Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
3/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Jaurlaritzaren lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua izendatzeari buruzkoa.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuko 33.2 atalak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b), 17., 19. eta 25. atalek egozten dizkidaten eskumenen araberam hauxe
XEDATU DUT:
Atal bakarra.– Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburu izendatzea Idoia Zenarruzabeitia Beldarrain andrea, berak egindako merituak eta dituen tasunak kontuan hartuz.
Jaurlaritzaren jarduera, nahiz orokorrean, nahiz arloka koordinatzeko, Lehendakariak agintzen dizkionak bete beharko ditu Jaurlaritzaren lehendakariordeak.
Jaurlaritzaren lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua Jaurlaritzaren idazkari izendatzen da.
Legeetan xedatutakoaren arabera dagozkion eginkizunez baliatzerakoan horrek eman ditzan aginduak bete ditzatela agintzen diet agintari eta herritar guztiei, berari eta duen aginteari zor zaien begirunea erakutsiz. Vitoria-Gasteizen, 1999ko urtarrilaren 4an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.