Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2002ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Gipuzkoako Foru Aldundia
3342

ERABAKIA, Diputatuen Kontseiluarena, Ebazpen Batzordeko kide bat izendatzeko dena.

Diputatuaren Kontseiluak, 2002ko maiatzaren 21ean izandako batzarraldian, ondorengo erabakia harte zuen:

"Diputatuen Kontseiluaren aurtengo apirilaren 23ko bileran diputatu nagusiak aditzera eman zuen, batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak beste ordezkari bat izendatu behar zuela Ebazpen Batzordean, ordura arteko ordezkari Coro Cillan andreak kargua utzi zuelako gaixotasuneko arrazoiengatik, eta bestetik, ospe handiko legelari José Manuel Castells Arteche izan zitekeela izendatua.

Diputatuen Kontseiluak bere adostasuna agertu zuen eta, erabaki irmoa hartu aurretik, 1994ko ekainaren 30eko 13/1994 Legeko 7. artikulua aurreikusitako tramitea bete zen, artikulu horren arabera Batzar Nagusietan informazio kontsulta bat egin behar baitzen izendatu aurretik. Aipatu kontsulta apirilaren 23an egin zen.

2002ko maiatzaren 3an, Alderdi Popularreko Batzarkide Taldeak diputatu nagusiari informazio eskaera egin zion Ebazpen Batzorderako ordezkariaren izendapenari buruz eta eskaerari diputatu nagusiaren idatziaren bidez erantzun zitzaion urte bereko maiatzaren 7an.

Horregatik, bada, tramite guztiak bete direnez, Diputatuen Kontseiluak izendapen erabakia har dezake.

Horregatik guztiarengatik, Diputatuen Kontseiluak, diputatu nagusiak hala proposatuta,

ERABAKI DU

Gipuzkoako Foru Aldundia ordezkatzeko, José Manuel Castells Arteche Ebazpen Batzordeko kide izendatzea."

Donostia-San Sebastián, 2002ko maiatzaren 30a.

Araugintzako zuzendari nagusia

IGNACIO CHACÓN PACHECO.


Azterketa dokumentala