Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2001eko irailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5146

20/2001 DEKRETUA, irailaren 17koa, Lehendakariarena, jaurlaritzaren zenbait kidek euren egitekoak utz ditzatela xedatzen duena.

Lehendakariak, irailaren 17ko 19/2001 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun arloak finkatzeko dekretua aldatu zuen. Dekretu hori onartu denez, beharrezkoa da aipatutako dekretuak eragindako sailen buruek euren karguak uztea.

Horregatik, eta Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 32.2 artikuluan eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluan ematen zaizkidan eskumenez baliatuz, hauxe

XEDATU DUT

Artikulu bakarra.–

1.–Ondorengo zerrendan jasotako sailburuek euren karguak utz ditzatela:

Sabin Intxaurraga Mendibil jauna, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.

M.ª Angeles Iztueta Azkue andrea, Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako sailburua.

Joseba Azcarraga Rodero jauna, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua.

Álvaro Amann Rabanera jauna, Garraio eta Herri Lan sailburua.

Iñaki Gerenabarrena Martínez de Lahidalga jauna, Nekazaritza eta Arrantza sailburua.

2.– Karguak uzten dituzten Jaurlaritzako kideek euren egitekoak betetzen jarraituko dute sail berrietako kideek euren karguez jabetu arte.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko irailaren 17an.

Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU

Azterketa dokumentala