Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2001eko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7138

333/2001 DEKRETUA, abenduaren 4koa. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2001. urteko ekitaldiko aurrekontu luzatuko 9311 programan, "Europako Batasunarekiko Harreman Finantzarioak" izenekoan, eskuraturiko diru-sarreraren ondorioz, 4113 "Osasun Publikoa" programan, 15.204.557 pezetako (91.381,23 euro) kredituak habilitatzen dira.

Europako Batasunarengandik 15.204.557 pezetako (91.381,23 euro) diru-sarrera gehigarria eskuratu da, Montecarlo proiektua finantzatzeko; proiektu hori eredu estokastikoak garatu, balidatu eta aplikatzeari buruzkoa da, eta bere helburua elikagaietatik datozen substantzia kimiko eta nutrienteek gizakiarengan duten eragina ebaluatzea da.

Horregatik, diru-sarrera gehigarri hori habilitatu egingo da, irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82., 83. eta 131. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzeari buruzkoa da.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko abenduaren 4an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2001. urteko ekitaldirako aurrekontu luzatuan kredituen habilitazio bat onartzea, honako gastu-egoera honetan:

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PTA EURO

4113 231.00 15.204.557 91.381,23

Kreditu hauek honako diru-sarreren egoeran zenbateko bereko diru-sarrera lortzeagatik sortu dira:

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PTA EURO

9311 441.49 15.204.557 91.381,23

Habilitaturiko kredituak Montecarlo programa finantzatzeko erabiliko dira.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko abenduaren 4an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.


Azterketa dokumentala