematearren" (9.3.4.1 ekintza).

Horregatik guztiagatik, alderdi esku-hartzaileek, nor bere erakundeko ordezkari gisa,

HITZARTU DUTE

Lehenengoa.– Hitzarmen honen xede da etxeko tratu txarren eta sexu erasoen biktimei laguntza ematen diharduten erakunde publikoen arteko koordinazioa hobetzea, eta Euskal Autonomia Erkidego osoan jardun ildo homogeneoak ezartzea, biktimei laguntza hobea ematearren eta erasotzailea agintaritza judizialaren esku jartzea bideratzearren.

Bigarrena.– Erakunde izenpetzaileek hitzematen dute beren jarduera egokitu egingo dutela emakumeen kontrako etxeko tratu txarrek eta sexu erasoek eragindako arau-hauste penalen kasuetan, hain zuzen ere honekin batera doan jarduera protokoloarekin bat etor dadin. Betiere, erakunde bakoitzaren aginpideak eta, bereziki, aginte judizialaren lokabetasuna errespetatuz.

Hirugarrena.– Jarduera protokoloan jasotako neurriak eta jarduera ildoak benetan aplika daitezen sustatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaritzak protokoloaren edukia jakinaraziko dio etxeko tratu txarrek eta sexu erasoek eragindako arau-hausteak jazartzen diharduen epaile orori.

Laugarrena.– Orobat jarduera protokoloan jasotako neurriak eta jarduera ildoak benetan aplika daitezen sustatzeko, gainerako erakunde izenpetzaileek, nork bere aginpideen eremuan, jarduera hauek egingo ditu:

a) Jarduera protokoloaren edukia jakinarazi erakunde izenpetzailean edo haren menpe lan egiten duen profesional orori, etxeko tratu txarren eta sexu erasoen biktimei laguntzen diharduenari. Horretarako, kasuan kasu egokientzat jotzen diren bitartekoak erabiliko dira: hitzarmenen edukia bidaltzea, jarraibideak, zirkularrak, liburuxkak…

b) Etxeko tratu txarren eta sexu erasoen kasuetan jarduteari buruzko prestakuntza planak egin eta aurrera eraman. Garrantzi berezia emango zaie jarduera protokoloaren jasotako jarraibideei, etxeko tratu txarren eta sexu erasoen biktimei laguntzen erakunde izenpetzaile bakoitzean edo haren menpe lan egiten duen profesional orori zuzenduta.

c) Koordinazio hitzarmen honetako edukiak benetan gauzatzea bermatzeko behar diren giza, gauza eta teknika baliabideak gaitzea.

Bosgarrena.– Segimendu Batzorde bat eratzen da, koordinazio hitzarmen honetako edukiak nola gauzatzen diren begiratzeaz eta balioztatzeaz ardura dadin.

Segimendu Batzordeak eginkizun hauek izango ditu:

a) Koordinazio hitzarmen honetako edukiak nola gauzatzen diren aztertzea.

b) Erakunde izenpetzaileei, jarduera protokoloan jasotako neurri eta ildoak benetan gauzatze aldera, egoki deritzen ekintza guztiak proposatzea.

c) Erakunde izenpetzaileek elkarrekin jarduerak egin ditzaten proposamenak egitea, bai eta koordinazio hitzarmen honen xedearen gaietan hainbat erakunderi eragiten dieten esku-hartzeak eta jarduerak koordinatzeko ere.

d) Jarduera protokoloak hitzarmen honen indarraldian sortzen diren ekimen edo egoera berrietara egokitzeko proposamenak egitea.

e) Ekitaldi bakoitzaren bukaeran, koordinazio hitzarmen honetako edukiak nola gauzatu diren zaindu eta balioztatzeko txostena egitea. Txosten horretan, alde batetik, erakunde izenpetzaile bakoitzak jarduera protokoloan jasotako neurri eta ildoak gauzatzeko aurrera eraman dituen ekintzak agertuko dira; eta, bestetik, erakunde bakoitzaren aginpide eremuan protokoloa zenbateraino bete den balioztatuko da. Horretarako, erakunde bakoitzak Segimendu Batzordeari segimendu eta balioztatze txostena bidaliko dio, nork bere aginpide eremuari buruz, Batzordeak horretarako bilera egiteko ezarritako eguna baino hilabete lehenago.

f) Ematen zaion beste edozein eginkizun.

Segimendu Batzordeko buru Emakundeko zuzendaria izango da; eta, gainera, sailburuorde maila —edo antzekoa— duten pertsonek ere osatuko dute Batzordea, erakunde hauek ordezkatuz:

– Aginte Judizialaren Kontseilu Gorena

– Fiskaltza

– Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila

– Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila

– Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

– Arabako Foru Aldundia

– Bizkaiko Foru Aldundia

– Gipuzkoako Foru Aldundia

– Eudel / Euskal Herriko Udalen Elkartea

– Abokatuen Euskal Kontseilua

– Euskadiko Sendagile Elkarte Nagusia

Emakundeko Idazkaritza Orokorreko titularrak Batzordeko Idazkaritzako eginkizunak beteko ditu. Norbait falta edo gaixorik denean, kide gazteenak beteko ditu Idazkaritzako eginkizunak.

Batzordeak osoko bilkuretan eta azpibatzordeetan egin dezake lan gai bereziak aztertzeko. Osoko bilkurari dagokio azpibatzorde bakoitzeko kide izango diren batzordeko pertsonak izendatzea. Dena dela, azpibatzordeak gaian aditu diren pertsonak, hitza bai baina botorik ez duten pertsonak, izenda ditzake azpibatzordearen baitan.

Batzordeko osoko bilkurak urtean bi bilkura arrunt egingo ditu, bata ekitaldiaren hasieran eta bestea ekitaldiaren amaieran. Bilkura bereziak ere egin ditzake, lehendakariak edo bilkura osoko bi herenek hala eskatuta. Hartara, eskaria idatziz egin beharko da, eta eztabaidatu beharreko gaien proposamen arrazoitua aurkeztu behar da eskaera horretan. Lehendakaritzak eskaera egin eta hurrengo hamabost eguneko epean deitu beharko du bilkura berezia, eta gai zerrendan eskatutako puntuak barne sarturik egon behar dute nahitaez, baina lehendakaritzak beste puntu batzuk ere jar ditzake.

Jarraipen Batzordeko kideei behar den laguntza teknikoa emango zaie euren eginkizuna behar bezala bete dezaten, eta horretarako, Erakunde arteko Talde Teknikoa eratuko da, hitzarmen honetan parte hartzen duten erakundeek horretarako izendatutako ordezkari teknikoek osaturik. Emakundeko ordezkariak koordinaturik, Erakunde arteko Talde Teknikoa urtean birritan bilduko da, gutxienez, proposamenak prestatzeko. Gero, proposamen horiek eztabaidatu egingo dira eta, hala badagokio, Jarraipen Batzordeak onartuko ditu.

Seigarrena.– Hitzarmen honek sinatzen den egunetik 2001eko abenduaren 31raino izango ditu ondorioak, eta hitzarmena besterik gabe luzatuko da, alderdiren batek berariaz uko egiten ez badio behintzat.

Aurreko guztiarekin ados gaudela adierazteko, hitzarmen hau sinatzen dugu goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.

Juan José Ibarretxe Markuartu Jna.

Manuel María Zorrilla Ruiz Jna.

María Ángeles Montes Álvaro And..

Ramón Rabanera Rivacoba Jna.

Josu Bergara Etxebarria Jna.

Román Sudupe Olaizola Jna.

Karmelo Sainz de la Maza Arrola Jna.

José María Muguruza Velilla Jna.

Enrique Tellería Arratibel Jna.

JARDUERA PROTOKOLOA

1.– Osasun eremuko jarduera.

Etxeko tratu txarrak edo sexu erasoak jasan dituen bat osasun zerbitzuko kontsultategi batean —larrialdietako zerbitzuan nahiz lehen mailako laguntzako zerbitzuan nahiz espezialistaren kontsultan— sartzen denean, osasun langileek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako Protocolo sanitario ante malos tratos domésticos liburuan (hitzarmen honetako 1. eranskinean dago) araututakoa bete beharko dute.

2.– Polizia eremuko jarduera

Ertzaintzako langileen eta tokian tokiko poliziaren jarduera honakoa izango da etxeko tratu txarrak edo sexu erasoak jasan dituen baten aurrean: Eusko Jaurlaritzako Barne Saileko sailburuordeak sexu erasoak (3. zk.) eta etxeko tratu txarrak (48 zk.) gertatzen direnean izan beharreko portaerei buruz emandako Arauetan, hurrenez hurren, zehaztutako printzipioak eta jarraibideak jarraitu beharko dituzte, eta batez ere, ondorengo jarraibide hauek:

Aurrea hartzeko jarduerak

Aurrea hartzeko jarduerak honako helburua dute, ezer baino lehen: emakumeen aurkako indarkeriazko jokabideak gerta baino lehen antzematea eta jokabide horiei aurrea hartzea.

Larrialdiari kasu egitea

Biktimak hala eskatuz gero edo beste pertsona edo erakunderen batek salaketa jarriz gero, polizia biktima dagoen etxera edo lekura joango da, eta bertan geldituko da behar den denbora guztian.

Biktimak lesiorik badu eta osasun laguntzarik behar badu, edo lesioak dituela uste bada, nahiz eta ez ikusi, poliziak dagokion medikuarengana eramango du biktima. Ahal dela, polizia ekipoan emakume bat egonen da, gutxienez. Era berean, lesioen deskribapenaren partea, ahalik eta zehatzena, eskatzeko eskatuko zaio, salaketa egitean aurkezteko.

Sexu erasoa egin berria denean, gertuen dagoen ospitaleko larrialdietara eramango dute. Erasoa Bilboko barruti judizialean gertatzen denean, biktima Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen zerbitzu klinikora ere eraman daiteke, lesio larriak dituztenean salbu. Izan ere, zaintzako langileak 24 orduan daude zerbitzu horretan.

Biktimari ez garbitzeko eta arroparik ez aldatzeko esan behar diote, eta ez jateko eta ez edateko ezer aho bidezko erasoak gertatu badira. Ospitalera eramanez gero, polizia ekipoak aldez aurretik auzitegiko medikuari deitu behar dio ospitalean agertzeko mediku azterketa egin dezan eta laginak har ditzan. Era berean, auzitegiko medikuari eskura dituzten gertakizunari buruzko datu guztiak emango dizkiote.

Ez diote inolako aitorpenik hartuko, harik eta biktima osasun arloko langileek aztertu arte eta haren behar pertsonalei erantzun arte.

Salaketa jasotzea.

Ezer baino lehen, salaketa jartzeak nolako ondorioak dakartzan esango zaio biktimari. Sexu askatasunaren aurkako delituetan, gainera, salaketa jarri beharra dagoela esango zaio, judizialki ustezko erasotzailearen atzetik ibiltzeko.

Salaketa jasotzerakoan, kontuan izan beharko dute biktimaren egoera emozional berezia. Hartara, begirune eta lehentasun bereziko tratua emango diote, haren egoera pertsonala kontuan hartuta.

Biktimaren inguruan segurtasun giroa sortzen saiatu behar dira. Horretarako, ahal dela, salaketa emakumezko agente batek jasoko du, leku eroso eta pribatu batean, inolako etenaldirik izan ez dezan eta biktimaren intimitatea babes dadin. Era berean, behar diren neurriak hartu behar dira biktimak ustezko erasotzailearekin kontakturik izan ez dezan.

Aitorpena hartzean, honako puntuak hartuko dira kontuan:

1.– Biktimak salatuarekin duen ahaidetasuna (ezkondua, izatezko bikotea, bestelako ahaidetasuna, eta abar), etxe berean bizi diren familiako kideak eta bakoitzaren baliabide ekonomikoak eta lana.

2.– Gertakizunari buruzko deskribapen xehea. Des-kribapen horretan honako hau adierazi beharko du, gutxienez: erasoaren aurrekari hurbilak, erasoa nola egin den, erasoan erabilitako tresnak edo bitartekoak eta erasoaren eraginak.

3.– Aurreko eraso edo tratu txarrak, salaketarik jarri zen adieraziz. Si hubiera denuncias previas se identificará sobre la autoridad ante las que se hayan interpuesto y, si es posible, se unirán al nuevo atestado las diligencias que dieron lugar a esas denuncias previas. Eraso edo tratu txarrei dagokionez, aldez aurretiko salaketarik ez bada, gertatutako eraso edo tratu txar haiei buruzko aitorpen xehea jasoko da, aurrerako esandako eran, bai eta medikuen parterik baden aurreko osasun laguntzetan ere. Baldin eta biktimak ez badu lehenago izandako erasorik salatu, ez salatzearen arrazoia beldurra izan den galdetuko zaio, eta, horrela bada, ea erasotzaileak edo haren ekintzek behartu zuten ez salatzera.

4.– Gertakarian izandako lekukoak eta erreferentziakoak, eta batez ere erasoak ikusi edo jasan dituzten familiako kideen izen-abizenak adieraziko dira.

Aitorpena behar den aldioro etengo da eta, hala badagokio, atzeratu egingo da biktima aitortzeko gauza ez dela uste denean. Salaketa jartzea amaitu ondoren, salaketaren egiaztagiri bat emango zaio biktimari.

Informazioa eta gizarte zerbitzuetara bideratzea

Biktimari bere eskubideei eta dauden gizarte baliabideei buruzko informazioa emango zaio idatziz. Zehazki, ondorengo eskubideak gauzatzeko aukerari buruzko informazioa emango zaio: prozesu penalean parte izatea, babes pertsonala izatea (poliziaren babesa, erasotzailea urruntzea, gaiztakeriazko deien sarera konektatzea…), banantze zibilerako behin-behineko neurriak eskatzea eta, hala badagokio, eskatutako baldintza legalak betez gero, doako justizia Abokatuen Elkargoetako Orientabide Juridikoen Zerbitzuen bidez. Era berean, 35/1995 Legean araututako laguntzak biktimei laguntzeko zerbitzuen (BLZ) bidez eskatzeko aukera duela esango zaio, eta horrelako arazoetarako laguntza espezializatutako baliabideak izateko aukera duela (harrera etxebizitzak, laguntza juridikoa eta psikologikoa, laguntza ekonomikoak…) BLZ edo gizarte zerbitzuen bidez.

Biktimari ematen zaion informazioaz gain, kasua Oinarriko Gizarte Zerbitzura, Larrialdietako Gizarte Zerbitzura, Berdintasuneko Zerbitzura edo Biktimari Laguntzeko Zerbitzura bideratuko da. Poliziak berak bideratuko du kasua aipatutako zerbitzuetara Agintaritza eta Kontrol Zentroari eskatutako telefono eta helbideak erabiliz (ikus IV. eranskina).

Norabait eraman behar izanez gero (gizarte zerbitzuak, larrialdietako zerbitzuak, sendikoen edo lagunen etxebizitza, harrera etxebizitza, eta abar), ahal dela, ezaugarririk gabeko ibilgailu ofizial batean eramango da, eta polizia ekipoan emakumezko agente bat egon beharko du, gutxienez.

Nahiz eta bortxakeri seinaleak izan, biktimak ez badu gizarte zerbitzuen laguntzarik nahi, dagokion diligentzia beteko da, laguntzari uko egiten diola adieraziz, eta gertakizunei buruzko komunikazio bat igorriko zaie Gizarte Zerbitzuei, familian adingaberik baden adieraziz, dagozkion erabakiak har ditzan.

Biktimaren eta salaketa jasotzerakoan lagundu dion polizia ekipoaren arteko etengabeko komunikazioa ahalbidetzeko, harremanetarako telefono bat emango zaio, berehalako laguntza pertsonalizatua izan dezan. Horrela, biktimak honako hau esan ahal dio poliziari: erasotzailearen kontra hartutako kartzelaratze neurriak bertan behera gelditu direla, edo erasotzaileak hautsi egin dituela agindutako urruntze neurriak, poliziak dagokion neurri prebentiboak har ditzan. Bestalde, poliziak biktimaren ordezkariari edo, hala badagokio, biktimari berari ikerketak nola doazen adieraziko dio, ikerketaren emaitza arriskuan jartzen ez den bitartean. Horretarako, biktimari harremanetarako helbide edo telefono bat eskatuko zaio, han lokalizatu ahal izateko.

Ikerketa

Ahalik eta azkarren eta zehatzen egingo da in situ egiaztatzea eta ikertzea, hau da, arau hauste penala eta egilearen erantzukizuna egiaztatu ahal izateko behar diren egiaztatze eta ikertze ekintzak egingo dira: begizko ikuskapena, lekukoak, biktimari haren baimenarekin argazkiak egitea, eta abar.

Biktimari adieraziko zaio zer-nolako garrantzia duen ikertutako gertakizunekin zerikusia duten gauzak eta elementuak emateak, ahalik eta azkarren argitzeko.

Biktimak salaketa bat baino gehiago jarri badu, azkeneko salaketaren ondorioz egindako ekintzak eraman beharko dira aurrera, ordura arte egindako eginbideak ahaztu gabe. Horrelakoetan, txosten eginbide bat prestatuko da. Txosten horretan ordura arte izapidetutako eginbideen laburpena jasoko da, zein epaitegira bideratu diren adieraziz.

Era berean, egoera arriskutsuari buruzko datuak dituzten txosten eginbideak jasoko dira argiketetan, epaitegiak erasotzaileei kautelazko neurriak aplikatzea komeni den baliozta dezan.

Kautela eta prebentzio moduan, ustezko erasotzaileak arma lizentziarik edo baimenik duen jakin beharko da. Arma lizentzia edo baimena badu, eskura dituen su armak eta dagokien dokumentazioa bere borondatez poliziaren bulegora eramatea eskatuko diote ustezko erasotzaileari. Bere borondatez entregatu nahi ez baditu, epaileari jakinaraziko zaio, dagozkion neurriak har ditzan. Era berean, Guardi Zibilaren arma Ikuskaritzari ere jakinaraziko zaio, baimena baliogabetzeko dagokion administrazio espedienteari hasiera eman behar zaion jakiteko.

3.– Eremu judizialeko jarduera.

Hitzarmen honetan aipatzen diren gaietan aginpidea duten Botere Judizialeko organoak erabateko askatasunez jardungo dute eta Legeak esandakoa bakarrik onartuko dute. Hala ere, ondorengo iritzi teknikoak kontuan hartu beharko dituzte:

a) Biktimak lesioak baditu eta, gainera, osasun laguntza behar badu, edo zauriak dituela uste bada, nahiz eta agerian ikusi ez, epaitegiko titularrari berehala jakinaraziko zaio emakumearen egoera. Eta gainera, komeni da ondorengo ekintza hauek aurrera eramatea:

– Polizia judizialak dagokion mediku zerbitzura eraman behar du emakumea. Sexu erasoa gertatu bada, ospitale hurbilenera eramango dute eta biktimari esango diote ez garbitzeko eta arroparik ez aldatzeko, eta ez jateko eta ez edateko ezer aho bidezko erasoak gertatu badira. Erasoa Bilboko barruti judizialean gertatzen denean, biktima Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen zerbitzu klinikora ere eraman daiteke, lesio larriak dituztenean salbu. Izan ere, zaintzako langileak 24 orduan daude zerbitzu horretan.

– Auzitegiko medikua osasun zentrora eramango dute, frogak ziurtatzeko eta laginak jaso ahal izateko.

b) Emakumeak osasun laguntzarik behar ez badu, salaketa leku pribatu batean hartzea komeni da. Izan ere, biktimaren egoera emozional berezia eta egoera pertsonala kontuan hartuta, begirune bereziko tratua eta lehentasun osoa eman behar zaio.

Salaketan gertakizunari buruzko ahalik eta informazio gehien ematea aholkatzen da, behar diren autoak edo eginbideak pilatu ahal izateko, eta beste honako hauek ere jasotzeko: lehenagoko erasoak, egon badira, tratu txarren maiztasuna, eta salatu bazituen non eta noiz aurkeztu zituen salaketak, seme-alabak ere jasan dituzten eta erasotzaileak armarik ba ote duen.

Oso garrantzitsua da medikuak edo auzitegi medikuak berehala mediku azterketa egitea. Medikuak dagokion txostena prestatuko du, eta gera daitezkeen lesio psikologikoak ere adierazi behar dira bertan.

Era berean, komeni da Biktimari Laguntzeko Zerbitzuei, dagozkien Gizarte Zerbitzuei edo, hala badagokio, talde psikosozialei txosten psikologikoa eta familia eta gizarte egoeraren balioztapena eskatzea.

Era berean, komeni da biktimari ongi adieraztea nolako ekintza judizialak dituen eskura. Horretarako, eskaintza hori informazio orri batean emango zaio, eta Erkidegoko Biktima Laguntzeko Zerbitzuen helbidea erantsiko da bertan. Horiez gain, zerbitzu horiekiko harremanak erraztea ere aholkatzen da. Zerbitzu horietan eskubideei eta egin beharreko prozedura judizialei eta izapideei buruzko informazioa eta aholkuak emango dizkiote, eta, batez ere honako eskubideak eska ditzakeela esango diote: erasotzailea beragandik urruntzea, banantze zibilerako behin-behineko neurriak, eta, hala badagokio, Abokatuen Elkargoko Argibide Juridikoetako Zerbitzuetatik doako justizia jasotzea eta 35/1995 Legean araututako laguntzak eskatzea. Era berean, komeni da emakumeari esatea horrelako egoeretarako Erkidegoan badirela doako gizarte baliabideak (harrera etxeak, argibide juridikoetako zerbitzuak, biktimentzako eta erasotzaileentzako laguntza psikologikoko programak eta laguntza ekonomikoak). Eta gainera, dagokion gizarte zerbitzuekiko harremana erraztuko zaio, baliabide horiek jaso ahal ditzan.

Inputatuak aitorpena egin ondoren, komeni da epaileak babes neurriak har ditzan, Prozedura Zibileko Legeko 13. artikuluan araututakoarekin bat, aldez aurretik egoki iritzitako txostenak eta irizpenak prestatuta. Instrukzioko epaileak aginpidea duen poliziari hartutako babes neurrien edo kautelazko neurrien berri emango die.

Era berean, komeni da ustezko erasotzailea atxilotuari laguntza emateko zerbitzuarekin harremanean jartzea, zerbitzu horrek kasu hori aurrera eraman ahal izateko eta, hala badagokio, erasotzaileentzako laguntza psikologikoaren programa batera bidaltzeko. Programa horiek hiru probintzietan daude. Araban: Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea, tel: 945 151 015; Bizkaian: Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saila, tel: 944 206 900; Gipuzkoan: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzu Saila, tel: 943 482 576 eta 943 482 688).

Komeni da epaileak, bere aginpideaz baliaturik, prozedura azkartzeko aukera kontuan hartzea, gertakizunean delituren bat egin bada, eta ahozko epaiketa lehenbailehen jartzea, falta bat bada.

Jarduera ildo hauen baitan, komeni da epaitegiak edo auzitegiak falta judizioan doako ofizioko abokatua izenda dezan epaiketa horretara beste alderdiren bat abokatuarekin doanean.

Azkenik, komeni da biktimari berehala jakinaraztea nolako neurriak hartu diren erasotzailearen aurka eta zenbateraino eragin diezaioketen berari (kautela neurriak hartu edo bertan behera utzi, askatasun gabezia etetea edo lagatzea, eta abar).

4.– Abokatu elkargoen jarduera.

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Abokatuen Elkargoek ondorengo jarraibideak jarraitu beharko ditu etxeko tratu txarrak eta sexu erasoak direnean:

Doako ofizioko abokatua izendatzea dagokionean, espedientea izapidetzeari emango zaio lehentasuna, Doako Laguntza Juridikoko Probintzia Batzordera lehenbailehen igortzeko, eta lagunduko dion abokatua izendatuko du berehala, Batzorde horrek erabakiko duena gorabehera.

Biktimak, aldi berean edo geroago, banantzeko edo dibortziatzeko prozedura bideratzeko legelarien laguntza eskatzen badu, dagokion abokatu elkargoak beharrezko guztia egin behar du, tratu txarren ondorioz eginiko prozedura penalean biktimak izandako abokatu bera izenda dezaten. Ezinezkoa bada, abokatuen elkargoak ahalegin guztiak egin behar ditu koordinazio eraginkorra izan dezaten prozedura penalean biktima defendatzeko izendatutako profesionalak eta banantzeko edo dibortziatzeko prozeduran defendatzeko izendatzen dutenak (bai ofiziozko txandaz, bai bezeroak aukeratuta).

Abokatuen elkargoek, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarekin batera, ofiziozko abokatuak izendatzeko txanda berezi bat —prestakuntza berezia duten profesionalez osatua— ezartzeko bide guztiak jarriko dituzte. Txanda horretatik izendatuko dira bai familia prozesuak aurrera eramateko behar diren abokatuak, bai protokolo honetako gai diren arau-hausteagatiko (delituak eta faltak) prozedura penaletan behar direnak. Txanda bereizitzat hartuko dira. Horrez gain, hiru probintzietako abokatuen elkargoak ere protokolo honetako gaietan eskudunak diren organismo eta toki eta foru erakundeekin lankidetzan arituko dira.

5.– Gizarte zerbitzuen arloko jarduera.

Etxeko tratu txarren biktima batek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein Oinarriko Gizarte Zerbitzura jotzen duenean, honako urratsak egingo dira:

a) Biktimak lesiorik badu eta osasun laguntzarik behar badu, edo nahiz eta ez ikusi, zauriak dituela uste bada, dagokion medikuarengana eraman beharko dugu. Era berean, lesioen deskribapenaren partea, ahalik eta zehatzena, eskatzeko esango zaio biktimari, horrela salaketa egitean aurkeztu ahal izateko.

Sexu erasoa egin berria bada, lehenengo SOS-Deiak jakinaren gainean jarri, horrela beharrezko gestioak abian jartzeko. Ondoren, biktima ospitale hurbilenera eraman, eta ez garbitzeko eta arroparik ez aldatzeko esan. Orobat, ahotik erasoak egon badira, biktimak ezingo du ez jan, ezta edan ere. Erasoa Bilboko barruti judizialean gertatzen denean, biktima Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen zerbitzu klinikora ere eraman daiteke, lesio larriak dituztenean salbu. Izan ere, zaintzako langileak 24 orduan daude zerbitzu horretan.

Mediku azterketa egiteko eta laginak hartzeko biktima ospitalera eramanez gero, aldez aurretik auzitegiko medikuari deitu behar zaio. Auzitegiko medikuari ospitalera joateko esango zaio eta, era berean, ospitaleko medikuei gestio horren berri emango zaie. Orobat, auzitegiko medikuari eskura dituzten gertakizunari buruzko datu guztiak emango dizkiote.

b) Biktimak osasun laguntzarik behar ez badu, lehentasunezko laguntza eman, betiere biktimaren egoera emozional berezia kontuan izanda.

Emakumearen segurtasun edo osotasun fisikoa arriskuan badago, SOS-Deiak zerbitzura, Ertzaintzaren komisariara edo tokian tokiko poliziara deitu laguntza eske. Poliziari eskatu Oinarrizko Gizarte Zerbitzura, edo biktima babesteko toki egokienera, joateko.

Lehenengo elkarrizketaren helburuak: biktimari laguntzea, eskuragarri dituen baliabideak eta arreta jakinaraztea, eta arazoak dituen irtenbideak azaltzea. Biktimari bera eta bere seme-alabak babestuta egoteko ahal diren baliabide guztiak erabiliko direla esan. Emakumea lasaitzen saiatu, eta laguntza eta segurtasuna eman.

Informazioa II. eranskinaren arabera bilduko da. Egintzak agintari judizialari jakinarazi, eta horretarako III. eranskineko bidaltze txostena erabili. Emakumea beste instantzia batzuetara bideratzen dugunean ere erabili behar dugu bidaltze txosten hori, erakunde hartzaileak gizarte-zerbitzuetako profesionalarekin harremanetan jar dadin.

Laguntza juridikoa emateko zerbitzuetako laguntza kualifikatuaz gainera, beharrezkoa da gizarte zerbitzuetako langileek biktimari beren eskubideei eta egin beharreko prozedura judizialei eta izapideei buruzko informazioa eta aholkuak ematea, eta batez ere honako eskubideak dituela esatea: gertatutakoa poliziaren aurrean edo zaintzako epaitegian salatzeko eskubidea, erasotzailea beragandik urruntzea eskatzeko eskubidea, banantze zibilerako behin-behinekoak bakarrik diren neurriak eskatzeko eskubidea, eta, hala badagokio, Abokatuen Elkargoko Argibide Juridikoetako Zerbitzuetatik doako justizia jasotzeko eta 35/1995 Legean araututako laguntzak eskatzeko eskubidea.

Era berean, komeni da emakumeari esatea erkidegoan badirela tratu txarretarako eta sexu erasoetarako doako gizarte baliabideak:

– Harrera etxeak

– Tratu txarrak edo sexu erasoak izan dituzten biktimentzako laguntza psikologikoko programak

– Laguntza juridikorako zerbitzuak

– Biktima laguntzeko zerbitzuak

– Abokatuen elkargoen argibide juridikoetako zerbitzuak

– Erasotzaileentzako laguntza psikologikoko programak

– Laguntza ekonomikoak

Egoera gainditzeko eskuragarri dauden baliabideak erabiltzea zein garrantzitsua den nabarmenduko zaio emakumeari. Batez ere laguntza psikologikoko programek duten garrantzia aipatuko dugu.

Indarkeriaren biktimekin lan egiten duen erakunderen bat hurbil badago, eta erakunde horien lanak duen garrantzia kontuan hartuta, emakumeari erakunde horrekin harremanetan jartzeko laguntza emango diogu. Horri esker, emakumeak autonomia eta autoestimua indartuko ditu, eta erasotzaileek biktimei ezarri ohi dieten isolamendua saihestuko du.

Gizarte zerbitzuetako langileak kasuaren segimendua egingo du prozesu guztian biktimei laguntzeko zerbitzu eta programekin batera, emakumeari eta haren seme-alabei bizitza normala berreskuratzen laguntzeko.

JARDUEREN LABURPENA
OSASUN ARLOKO JARDUERA

1.– Etxeko eraso fisiko nahiz psikikoak

– Batik bat biktimari lagundu, eta mediku azterketa osoa egin.

– Laguntza eragin duten egintzak azaltzean, adierazi erasoaren data, ordua eta tokia, biktimak adierazitakoaren arabera, bai eta nabari zaion tratu txar fisikoa, psikikoa edo bestelakoa.

– Berehala laguntza espezializatura bideratu, behar badu.

– Biktimari aholku ematea, dituen eskubideei buruz eta osasun zentroko zerbitzuen bidez eskura dituen gizarte eta babes neurriei buruz. Eta, behar izanez gero, gizarte zerbitzuekin harremanetan jarri, larrialdiko laguntza eman diezaioten.

– Auzitegira tratu txarren mediku txostena bidali. Kopia bat historia klinikoan gorde, eta beste bat biktimari eman.

2.– Sexu erasoak

– Batik bat biktimari lagundu, eta lesioen lehenengo balioztapena egin.

– Lesio larriak direnean eta bizia arriskuan dagoenean izan ezik, berehala bideratu ospitale hurbilenera, garbitu gabe eta arropa aldatu gabe.

– Auzitegi-medikuari abisatu, ospitalera joan dadin.

– Espezialistak eta auzitegi-medikuak azterketa egin diezaiotela, elkarrekin.

– Agindutako tratamenduaren segimendua egingo duen medikuarentzako txostena egin.

– Biktimari aholku ematea, dituen eskubideei buruz eta osasun zentroko zerbitzuen bidez eskura dituen gizarte eta babes neurriei buruz. Eta, behar izanez gero, gizarte zerbitzuekin harremanetan jarri, larrialdiko laguntza eman diezaioten.

POLIZIA ARLOKO JARDUERA

– Biktima dagoen etxera edo tokira joan, eta han egon behar den denbora guztian.

– Lesiorik izanez gero, mediku zerbitzura lagundu, eta polizia taldean emakumeren bat egon dadin saiatu.

– Sexu erasoa gertatu berria baldin bada, biktima ospitale hurbilenera eraman; edo, egoki baldin bada, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko zerbitzu klinikora (Bilbo). Adierazi egin behar zaio ez aldatzeko arropaz, ez garbitzeko, eta, ahoko erasoa izan badu, ez dezala edan, ez eta jan ere.

– Bere beharrizanak asetakoan, adierazpen xehekatua hartu, biktimaren egoera emozional berezia kontuan izanda.

– Salaketa aurkeztearen ondorioak jakinarazi, eta salaketaren egiaztagiria eman.

– Dituen gizarte eskubide eta baliabideak idatziz jakinarazi. Horiez baliatzeko laguntza zerbitzuekin harremanetan jarri. Eta, behar badu, biktima zerbitzu edo baliabide horietara eraman.

– Ikerketako eta in situ egiaztapeneko ekintzak lehenbailehen eta zehaztasunik handienaz egin, aurretik salaketarik izan den kontuan hartuta.

– Halakorik izanez gero, ustezko erasotzaileari armak bere borondatez eman ditzala eskatu. Uko egiten badio, agintari judizialari jakinarazi.

ARLO JUDIZIALEKO JARDUERA

Jurisdikzio eginkizunak lokabetasunez egin daitezen laguntzeko, egoki da:

Lesiorik izanez gero, honako gai hauek ebaztea:

– Biktima dagokion mediku zerbitzura eramatea, edo Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko zerbitzu klinikora (Bilbo). Adierazi egin behar zaio, sexu erasorik izan badu, ez duela arropaz aldatu edo garbitu behar; eta, ahoko erasoa izan badu, ez dezala edan, ez eta jan ere.

– Auzitegi-medikua osasun zentrora etorrarazi.

– Salaketa leku pribatuan jaso, biktimaren egoera emozional berezia kontuan izanda eta albait informazio gehien agerrarazi, egoki bada autoak edo diligentziak metatzea errazteko.

– Txosten psikologikoa edo familiako egoeraren balioztapena eskatu delituaren biktimari laguntzeko zerbitzuei, gizarte zerbitzuei edo, hala badagokie, talde psikosozialei.

– Ekintzak egiteko eskaintza biktimak ulertzeko moduan egin, argibideen oharra emanez.

– Biktima harremanetan jarri biktimari laguntzeko zerbitzuekin.

– Biktima babesteko neurriak hartzea komeni den balioztatu.

– Ustezko erasotzailea harremanetan jarri atxilotuari laguntza emateko zerbitzuekin.

– Prozedurak arin daitezkeen balioztatu, data jartzeko ahalmenaz baliatzean.

– Ofiziozko abokatua —doakoa— izendatzea komeni den balioztatu, beste alderdiek legelarien laguntza baldin badute.

– Biktimari, berehala, erasotzaileari buruz hartu diren eta biktimari eragin diezaioketen neurriak jakinarazi.

ABOKATU ELKARGOEN
JARDUERA

– Egoki denean, lehentasuna eman doako justiziako espedientea izapidetzeari, eta berehala izendatu abokatua, nahiz eta gero Doako Laguntza Juridikoko Probintzia Batzordeak ebazpena eman.

– Bitartekoak jarri izendatzen bai prozedura penalerako eta bai prozedura zibilerako.

– Bitartekoak jarri, dagokien erakundeen laguntzaz, halako delitu eta faltei loturiko prozedura penal eta zibiletarako ofiziozko txanda berezia ezartzen.

GIZARTE ZERBITZUEN ARLOKO JARDUERA

– Lesiorik izanez gero, biktimari mediku zerbitzura laguntzen saiatu.

– Sexu erasoa gertatu berria baldin bada, SOS-Deiak zerbitzura deitu eta emakumeari ospitale hurbilenera lagundu; edo, egoki baldin bada, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko zerbitzu klinikora (Bilbo). Biktimari adierazi egin behar zaio ez aldatzeko arropaz, ez garbitzeko, eta, ahoko erasoa izan badu, ez dezala edan, ez eta jan ere.

– Osasun laguntzarik behar ez bada, lehentasunezko laguntza eman, betiere biktimaren egoera emozional berezia kontuan izanda.

– Biktimaren segurtasuna edo osotasuna arriskuan baldin badira, poliziaren babesa eskatu.

– Lehenengo elkarrizketaren helburuak: biktimari laguntzea, dauden baliabideak jakinaraztea, eta arazoak dituen irtenbideak azaltzea.

– Informazioa jaso, ereduari (II. eranskina) jarraituz.

– Egintzak agintari judizialari jakinarazi, bidaltze txostena (III. eranskina) erabiliz.

– Emakumeari, funtsean, dituen eskubideak jakinarazi, bai eta abiaraz ditzakeen izapide eta prozedura judizialak ere.

– Dagozkion gizarte zerbitzuak jakinarazi eta, behar badu, haietaz baliatzen lagundu.

– Biktima arlo horretan diharduten elkarteekin harremanetan jarri.

– Prozesu osoan, kasuaren segimendua egin.

I. ERANSKINA
ETXEKO TRATU TXARREI BURUZKO
PROTOKOLO SANITARIOA

Sarrera

Etxe-esparruan gertatzen den bortizkeriak pertsonaren integritate fisikoa eta morala atentatu ezezik, pertsonaren duintasunaren aurka ere zuzen jotzen du. Giza-eskubideen bortxaketa larria izateaz gain, gizarte-arazo serioa ere bada. Beraz, arazoa erro-errotik kentzeko, beharrezkoa da gizarte osoaren eta batez ere botere politikoen inplikazioa.

Testuinguru orokor horren barruan, bereziki alarmagarriak dira emakumezkoek etxe-esparruan jasaten dituzten tratu txarrak; izan ere, gero eta sarriago gertatzeaz gain, lesio psikiko eta fisiko larriak (kasu askotan heriotza eta guzti) gertatzen dira, tratu txarron ondorioz; bestalde, horiek guztiok duten koste sozioekonomiko altua ere kontuan hartu behar da.

Oro har, etxeko tratu txarren arazo larria kontuan harturik, eta bereziki emakumezkoen kasuan arazoaren larritasuna ezagutuz, Osasun Sailak konpromezu bat hartu du bere gain, Eusko Jaurlaritzak onartutako Euskadiko Autonomia Erkidegoko (EAEko) Emakumeentzako Ekintza Positiboko III Planaren inguruan: "etxeko tratu txarrei buruzko Protokolo sanitarioa zentro sanitario guztietan banatzea". Protokolo hori SNSko Lurraldearteko Kontseiluan hitzarmenduta dago. Aipatutako banaketaren helburua da "tratu txarra izandako pertsona asistitzea, biktimak ahalik eta arinen babes integrala (sanitarioa, juridikoa eta soziala) bere eskura izan ditzan".

Beste Sailetako (batez ere Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko eta Barne Saileko), Osakidetza/SVSeko eta Emakunde/Instituto Vasco de la Mujer delakoaren ekarpenak kontuan harturik, Osasun Sailak "etxeko tratu txarrei buruzko jokabide sanitarioaren Protokoloa" egokitu du gure Autonomia Erkidegoko berezitasunen arabera. Protokolo hori Osasun Ministerioak landu du, Justizia eta Barne Ministerioekin eta Sozietate Zientifikoekin lankidetzan arituz, Etxeko Bortizkeriaren aurkako 1998-2000ko Ekintza-Planaren barruan.

Helburuak.

Protokoloaren helburua da, etxeko tratu txarreko biktimarentzat pertsonal sanitarioak dituen jokabideak finkatzea, biktima horrek zerbitzu sanitario bateko kontsultara jotzen duenean, bai larrialdietatik joanda, bai lehen mailako atentzioko kontsultara doanean edo espezialistaren kontsultara.

Protokolo horren bidez, pertsonal sanitario guztia sentsibilizatzea nahi da kasu horiek direla-eta, Autonomia Erkidego osoan modu berean jokatzeko, etxeko bortizkeriaren biktimari informazioa emanez, geroagoko ekintza judizialak eta sozialak errazteko.

Beraz, nahi dena zera da: profesional sanitarioak lanean inplika daitezela arazo larri horiek errotik kentzeko; izan ere, inplikazio hori atal bat da, halako gizarte-narrioarekin akabatzeko gizarteak erakutsi behar duen sentsibilizazio-arloan.

Dokumentu honetan zenbait jokabide bildu dira, behar bezalako asistentzia emateko; gainera, kasuaren araberako ekintza judizialak hasteko garrantzizko aspektuak ere bilduta daude; horrela, bada, tratu txarrekiko erantzukizunak etorkizunean mugatzeko egin beharreko auzitegiko eta legezko jokabideak erraztu dira.

Jokabideak

Lehenengo eta behin, protokolo honek erabaki-zuhaitz bat aurkezten du. Bertan ezarri dira eman beharreko pauso guztiak errazteko prozedurak. Prozedura horiei jarraituz, erasoon biktimari babes integrala (sanitarioa, juridikoa eta soziala) ahalik eta lasterren emango zaio, eta bere kasua konponduko.

Tratu txarren ondoriozko lesioak eta kalte fisikoak, psikikoak edo bestelakoak, eraso sexuala barne, agertzen dituzten egoeretan aplikatuko da protokolo hau.

Profesional sanitarioaren jokabidea, lehenengo eta behin, hauxe izan behar da: eraso bat dela-eta bere kontsultara jo duen biktimak izan ditzakeen kalte eta lesio fisikoak eta psikikoak asistitzea.

Jokabide hori hasterakoan, bestelako jarduera sanitarioetan egiten den bezala, kasuari dagokion historia klinikoa irekiko da, edo historian asistentzia-datuak jasoko dira, historia irekita dagoenean.

Sofritutako lesioen eta kalteen eraginaren eta norainokoaren balorazio medikoa egingo da, eta historian jasota geratuko dira.

Hori egin ondoren, kasuari dagozkion jokabide terapeutikoen plana hasiko da (larrialdietako zerbitzura deribatzea, ingresua, oharrak, beste espezialista batengana deribatzea, hurrengoko azterketaren zita ematea, garraio urgentea eta abar).

a) Tratu txarrengatiko kalte fisikoen edo psikikoen egiaztapena nahiz susmoa dagoenean, protokoloan agertzen den txosten-eredua bete behar da, txosten-eredu horren barruan Guardiako Epaitegira bidaltzeko ofizioa dagoelarik. Historia klinikoan bidalketa-ofizio horren kopia eta txostenaren egiaztapena geratuko dira.

Txostenean biktimaren filiazio-datuak jasoko dira; gainera, gertakizunak deskribatuko dira, kolpatutako biktimak adierazten dituen moduan. Egiaztapenik egonez gero, kolpatutako pertsonaren kolpaldiarekin loturiko aurrekari interesgarriak islatuko dira. Txostenari lesioen deskripzio zehatza eta biktimaren egoera lotuko zaizkio. Azkenik, diagnostikoa eta preskribatutako tratamendua jasoko dira.

Txostena bete ondoren, Epaitegira bidaliko da ahalik eta arinen beharrezko jokabide judizialak edo auzitegikoak hasteko balio dezan. Medikuak biktimari hori guztia adierazi eta txostenaren kopia emango dio.

b) Eraso sexuala gertatuberria denean, biktima ahalik eta lasterren ospitale hurbilenera bidaliko da, garbiketarik egin gabe eta arroparik aldatu gabe; besterik da tratamendu medikoa berehala behar izatea, kasua larria izateagatik edo bizitza arriskuan egoteagatik.

Lehen aipatutako larritasunik edo bizitza-arriskurik ez badago, ospitaleak partidu judizialeko auzitegiko medikuari deitu eta itxarongo dio. Mediku horrek kasuari dagokion espezialistarekin batera beharrezko jokabideak burutuko ditu. Ospitaleko medikua bere funtzio asistentzialean saiatuko da eta auzitegiko medikua, berriz, delituaren funtzio ikertzailean (lesiorik dagoen ikusten, lagin biologikoak eta ez-biologikoak biltzen…).

Dagokion tratamendua ezarri eta gero, pertinentea balitz, eta medikuaren egitekoa behin amaituz gero, txosten bat egin behar da, aurrerantzean biktima atendituko duen medikuari emateko. Txostenaren helburua zera da, ospitalean preskribatutako tratamenduari jarraipen egokia egitea. Txostenean:

1.– argi eta garbi geldituko da zein tratamendu edo zeintzuk kontrol egin behar zaizkion.

2.– ez dira agertuko biktimak izandako erasoaren ezaugarri eta zehaztasunei buruzko eta prozesuaren gainerakoei buruzko alperreko datuak

3.– aipatu egingo da ebitatu behar dela, ahal den neurrian, agindutako tratamenduaren arrazoiei buruzko galderak pazienteari egitea.

Kontsulta amaitu baino lehen, tratu txarra izandako biktimari ondoko gomendioak emango zaizkio: dituen eskubideak eta zentro sanitarioen beraien bidez (ospitaleko edo Lehen Mailako Atentzioko gizarte-laguntzailearen bidez) eskura dituen gizarte- eta babes-neurriak. Gainera, behar izanez gero, Gizarte-zerbitzuekin kontaktu urgentea erraztuko zaio, dokumentu honetan baliabide asistentzialen idatz-zatian bildutako telefonoak eta helbideak emanez.

Gizarte-zerbitzuek tratu txarra izandako pertsonari baliabide eta programa eskuragarrien informazioa emango diote.

JOKABIDEEN LABURPENA
TRATU TXARRA IZANDAKO PERTSONA
Kalte fisikoak, psikikoak / Eraso sexuala / Besteak
ZERBITZU ASISTENTZIALAK
LEHEN MAILAKO ATENTZIOA
LARRIALDIETAKO ZERBITZUA
OSPITALEAK
ZENTRO PRIBATUAK

• ASISTENTZIA SANITARIOA, kalte eta lesioei dagokiena

• BALORAZIO MEDIKOA eta historia klinikoan balorazioa jasotzea

• PLAN TERAPEUTIKOA hastea (ingresua, azterketak, espezialistengana deribatzea eta aholkuak ematea)	

			

			

	KALTE FISIKOAK	KALTE PSIKIKOAK	ERASO SEXUALA

			

					

	BAI	EZ					

							

		Susmoa					

		

		Espezialistarengana	Ospitalea	Auzitegiko medikua

		deribatzea		

			

					

					

		BAI	EZ			

					

	

	Baieztapena	Miaketa bateratua

		Posible ez balitz,

		SEGO protokoloa	

			

	Aholkuak	Aholkuak	

				

	Zentroko Gizarte-t.

	Gizarte-Zerbitzuekin

	kontaktatzea				

		

		

	Txosten medikoa	Txosten medikoa		

				

EPAITEGIA
AUZITEGIKO MEDIKUA
TRATU TXARREN EDO ETXEKO
ERASO-SUSMOAREN AURREAN

1.– ETXEKO ERASO FISIKOAK ETA PSIKIKOAK

– Biktima lehentasunez atenditu eta azterketa mediko osoa egin.

– Asistentziaren kausa izan diren gertakizunak adierazi, erasoaren data, ordua eta lekua jarriz, biktimak aitortzen duenaren arabera, bai eta adierazi ikusten den tratu txar mota: fisikoa, psikikoa edo bestelakoa.

– Atentzio espezializatura deribatu, beharrezkoa denean.

– Biktimari aholku hauek eman: dituen eskubideak eta zentro sanitarioko zerbitzuen bidez eskura dituen gizarte- eta babes-neurriak. Gizarte-zerbitzuekin kontaktu urgentea erraztu, hala behar izanez gero.

– Tratu txarren txosten medikoa Epaitegira bidali, txosten horren kopia bat historia klinikoan sartu eta beste kopia bat biktimari eman.

2.– ERASO SEXUALA DUTEN ETXEKO

ERASOAK

– Biktima lehentasunez atenditu eta lesioen lehenengo balorazioa egin.

– Larritasuna edo bizi-arriskuak salbu, ospitalerik hurbilenera berehala deribatu, garbiketarik egin gabe eta arroparik aldatu gabe.

– Auzitegiko medikuari deitu, ospitalera joan dadin.

– Espezialistak eta auzitegiko medikuak miaketa elkarrekin egin.

– Preskribatutako tratamenduaren jarraipena egingo duen medikuari txostena bidali.

– Biktimari aholku hauek eman: dituen eskubideak eta zentro sanitarioko zerbitzuen bidez eskura dituen gizarte- eta babes-neurriak. Gizarte-zerbitzuekin kontaktu urgentea erraztu, hala behar izanez gero.

TXOSTEN MEDIKOA

Ni (izen-abizenak:).…………………………………………………naiz, Medikua, (non:) -n kolegiatuta, nire kolegio-zk. …………………… da eta profesional gisa dihardudan lan-zentroa/lan-lekua hauxe da: 	........................

…………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

Datu horiek horrela, ondoko hau

AZALTZEN DIZUT: gaur, (ordua:)…………………….… -etan, (zentroaren/lanto-kiaren izena:) ……………………………………………….……………. izeneko Kontsul-tategian/Osasun-zentroan/Ospitalean, (herria:……………………………………-n, (kalea:) ………………………………….…………………-n, (atenditu dudan pertsona:) ……..................................................................……………………………………… …………………………………………………………………………….jn./and. atenditu dut. Jn./and. horrek …… urte ditu, (kalea eta zk.:) …………………………………

……………-n bizi da, (herria:)……………………….…..-n, (PK:) …………………………………………, (Probintzia:) ………………...-n, eta bere telefonoa: ……………………………… da.

Honekin batera BIDALI DIZUT ustezko tratu txarrengatiko txosten medikoa.

Data eta sinadura:

…………………………-ko GUARDIAKO INSTRUKZIO EPAITEGIA

TRATU TXARRENGATIKO TXOSTEN MEDIKOA

1) BIKTIMAREN FILIAZIO-DATUAK:

• Izena eta abizenak: 	

• Sexua:	Emakumezkoa n 	Gizonezkoa n

• Jaioteguna:	____ / ____ / ____

• Egoera zibila: 	

• Helbidea :	

•Kontaktatzeko telefonoa: 	

2) ASISTENTZIA ERAGIN DUTEN GERTAKIZUNEN AZALPENA (Biktimaren aitorpenaren arabera, ipini erasoa gertatu den data, ordua eta lekua, baita ikusten den tratu txar fisikoaren, psikikoaren edo bestelakoaren mota ere).

	

	

	

	

	

3) AURREKARI PERTSONAL INTERESGARRIAK (Lesioei buruzkoak).

	

	

	

	

	

	

4) MIAKETA FISIKOA (Lesioak deskribatu –forma, tamaina, neurriak, kokapena eta kolorearen alde deskribatzaileak, argazkiak ateratzea gomendagarria delarik– eta gutxi gorabeherako data ere jarri).

<FONT FACE="New York,Times New Roman" SIZE=3><P ALIGN="RIGHT"> <IMG SRC="Image154.gif" WIDTH=143 HEIGHT=350>

5) GAUR EGUNEKO EGOERA EMOZIONALA

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

6) MIAKETA OSAGARRIAK (baleude)

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

7) DIAGNOSTIKOA

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

8) TRATAMENDUA

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

9) JOKABIDE-PLANA ETA OHARRAK:

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

Data eta sinadura:

PRAKTIKA KLINIKORAKO GOMENDIOAK

• Lehen Mailako Atentzioa

• Ginekologia eta Obstetrizia

• Pediatria

Hiru dokumentu kopiatu dira hitzez hitz; Lurraldeen arteko Kontseiluaren "Protocolo sanitario ante los malos tratos domésticos" izenekoan bilduta daude eta profesional sanitarioentzat jarraibide izan daitezke.

GOMENDIOAK, LEHEN MAILAKO ATENTZIOKO JOKABIDE PROFESIONALARI DAGOZKIONAK, ETXEKO TRATU TXARREN AURREAN KONTUAN HARTZEKOAK

Profesional sanitarioek erantzukizun etiko profesional eta instituzional berezia dute, bortizkeria errotik kentzeko borrokan. Etxeko bortizkeria edo etxeko tratu txarra Espainian patologia prebalenteetariko bat da (1997an, etxe-esparruan hirurehun mila emakume baino gehiagok tratu txarra izan zuten). Hori ebitatzea agente sozial guztien zeregina da.

Ildo horretatik, gomendio hauen helburua da, Lehen Mailako Atentzioko profesionalen portaera-pautak finkatzea, kontsultan edo Osasun Zentroetako asistentzian tratu txarren susmoa dagoenerako. Portaera-pauta horiekin erantzun nahi zaie kasu horien aurrean profesionalak dituen galdera nagusiei:

• Zeintzuk dira tratu txarren sintomak?

• Zein da biktimaren aurrean profesionalak izan behar duen jarrera?

• Zeintzuk dira hasi beharreko neurriak edo jokabideak?

• Zeintzuk instituziorekin kontaktatu behar du?

TRATU TXARREN SINTOMAK

PSIKIKOAK

• Depresioa.

• Nahasketa.

• Antsietatea.

• Portaera disoziatua.

• Anorexia/bulimia.

• Somatizazioak.

• Estres postraumatikoko sindromea

• Suizidio-saioak

FISIKOAK

• Txarto definitutako Patologiak (buruko, toraxeko, bizkarreko edo pelbiseko mina, logabetasuna, taupadak, itomena)

• Lesio akutuak puntu askotan (buruan, lepoan, gorputz-adarretan, bularrean, abdomenean traumatismoak izatea. Traumatismook zauriak, erosioak, hematomak ebakiak edo hausturak izan daitezkeelarik).

• Ezgaitasun iraunkorrak.

BIKTIMAREN JARRERA

• Beldurra, begirakune iheskorra, lotsa, erru-sentimenduak, azalpen zehaztugabeak, kontraesanekoak, nahasgarriak.

BIKOTEKIDEAREN JARRERA

• Larregi kezkatuta eta arduratuta.

• Larregi axolagabetuta, mesprezuz edota ironiaz (normalean, errudunak biktimarekin batera jotzen du kontsultara, biktima kontrolatzeko. Kontsultatik irteteko eskatu behar zaio).

PROFESIONALAREN JOKABIDEA

Tratu txarren posibilitatea izan behar du beti kontuan, pazienteari aktiboki entzun eta hark esandakoa onartu; pazienteari behin eta berriz esan behar dio bortizkeria ezin dela justifikatu inoiz ere, eta inork ez duela merezi tratu txar fisiko, emozional edo sexualik hartzea, eta gatazka horiek ez direla, inola ere, esparru pribatuan bakarrik eragina duten gatazkak.

Kontsultara doana, laguntza eske doa: pertsonal fakultatiboak laguntza hori emateko obligazioa du. Tratu txarrei buruz galdera sinple eta zuzenak egin behar dira, horiek baitira efikazenak. Pazienteari aktiboki, konfidentzialtasunaz eta iritzirik eman gabe entzun behar zaio, eta etxekoen artean beste norbaitek tratu txarrik hartu duen aztertu behar da; susmorik egonez gero, etxekoak zitatu eta tratu txarren posibilitatea egiaztatuko dugu. Nahiz eta erantzuna ezezkoa izan, ustezko biktimari atea ireki egin behar zaio.

EKITEKO JOKABIDEAK

Kasu guztietan jokabide-plana ezarri behar da. Lehenengo, erreferentziako gizarte-laguntzailearengana deribatu behar da, jokabide guztien konfidentzialtasuna garantizatuz; bestalde, kasuaren arabera, espezialistarengana deribatuko da, azterketa eta tratamendua osatzeko. Hori guztia historia klinikoan jasoko da, profesionalak horrela baderitzo.

Lesioen txostena egiterakoan, profesionala guztiz zintzo arituz, eguneko seinale guztiak eta aurreragokoak zehaztuko ditu. Gainera, ustezko biktimaren egoera psiko-emozionala espresuki aipatuko du. Beharrezkoa izanez gero, txosten berean gomendatuko du erreferentziako zerbitzu espezializatuko psikologoarengana deribatzea. Txostena bete ondoren, boz goraz irakurriko dio, lesioak errepasatuz, deskripzioa ahalik eta zehatzena izan dadin, eta etorkizuneko ondorioak determina daitezen. Pazientearen baieztapenak aipatu egin behar dira.

Txostena errepasatu ondoren, kopia sinatua eta zigilatua biktimari emango zaio, eta txosten horrekin (hobe lekukoekin ere) Epaitegira, Goardia Zibilaren Koartelera edo Poliziaren Komisaldegira jo behar duela esango

LAGUNTZARAKO ERAKUNDEAK

Kasu guztietan biktimari azalduko zaio zeintzuk diren eskura dituen gizarte-asistentziako baliabideak; ondoren, erreferentziako gizarte-langilearengana deribatuko da biktima. Ez da gomendatu behar terapia familiarrik.

Tratu txarren txostena Instrukzioko Epaitegi eskudunera bidaliko da edo Epaitegiko Idazkariari (herri txikietan eskuduntza hori Udaletxeko Idazkariak du). Gogoratu ezinbestekoa dela tratu txarra frogatzea; Epaileak txosten medikoan aipatutako lesioak ikusiko ditu bakarrik.

Bai lehen bisitan bai hurrengokoetan garrantzizkoa da funtsezko zazpi arauok kontuan hartzea:

1.– Entzun eta sinetsi biktima kontatzen ari den tratu txarren esperientzia.

2.– Esan biktimari ez dagoela bakarrik eta ez dela bere errua.

3.– Defenditu bortizkeriaren beldurrik gabe bizitzeko duen eskubidea.

4.– Atzeratu medikamentu lasaigarrien larregizko preskripzioa.

5.– Animatu pazientea komunitatearekiko laguntza-zerbitzuen bila joan dadin.

6.– Biktimak segurtasun-plana egiteko duen beharrizanari erantzun.

7.– Lagundu eta asistitu hartzen dituen erabakietan.

Adituek gomendatzen dute, posible denean, lesioen argazkiak ere aurrean aipatutako txostenarekin batera bidaltzea, ustezko biktimak aldez aurretik, eta posible bada idatziz ere, baimena emanda.

Tratu txarra izandako pertsonekin egin behar den lana profesionalentzat gogorra eta eskergabea da, kasu ezberdinen zailtasunagatik eta bai pazienteei bai beren bikoteei etengabeko atentzioa emateak duen zailtasunagatik; horregatik komenigarria da sesio klinikoak egitea (konfidentzialtasunak uzten duen neurrian) Lehen Mailako Atentzioko taldeko lankideekin.

ERASO SEXUALARI BURUZKO OHARRA,
"SOCIEDAD ESPAÑOLA DE GINECOLOGÍA Y
OBSTETRICIA" (SEGO)DELAKOAK ELABORATUA

Hara nor hartzen den sexu erasotzailetzat: bagina, uzki edo ahoaren bidez beste pertsona batekin haragiz biltzen denean, indarkerian, intimidazioan edo nagusikeriaren prebalentzian zein engainuan oinarritutako medioak, moduak edo tresnak erabiltzen dituena. Laburbilduz, eraso sexualtzat jotzen da legez kontra, adostasunik gabe eta indarkeria erabiliz egindako sexu-harremana.

ORO HAR, GOGOAN HARTZEKOAK

1.– Eraso sexuala adin guztietan (haurtzarotik hasi eta zahartzarora arte) gerta daiteke, sexu bietan, edozein arrazatan eta edozein egoera zibil, ekonomiko eta sozialetan.

2.– Ehuneko 30/50 kasu etxebizitzetan gertatzen dira, eta sarri etxekoek edo ezagunek egindakoak dira.

3.– Ehuneko 50/70 kasu aldez aurretik pentsatutakoak dira, hots, aldez aurretik planeatzen dira.

4.– Ehuneko 30/40 kasu alkoholaren eraginaz egiten dira.

5.– Zenbait iturriren arabera, ehuneko 10etik 25era artekoak salatzen dira bakarrik; horren arrazoiak: beldurra izatea, lotsa ematea, babestuta geratzeko nahia edo familiari eskandalua ebitatzeko nahia.

6.– Auzitegiko Medikuaren zereginak dira: froga mediko-legalak lortzea, fitxa legala egitea eta Polizia Judizialera eramateko frogak babestea.

7.– Ginekologiako Espezialista funts-funtsezkoa izan daiteke Auzitegiko Medikuarentzat, zeren espezialistak zehaztasunak eman baitiezazkioke bai lesio fisiko posibleen berehalako azterketa egiterakoan eta tratamendua ematerakoan, bai haurdun egotea edo sexuaren bidezko transmisioko gaixotasunak baloratzerakoan, baita aparatu genitaleko laginak hartzerakoan ere.

8.– Txosten ginekologikoan "eraso sexualaren susmoa" edo "eraso sexualaren salaketa" bakarrik jasoko da; beraz, ez baieztatuko da ez ezeztuko da erasorik egon den ala ez; bere jokabidea objektiboa, deskriptiboa eta aurreiritzirik gabekoa izango da. Eraso sexuala gertatu den ala ez poliziaren eta legearen arazoa da, ez medikuarena. Ilegaltasuna, indarkeriaz baliatzea eta baimenik gabe ekitea kasuz kasu eta Legearen arabera frogatu behar dira.

9.– Ginekologoak idatziz informatu behar du eta idazkiaren kopia artxibatu, zeren susmopeko kasu guztiak nahiz eraso sexualeko salaketa guztiak lege-kasu posibleak baitira; gainera, Ginekologoari epaiketan deklaratzera deitu diezaiokete handik hilabete edo urte batzuetara.

10.– Txosten ginekologikoak hauek bilduko ditu:

• Pazientearen aitorpenak.

• Medikuaren oharrak.

• Egindako prozedurak.

• Pazientearen adostasun idatzia, Aginteei laginen emaitzak eta Historia Klinikoa entregatzeko.

• Auzitegiko Medikuarentzat eta Epailearentzat diren lagin klinikoak, arropak edota argazkiak ematen zaizkion pertsona.

• Historian, azterketan eta lagin-ematean lekuko izan direnen izenak.

DIAGNOSTIKOA

Ginekologoa, emakumezko bat lekuko duela, maitasunez arituko da, eta objektibotasunez, aurreiritzirik gabe eta presarik gabe. Dena dela, pazienteari protokoloa azalduko dio, eta protokolo horrek zertarako balio duen ere bai; utzi egingo dio emakumeari bere zaintza medikoari buruzko erabakietan parte hartzen, eta gonbite egingo dio nahi dituen galdera guztiak egiteko. Diagnostikoa egiteko ezinbestekoak dira Historia Kliniko zehatza eta xehetasunez egindako Miaketa.

I.– Historia Klinikoa

Kontuan hartzekoak:

1.– Ustezko erasoaren data, ordua, lekua eta zirkunstantziak.

2.– Eraso sexualaren mota, bagina-, uzki- eta aho-sartzeak barne.

3.– Alkohol eta drogen kontsumo asoziatu posiblea.

4.– Ustezko erasoa izan ondoren eta azterketa egin baino lehen, emakumea bainatu den, bagina ureztatu duen, txiza edo kaka egin duen, arroparik aldatu duen edo medikamenturik hartu duen.

5.– Azken hilerokoaren data, oraintsuko hemorragiarik edo bagina-jariorik egon den, antikontzeptiboen erabilera, borondatezko azken sexu-harremanaren momentua, egon daitezkeen sexu bidezko transmisioko gaixotasunak, alergiak eta tratamendu medikoak.

6.– Aurretik egon zitekeen haurdunaldia deskartatu, geroko tratamenduan eta jarraipenean eraginik izan ez dezan.

II.– Miaketa

Aztertu ea emakumeari lehenago miaketarik egin dioten.

1.– Gorputz-azalera:

a) Xehatu lesioen kokapena eta garrantzia (zauriak, kolpeak, erosioak, urradurak); eta jaso, kasua balitz, horrelakorik ez dagoela. Kodak o Polaroid motako bat-bateko argazki-kamaraz baliatzea oso ondo etor daiteke.

b) Gorputz-azalean dauden semen-lohidurak hartu torunda umelduaren bidez, tutuan ipini, zigilatu eta errotulatu.

2.– Miaketa ginekologikoa:

a) Bulbo-bagina aztertu; xehatu zauriak, hematomak eta kolpeak, eta jaso holakorik ez dagoela, horrela denean.

b) Zerbix- eta bagina-laginak hartu, semena aztertzeko eta azterketa mikrobiologikoa egiteko:

• Hartu endozerbiseko jariakina algodoizko hisopoarekin gonorrea eta espermak aztertzeko; ipini hisopoa tutuan, zigilatu eta errotulatu.

• Garbitu bagina 4 c.c. suero fisiologikorekin; aspiratu likidoa pipetaren bidez; pipetaren ordez, zunda besikala akoplatu zaion xiringa erabil daiteke; ipini aspiratu dena plastikozko saio-tutuan, zigilatu eta errotulatu.

• Laginen errotulazioan jasoko dira: pazientearen izena, data eta Medikuaren sinadura. Laginak eskutitz-azal batean sartuko dira, pazientearen izena bertan ipinita; eskutitz-azala Goardiako Epaitegiko Auzitegiko Medikuari bidaliko zaio.

c) Esku biekin ukitu, uteroaren tamaina, forma, konsistentzia eta mugikortasuna determinatzeko, eta masarik edo min anexialik dagoen ikusteko. Inoiz ekografia beharko da.

3.– Beste lagin batzuk: horien bilketa Auzitegiko Medikuen Sailak egingo du:

a) Pazientearen ustezko erasoarekin erlazionatutako arropen bilketa egiteko, jantzi bakoitzerako poltsa bat erabiliko da, eta guztiak errotulatuko dira.

b) Uzkiko nahiz ahoko erasoak direnean, hisopoa hartu, suero fisiologikoan umeldu eta barrunbeetan laginak hartu; hisopoa tutuan sartu, zigilatu eta errotulatu.

c) Azazkaletako garbitasun-ebakinak gorde (erasotzailearen azala egon daiteke).

d) Pazientearen pubiseko ileak orraztu (erasotzailearen ilerik egon daiteke).

4.– Laborategiko frogak: biharamunerako eta urgentziaz hitzartutako bisitan egin daitezke, tramite mediko-legalari oztoporik ez ipintzeko.

a) Pazientearen Taldea eta Rh-a determinatu.

b) Hasierako haurdunaldi-froga (Beta-HCG) eta 6 aste barrukoa.

c) Sexu bidez transmititzen diren gaixotasunak:

• Gonorrearen eta Klamidiasaren despistage-hazkuntza: hasieran eta 7 egun barru.

• Sifilia: hasieran eta 6 aste barru.

• "H.I.V.": hasieran, 6 aste barru eta 4-6 hilabetera.

• B Hepatitisa: hasieran eta sei astera.

d) Frotis zitologikoa, moniliak eta trikonomak determinatzeko.

Tratamendua.

Funtsezko hiru aspektuak dira: traumatismoa, haurdunaldi posiblea eta sexu bidezko transmisioko gaixotasunak.

I.– Traumatismoak

Fisikoak eta psikikoak izan daitezke.

1.– Traumatismo fisikoak: zauriak tratatu eta zaurion infekzioa prebenitu, eta beharrezkoa izanez gero, tetanoaren profilaxia egin.

2.– Traumatismo psikologikoak: Oro har, gomendagarria da pazienteak Psikiatrarengana edo psikologoarengana jo dezala. Normalean, eraso sexuala izan duten biktimetan zenbait sentimendu agertzen dira: antsietatea, errua, umiliazioa, lotsa… eta guzti horiek laguntza behar dute. Adin-txikiko biktimek behar bada ez dute ulertuko zer gertatu zaien, ez eta eraso sexuala halako gauza "txarrik" denik. Horien erreakzioa inguruan dituen pertsonen araberakoa izango da.

II.– Haurdun gelditzeko posibilitatea

Eraso sexualaren ondorioz, haurdun geratzeko posibilitatea oso baxua dela azaldu behar da eta, beraz, hobe dela itxarotea. Hala ere, ondoko aukerak kontuan hartzekoak dira:

1.– Hilerokoari itxaron, edo hiru astera Beta-HCG froga egin eta emaitzei itxaron.

2.– Hilerokoa induzitu.

3.– Eraso sexuala izan eta hurrengo bost egunen barruan D.I.U.a ipini, eta gutxienez bi aste gehiago mantendu.

4.– Hurrengo eguneko pilula: estrogeno/gestagenoen konbinaketa, 50-100 mcg etinil-estradiol eta 0.5-1 mg norgestrel; bi unitate administratu eta hamabi orduetara errepikatu. Antzeko prozedura da aho-antikontzeptiboa erabiltzea, esaterako Neogynona edo Ovoplexa, egunean 5 pilulako dosietan, lau egunetan.

III.– Sexu bidezko transmisioko gaixotasunak

Alergia antibiotikoak deskartatu, zeren bestela aukerako tratamenduak erabiliko baitira. Prebentzioko tratamendua behar dute: inkubatzen egon daitezkeen gonokoziak, klamidiak eta sifiliak. Hara hemen tratamendua:

1.– Doxiciclina: 100 mg hamabi ordutan behin, zazpi egunetan.

2.– Aho-bidezko Amoxicilina, 3 gr. gehi aho-bidezko Probenecid 1 gr.

3.– Penicilina-Procaína I.M. 4,8 milioi gehi aho-bidezko Probenecid 1 gr.

4.– Neskei dagokienez: Penicilina-Procaína 50.000 U./pisu-Kg.ko, Muskulu Barnetiko bidez.

PEDIATRAK EGIN BEHAR DUENA,
EMAKUMEZKOEKIKO TRATU TXARRAK
DESESTALTZEKO ETA HAIEN IZENEAN
INTERBENITZEKO

Emakumezkoekiko tratu txarrak arazo pediatrikoa dira. American Academy of Pediatrics (AAP) delakoaren arabera eta bere kide afiliatuen arabera, garrantzizkoa da medikuaren gaitasuna hobetzea, haurrekiko tratu txarrak eta bestelako etxeko bortizkeria-moduak desestaltzeko. American Medical Association (AMA) Council on Scientific Affairs delakoaren arabera, bestetik, EE.BBetan 2 milioi emakumezko inguru beren bizi-kideen edo ezkontideen eraso fisiko larriekin bizi dira.

Haurdun dauden emakumezkoak tratu txarrak sofritzeko arrisku handiagoan daude, eta horrek fetua lesiona dezake. Klinika Prenatal batera jo zuten haurdunei lagin aleatorio bat egin zitzaien, eta lagin horren %8ak aitortu zuen, galderak fintasunez eta konfidentzialtasunez egin eta gero, tratu txarrak zituela.

Etxeko homizidioei buruz hiru Estatutan egin zen azterlan baten arabera, etxeko bortizkeriaren aurrekariek erlazio esanguratsua gordetzen dute etxe-kide batek edo ezagun hurko batek egindako homizidio-arriskuarekin.

Interbentzioak erabateko garrantzia du; bortizkeriaz bizi diren amen seme-alabek ere bortizkeriaren biktima izateko probabilitate handiagoa dute. Egin diren azterlanen arabera, pertsona nagusien artean tratu txarrak dauden familien %33-77an haurrek ere tratu txarra hartzen dute. Haurrei tratu txarrak ematea prebenitzeko biderik efikazenetarikoak hauexek dira: gertakizun horiek identifikatzea eta tratu txarra hartzen duten emakumeen izenean interbenitzea.

Emaztearekiko tratu txarrak arazo pediatrikoa dira, nahiz eta adin-txikikoek eraso fisikorik ez jasan, zeren etxeko bortizkeriak eragin sakona baitu bai etxeko bortizkeriaren lekuko diren adin-txikikoengan, baita, kasualitatez baino ez bada ere, bortizkeriaren entzule izan diren adin-txikikoengan ere. Etxeko bortizkeriaren lekuko izatea abusu fisiko nahiz sexualen biktima izatea bezain traumatikoa izan daiteke adin-txikikoarentzat. Horren ondorioz, bortizkeriaren biktima diren amen seme-alaba txikiek estutasun emozional handia eta portaerako arazo larriak aurkez ditzakete.

Etxean abusuzko harremanen lekuko diren adoleszenteek joera berbera izan dezakete lagunekin jarritako zitetan edo bestelako harremanetan. (Gizonezkoak eta sexu bietako pertsona nagusiak ere, beren kideen edo ezkontideen aldetiko bortizkeriaren biktimak izan daitezke, baina, hori detektatzeko, probabilitate gutxiago dago esparru pediatrikoetan).

Tratu txarren biktima diren emakumezkoek, behar bada ez diote laguntza eskatuko beren pediatrari. Hala ere, pediatrarengana doazen haurren amek lesio-seinaleak aurkez ditzakete, esaterako, aurpegiko ekimosiak. Hain nabariak ez diren tratu txarren zeinuak ere aurkez ditzakete: depresioa, antsietatea, zita medikoetara ez joatea, etxeko diziplinari buruzko galderei ihesiz erantzutea edo medikuarengana sarri-sarri jotzea, haurraren balorazio medikoan agertzen ez diren alterazioak direla medio.

Emakumezkoak, bortxatzailearengandik urrun dagoenean eta segurtasun-garantia duenean, bizi den abusu-egoera ager diezaioke pediatrari, baldin eta pediatrak guzti horri buruz konprentsioz, fintasunez eta konfidentzialtasunez galdetzen badio.

Pediatrak pazientearen etxean bortizkeria gertatzearen susmorik badu, edo bortizkeria fisiko posiblearen zeinurik ikusten badu, lehenbailehen eman behar dio aurre arazoari, eta hobeto familia kontsultategian bertan dagoen bitartean. Emakumezkoarekin hitz egiteko, beharrezkoa da hura bakarrik egotea, hots, abusuen egilearengandik eta haurrengandik urrun egotea.

Pediatrak fintasunez heldu behar dio arazoari, eta emakumezkoak konbentziturik egon behar du elkarrizketa konfidentziala dela, medikuak arazoa konprenitzen duela, bestelako laguntza-bideak ere badaudela eta etorkizunean aitorpenak edo aipamenak egiteko izango dituen asmoak errespetatu egingo direla. Atariko baiezpen horiek aldez aurretik gehitu edo berrikus daitezke, tratu txarra izandako emakumezkoen abokatuekin egonda.

Ondoko galderak baliagarriak izan daitezke: "Denok ditugu eztabaidak etxean. Zer gertatzen da zu eta zure senarra eztabaidaka jartzen zaretenean?" "Oihurik edo bultzakadarik ba al dago?" "Norbaitek min hartzen al du?" "Egin al dizu inoiz mehatxurik zure senarrak, zuri edo zure seme-alabei min emango dizuela esanez?" "Inoiz izan al duzu zure senarraren beldurra?" "Inork derrigortu al zaitu oraintsu sexu-harremanak izateko?"

Familiaren arteko bortizkeriari buruzko galderak prebentzio-aholkuen parte dira. Pediatrak abusu-harremanen dinamika ezagutu behar du. Abusu-egoerei aurre emateko pauta bikainak argitaratu dira, eta pauta horiek ezagutu behar ditu pediatrak. Bestalde, arazo honetan interbenitzeko teknikak ikasteko hezkuntza iraunkorrari buruzko programa asko dago.

Pediatrek etxeko bortizkeriaren protokoloa edo jokabide-plana izan behar dute, protokolo hori aginte lokalek ere berrikusita. Kontsultategi mediko batean edo larrialdietako zerbitzuan dagoen denbora laburra kontuan harturik, aproposagoa gerta daiteke etxeko bortizkeria diziplinarteko enfokearen barruan ikustea.

Pediatrek badute nora jo laguntza eske: abusu-biktimari laguntza eta aholkuak ematen esperientzia duten erizainengana, gizarte-laguntzaileengana edo laguntza-taldeengana. AMAk 1996an Diagnostic and Treatment Guidelines on Domestic Violence izenekoak argitaratu zituen. Gida-bide horietan zera ezarri zen: tratu txarrak hartzen dituen emakumearen asistentziarik onena, komunitateko baliabideei buruz pediatrak duen ezaguera dela; izan ere, baliabide horiek emango dizkiote emakumezko horri segurtasuna, aholkuak eta laguntza.

Bai AMAk bai elkarte mediko estatal askok, zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeen zerrendak ematen dituzte, bai eta etxeko bortizkeria-mota guztiei buruzko informazioa ere .

Emakumezkoek heriotza-mehatxuak har ditzakete; eta horrelako mehatxu batzuk errealitate bihurtzen dira, baldin eta zera jakinarazten badute, tratu txarrak euren kideek edo ezkontideek ematen dizkietela. Beraz, jakinarazpen hori oso-oso beldurgarria da sarritan; eta horregatik, behar bada, ez da jakinarazpenik gertatuko, batez ere emakumezkoak ikusten ez badu jakinarazpen horrekin bere egoera, okerrera joan barik, hobetu egingo dela. Lesioak edo heriotza gertatzeko arriskua gehitu egin daiteke, emakumezkoa bere kide edo ezkontide erasotzailea uzteko tramiteetan dagoenean.

Haurren abusu-egoeretarako gertatzen ez den bezala, emakumezkoen egoera horretarako ez dago baimendutako erakunderik emakumezkoaren integritate fisikoa aseguratuko duenik, erasotzailea uzteko aldian dagoen bitartean edo utzi ondoren. Gaur egun Estatu batzuetan bakarrik behar da medikuntzako profesional baten etxeko bortizkeriari buruzko txostena edo profesionalaren interbentzio aktiboa, biktima erasotzailearen kontrolpean eta menpe dagoen bitartean. Etxeko bortizkeria aitortzeko, ezinbestekoa da dauden lege estatalak ezagutzea.

Profesionalak diskrezioz aritu behar du, pazienteei edo horiek zaintzen dituztenei etxe-bortizkeriaren gaineko datuak ematerakoan. Erasotzaileak informazioa aurkitzen badu, biktima arrisku handiagoan jarriko da. Emakumezkoa seguru sentitzen bada, krisialdietarako aholkuei buruzko informazioa eta laguntza legala idatziz emango zaizkio.

Etxeko homizidioak hertsiki erlazionatuta daude etxean su-armak egotearekin eta etxe-bortizkeriarekin. Horregatik, emakumezkoak lortzen badu aipatutako armak arriskurik gabe etxetik ateratzea, ondorio salbatzaileen alde egingo du.

Kontuan hartzekoa da, substantzien abusua etxeko bortizkeriaren alde egiten duen beste faktore posible bat dela.

Emakumezkoen aurkako bortizkeriari dagokionez, jarrera etnikoak eta kulturalak ere kontuan hartu behar dituzte pediatrek, ez onargarriak izan daitezkeelako, baizik eta aipatutako jarrerok emakumezkoaren borondatean oso eragin handia izan dezaketelako arazo hori azaltzerakoan.

Pediatrek eta pediatriako profesionalek informazioa eman diezaiekete tratu txarreko biktima diren emakumezkoen arazoan ari diren erakundeei, seme-alabekiko abusu primario eta sekundarioen arriskuari dagokionez.

Etxeko bortizkeria bizi izan duten adin-txikiko neska-mutilei aholkuak emateko bide guztiak agortu behar dira, bai indibidualki bai taldeka arituz; baina beti ere, bortizkeria zer den eta bortizkeria ebitatzeko moduak zeintzuk diren jakitea helburutzat hartuta.

Egunetik egunera nabariagoa da bortizkeria-esparruan hazten diren haurrek bortxatzaileak izateko joera dutela; pediatrak gauza dira zirkulu hori apurtzeko.

Etxeko bortizkeriak haurrei egiten dien kaltea kontuan harturik, AAP delakoak ondoan datorrena gomendatzen du:

1.– Egoiliarrentzako prestakuntzako programetan eta etengabeko hezkuntza medikoko programetan etxeko bortizkeria gai moduan sartu behar da; bai eta, bortizkeria horrek haurraren osasunean dituen ondorioak ere, pediatria-larrialdietako sailetako pediatren eta medikuen azterlan-planen barruan.

2.– Kontsultategiko esparruan, pediatrak etxeko bortizkeriaren zeinuak aurkitzen saiatu behar dira.

3.– Pediatren interbentzio-modua fina eta trebea izango da, tratu txarren biktima diren emakumezkoen eta haurren segurtasuna sendotzeko.

4.– Pediatrek diziplinanitzeko ahalegin lokal eta nazionalen alde egin behar dute, etxeko bortizkeria desestali, tratatu eta prebenitzeko.

BIKTIMENTZAKO BALIABIDE ASISTENTZIALAK

INTERESEKO HELBIDEAK ETA TELEFONOAK

1.– Larrialdietako Zerbitzuak (gizarte-zerbitzuen funtzionamendu-ordutegitik kanpo berehalako babespena ematekoak):

ARABA

Vitoria-Gasteizko Udala eta Gizarte Ongizateko Foru Institutua

Mateo Moraza

01001 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 134 444

BIZKAIA

Bilbon bizi direnentzat

Bilboko Udala

Ernesto Erkoreka plaza

48007 Bilbo

Tel.: 944 701 459 eta 944 701 460

Bilbotik kanpora bizi direnentzat

Gizartekintza Saila

Bizkaiko Foru Aldundia

Segurtasun-arrazoiengatik, baliabide horretara heltzeko 112 telefonoa erabili.

GIPUZKOA

Gizarte-zerbitzuetako Saila

Gipuzkoako Foru Aldundia

Segurtasun-arrazoiengatik, baliabide horretara heltzeko 112 telefonoa erabili.

2.– Etxeko tratu txarraren biktimentzako gizarte-baliabideei buruzko informazioa eta aholkularitza (lan ordutegia):

EUSKADIKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

Erkidegoko Udal guztietako Udalerriko Oinarrizko Gizarte-zerbitzuak

ARABA

Vitoria-Gasteizko Udaleko Berdintasun-zerbitzuak

Etxanobe Etxea. Santa Maria, 11

01001 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 161 345 eta 945 161 325

Ongizateko Foru Institutuko Berdintasun-aholkularitza

Diputación, 13

01001 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 151 015

Biktimenganako Laguntza Zerbitzua

Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

Vitoria-Gasteiz etorb., 18

01008 Vitoria-Gasteiz

Tel. 900 180 414 eta 945 004 895

BIZKAIA

Emakumearen Zerbitzua

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizartekintza Saila

Ugasko bidea, 3, 2gn. Plaza eraikina

48014 Bilbo

Tel.: 944 208 000 eta 944 206 900

Bilboko Udaleko Emakumearen Udal Zerbitzua

Ernesto Erkoreka plaza

48007 Bilbo

Tel.: 944 204 838

Biktimenganako Laguntza Zerbitzua

Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

Buenos Aires, 6

48001 Bilbo

Tel.: 900 400 028, 944 235 829 eta 944 247 195

GIPUZKOA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizartekintza

Zarategi pasealekua, 99 – II Txara eraikina

20015 Donostia-San Sebastián

Tel. 943 482 576

900 434 343

Donostia-San Sebastiáneko Udaleko Emakumearen Bulegoa

Urdaneta, 13-3

20006 Donostia-San Sebastián

Tel.: 943 481 413

Biktimenganako Laguntza Zerbitzua

Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

Manterola, 13

20007 Donostia-San Sebastián

Tel.: 900 100 928; 943 474 517

3.– EUSKADIKO AUTONOMIA ERKIDEGOKO beste zerbitzu orokor batzuk:

Ertzaintza

Tel.: 112 (SOS-Deiak)

Emakunde

Eusko Jaurlaritza

Manuel Iradier, 36

01005 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 132 613

II. ERASKINA
INFORMAZIOA JASOTZEKO EREDUA

Norberaren Datuak

Izen-abizenak &#9;

NAN ................................Helbidea &#9;

&#9; Telefonoa..................................................

Helbidea edota harremanetarako telefonoa.........................

&#9;

Zure ardurapean dauden seme-alabak &#9; Adinak...........................................

Zure ardurapean dauden beste pertsonak &#9;

Ikasketa-maila &#9; Lanbidea

Diru-sarrerak &#9;

Etxebizitza (norberarena, alokatua, bestelakoak) &#9;

Oharrak: &#9;

&#9;

&#9;

&#9;

Erasotzailearen Datuak

Izena eta abizenak &#9;

Senidetasuna &#9; Ikasketa-maila

Lanbidea ...............Ba al du buruko gaitzik edo droga-menpekotasunik? &#9;

Bere jatorrizko familian tratu txarrik jaso al zuen? &#9;

Erasotzaile gisa aurrekaririk ezagutzen al dira? &#9;

Pertsona bera edo beste norbait eraso zuen? &#9;

Erasoari buruzko datuak

Eraso mota (eraso sexuala edota tratu txarrak; tratu txar mota) .........................Eguna ..................... Ordua .................

Lekua &#9; Lekukoak..............................................................

Eragindako lesioen deskribapena &#9;

&#9;

Osasun laguntzarik jaso al duzu?

Aurretik laguntzarik eskatu al duzu?&#9; Non?

Salaketa egin al duzu?&#9; Ez egiteko arrazoia.....................................

&#9;

Noren aurrean? &#9; Nork lagundu zintuen?

Gogoratzen dituzun aurreko erasoei buruzko laburpena: &#9;

&#9;

&#9;

&#9;

Eraso horiek salatu al dituzu?&#9; Zenbat aldiz?

Aldi berean izan al da seme edo alabei tratu txar edo erasorik? &#9;

Saiatu al zara erasotzaileaz banantzen?&#9; Zenbat aldiz?

Noiztik jasaten dituzu tratu txarrak? &#9;

Erasoen maiztasuna &#9;

Erasoaren aldi berean gertatu diren beste faktore batzuk &#9;

&#9;

Eskatu al diozu laguntzarik zure jatorrizko familiari? &#9;

Nola erantzun dute? &#9;

Zure jatorrizko familian tratu txarrik jaso al zenuen? &#9;

Aurretiko harremanen batean tratu txarrik jaso al zenuen? &#9;

Gizarte Zerbitzu edo Emakumearen Zentroren batean laguntzarik eman al dizute? ..............................................

Zein erakunderen menpe dago &#9;

Harrera-Pisuren batean sartu al zaituzte?&#9;

Zein erakunderen menpe dago &#9;

Erakunde desberdinek eman dizuten tratuari buruzko iritzia &#9;

&#9;

Azaldutako eskaera

&#9;

&#9;

Informazio osagarria

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

Gizarte Langilearen balorazioa

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

Jarraipena

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

III. ERANSKINA

BIDALTZEKO TXOSTENAREN EREDUA

&#9;n dagoen Gizarte

Zerbitzuen Zentroan ..........,....................... And.ari laguntza eman zaio, ............. urte dituena, NAN zk. .......................duena,

eta telefono zk.

Interesdunak honako gertaera azaldu du: (zehaztu indarkeri mota, lekua, eguna, ordua eta erasotzailea identifikatzea eta dagoen senidetasun lotura)&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

Honako jarduerak burutu dira: &#9;

&#9;

&#9;..

&#9;..

&#9;..

&#9;..

Erakunde horretara bidalia izan da honako helburuarekin: &#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

Erakunde horrek garaturiko jardueren berri idatziz ematea eskatzen da.

..........n, 20......eko .......aren .....(e)an

&#9;Izp.: Interesduna Izp.. Profesionala

IV. ERANSKINA

ETXEKO TRATU TXARREN ETA ERASO SEXUALEN BIKTIMEI LAGUNTZEKO BALIABIDEAK
ERKIDEGOAN

ARABA

A) LARRIALDIETARAKO ZERBITZUAK

•Gizarte Larrialdietarako Zerbitzua

Gizarte Larrialdietarako Zerbitzuak etxeko tratu txarren biktimek egiten dituzten segurtasun eta ostatua izateko premiazko eskaerei erantzuten die. Aipatu Zerbitzua Vitoria-Gasteizko Udalaren menpe dago eta Arabako Foru Aldundiak bere zati bat finantzatzen du. Zerbitzu honen bidez biktimei premiazko laguntza ematen zaie eta dagokion laguntza baliabide edo harrerakoetara bidaliak dira. Araba Lurralde Historiko osoari ematen zaion zerbitzua da. 8:00etatik 22:00etara zuzeneko laguntza ematen duten langileak aritzen dira eta egunaren gainerakoan bilagailuaren bidez jarduten du.

Espainia Plaza z/g

01001 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 134 444

• SOS-Deiak / 112

B) GIZARTE BALIABIDEAK

• Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua gure Erkidegoko gizarte zerbitzuen oinarrizko unitatea da. Bere eginkizunak, besteak beste, argibideak eman, beste zentroetara bidali eta pertsona erabiltzaileen beharretara egokitzen diren gizarte programa eta baliabideen erabilera kudeatzea dira. Hona hemen etxeko tratu txarren eta eraso sexualen biktimentzako dauden gizarte baliabideak: harrera-pisuak, orientazio juridikoa ematen duten zerbitzuak, laguntza psikologikoa emateko programak biktima eta bere erasotzaileentzat eta, azkenik, dirulaguntzak.

Gizarte Zerbitzuetara jotzea dagokion Udalaren bidez erabiliko dira.

•Vitoria-Gasteizko Udala. Berdintasunerako Zerbitzua.

Zerbitzu honek, besteak beste, etxeko indarkeria eta eraso sexualen biktima diren Vitoria-Gasteizko Udaleko emakumeei laguntza espezializatua ematen die. Zerbitzuak kasu hauetan erabil daitezkeen gizarte baliabideak eskaintzen ditu.

Etxanobe Etxea. Santa María, 11

Vitoria-Gasteizko Udala

01001 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 161 345 eta 945 161 325

•Arabako Foru Aldundia. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea, besteak beste, Berdintasunerako Aholkularitzaz eta Arabako landa eremuko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuez arduratzen da. Handik, etxeko indarkeria eta eraso sexualen biktima diren emakumeei oinarrizko gizarte laguntza espezializatua ematea bultzatu eta koordinatzen du.

Diputazio, 13

01001 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 151 015

C) JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREKIN LOTURIKO BALIABIDEAK

• Gau eta eguneko Epaitegia

Gasteiz Hiribidea, 18

01008 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 004 849

• Fiskaltza

Gasteiz Hiribidea, 18

01008 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 004 831

• Lege Medikuntzaren Euskal Erakundearen Zerbitzu Klinikoa

Gasteiz Hiribidea, 18

01008 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 004 892

• Biktimari Laguntza Emateko Zerbitzua (BLEZ)

Zerbitzu hauek Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren menpe daude eta bere helburua delituen biktimei laguntza juridiko, psikologiko eta asistentziala ematea da, bidera litezkeen prozedura polizial eta judizialen esparruan.

Gasteiz Hiribidea, 18

01008 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 900 180 414; 945 004 895

• Orientazio Juridikoko Zerbitzua (OJZ))

Abokatuen Elkargoaren menpe dagoen zerbitzua duzu. Honen bidez ofiziozko abokatu eskaerak eta doako justizia eskaerak tramitatzen dira.

Gasteiz Hiribidea, 18-2

01008 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 004 896

•Atxilotuari Laguntza emateko Zerbitzua (ALEZ)

Zerbitzu hauek Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren menpe daude. Bere helburua pertsona atxilotuari laguntza eta orientazioa ematea da, bideratu litezkeen prozedura polizial eta judizialen esparruan.

Gasteiz Hiribidea, 18

01008 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 004 894

BIZKAIA

A) LARRIALDIETARAKO ZERBITZUAK

• Larrialdietarako Zerbitzua

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak Lurralde Historiko osorako larrialdietarako zerbitzua du. Beronen bidez gizarteko zerbitzuen jarduera ordutegitik kanpo premiazko babesa eta ostatua behar duten etxeko tratu txarren biktimak Harrera Zentro batean babestuak dira.

Segurtasun arrazoiak direla eta, baliabide hau Ertzaintzaren bidez lortzen da.

•Gizarte Larrialdietarako Zerbitzua

Gizarte Larrialdietarako Zerbitzuak etxeko tratu txarren biktimak egiten dituzten segurtasun eta ostatua jasotzeko premiazko eskaerei erantzuten die. Bilboko Udalaren menpe dago. Bertan biktimei premiazko lehen laguntza ematen zaie eta dagokion baliabide asistentzial edo harrerazkoetara bidaliak dira. Zerbitzu hau Bilboko udalerri osoari zuzendua dago. 8:00etatik 22:00etara zuzeneko laguntza ematen duten langileak ari dira eta egunaren gainerakoan bilagailuaren bidez.

Elejabarri Aterpetxea

48007 Bilbao

Tel.: 944 701 459 eta 944 701 460

• SOS-Deiak / 112

B) GIZARTE BALIABIDEAK

•Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan gure Erkidegoko gizarte zerbitzuen oinarrizko unitatea da. Bere zerbitzua biztanle guztiei eskaintzen die. Bere eginkizunak, besteak beste, argibideak eman, beste zentroetara bidali eta pertsona erabiltzaileen beharretara egokitzen diren gizarte programa eta baliabideen erabilera kudeatzea dira. Hona hemen etxeko tratu txarren eta eraso sexualen biktimentzako dauden gizarte baliabideak: harrera-pisuak, orientazio juridikoa ematen duten zerbitzuak, laguntza psikologikoa emateko programak biktima eta bere erasotzaileentzat eta, azkenik, dirulaguntzak.

Gizarte Zerbitzuetara jotzea dagokion Udalaren bidez egingo da.

•Bizkaiko Foru Aldundia. Gizarte Ekintzarako Saila. Emakumearen Atala.

Zerbitzu honek, besteak beste, etxeko indarkeria eta eraso sexualen biktima diren Bizkaia Lurralde Historikoko emakumeei laguntza espezializatua ematen die, Zerbitzuak kasu hauetan erabil daitezkeen gizarte baliabideak eskaintzen ditu.

Ugasko Bidea, 3-2.. Plaza Eraikina.

48014 Bilbao

Tel.: 944 208 000 y 944 206 900

•Bilboko Udala. Emakumearen Zerbitzua

Zerbitzu honek, besteak beste, etxeko indarkeria eta eraso sexualen biktima diren Bilboko Udaleko emakumeei laguntza espezializatua ematen die, Zerbitzuak kasu hauetan erabil daitezkeen gizarte baliabideak eskaintzen ditu.

Ernesto Erkoreka Plaza

48007 Bilbao

Tel.: 944 204 838

C) JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREKIN LOTURIKO BALIABIDEAK

• Gau eta eguneko Epaitegia

Ibañez de Bilbao, 3

48001 Bilbao

Tel.: 944 016 481

•Fiskaltza

Buenos Aires, 6-5. solairua

48001 Bilbao

Tel.: 944 016 480

•Lege Medikuntzaren Euskal Erakundearen Zerbitzu Klinikoa

Buenos Aires, 6

48001 Bilbao

Tel.: 944 016 484

•Biktimari Laguntza Emateko Zerbitzua (BLEZ)

Zerbitzu hauek Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren menpe daude eta bere helburua delituen biktimei laguntza juridiko, psikologiko eta asistentziala ematea da, bidera litezkeen prozedura polizial eta judizialen esparruan.

Buenos Aires, 6

48001 Bilbao

Tel.: 900 400 028; 944 016 487

• Orientazio Juridikoko Zerbitzua (OJZ)

Abokatuen Elkargoaren menpe dagoen zerbitzua duzu. Honen bidez ofiziozko abokatu eskaerak eta doako justizia eskaerak tramitatzen dira.

Barroeta Aldamar, 10

48001 Bilbao

Tel.: 944 016 712

• Atxilotuari Laguntza emateko Zerbitzua (ALEZ)

Zerbitzu hauek Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren menpe daude. Bere helburua pertsona atxilotuari laguntza eta orientazioa ematea da, bideratu litezkeen prozedura polizial eta judizialen esparruan.

Buenos Aires, 6

48001 Bilbao

Tel.: 944 016 485

GIPUZKOA

A) LARRIALDIETARAKO ZERBITZUAK

• Larrialdietarako Zerbitzua

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzu Sailak Lurraldeko Udalen laguntzarekin Lurralde Historiko osorako larrialdietarako zerbitzua antolatu du. Honen bidez gizarteko zerbitzuen ordutegitik kanpo premiazko babesa eta ostatua behar duten etxeko tratu txarren biktimak hitzarturiko ostalaritza-establezimenduetan sartzen dira.

Segurtasun arrazoiak direla eta, baliabide hau Ertzaintzaren bidez lortzen da (SOS-Deiak 112).

• SOS-Deiak / 112

B) GIZARTE ZERBITZUAK

• Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan gure Erkidegoko gizarte zerbitzuen oinarrizko unitatea da. Bere zerbitzua biztanle guztiei eskaintzen die. Bere eginkizunak, besteak beste, argibideak eman, beste zentroetara bidali eta pertsona erabiltzaileen beharretara egokitzen diren gizarte programa eta baliabideen erabilera kudeatzea dira. Hona hemen etxeko tratu txarren eta eraso sexualen biktimentzako dauden gizarte baliabideak: harrera-pisuak, orientazio juridikoa ematen duten zerbitzuak, laguntza psikologikoa emateko programak biktima eta bere erasotzaileentzat eta, azkenik, dirulaguntzak

Gizarte Zerbitzuetara jotzea dagokion Udalaren bidez egingo da.

• Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte Ongizaterako Saila

Sail honetatik etxeko tratu txar eta eraso sexualen biktimentzako gizarte zerbitzuen sistemaren baliabideak antolatu eta koordinatzen dira. Aipatu baliabideak kudeatzeaz Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak arduratzen dira. Hala ere, Gipuzkoa Lurralde Historikoan erroldatuak ez dauden biktimen, eta besterik ezean, biktima datorren udalerrian oztoporik badago, eskaria erantzungo da eta baliabideak kudeatuko dira.

Zarategi Ibilbidea, 99 – Txara II Eraikina

20015 Donostia-San Sebastian

Tel.: 943 482 576 eta 900 434 343

• Donostiako Udala. Emakumearen Zerbitzua

Zerbitzu honek, besteak beste, etxeko indarkeria eta eraso sexualen biktima diren Donostiako Udaleko emakumeei laguntza espezializatua ematen die. Zerbitzuak kasu hauetan erabil daitezkeen gizarte baliabideak eskaintzen ditu.

Urdaneta, 13-3.

20006 Donostia-San Sebastian

Tel.: 943 481 413

C) JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREKIN LOTURIKO BALIABIDEAK

•Gau eta eguneko Epaitegiak

San Martín, 41

20007 Donostia-San Sebastián

Tel.. 943 000 720

• Fiskaltza

San Martín, 41

20007 Donostia-San Sebastián

Tel.: 943 000 703

• Lege Medikuntzaren Euskal Erakundearen Zerbitzu Klinikoa

San Martín, 41

20007 Donostia-San Sebastián

Tel.: 943 000 705

•Biktimari Laguntza Emateko Zerbitzua (BLEZ)

Zerbitzu hauek Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren menpe daude eta bere helburua delituen biktimei laguntza juridiko, psikologiko eta asistentziala ematea da, bidera litezkeen prozedura polizial eta judizialen esparruan.

Manterola, 13

20007 Donostia-San Sebastian

Tel.: 900 100 928; 943 474 517

• Orientazio Juridikoko Zerbitzua (OJZ))

Abokatuen Elkargoaren menpe dagoen zerbitzua duzu. Honen bidez ofiziozko abokatu eskaerak eta doako justizia eskaerak tramitatzen dira.

Larramendi, 1

20006 Donostia-San Sebastian

Tel.: 943 451 540

•Atxilotuari Laguntza Emateko Zerbitzua (ALEZ)

Zerbitzu hauek Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren menpe daude. Bere helburua pertsona atxilotuari laguntza eta orientazioa ematea da, bideratu litezkeen prozedura polizial eta judizialen esparruan.

San Martín, 41

20007 Donostia-San Sebastián

Tel.: 943 000 769

II. ERANSKINA
EUSKO JAURLARITZAKO HERRIZAINGO SAILA ETA ARABAKO FORU ALDUNDIAREN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA, EUSKAL HERRIKO ZENBAIT ERREPIDE ETA AUTOBIDEETARAKO
SOROSPEN-ZUTOINEN ETA KOMUNIKAZIO
TRESNEN INSTALAZIO, MANTENIMENDU
ETA USTIAPEN BALDINTZAK
ZEHAZTEKO.

Vitoria-Gasteizen, 2001 abenduaren 19an.

PARTE HARTU DUTE

Alde batetik, Javier Balza Aguilera jaunak, Euskal Autonomia Erkidegoko, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailburuak.

Eta bestetik, Ramon Rabanera Rivacoba jaunak, Arabako diputatu nagusiak.

AURKEZTU DIRA

Lehena, Euskal Autonomia Erkidegoko Herrizaingo Sailaren izenean eta bere ordezkari gisa.

Bigarrena, Arabako Foru Aldundiaren izenean eta bere ordezkari gisa.

HURRENGOA AZALDU DUTE

I.– Herrizaingo Sailari dagozkie ondorengo eginkizunak eta jarduera arloak: Autonomia Erkidegoko Polizia; Hauteskunde-administrazioa; Herri babesa; Autonomia Erkidegoko komunikazio bideetako ibilgailu-zirkulazioaren Polizia; Joko, apustu eta ikuskizunak; segurtasun arloko transmisioak eta komunikazioak. Beti ere, Lehendakariaren uztailaren 16ko 2001/7 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio-Sailen sortze, kentze eta aldatzeei buruzkoa eta eginkizunak zehaztu eta jarduera arloei buruzkoa.

Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionalaren urriaren 19ko 1999/358 Dekretuak xedatutakoaren arabera, Trafiko Zuzendaritzari dagokio zaintzea, arautzea, eta trafiko-kontrola eta bideko segurtasuna ezartzea.

Era berean, Larrialdien Koordinazio Zentroak (S.O.S. Deiak) Larrialdiak Zaintzeko Zuzendaritzara atxikita daude, eta Zentro horiei dagokie edozein laguntza dei hartzea, eskatu den zerbitzuaren arabera berehala desbideratuz.

Bestalde, Baliabide Orokorretako Zuzendaritzari dagokio Segurtasun Komunikazioen Sare Ofizialaren kudeaketa eta mantenimendua; baita azpiegituren eta beharrezko ekipamenduen lorpen prozeduren sustapena ere.

II.– Arabako Foru Aldundiak eskumen esklusiboa du "errepide eta bideen plangintza, proeiktu, eraikuntza, zaintze, aldatze, finantzaketa, erabilera eta ustiapen" arloan (7a]. Artikulua, 8. atala), Autonomia Erkidegoko Erakunde Guztien eta Lurralde Historikoen Foru Organoen arteko Harremanetako azaroaren 25eko 1983/27 Legeak ezarritakoaren arabera.

III.– Alde biak, euren eskumenen konkurrentziaz jakitun eta horien arteko erlazio argiaren aurrean, Arabako Lurralde Historikoan zenbait errepide eta autobideetarako sorospen-zutoinen eta komunikazio tresnen instalazioa beharrezkoa dela uste dute, istripuetan, matxuretan edo larrialdien zerbitzuaren parte hartzea behar duten bestelako egoeretan instalazio horien beharra duten pertsonek erabil ditzaten.

IV.– Eusko Jaularitzako Herrizaingo Sailak, beharrezko azpiegiturak eta komunikazio ekipamenduak instalatzea ezinbestekoa dela uste du, bere esku utzita dituen eskumenak egiteko (arautzea eta trafiko-kontrola, segurtasuna, larrialdiak hartzea, hauteskunde-prozesuak).

V.– Alde bien jarduerak eta ekarpenak koordinatuz, ekipamendu bateratua lortzea posible da; beti ere, betebeharren elkarrekiko erregimena onartzearen bidez, zerbitzu ezberdinen funtzionamendu hobea suposatzen badu.

VI.– Hitzarmen honen helburu diren betebehar horien berezitasunak, geroago zehaztuko dira. Eta horien berezitasunak agiri hau egitea egiaztatzen dute.

VII.– Eusko Jaurlaritzako lehendakariordetzako Erregimen Juridiko eta Autonomia Garapenaren Idazkaritza Orokorrak, 2001eko apirilaren 11n, aldez aurreko legezkotasun txostena bidali du.

VIII.– Ogasun eta Herri-Administrazioko Sailaren Ekonomia Kontroleko Bulegoak, 2001eko abuztuaren 6an, nahitaezko txostena bidali du.

IX.– 2001eko urriaren 30ean, Gobernu Batzordeak onetsi du.

X.– 2001eko otsailaren 27an, Arabako Foru Aldundiko diputatu kontseiluak, Hitzarmen honen testua onetsiz, erabakia hartu du. Erabakia, Arabako Batzar Nagusiek berretsi dute, Arabako Foru Aldundiko Antolaketa, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoko Foru Arauaren 6.1.2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

XI.– Euskal Herriko Gobernuaren, ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18 e). artikuluan ezarritako bideratzeak bete dira.

XII.– Bi aldeak ados egonda, lankidetza administrazio-hitzarmena ematen dute, hurrengo oinarrien arabera:

HITZARTZEAK

Lehena.– Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eta Arabako Foru Aldundiak, norberaren eskumenetan, ondoren emango diren gaietan laguntzeko konpromesua hartzen dute. Konpromesu horien baldintzak zehaztea da Hitzarmen honen helburua:

a) Arabako errepideetan sorospen-zutoin sare bat instalatzea, mantentzea eta ustiatzea, erabiltzaileek erabil dezaten matxura edo laguntza zerbitzuen parte hartzea beharrezko den bestelako egoeraren batean.

b) Sorospen-zutoin sarearen zerbitzurako beharrezko diren azpiegitura eta ekipamenduak instalatzea errepide horietan; eta Herrizaingo Saileko eskumenak moldatzea.

Bigarrena.– Hasieran, aurrerago aipatutako instalazioak egitea izango da Hitzarmen honen helburua; beti ere, N-1 errepidean, 354,900 (Gamarrako lotura) eta 391,618 (Nafarroarekin muga) puntu kilometrikoen artean dagoen zatian.

Hirugarrena.– Horrela, bi Administrazioek hurrengo eginbeharrak betetzeko konpromesua hartu dute:

1.– Sorospen-zutoin sareari dagokionez:

a) Herrizaingo Sailari dagokio:

– Sorospen-zutoinen instalazio osoaren proiektua egitea.

– Sorospen-zutoinak eta kontrol tresnak, deiak hartze zerbitzua eta sorospen-zutoin sarearen bestelako gaiak eskuratzea, instalatzea eta muntatzea.

– Laguntza Zerbitzua ustiatzea, Larrialdien Koordinazio Zentroek egingo dutena, SOS-DEIAK.

– Sorospen-zutoin sarearen instalazio guztia mantentzea eta konpontzea.

b) Bestalde, Arabako Foru Aldundiak, hurrengoa egiteko konpromesua hartu du:

– Sorospen-zutoinak jartzeko behar den obra zibila egitea.

– Obra zibila mantentzea.

2.– Hitzarmen honen lehenengo hitzartzeko b) hizkian xedatutakoaren arabera, Arabako Foru Aldundiak, behar den obra zibila eta hortik joango diren komunikaizo kableen kanalizazioak egiteko konpromesua hartu du.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusia, SOS zutoinen eta komunikazio sistemaren jabe izango da, hodia, kablea eta laguntza edo zerbitzu tresnak barne. Beraz, Arabako Foru Aldundiari dagozkio gainerakoak.

Bosgarrena.– Hitzarmen honetarako jazarpen batzorde bat sortu da, Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak eta Arabako Foru Aldundiko Herri-Lanen zuzendariak osatutakoa. Aipatu Batzordeak, ondorengo eginkizunak edukiko ditu:

.– Hitzarmen honekiko ager daitezkeen interpretazio eta betetze arazoak konponduko ditu; beti ere, bederatzigarren hitzartzean xedatutakoari kalterik egin gabe.

.– Hitzarmen hau garatzeko egin beharko diren obra eta instalazioen proiektuak onetsiko dira, eta dagokion Administrazioari proposatuko dio proiektu horiek egitea.

.– Obra eta instalazioak egitea ikuskatuko du.

.– Sortutako informazioa aztertuko du. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, sorospen-zutoin sarea zenbat erabili den zehazteko hilabeteroko txosten bat bidaliko dio Arabako Foru Aldundiko Herri-Lan Zuzendaritzari.

.– Arabako Lurralde Historikoko gainerako errepideak zehaztuko ditu; baldin eta duten garrantzi, trafiko kopuru, istripu indize eta abarrengatik Hitzarmen honetako instalazioak edukitzea komeni bada. Horretarako, Arabako Foru Aldundiak, Trafiko Zuzendaritzari bidaliko dizkio, berak eskatuta, tokiei eta trafiko arloan garrantzi berezia duten bestelako egoerei buruzko txostenak.

Sexta.– Bi aldeek, Trebiñoko konderriko "Legua del Rey" deiturikoan antzeko ezaugarriak dituen sistema bat Gobernu Zentralari proposatzeko konpromesua hartzen dute.

Zazpigarrena.– Hitzarmen honen harpidetzak, bertan dauden instalazioak baimentzea dakar; beti ere, errepideen politikari buruzko xedapenak betetzeari dagokionez.

Zortzigarrena.– Hitzarmen honen klausulatuan dauden terminoei dagokienez, Arabako Foru Aldundiak finantzatuko duen gehieneko zenbatekoa 35.000.000 pezetatako da (210.354,24 Eurotakoa), eta 2001eko ekitaldiko Aurrekontuaren kargura esleituko dira.

Era berean, Hitzarmena egiteko lehenengo fasean, Eusko Jaurlaritzak finantzatuko duen zenbatekoa 32.928.617 pezetatakoa da (197.904,97 Eurotakoa).

Bederatzigarrena.– Hitzarmen hau administraziozkoa da, interpretazio, aldaketa eta bestelakoei dagokienez, hortik sortzen diren ondorio guztiak barne. Era berean, Administrazioarekiko auzi-prozesu Juridikoa da eskumendun, funtzionamenduan zehar sortzen diren eztabaidak ezagutarazteko eta horiek ezartzeko.

Hamargarrena.– Behin obrak eginda eta alde biek obrak abian jarri ondoren, Hitzarmena 2001eko abenduaren 31 arte egongo da indarrean; beti ere, urtean zehar, eta adierazi gabe, epea luzatu ahal izango da, salbu sinatu duten alderen batek denuntzia jartzen badu. Denuntzia gertaera baino hiru hilabete lehenago egin beharko da, eta ordainagiria jaso izanaren adierazpenarekin batera, zertifikatutako gutunaren bidez egin beharko da.

Hamaikagarrena.– Edozein momentutan, erabakitakoaren erabilera desegokiak eta orokorrean, Hitzarmen honetan dauden hitzartzeak ez betetzeak, Hitzarmena deuseztatzea ekarriko du; baita hortik eratorritako indarreko xedapenetan dauden bestelako kausek ere ekarriko du Hitzarmenaren deuseztatzea.

Kontratu egiten duten alde biek horrela esaten eta xedatzen dute, aurretik doanaren adostasunaren seinale modura; eta izenburuko toki eta datan sinatzen dute.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

Arabako Foru Aldundiko Diputatu nagusia,

RAMÓN RABANERA RIVACOBA.

III. ERANSKINA
LANKIDETZA-HITZARMENA ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA ETA BILBOKO UDALA GAIA: BILBOKO UDALERRIKO OLABEAGAKO 819 BANAKETA-EREMUAN BABES OFIZIALEKO
ETXEBIZITZEN ETA ETXEBIZITZA SOZIALEN
SUSTAPEN MISTOA

Gasteizen, 2001eko urriaren 25ean.

BILDUTA

Batetik, Javier Madrazo Lavin jaun txit gorena, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

Eta Bestetik, Iñaki Azkuna Urrreta jauna, Bilbaoko alkate-udalburua.

BERTARATU DIRA

Lehena, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburu gisa eta Saila legez ordezkatuta, Gobernu Kontseiluak 2001eko urriaren 23an izandako bilkuran hartutako erabakiaren indarrez egintza honetarako baimendua.

Eta bigarrena, Bilbaoko alkate-udalburu gisa, udalaren izenean.

Bi hitzarmenkideek elkarri aitortu diote lankidetza-hitzarmen hau izenpetzeko legezko gaitasun nahikoa eta horretarako honakoa adierazi dute:

ADIERAZITAKOA

Lehena.– Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.31 artikuluak adierazten duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak soilik du lurraldearen eta itsasertzaren antolaketa, hirigintza eta etxebizitzaren arloan eskumena

Ildo honetatik, 1999-2002 egungo legealdirako Eusko Jaurlaritza eratzeko izenpetutako Koalizio Akordioak bere egitarauaren helburuen artean "herritarrek etxebizitza duina eskuratzeko duten eskubide unibertsala gauza dadin bultzatzea" hartzen du aintzat. Lurraren arloari dagokionez, helburua honako konpromiso honetan gauzatzen da: "lurra prezio eskuragarrietan lortzeko ekintzak garatzea".

Hori bermatzeko, ezinbestekoa da Administrazioak arduraz jardutea eta lurzorua eraginkortasunez kontrolatzea. Horrekin batera Administrazioak kemenez ekin behar dio lurra eskuratzeari eta kudeatzeari. Horregatik, herri-aginteek, kasu honetan Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Bilbaoko Udalak batera jardun behar dute eta, nolabait, behartuta daude batera jarduteko, beharrezkoak diren babes ofizialeko etxebizitzak egin ahal izan daitezen baldintzak sortzearren eta espekulazioa saihestu eta etxebizitzetarako lurren herri-ondare egokia lortzearren.

Bigarrena.– Era berean, bi herri-erakunde hauek aurreko atalean aipatutako alderdiei dagokienez elkarrekin eta batera burutu behar duten jarduna baieztatzeko eta berresteko, Autonomia Erkidegoak, batetik, eta Toki Erakundeek, bestetik, elkarren arteko harremanetan beren egitekoak eraginkortasunez betetzeko behar dezaketen lankidetza eta laguntza eman beharko diote elkarri, nork bere esparruan.

Hirugarrena.– Bizkaiko Foru Aldundiak 1999ko martxoaren 10ean behin betiko onartu zuen Bilbaoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketa Zehatza, 818 eta 819 Banaketa Eremuei dagokienez.

Aldaketa horrek 819 Banaketa Eremuan babes ofizialeko 100 etxebizitza eraikitzea ahalbidetzen du. Etxebizitza hauetako 12 etxebizitza sozialaren araubide juridiko eta ekonomikoaren babesean sustatuko dira.

Bilbaoko Udalak 2000ko irailaren 28an behin betiko onartuko zuen esparru horri dagokion bidezko Xehetasun Azterlana.

Era berean, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak dagokion urbanizazio-proiektua idatzi du eta Bilbaoko Udalak behin betiko onartzeko zain dago. Urbanizazio-proiektu honek kontrata bidezko 156.213.801,- pezetako burutzapen-aurrekontua du.

Esparru honen burutzapen-sistema desjabetzea denez gero, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza,eta Ingurugiro antzinako Sailburuak 1996ko uztailaren 3ko Agindu bidez eman zion hasiera nahitaezko desjabetzearen espedienteari. Nahitaezko desjabetze honen bitartez esparruan barne hartzen diren ondasun eta eskubide guztien erabateko jabetza lortu da, Bilbaoko Udalaren jabetzakoak diren finka batzuk izan ezik. Azken higiezin hauek ondoren deskribatzen den prozeduraren arabera eskuratu ziren:

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza,eta Ingurugiro antzinako Sailak eta Bilbaoko Udalak 1996ko irailaren 20an bi lankidetza-hitzarmen izenpetu zituzten. Lankidetza hitzarmen hauek Bilbaoko Olabeagako San Nikolas kaleko 62 eta 64 eraikinak eraisteko proiektua idatzi eta burutzeko 314/1995 Dekretuan aurreikusten diren laguntzak emateari buruzkoak ziren.

Lankidetza-hitzarmen hauetan jasotzen zenari jarraituta, Bilbaoko Udalak 4.694.525,- pezetako eta 5.213.075,- pezetako zenbatekoa (hau da, guztira 9.907.600,- pezetako zenbatekoa) jaso zuen interesik gabeko maileguaren kontzeptupean. Zenbateko hauek eskudirutan edo esparruko hirigintza-aprobetxamenduetan itzuliko zituela hitz eman zuen Bilbaoko Udalak.

Era berean, nabarmendu behar da hitzarmen horiei jarraituta eta eraispenen ondoriozko ondarearen gaineko premiamendu-prozedurari jarraituta, Bilbaoko Udalak ondoko elementuen jabetza lortu zuela:

1.– Olabeagako San Nikolas kaleko 62: erdi-sotoa esk., 1. ezk., 1. esk., 2. ezk., 2. esk., 3. esk. eta estalkipea, hau da, 151 m2-ko lursail bateko %79,87.

2.– Olabeagako San Nikolas kaleko 64: erdi-sotoa, 1. ezk., 2. ezk., 3. ezk., 3. esk., 4. ezk., 4. zentroa, hau da, 154 m2-ko lursail bateko %88,45.

Bestalde, Bilbaoko Udala antzinako garbitegi bati dagokion 284,04 m2-ko lursail baten jabe da, egin duen salerosketa baten ondoren.

Halaber, Bilbaoko Udalari 819 Banaketa Eremuan urbanizazio-kargarik ez duen hirigintza-aprobetxamenduaren %10 dagokio, legezko esleipen bidez.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Lurraren Kudeaketarako Zerbitzuak ondoren adieraziko diren zenbatekoetan baloratu ditu udalaren jabetzak:

1.– Olabeagako San Nikolas kaleko 62, 151 m2-ko lursail baten %79,87; Olabeagako San Nikolas kaleko 64, 154 m2-ko lursail baten %88,45; eta antzinako garbitegia, 284,04 m2-koa, 4.399.206,- pta.

2. Urbanizazio-kargarik ez duen hirigintza-aprobetxamenduaren %10, 32.412.914,- pta.

Beste alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza,eta Ingurugiro antzinako Sailak Bilbao Zaharra kaleko 10 zk.ko orubea eskuratu zuen, desjabetze bidez. Orube horren balio justua 33.939.086 pezetakoa da

Bilbaoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza,eta Ingurugiro antzinako Sailak, 2000ko irailaren 4ean, Bilbao Zaharra kaleko 10 orubea Gorteak kaleko 38 orubearekin trukatzeko Konpromiso Akordioa sinatu zuten, Gorteak kaleko 38 orubean etxebizitza babestuak sustatzeko helburuarekin.

Hala ere, bi Administrazio Publikoek, eragiketa hau baztertzea erabaki dute, auzoa birgaitzeko interesgarriago iruditu zaielako, Gorteak kaleko 38 orubean ekipamendu publikoa burutzea.

Laugarrena.– Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, etxebizitzaren arloan dituen eskumenak erabiliz, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lurra behar du etxebizitzen premia egiaztatuta duten udalerrietan eta hauen artean dago Bilbao. Babes ofizialeko etxebizitza hauek errenta-gaitasun txikia izanik etxebizitzaren merkatu librera jotzerik ez duten familiei zuzentzen zaizkie.

Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 41. artikuluak hau arautzen du: ondasun higiezinak erosteko kontratazio era lehiaketa publikoa izango da, baina dagoen eskaintza urria dela-eta, beste modu batzuk erabiltzea ere aurreikusten da, trukaketa besteak beste. Trukaketaren aginte-modu hori babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko izango diren lurrak emateko sistema arrunta izanik, toki-erakundeen Ondasunen Arautegia onesten duen ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretuaren 110.2 artikuluan dago jasota

Ondokoa da proposatutako eragiketa: Euskal Autonomia Erkidegoak 819 Banaketa Eremuan dauden udal-jabetzak eta hirigintza-aprobetxamenduaren %10 Bilbao Zaharra kaleko 10 zenbakiko orubearekin trukatuta eskuratzea eta Bilbaoko Udalak, 1994ko irailaren 20an izenpetutako Hitzarmenak burutzean jaso zituen laguntzak itzul ditzan hitzartzea. Hitzarmen honen bidez, Udal horrek hirugarren azalpen-zatian aipatzen diren higiezinak lagako dizkio Euskal Autonomia Erkidegoari.

Bosgarrena.– Bi herri-administrazio hitzarmenkideek desegoki deritzote urbanizatzeko lizentziagatik tasak ordaintzeari, behin betiko onetsi den urbanizazio-proiektuari jarraituz jardungo denez gero hori ez baita beharrezkoa izango. Bestalde, desegoki deritzote aipatutako obrak Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Udal Zergari ez atxikitzeari ere.

Seigarrena.– Bien interesak, konpromisoak eta ekarpenak behar bezala bideratzeko, bi alderdiek lankidetza-hitzarmen hau izenpetu dute honako klausula hauen arabera:

KLAUSULAK

Lehena.– Lankidetza-hitzarmen honek Bilbaoko udalerriko 819 Banaketa Eremuan babes ofizialeko etxebizitzen eta etxebizitza sozialen sustapen mistoko politika gauza dadin ahalbidetzea du helburu.

Bigarrena.– Bilbaoko Udalak hirugarren azalpen zatian identifikatzen den 819 Banaketa Eremuko hirigintza-aprobetxamenduaren %10 Euskal Autonomia Erkidegoari, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak ordezkatuta, lagako dizkiola hitz eman du. Lagapen hau Bilbaoko Udalak, 1996ko irailaren 20ko lankidetza-hitzarmenari jarraituta, Olabeagako San Nikolas kaleko 62 eta 64 eraikinak eraisteko obren proiektua idazteko eta obrak burutzeko jaso zituen laguntzak itzultzeko kontzeptupean egingo da, betiere aipatutako laguntzen zenbatekoari dagozkion zati baliokidean.

Bilbaoko Udalak hitz ematen du trukearen kontzeptupean Euskal Autonomia Erkidegoari 819 Banaketa Eremuko udal-jabetzak eta hirigintza-aprobetxamenduaren %10aren gainerako zatia emango diola. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoak honen truke Bilbao Zaharra kaleko 10 zenbakiko orubea emango dio.

Aipatutako higiezinaren emakida ondorio horretarako aginpidea duen Bilbaoko Udaleko organoak, alkate-udalburuak edo Tokiko Udal Osoko Bilkurak onartuko du, Hitzarmen hau izenpetzeko baimena jasotzen den egintza berean.

Kontraprestazioak baliokideak ez direnez gero, Euskal Autonomia Erkidegoaren aldeko 7.034.567,- pezetako mailegu-eskubidea sortu da eta zenbateko hau bidezko notario-eskritura egiten den unean ordainduko da. Bestela, aurrerago bi administrazioek izenpetu beharko duten beste Lankidetza Hitzarmen baten bidez garatuko diren etxebizitza babestuak sustatzeko egingo den eragiketeren batean konpentsatuko du.

Klausula honetan aurreikusten den ondare-eragiketa notario-eskrituran jaso beharko da, Hitzarmen hau izenpetzen denetik hasita hiru hilabeteko epearen barruan.

Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, dagokien aurrekontu-izendapenen ondoren, 819 Banaketa Eremuan babes ofizialeko 88 etxebizitza eta 12 etxebizitza sozial urbanizatu eta eraikitzeko obrak kontratatu eta erabat burutuko dituela hitz eman du.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, hala badagokio, urbanizatzeko obra osorik eta behar bezala burutzen dela bermatuko duela hitz eman du.

Urbanizazio-obrak burutu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak Bilbaoko Udalari gutxienez hamabost egun aurretik jakinarazi beharko dio urbanizazio-obrak zein egun, ordu eta lekutan jasoko diren, hau da, urbanizazio-obrak zein egun, ordu eta lekutan emango dizkion eraikitzaileak sustatzaileari. Honela, Udala egintza horretara ordezkaritza bat bidali eta bertaratu ahal izango da.

Obrak jasotzearen aktan Udalaren ordezkariak egiten dituen oharrak, halakorik egiten badu, jasoko dira eta Bilbaoko Udalari aktaren kopia bat igorriko zaio.

Bilbaoko Udalak jasotzearen akta horretan lanen burutzapen materialari buruzko oharrik egin ez badu edo egintza horretara bertaratu ez bada, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eskaria jakinarazi eta hilabeteko gehienezko epean jasoko du urbanizazioa. Nolanahi ere, obrak onartutako proiektuari egokitzen ez zaizkiolako Udalak epe horren barruan urbanizazioa jasotzearen aurkako iritzi arrazoitua espresuki adierazten badu, ez da urbanizazioa jasotzerik izango.

Bilbaoko Udalak obrak jasotzearen aktan oharrak jasoarazi baditu edota jasotzearen aurkako iritziak aditzera eman baditu, horretan interesa duten alderdi guztiek urbanizazioa jasotzeko beharrezko baldintzak finkatuko dituzte guztion artean, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak hala proposatuta. Hala eta guztiz ere, baldintza hauek ezin izango dute urbanizazio-proiektuan aurreikusten ez diren obra-elementuetan edota beste alderdi batzuetan eraginik izan.

Bilbaoko Udalak urbanizazioa jasotzeko baldintzak finkatu ondoren eta hitzartutako lan osagarriak edo azken ukitua emateko lanak egin ondoren, baldin eta hauek beharrezkoak badira, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak urbanizazioa jaso dezan eskatuko dio formaltasunez Udalari eta Udalak eskari hori jakinarazi eta gehienez hilabeteko epean jaso beharko du urbanizazioa.

Urbanizazioa bi hitzarmenkideek izenpetutako bidezko aktaren bitartez jasoko da.

Laugarrena.– Aurreko bi klausuletan ezarritako epeak bertan aurreikusten diren baldintzetan igaro badira, urbanizazioa adierazi gabe jaso dela ulertuko da eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak finka erregistroan inskribatzen denean bazterrean bidezko oharra erants dadin eskatzeko ahalmena izango du. Horretarako, Udalari behar bezala formulatutako jasotze-eskaera egin zaiola egiaztatuko duen dokumentua aurkeztu beharko du aurretik eta hori guztia eraginpean dagoen erabilera eta jabari publikoko lurraren transmisioa formalizatzearen kalterik gabe.

Urbanizazioa jaso ondoren, Udala Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren posizioan subrogatuko da kontratistari obra-kontratuaren ondoriozko betebeharrak bete ditzan eskatzeko ondorioetarako, hala badagokio. Honez gain, Udala jasotako urbanizazioa mantentzeaz eta kontserbatzeaz arduratuko da.

Bosgarrena.– Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila ez den beste sustatzaile batek egindako urbanizazio-obrek –esparru berean egindako eraikuntza-obrei lotzen zaizkien urbanizazio-obrek– ere aurreko klausuletan aditzera emandako erregimena, prozedura, epeak eta baldintzak bete beharko dituzte.

Seigarrena.– Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak 100 etxebizitza babestu horiek eraikitzeko lanei 2001. urtearen barruan hasiera emango zaiela hitz eman du.

Zazpigarrena.– Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak bere gain hartzen dituen baina Lankidetza-Hitzarmen honen klausuletan beren zenbateko ekonomikoa zehaztu gabe duten konpromiso guztiak aurretik dagozkion aurrekontu-izendapenen mende egongo dira.

Zortzigarrena.– Dokumentu honetan jasotako betebeharrak ez betetzea kontratua deuseztatzeko arrazoia izango da eta hitzarmenkideak lehengo egoera juridikora itzuliko dira. Aipatutako deuseztapena eragiten duen hitzarmenkideak sortaraz ditzakeen kalte eta galerak kalteordaindu beharko ditu, bai beste hitzarmenkideari bai uste oneko hirugarren batzuei..

Eta adostasuna eta uste ona erakusteko, hitzarmen hau izenpetu dute lau aletan, idazpuruan adierazitako leku eta egunean.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVIN.

Bilbaoko alkate-udalburua

IÑAKI AZKUNA URRETA.

IV. ERANSKINA
ARABAKO FORU ALDUNDIAREKIN
SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENA,
ARABAR ERRIOXAN SANEAMENDU-LANAK
EGITEKO DIRULAGUNTZA EMATEARI
BURUZKOA

Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 19a.

BILDU DIRA:

Batetik, Sabin Intxaaurraga Mendibil jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua eta, bestetik, Ramón Rabanera Rivacoba jauna, Arabako Diputatu Nagusia.

PARTE HARTZEN DUTELARIK:

Lehenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburu den heinean eta haren izenean, horretarako baimena eman baitio Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko uztailaren 3an egindako bilkuran.

Bigarrenak, Arabako Diputatu Nagusia den heinean, Arabako Foru Aldundiaren legezko ordezkari gisa.

Bi aldeek lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko beharrezko legezko gaitasuna onartzen diote elkarri eta, horretarako,

HONAKOA AZALTZEN DUTE:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Estatutuaren 10. artikuluko 11. eta 33. idatz-zatien arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio, bere lurralde eremuaren barruan, ur-aprobetxamenduen gaineko eskumen esklusiboa, baldin eta ibaiek ibilbide osoa Euskal Autonomia Erkidego barruan egiten badute, bai eta Estatuak legez interes orokorrekotzat jo ez dituen eta beste autonomia erkidego batzuk ukitzen ez dituzten obra publikoen gainekoak ere. Estatuko Administrazioaren ur-baliabide eta aprobetxamenduen alorreko eginkizunak Euskal Autonomia Elkartearen esku uzteko Transferentzien Batzorde Mistoaren Akordioa onartzen duen uztailaren 12ko 297/1994 Dekretuaren bidez, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan egin behar diren obra hidraulikoetarako erakunde lokalei laguntzak emateko eginkizunak eta baliabideak transferitu dira, beti ere, obra hidrauliko horiek herrien onerako badira, beste autonomia Erkidego bat ukitzen ez badute eta Estatuak legez interes orokorrekotzat jo ez baditu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eremuan, eta Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legea betetzeko, Lurralde Historikoei eginkizunak eta zerbitzuak transferitzen ez zaizkien bitartean, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak aginpidea du uren eta herri lan hidraulikoen alorrean, tokiko administrazioekin elkarlanean jarduteko, urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuaren 15.1.a artikulua, uztailaren 12ko 297/1994 Dekretuaren 2. artikulua eta urtarrilaren 18ko 10/2000 Dekretuaren 9.1.ll artikulua kontuan izanik.

Bigarrena.– Arabako Foru Aldundia Arabako Errioxako saneamendua hobetzeko lanean ari da.

Hirugarrena.– Lan horrek inbertsio aldetik eskatzen duen ahalegin itzela kontuan izanik, Arabako Foru Aldundiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren laguntza ekonomikoa eskatu du obra horiek aurrera eramateko.

Laugarrena.– Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57. artikuluak, Toki Administrazioen eta Autonomia Erkidegoen arteko lankidetza ekonomiko, tekniko eta administratiboa baimentzen du, bai toki zerbitzuei dagokienean, bai interes amankomunekoei dagokienean, borondatez eta legean ezarritako eran egiten bada; eta lankidetza hori administrazio arloko hitzarmenen bidez gauza daiteke.

Gainera, Jabari Publikoko Urguneen Araudiaren 295.4 artikuluak –apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartu zen Araudia–, baimena ematen du arro hidrografikoko ura biltzen duen erreka edo delakoa babestu eta hobetzeko jarduketak edo proiektuak burutu nahi duten toki erakundeen eta autonomia erkidegoen arteko hitzarmenak sinatzea.

Horregatik guztiagatik, bi aldeek, ados jarrita, lankidetza hitzarmen hau sinatzea erabaki dute. Honako hauek izango dira hitzarmenaren

KLAUSULAK:

Lehenengoa.– Hitzarmenaren helburua.

Hitzarmen honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak eta Arabako Foru Aldundiak Samaniego, Eskuernaga, Mañueta, Leza, Navaridas, Elciego eta Biasteriko hondakin urentzako kolektore eta biltodi nagusiaren proiektuan jasotako obrak burutzeko, elkarrekin nola lan egin behar duten arautzea.

Bigarrena.– Egin beharreko obrak.

Hitzarmen honen arabera, Samaniego, Eskuernaga, Mañueta, Leza, Navaridas, Elciego eta Biasteriko hondakin urentzako kolektore eta biltodi nagusiaren proiektuan jasotako obrak egingo dira; hau da, Samaniego, Eskuernaga, Mañueta, Leza, Navaridas eta Biasteriko hondakin urak batuko dituzten kolektoreak egingo dira, eta Elciegora bideratuko dira, Elciegoko hondakin urak batu ondoren, Riomayor errekan behera Ebrorekin elkartzen den lekutik hurbil dagoen araztegira eramateko.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eman beharreko laguntza.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren bidez, obra horiek hitzarmen honetan aurreikusitakoari jarraikiz kontratatzeko benetako kostuaren %50 finantzatu eta ordaintzeko konpromisoa hartzen du. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren bidez jarri beharreko diru-kopurua seiehun eta laurogeita hamabi milioi (692.000.000) pezetakoa (4.159.003’76 euro) izango da; horietatik hiru milioi ehun eta hogeita bost mila (3.125.000) pezeta (18.781’63 euro) 2001erako ordainketa kreditu baten bidez ordainduko dira; hirurogeita hamasei milioi zortziehun eta berrogeita hiru mila seiehun eta berrogei (76.843.640) pezeta (461.839’58 euro) 2002rako konpromisozko kreditu baten bidez, eta hirurehun eta hiru milioi zazpiehun eta berrogeita bederatzi mila bostehun eta berrogeita hemezortzi (303.749.558) pezeta (1.825.571’61 euro) 2003rako konpromisozko kreditu baten bidez. Guztia, Euskadiko Aurrekontu Araubideari buruzko lege-xedapenen Testu Bategina zehaztu zuen irailaren 27ko 1/1994 Dekretu Legegileari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2001. ekitaldirako Aurrekontu Orokor luzatuetan gaitutako 01.0.1.11.14.0100.1.721.00.

51210.005.F kontu-sailetik ordainduko da.

Laugarrena.– Arabako Foru Aldundiaren betebeharrak.

Arabako Foru Aldundiak betebehar hauek izango ditu:

a) Samaniego, Eskuernaga, Mañueta, Leza, Navaridas, Elciego eta Biasteriko hondakin urentzako kolektore eta biltodi nagusiaren proiektua jartzea, indarrean dagoen legeriari jarraikiz, eta behar bezala aztertu eta onartzea; behin betiko onartu aurretik proiektua gutxienez hamabost egunerako jendaurrera atera beharko dira.

Laguntzen gaineko legeak betetzeko, proiektua Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari aurkeztu beharko zaio, horrek erkatu eta onar dezan.

b) Obrak egiteko behar diren lurrak aldi baterako, nahiz behin betiko eskuratzea.

c) Obrak kontratatzeko behar diren lizentziak eta baimenak —ur arlokoak barne– eskuratu eta gainontzeko administrazio izapideak egitea.

d) Obrak kontratatu, zuzendu eta alderdi teknikoak ikuskatzea.

e) Proiektuan sartzen ez diren baina ukituko diren zerbitzuak bere onera ekartzea.

f) Kontratazioaren benetako kostuaren % 50 finantzatzeko behar den kreditua baduela eta horretarako xedatuta dagoela egiaztatu, eta hitzarmenaren arabera aurreikusitako diru-kopurua ordaintzea.

Arabako Foru Aldundiak jarri beharreko diru-kopurua seiehun eta laurogeita hamabi milioi (692.000.000) pezetakoa (4.159.003’76 euro) izango da; horietatik hiru milioi ehun eta hogeita bost mila (3.125.000) pezeta (18.781’63 euro) 2001erako ordainketa kreditu baten bidez ordainduko dira; hirurogeita hamasei milioi zortziehun eta berrogeita hiru mila seiehun eta berrogei (76.843.640) pezeta (461.839’58 euro) 2002rako konpromisozko kreditu baten bidez, eta hirurehun eta hiru milioi zazpiehun eta berrogeita bederatzi mila bostehun eta berrogeita hemezortzi (303.749.558) pezeta (1.825.571’61 euro) 2003rako konpromisozko kreditu baten bidez, guztia ere bere aurrekontuen pentzutan.

Bosgarrena.– Obren kontratazioa, zuzendaritza eta alderdi teknikoak ikuskatzea.

1.– Kontratazioari ekin aurretik, Foru Aldundiak Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari bidali beharko dio proiektua, Uren Zuzendaritzak erkatu eta zuzendariak onets dezan.

2.– Kontratazioaren, zuzendaritzaren eta obren ikuskaketa teknikoaren arduraduna Arabako Foru Aldundia izango da, eta ahalmen horiek burutzeko ordenamendu juridikoak baimenduriko edozein forma baliatu ahal izango du.

3.– Arabako Foru Aldundiak kontratatzeko gastua egiteko baimena eman baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren bidez, lizitazioaren aurrekontuaren %50ari aurre egiteko behar besteko aurrekontu-kreditua duela adierazten duen ziurtagiria bidali beharko dio Arabako Foru Aldundiari.

4.– Zortzigarren klausulan arauturiko jarraipen batzordean izango dituen ordezkarien bitartez, Arabako Foru Aldundiak hitzarmenaren gora-beheren berri sarri-sarri eman beharko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uren Zuzendaritzari, eta hitzarmen hau betetzeko egiten diren administrazio izapide guztien inguruko agirien kopiak ere eman beharko dizkio.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uren Zuzendaritzak eta Ekonomia Kontrolerako Bulegoak agiriak eta informazioa eskatu ahal izango diote, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak egindako ekarpena behar bezala erabiltzen ari dela eta hori emateko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezko jotzen dituzten ikuskaketaa, kontrol eta fiskalizazio-lanak egin ahal izango dituzte.

5.– Obrak onartzekoan Uren Zuzendaritzako teknikari bat bertan izango da, emandako laguntza behar bezala erabili dela fiskalizatzeko.

6.– Jarduketak hasten direnetik bertatik, obrei buruz jartzen diren kartel, iragarki eta bestelako seinale guztietan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak ere obrak finantzatzen parte hartzen duela adieraziko da. Horretarako, kontuan izan beharko da Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua onartzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuaren edukia.

7.– Obrak hartutakoan Arabako Foru Aldundiak martxan jarri beharko ditu helburu duten zerbitzua emateko, eta gainera, behar bezala zaindu beharko ditu, horretarako, aurrekontuetan behar diren aurreikuspenak egin eta bestelako neurriak hartzeko konpromisoa ere hartzen duelarik.

Seigarrena.– Finantzaketaren inguruko beste kontu batzuk.

1.– Zenbait aldaketa egiteko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organoen baimena beharko da idatziz, edo, kasuaren arabera, baita hitzarmena bera aldatzea ere; horien artean ditugu:

a) Obra gehigarri edo osagarriak.

b) Bakarka nahiz denak batera hartuta kontratuen esleipen prezioaren %10eko igoera gainditzen duten edo hasierako proiektuen funtsa eraldatzen dituzten aldaketak.

c) Oro har, kontratu mailako beste edozein erabaki, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hartutako finantza-konpromisoan eragin ekonomikoak baditu.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik Uren zuzendariari egokituko zaio, aldaketa horiek finantzatzeko baimena eman ala ez erabakitzea, hitzarmenaren hirugarren klausulan adierazitako diru-kopurua gainditzen ez denean; diru-kopuru hori gaindituz gero, berriz, Eusko Jaurlaritzak eman beharko du hitzarmena aldatzeko baimena, horrek ezertan galarazi gabe derrigorrezko bestelako izapideak ere betetzea.

Zazpigarrena.– Laguntzaren zertarakoa eta ordainketa.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak laguntza gisa emango duen diru-kopurua kontratazioak gauzatzekoan sortutako kostuak finantzatzeko soilik erabiliko da. Beraz, ezin izango dira horren kontura ordaindu kontratazio-organoak kontratu bidezko betebeharrak ez betetzeagatik sortutakoak, (konparazio batera, horien artean sartuko lirateke zuinketa ondo ez egiteagatik, terrenoak eskura ez izateagatik edo gastu-ziurtagiriak berandu ordaintzeagatik sortutakoak), ez eta bestelako kontzeptu batzuk, esan nahi baita, finantza-kostuak, terrenoak erosi, proiektuak idatzi, zuzendaritza eta ikuskaketa-lanak egin, obrak zaindu eta antzekoak burutzeko kostuak.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dagokion ekarpena egingo badu, lehenbizi ziurtagiri onartuak Uren Zuzendaritzara igorri beharko dira, eta hartara, dagokion ehunekoa ordainduko zaio Arabako Foru Aldundiari, harik eta kontratazio bakoitzaren zenbatekoa agortu arte, eta, beti ere, hirugarren klausulan ezarritako mugarekin.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dagokion ekarpenaren kasuan kasuko transferentzia egin gabe izan arren, Arabako Foru Aldundiak ezin izango du obren ziurtagirien ordainketa horren baitan utzi, eta garaiz ordaindu beharko dizkie kontratistei, ez berantesteko; eta, hala egiten ez badu, horren ondoriozko kalteen erantzule izango da.

Zortzigarrena.– Jarduketen jarraipenerako batzordea.

1.– Hitzarmen honen jarraipenerako batzorde bat eratuko da. Batzorde hori lau ordezkarik osatuko dute, bi Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailekoak eta, beste bi, Arabako Foru Aldundikoak. Ordezkariak alde bakoitzetik hitzarmena sinatzen dutenek izendatuko dituzte eta honako eginkizun hauek izango dituzte:

a) Esleipen-proposamena egin aurretik, aurkeztutako eskaintzak aztertzea.

b) Hitzarmen honetan aurreikusitako lanak behar bezala burutzen ari direla egiaztatzeko jarraipena egitea, eta, horretarako, bi erakundeek bata bestearen informazioa izan dezaten eta elkarrenganako konpromisoak behar bezala bete ditzaten irizpide eta moduak ezarri beharko dituzte.

c) Lan bakoitzerako behar diren izapideak agudo egiteko oztopoak kentzen saiatzea.

d) Hitzarmen honen gai diren jarduketak burutuko direla bermatzeko behar diren txostenak egin eta neurriak proposatzea, batez ere, urtekoak egokitu beharreko kasuetan eta seigarren klausulan jasotakoetan.

e) Hitzarmenak ekar ditzakeen interpretatzeko eta burutzeko arazoei irtenbideak ematen saiatzea.

2.– Hitzarmena indarrean dagoen bitartean eta edozein aldetako ordezkariak hala eskatzen badu, batzordea obrak ondo joan daitezen behar den guztietan elkartuko da. Batzordeko lehendakaritza eta idazkaritza-lanen ardura Uren zuzendariak hartuko du. Bilkura egiteko, kide guztiek bertan egon beharko dute eta erabakiak ere, aho batez hartu beharko dira.

3.– Hitzarmenak jarraipen batzordearentzako berariaz jasotzen ez dituen gaietan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan araupeturiko organo kolegiatuentzako araubidea bete beharko da.

Bederatzigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta interpretazioa.

1.– Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazioko ordenamendu juridikoa bete beharko da. Alderdien betebeharrei dagokienean, ordezko gisa Udalentzako laguntzei buruzko 1944ko uztailaren 27ko Dekretua eta 1952ko otsailaren 1eko Dekretua, eta horiekin bat datozen xedapenak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurakoak diren dirulaguntzen gaineko arauak izan beharko dira kontuan.

2.– Hitzarmenak edo hori betearazteak sortarazitako interpretazio arazoak jarraipen batzordeak konponduko ditu aurreko klausulan esandakoari jarraikiz, eta, hala ezin baliteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

Hamargarrena.– Hitzarmenaren ondorioak eta iraupena.

1.– Hitzarmenak ez ditu parte hartzaileak behartuko nork bere aginpideei uko egin edo haiek aldatzera, eta hitzarmenaren ondorio diren konpromisoen-gatiko erantzukizunak bakarrik hartuko dituzte bere gain.

2.– Hitzarmenak sinatzen denetik izango ditu ondorioak, eta ordutik behartuko ditu partehartzaileak, eta hura burutzeko jarduketen kontratazioa behin betiko kitatu arte iraungo du.

Hamaikagarrena.– Hitzarmena iraungitzea.

1.– Hitzarmena aurreko klausulan ezarritako indarraldia pasatu delako edo hitzarmena hautsi egin delako iraungiko da.

2.– Aldeetako batek onartutako konpromisoak betetzen ez baditu, besteak eskubidea izango du hitzarmena hautsi dadin eskatzeko. Hitzarmena Arabako Foru Aldundiak bere betebeharrak bete ez dituelako hausten bada, emandako dirulaguntza itzuli beharko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bigarren tituluan ezarritako diru-kopuru eta baldintzen arabera.

Kasu horretan Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. tituluan ezarritakoa ere aplikatu beharko da.

Eta hori guztiaren ondorioz eta harekin bat, bi aldeek idazpuruan adierazitako leku eta egunean sinatu dute hitzarmena lau aletan.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

Arabako diputatu nagusia,

RAMÓN RABANERA RIVACOBA.


Azterketa dokumentala