Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2001eko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7146

346/2001 DEKRETUA, 2001eko abenduaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoari "Sociedad Pública de Gestión Ambiental, IHOBE, S.A." kide bakarreko Baltzu Publiko Anonimoaren akzio berriak harpidetu eta ordaintzeko baimena emateko eta Baltzuaren estatutuak aldatzeko dena.

"Sociedad Pública de Gestión Ambiental, IHOBE, S.A." Pertsona Bakarreko Baltzu Publiko Anonimoak 2001eko abenduaren 11n izan zuen batzar nagusia; han, hamabost milioi seiehun eta hirurogei mila laurehun eta hogeita hamazazpi euro eta hogeita hamar zentimotan (15.660.437,30) (2.605.677.521 PTA) finkatuta egon eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak osoan harpidetu eta ordaindutako kapitalari, beste bostehun eta hirurogeita hamar mila bederatziehun eta berrogeita hamar (570.950) euro (94.998.087 PTA) gehitzea erabaki zen, serie bakarreko hirurogei euro eta hamarna zentimoko (60,10) bederatzi mila eta bostehun (9.500) akzio jaulkiz. Akzio horiek korrelazioan emango dira berrehun eta hirurogei mila bostehun eta hirurogeita hamalautik (260.574) berrehun eta hirurogeita hamar mila eta hirurogeita hamahirura (270.073) bitartean, biak barne, eta parekoak eta jaulkipen gastu eta zergarik gabekoak izango dira; akzio berri bakoitzak mila seiehun eta hirurogeita hamaika euro eta berrogeita hamar zentimoko (1.671,50) (278.114 PTA) jaulkipen-prima izango du. Jaulkipen berriko akzioek aurrekoen eskubide eta betebehar berdinak izango dituzte.

Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 44. artikuluak ezartzen duenez, Baltzu Publikoko partaidetzak erosteko baimena Jaurlaritzaren Dekretu baten bidez eman beharko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, Ekonomi eta Ogasun sailburuak eta Baltzua administrazioaren aldetik menpeko deneko Saileko sailburuak batera proposatuta.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko abenduaren 11n izandako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, bazkide bakarra den aldetik, baimena ematea, dituen eskubideak erabiliz, "Sociedad Pública de Gestión Ambiental, IHOBE, S.A." Pertsona Bakarreko Baltzu Publiko Anonimoak jaulkitako hirurogei euro eta hamarna zentimoko (60, 10) (10.000 PTA) bederatzi mila eta bostehun (9.500) akzio harpidetzeko; Akzio horiek korrelazioan emango dira berrehun eta hirurogei mila bostehun eta hirurogeita hamalautik (260.574) berrehun eta hirurogeita hamar mila eta hirurogeita hamahirura (270.073) bitartean, biak barne, eta parekoak eta jaulkipen gastu eta zergarik gabekoak izango dira; akzio berri bakoitzak mila seiehun eta hirurogeita hamaika euro eta berrogeita hamar zentimoko (1.671,50) (278.114 PTA) jaulkipen-prima izango du. Jaulkipen berriko akzioek aurrekoen eskubide eta betebehar berdinak izango dituzte.

2. artikulua.– Baltzuaren Estatutuen 5. artikuluko 1. paragrafoa aldatuko da, aurrerantzean honela diola:

"5. artikulua.– Kapital Soziala.

1.– Kapital Soziala, hamasei milioi berrehun eta hogeita hamaika mila hirurehun eta laurogeita zazpi euro eta hogeita hamar zentimotan (16.231.387,30) (2.700.675.607 PTA) finkatu da, mota bakarreko hirurogei euro eta hamarna zentimo (60,10) (10.000 PTA) nominaleko berrehun eta hirurogeita hamar mila eta hirurogeita hamahiru (270.073) akziok osatua, batetik (1) berrehun eta hirurogeita hamar mila eta hirurogeita hamahiru bitartean, biak barne, korrelazioan emanda, eta osorik harpidetu eta ordainduta.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko abenduaren 11n.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala