Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2001eko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
7154

335/2001 DEKRETUA, abenduaren 4koa, Durangoko Komentukaleko 20. zk.an den orubea, Sailkatutako Kultura Ondasun gisa Durangoko Hirigunea Monumentu Multzo izendatzen den Arkeologi Esparruan dena, desafektatzea ebazten duena.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen 2001eko irailaren 25eko Ebazpenaren bidez (urriaren 16ko EHAA, 200. zka.), Durangoko Komentukaleko 20. zk.an den orubea desafektatzeko prozedurari hasiera eman zitzaion. Ondasun hau irailaren 26ko 428/1995 Dekretuaren pean dago (urriaren 24ko EHAA, 203. zka.), Sailkatutako Kultura Ondasun gisa Durangoko Hirigunea Monumentu Multzo izendatzen duen Arkeologi Esparruan baita. Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 11.3. artikuluan ezarritako izapideak jarraituz, espedientea jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko izapideei hasiera eman zitzaien eta ez da alegazio bakar bat ere aurkeztu.

Ondorioz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean ezarritakoaren arabera, Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek egindako aldeko txostena ikusirik, Kultura sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001ko abenduaren 4ko bilkuran aztertu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Durangoko (Bizkaia) Komentukaleko 20. zenbakian dagoen orubea desafektatzea, gaurko egunean ez baitu, Euskal Kultura Ondarearen araudiaren arabera, babes hori izaten jarraitzeko kultura-baliorik. Orube hori Durangoko Arkeologi Esparruan dago, eta esparru hori Sailkatutako Kultura Ondasun izendatu zen, Monumentu Multzo gisa, irailaren 26ko 428/1995 Dekretuaren bitartez (urriaren 24ko EHAA, 203. zka.).

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.– Kultura Sailak Euskal Kultura Ondarearen Zentroari honako hau eskatuko dio: Zentroari atxikita dagoen Sailkatutako Kultura Ondasunen Erregistrotik, higiezin horren behin-behineko idatzoharra ezaba dezala.

Bigarrena.– Kultura Sailak interesdunei, Durangoko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari honako Dekretu hau jakinaraziko die.

Hirugarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak honen berri izan dezan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen Dekretu honen aurka, lehenik, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salari bi hilabeteko epean. Epeak Dekretu hau azkenengoz argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko dira kontatzen.

Bigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko abenduaren 4an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala