Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2001eko uztailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
4096

9/2001 DEKRETUA, uztailaren 16koa, lehendakariarena, Jaurlaritzaren lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua izendatzeari buruzkoa.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuko 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b), 17., 19., 23. eta 25. artikuluek egozten dizkidaten eskumenen arabera, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Idoia Zenarruzabeitia Beldarrain andrearengan ematen diren merezimendu eta tasunak kontuan hartuz, Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburu izendatzen dut.

2. artikulua.– 1.– Jaurlaritzaren lehendakariordeak, lehendakariaren gidaritzapean, Jaurlaritzaren jardun orokorra eta arlokakoa koordinatuko ditu, sailburu bakoitzak bere jardun-arloak kudeatzeko dituen eskumenei eta erantzukizunei ezer kendu gabe.

2.– Bere eginkizunak betetzeko, Jaurlaritzari buruzko Legeko 8. artikuluko d), f), h), i), j) eta k) idatz-zatietan ezartzen diren ahalmenak delegatzen dira Lehendakariordearengan.

3.– Era berean, honako egiteko hauek beteko ditu Lehendakariordeak:

a) Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren buru izatea.

b) Estatuarekiko Eskualdaketetarako Bitariko Batzordearen eta Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien arteko Bitariko Batzordearen buru izatea Eusko Jaurlaritzaren izenean eta Eusko Jaurlaritzako sailetako jarduerak koordinatzea xede horietarako.

c) Indarrean dagoen arautegiak ematen diezazkion gainontzeko guztiak.

3. artikulua.– Jaurlaritzaren lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua Jaurlaritzaren idazkari izendatzen da.

4. artikulua.– Bere egitekoak burutzeko, Jaurlaritzaren lehendakariordeak laguntza egitura organiko bat edukiko du, Lehendakariaren dekretu baten bidez zehaztuko dena.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Legeetan xedatutakoaren arabera dagozkion eginkizunez baliatzerakoan lehendakariordeak eman ditzan aginduak bete ditzatela agintzen diet agintari eta herritar guztiei, berari eta duen aginteari zor zaien begirunea erakutsiz.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun beretik izango du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko uztailaren 16an.

Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Azterketa dokumentala