Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2001eko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
7152

AGINDUA, 2001eko ekainaren 4koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, EB-0066/00-XU espedientean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazteko dena.

AURREKARIAK

1.– 2001eko urtarrilaren 18an, Victoria Lasheras Peña andreak eta Fausto Grossi Terenzio jaunak finantzazio-eskabide bat aurkeztu zuten, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, Bilbon etxebizitza bat erosteko (etxebizitzaren helbidea: Labayru kalea, 30, 4.a D). Eskabidearekin batera, erosketari eta finantza-neurrien eskatzaileei buruzko agiriak aurkeztu ziren.

2.– Espedientea izapidetu ondoren, sail honetako Bizkaiko lurralde ordezkariak ebazpena eman zuen 2001eko urtarrilaren 24an eta, horren bitartez, ukatu egin zitzaien eskatzaileei eskatutako laguntzak, izan ere, erositako etxebizitza libre erabiliak 90 m2-tik gorako azalera erabilgarria zeukan. Ebazpen hori 2001eko urtarrilaren 31n jakinarazi zitzaien.

3.– Laguntza ukatzeko ebazpenaren aurka, Victoria Lasheras Peña andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen 2001eko otsailaren 6an. Bertan ebazpenarekin ados ez dagoela adierazten du eta horren arrazoiak aipatzen ditu. Espedientea berrikusteko eskatzen du.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Gora jotzeko errekurtsoa ebazteko eskumena sail honetako sailburuak du, horixe xedatzen baitu Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa finkatzen duen Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 28ko 160/2000 Dekretuak.

2.– Errekurtso-egileak interesatu dela egiaztatu du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko uztailaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan aipatutako ondorioetarako. Gainera, errekurtsoa garaiz eta era egokian aurkeztu da, lege horretako 114. eta 115. artikuluetan xedatutako moduan.

3.– Erabilitako etxebizitza librea erosteko laguntzak jaso ahal izateko, horren azalera erabilgarria ezin da izan 90 m2-tik gorakoa, horixe xedatzen baita etxebizitza erosteko finantza neurriei buruzko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 2000ko abenduaren 26ko Aginduaren 2.4 g) artikuluan (agindu horrek babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 26ko 306/2000 Dekretuaren 16.1.b) artikulua garatzen du.

4.– Gainera, agindu horren azken xedapenak dioenez, "Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean eta indarrean sartu ondoren aurkeztutako eskaeretan izango da aplikagarri". Agindu hori 2000ko abenduaren 30ean argitaratu zen, eta 2000ko abenduaren 31n jarri zen indarrean.

5.– Kasu honetan egiaztatuta dago eskaria 2001eko urtarrilaren 18an aurkeztu zela eta etxebizitzak 115 m2-ko azalera erabilgarria duela, beraz ez du betetzen aurrean aipatutako xedapenean azalera erabilgarriari buruz eskatzen dena. Hortaz, errekurritutako ebazpena zuzena da eta errekurtsoa ezetsi egin behar da.

Aipatutako oinarriak eta lege-xedapenak eta horri buruzko gainerako legeria orokorra ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

EB2-0066/00-XU espedientean Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Bizkaiko lurralde ordezkariak 2001eko urtarrilaren 24an emandako ebazpenaren aurka Victoria Lasheras Peña andreak 2001eko otsailaren 6an aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezeztea eta, beraz, ebazpena bere horretan uztea, bat baitator Zuzenbidearekin.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietatik dagokionean. Horretarako epea bi hilabetekoa izango da, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko ekainaren 4a.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala